You are on page 1of 2

Sección del País Vasco – Euskal Herriko Saila

“Odisearen emakume-pertsonaiak eta Arte Plastikoak” poster-lehiaketa

SEEC Euskal Herriko Atalak “Odisearen emakume-pertsonaiak eta Arte Plastikoak” poster-
lehiaketa aurkezten du.

Lehiaketa honek helburu du DBHko, Batxilergoko, Erdi Mailako Heziketa Zikloko eta
Unibertsitate graduko ikasleak Odisean murgildu daitezen eta lan horietan sakondu dezaten,
emakume-pertsonaiak arte plastikoetan nola tratatu diren aztertuz.

Lanek Odisearen emakume-pertsonaien irudikapena arte plastikoetan izango dute aztergai: :


Penelope, Antiklea, Euriklea, Zirtze, Nausikaa, Melantea, Atenea, Kalipso, Sirenak…

Jarraian lehiaketaren oinarriak adierazten dira. Oinarriak SEEC/EuskalHerriko Atalaren blogean


argitaratu bezain pronto, posterrak aurkezteko epea zabalduko da eta 2020ko urtarrilaren
26an itxiko.

Oinarriak

1. Lehiaketarako posterrak banaka edo taldeka aurkeztu ahal izango dira. Gehienezko egile
kopurua 4 ikaslekoa izango da.

2. Ezinbestekoa da Euskal Herriko edozein ikastetxe publiko edo pribatuko Bigarren


Hezkuntzako, Batxilergoko, Erdi Mailako Zikloko edo Unibertsitate Graduko ikaslea izatea.

3. Lehiaketa hiru kategoriatan antolatuta dago, kategoria bakoitzeko bi sarirekin:

1. kategoria: DBHko ikasleak. (1. saria: 60 euroko opari-txekea eta diploma, 2. Saria: 30 euroko
opari-txekea eta diploma)

2. kategoria: Batxilergoko eta Erdi Mailako Zikloko ikasleak. (1. saria: 80 euroko opari-txekea
eta diploma, 2. Saria: 40 euroko opari-txekea eta diploma)

3. kategoria: Unibertsitateko ikasleak. (1. saria: 100 euroko opari-txekea eta diploma, 2. Saria:
50 euroko opari-txekea eta diploma)

4. Ikasle bakoitzak poster bakarra aurkeztu ahal izango du, baina poster bat baino gehiagoren
egilekide izan daiteke.

5. Posterraren gaia Odisearen emakume-pertsonaia izan behar da eta bere irudikapena artelan
batean edo bat baino gehiagotan. Artelanaz edo artelanez gain, posterrean hurrengoko
elementuak agertu beharko dira:

-Irudikatutako emakume-pertsonaiaren izena.

-Emakume-pertsonaia irudikatzen duen artelanaren edo artelanen izenburua.

-Artelanaren edo artelanen egilearen izena.

1
Sección del País Vasco – Euskal Herriko Saila

-Irudikatutako eszenaren deskribapen laburra, latinez, antzinako grezieraz, euskaraz ala


gaztelaniaz (aukeran).

6. Posterrak irizpide hauen arabera ebaluatuko dira:

-Gailentasuna eta originaltasuna.

-Laburpena, zuzentasuna eta argitasuna eszena deskribatzerakoan.

-Balio estetikoa.

7. Posterra pdf artxibategi batean bidaliko da, 29 cm x 42 cm tamainan inprimatu ahal izateko.
Edozein teknika digital erabil daiteke.

8. Parte-hartzailearen datuak erantsitako dokumentu batean bidaliko dira: izen-abizenak,


kurtsoa, posta elektronikoa, ikastetxearen edo unibertsitatearen izena zein helbidea eta
irakaslearen izena zein posta elektronikoa.

9. 2020ko urtarrilaren 26ra arte (barne), posterra hurrengo helbide ektronikora bidaliko da:
seec.eh@gmail.com

10. Posterrean Sociedad Española de Estudios Clásicos erakundearen logotipoa jarri behar da
derrigorrean.

11. Bidalitako poster guztiak SEEC- Euskal Ataleko blogean agertuko dira, baita Gasteizko EHU-
Letretako Fakultatean egingo den erakusketan ere.

You might also like