You are on page 1of 2

ELBIZALASOLOTO

Hariaren desegituraketa da eleberria moldatzen duen baliabide nagusietako bat: pasadizo


eta eszena solteak, maiz esaldi laburrez kontatutakoak, dira eleberriaren muinari indarra
ematen dio elementu testualak,[2] pertsonaia hautsien ahotsa naturaltasunez jasotze
aldera. Elorriagak berak azaldu zuenez, tarteka hariak indarra galtzeak eta pertsonaien
ahots espontaneoak jasotzeak, pertsonaien ikuskera berezia azaltzea, Lucasen buru-
nahasmena batez ere, du helburu. Ildo beretik eleberriaren ahozkotasuna (errepikapenak,
esaldi etenak, ...) eta hari nagusirekin loturik ez duten eta naif eta hutsalak diruditen
pasadizo eta adierazpenak ere aipatu dira.[3] Oroitzapenak ere modu soltean agertzen dira,
han eta hemen, jarraipen logikorik gabe, bizitzaren gainbehera eta oroimena galtzea
adierazteko. Desegituratze hori, ordea, itxurazkoa da soilik, eta lotura ilogiko eta
harrigarriak, denboren nahasketa eta oroitzapenen hutsaltasuna trebetasunez ehuntzen
ditu Elorriagak, zahartzaroak ekarritako buru nahasmenduak islatzeko.[4] Desegituraketa
hori indartzen duten elipsiak ugariak dira: eszena solteak irudikatuz eta beste eszenekin
eten eginez, narrazioaren denbora-jarraikotasunari uko eginez, plazaratutako eszenak
nabarmendu eta narrazioari erliebe ematea lortzen du Elorriagak

DERIGORREZKOAK DIREN EZAUGARRIAK

Errepikapenezko figurak ugariak dira, pertsonaien temak irudikatzeko ("...erretratuak egin


behar genituela-eta; badakizu zelakoa den alemana. Erretratu normal bat egin dugu, elkarri
helduta. Gero beste bat egin dugu: atzera begira eta prakak jaitsita. Badakizu, alemana. Eulalia
andreari bidaliko diola esan digu. Eta badakizu zelakoa den Eulalia andrea")[SP 1] baina baita
ere, pertsonaien arteko gatazka puntualak irudikatzeko ("-Ez naiz joango- Marcosek. Deitu
behintzat- Mariak. Ez naiz mugituko. Deitu behintzat. Ez dut deituko")[SP 2]. Zahartzaroaren
erakusgarri ere bada errepikapena, eleberrian bertan aipatzen denez: "Horixe da adinekoen
abilidadea, gauzak hirutan esatea, edo lautan" [SP 3]. Errepikatzen den hori nabarmentzea ere
du helburu; kasu horretan ohikoa da nabarmendu nahi dena esaldiaren hasieran jarri, gero
horri buruzko xehetasunak eman, azkenik nabarmendu beharreko unitatea errepikatuz
bukatzeko;[Tol 3] adibidez, "Ez nuen negarrik egin. Horrexegatik nago horrela. Ez nuen hileta-
elizkizunean negarrik egin"[SP 4]. Elipsi gramatikala ere erabiltzen da unitate testualak
nabarmentzeko; adibidez, "—Non dago Lucas, Maria? —Idazten. —Zertarako? —Burua ez
galtzeko"[SP 5].

Pertsonifikazioa ere agertzen da testuan, modu iraunkorrean gainera; kasu garbi eta usuena
don Rodrigo da. Don Rodrigo Lucasek etxeko sitsei batzuetan ematen dien izen propio eta
kolektiboa da (—"Zein da don Rodrigo? Etxean ehundaka sits dago. —Baina guztiak dira bat;
guztiak dira don Rodrigo")[SP 6]. Sitsak Lucasek bereziki, baina baita bere arrebak ere, nozitzen
duten higaduraren adierazpena direla aipatu da.[4]; izan ere, zaharren etxeetan bakarrik bizi
dira, Mariaren esanetan. Lucasek don Rodrigorekin hitz egiten duela kontatzen du Lucasen
ariketa delako atalean. Lucasek etxean daukan kuku-erlojua ere pertsonifikatu egiten da,
metaforatik gertuago bada ere: denboraren eta bizitzaren sinbolotzat erabiltzen da,
gertakariak markatu eta iragarri egiten dituena ("Hari begira nengoen aita hil eta kukua gelditu
zenean"[SP 7]; "-Galdetu kukuari-haserretu zen Lucas"[SP 8]). Etxeko animalia eta objektuen
pertsonifikazio horiek etxekoen eta kanpokoen kontrastea nabarmendu egiten du, etxeko giro
intimista eta berezia areagotuz.
Estilo zuzena nahiz zehar estiloak erabiltzen ditu idazleak kontakizun nagusian, eta barne
bakarrizketa Lucasen ariketa, Mariaren ipuina eta beste pertsonaien atal pertsonaletan. Estilo
zuzena bi eratara gauzatzen da: elkarrizketa-marrarekin gehienetan, baina baita ere narrazioan
txertatutako komatxoen arteko esaldiekin.

You might also like