You are on page 1of 2

A

K
I Bi puntuen aurrea eta atzea

1. Aurkezpena 3. Erabilera espezifikoak


A T

Bi puntuak, itxura batean, tolesik gabeko puntuazio-marka Aurreko atalean aipatu ditugu bi puntuek ezartzen dituzten
bat dira; hala ere, fidatzea ez da komeni. Jakina da bi pun- lotura semantiko nagusiak. Dena den, badira beste erabilera
tuek harago seinalatzen dutela beti; aurkeztu egiten dituztela espezifiko batzuk, ezin albora daitezkeenak.
M

adibideak, kausak, ondorioak edo argibideak. Horretaz gai-


nera, badituzte beste erabilera espezifiko batzuk. Han-  Denbora-adierazpenak
A

hemen, tipografiari eta estiloari loturiko zenbait gai ere Denbora-unitateak bereizteko erabiltzen da (ISO 8601
landuko ditugu, ezin baita puntuazioaz jardun estilistika albo araua).
R

batera utzita. 12:30:24 (hh:mm:ss)


G

 Bibliografia
2. Ohiko erabilerak
Hainbat erabilera ditu arlo horretan:
Bi puntuen ondokoak “zabaldu” egiten du aurreko perpaus • egilearen izenaren eta lanaren izenburuaren artean
edo sintagmaren adierazpena. ALBERDI, Andres: Oinarrizko gramatika, Elkarlanean, Donostia,
2008.
 Zerrendak aurkeztu
Bulegorako materiala erosi behar dugu: orriak, bolalumak, arka- • azpitituluen aurretik
tzak, grapak... denetarik. ESNAL, Pello: Testu-antolatzaileak: erabilera estrategikoak, Eus-
kaltzaindia, Bilbo, 2008.
Etxeko lan guztiak amaitu zituen: erratza pasatu, hautsa kendu
eta leihoak garbitu. • testu barruko erreferentzietan
Ingelesezko egile batzuek zaharkitutzat jotzen dute bi puntuen
 Kausa-ondorio harremanak ezarri erabilera (Zinsser, 1976: 72-73), baina ez dezagun ahaztu hiz-
Berandu iritsi zen lanera: ez zituen aurkitzen autoko giltzak. kuntza bakoitzak bere sistema duela.
 Zatiketa matematikoak
 Laburpenak egin
Azaldu beharrik ez dauka honek, ezta?
Horma ondo tresnatua zegoen; igoaldiko ipi-apa guztiak ongi
aztertuak zituen; entrenamendu-saio gogorrak eginak zituen 24 : 6 = 4
azken hilabeteetan: ahal zuen guztia egina zuen.  Administrazioko testuak
 Argibideak edo azalpenak sartu Lege-testuen atarikoaren ondoren, testu osoa garatzen
Bi metroko olatuak izanik ere, ez zen egun txarra nabigatzeko: denean (gehienetan letra larriz).
inguru horretan lau metrotik gorakoak ere izaten dira sarri. ERABAKI DU:

 Hitzez hitzeko aipuak ekarri, adierazpen-aditza aurrean EBAZPENA:


dela  Idatzietako agurrak
Martinek esan zuen: “Nora joango gara bazkaltzera?”. Lankide estimatua:
Bi puntuek arindu egiten dituzte esaldiak, menderagailuek
edo lokailuek ez bezala; apaindurarik gabeko prosa bakuna- 4. Estilistikari buruzko zenbait ohar
ren bereizgarri dira. Erreparatu esaldi bikote hauei, haien
arteko aldeaz jabetzeko. 4.1. Erredundantziak

Aterkia hartu zuen irten aurretik: euria zarra-zarra ari zuen. Bi puntuek zenbait testu-antolatzaileren funtzio bera bete-
Aterkia hartu zuen irten aurretik, euria zarra-zarra ari baitzuen. tzen dute (adibidez, hain zuzen ere, alegia...). Hala, testugi-
leak bi aukera ditu: bi puntuak ala testu-antolatzailea
Altunaren esanetan, Larramendi euskaldun zaharberritua zen: erabiltzea, baina ez biak batera.
euskara ia ahaztu ondoren ikasi zuen berriro.
Denetariko oskoldunak daude itsasadarrean: muskuiluak, ere-
Altunaren esanetan, Larramendi euskaldun zaharberritua zen; zak, txirlak...
alegia, euskara ia ahaztu ondoren ikasi zuen berriro.
Denetariko oskoldunak daude itsasadarrean; besteak beste,
Irakurle zolia ohartuko zen, lehenbiziko adibidea ikusirik, bi muskuiluak, erezak eta txirlak.
puntuak eta puntu eta koma lehian aritzen direla erabilera *Denetariko oskoldunak daude itsasadarrean; besteak beste:
batzuetan. muskuiluak, erezak eta txirlak.

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 11
Gogoan izan, gainera, testu-antolatzaileak koma artean idatzi Azkenik, ez dezagun ahaztu beste aukera bat ere izan ohi dela
ohi direla. perpaus-segidak paragrafo bakarrean biltzeko: bi puntuen ordez
Beste batzuetan, bi puntuak alferrik erabiltzen dira zerrendak beste marka bat erabiltzea.
aurkeztean, aurretik erreferentziakiderik ez baitago: Akordioak bide luzea egin du. Aurretiko lana handia izan da. Bilera
asko egin dira prozesuan zehar. Orduak eta orduak eman dira akor-
*Antzerki-lana taularatuko da: Zornotza aretoan, Arriola kultura- dioko xehetasun guztiak adosten.
etxean eta Plateruena kafe-antzokian.
Antzerki-lana taularatuko da Zornotza aretoan, Arriola kultura-etxe-
Paragrafoa horrela atondurik, hala ere, galdu egiten da bi pun-
an eta Plateruena kafe-antzokian. tuen “erakusgarritasuna”, puntuazioa ez baita hain mailakatua
eta gardena; irakurketa trabatuagoa da, ondorioz.
Antzerki-lana areto hauetan taularatuko da: Zornotza aretoan,
Arriola kultura-etxean eta Plateruena kafe-antzokian.
5. Tipografia
Azken adibidean erreferentziakidea azpimarraz nabarmendu
dugu. Azken egitura hori (erakusle kataforikoa eta bi puntuak), 5.1. Ondoko letra xehe eta larriak
haatik, neurriz gaindi ugaldu da testuetan (itzulpenetan batez
Arau orokorra da bi puntuen ondoren letra xehea erabiltzea, non
ere), zeren oso konponbide soila, ia berehalakoa, ematen baitie
eta ez den beste paragraforik hasten. Dena den, arau horrek
erdarazko periodo luzeko testuei. Hobe da, ene ustez, zerrenda
baditu salbuespen batzuk:
korapilotsu eta luzeetarako edo zerrendako osagaiak nabarmen-
tzeko uztea, testua nabarmen moteltzen baita.  Hitzez hitzeko aipuak perpaus osoak direnean
*Ikastolako gurasoek euskal literaturari buruzko hitzaldi bat anto- Lagunak esan zidan: “Ezetz igarri nor etorri den”.
latu dute biharko. Hizlari hauek izango dira: Andu Lertxundi, Pako
Aristi eta Itxaro Borda. Gonbidapenak idazkaritzan bertan jaso  Idatzietako agurren ondoan, puntu eta bereiz egin ez arren
behar dira.
Agur denei: Gutun honen bidez aditzera eman nahi dizuet...
Ikastolako gurasoek euskal literaturari buruzko hitzaldi bat antola-
tu dute biharko. Andu Lertxundi, Pako Aristi eta Itxaro Borda izan-
 Zenbait ohar
go dira hizlariak. Gonbidapenak idazkaritzan bertan jaso behar
dira. Oharra: Larunbatean jasoko dira sukaldeko olio zaharrak.
Kontuan izatekoak: Ez utzi haurrei poltsarekin jolasten, ito egin dai-
Aurreneko esaldia bi alditan dator; etenik bezala dago. Bigarre-
tezke eta.
nak, aldiz, diskurtso jarraitu bat ageri du, hitz-hurrenkera eraz
apailaturik baitago. Sail honetan sar litezke idatzi ondoko iruzkinak edo beste
era bateko deiak ere.

4.2. Bi puntuen eragin-eremua  Sintagma bakunen zerrendak

Aurrenik eta bat, komeni da zehaztea norainokoa den bi pun- Material hauek behar dira ariketa egiteko:
tuen eragin-eremua, funtsezkoa baita testuak behar bezala anto- - papera
latzeko. Bi puntuen ondoko lehenbiziko puntua da, eskuarki, - margoak
mugarri hori. - kola

Denek onartu zuten akordioa: gobernuak, sindikatuek eta enpresa- Zerrendaren osagaiak letra xehez idazteaz landa, amaieran
buruek. ez da puntuazio-markarik jartzen.
Akordioa urrun dago: sindikatuek hasieratik ez dut begi onez ikusi;
enpresaburuek berena baizik ez dute entzun nahi izan, eta gober- 5.2. Irudi eta taulen epigrafeak
nuak ez du jakin egoera onbideratzen.
Irudi eta taulen epigrafeetan, ordea, ohitura besterik da: bi pun-
*Akordioak bide luzea egin du: aurretiko lana handia izan da. Bile- tuak barik puntu bakuna baliatzea. Izan ere, beste zenbait balia-
ra asko egin dira prozesuan zehar. Orduak eta orduak eman dira bide tipografiko erabiltzen dira, azalpeneko testua eta irudi edo
akordioko xehetasun guztiak adosten. taularen erreferentzia bereizteko, batez ere letra motak (etzanak,
Badago, noski, beste paragrafo bat hastea bi puntuen ondoren. lodiak edo maiuskula txikiak) txandakatuz.
Hala egitera, hurrengo paragrafo osoa bi puntuen aurreko adie- 1.8 irudia. Uraren zikloa
razpenari dagokiola joko da.
1.8 taula. Lapurdiko biztanleria (1980-1990)
Akordioak bide luzea egin du: 1.8 IRUDIA. Begiaren atalak
Aurretiko lana handia izan da. Bilera asko egin dira prozesuan Jakina, argitalpen bakoitzak bere irizpideak finkatu behar lituz-
zehar. Orduak eta orduak eman dira akordioko xehetasun guztiak ke, beti era berean jokatzeko.
adosten.
Iñigo Roque
Hala ere, idazlariak kontuan izan behar du hala jokatuz gero
UPV/EHUko hizkuntza-zuzentzailea
idazkera hanpatu samarra gerta daitekeela.

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 12

You might also like