You are on page 1of 4

GEURI GERTATUTAKO PASADIZO BAT KONTATZEKO HAINBAT

BALIABIDE:

HASIERAKOAK:
 Gogoratzen naiz / Gogoan dut /Oroitzen naiz + aurreko egunean… /
aspaldian… / behin… // Irakasleak gelan pasadizo bat kontatu behar
genuela esan zigunean gogoratu / oroitu nuen niri aurreko egunean /
behin… /aspaldian… gertatutakoa / gertatu zitzaidana.
 Aurreko egunean /aurrekoan / aurreko batean / Lehengo egunean /
Lehengoan… gertatu zitzaidan pasadizo bat kontatuko dizuet.
 Aspaldian, oraindik ume moko bat nintzela… / hogei urte inguru nituela
/ orain dela hamar bat urte edo / duela urte pare bat izango zen /
orain bospasei urte…
 Behin …-ean nengoela / nenbilela / bizi nintzela / nindoala / ari
nintzela…
 Badira urte batzuk… -ela

ENTZUN / IKUSI BERRI DUGUN ZERBAITI LOTUTAKOAK:


 Horren haritik /ildotik burura datorkit behin / aspaldian / aurreko
egunean gertatu zitzaidan pasadizo bat /zerbait /gauza bat…
Esan duzun horrek /telebistan ikusi dudan berri batek /irratian entzun
dudan albiste batek /irakasleari entzundako esaldi batek… burura /
gogora dakarkit /ekarri dit / gogorarazi dit behin / aspaldian / aurreko
egunean gertatu zitzaidan pasadizo bat.
AMAIERAKOAK
 Eta azkenean
 Bukatzeko aitortu behar dizuet… / Amaitzeko kontatu behar
dizuet…
 Eta pentsa “zein gaizki” pasatu nuen / “nolako barreak” egin
genituen gero / ”zein umore txarrez” geratu nintzen / “nolako
lotsa” pasatu genuen
 Benetan amorragarria / penagarria / izutzeko modukoa /
lotsagarria / latza / barregarria … izan zen
 Auzo lotsa sentitu nuen
 Barregarri geratu nintzen denen aurrean // Etsita geratu nintzen
// Zer esan / egin ez nekiela geratu nintzen // Ahoa bete hortz
geratu nintzen
 Eskerrak …-ela /-en. / Gaitz erdi!
- Eskerrak azkenean dena konpondu zela / zen.
- Eskerrak ez zela / zen ezer larririk gertatu.
- Azkenean lortu genuen etxera iristea. Gaitz erdi!
 Horrela gertatu zen /zitzaidan eta horrela kontatzen dizuet / Eta
gertatu (zitzaidan) bezalaxe kontatzen dizuet
 Eta gainera egia da / Eta gezurra badirudi ere egia da / Eta
gezurra ematen badu ere egia da / Eta asmatua dela pentsatu
baduzue ere egia biribila da
Nahi ez baduzue ez sinetsi, baina egia da
[Esaera zahar egokiren bat]
ARRETA PIZTEKOAK (Gehienbat ahozko hizkera hurbilean
erabiliak)

 HARA
(1) Ez duzue sinesten, hara, bada frogak nahi badituzue,
begiratu begi ondoan geratu zaidan orbaina
(2) Hara, zu hemen? Nola bada?
(2’) Hara nor /zer / non / nora /norekin… -(e)n
 Hara nor datorren hortik.
 Hara zer ikusi (aurkitu) genuen (han /bertan) …
 Hara norekin topo egin nuen; lehendakaria bera
zegoen hondartzan gure ondoan

 Zer / nor / nork / nori / norekin /non /...+ …-ko eta


- Zer ikusiko eta hor ateratzen da mutil katxarro bat
biluzik tarta barrutik.
- Lasai-lasai geundela, bat-batean zer gertatuko eta
altzari guztiak hor non hasten diren hara eta hona
mugitzen.
- Hara non datorren Miren, eta norekin etorriko eta
utzi berri ninduen mutil lagunarekin.
- Sex-shopean sartu ginen lehen aldia zen, lotsatu samar
sartu ginen sartu ere, eta nor aurkituko bertan eta
auzokidea.

 Zer eta /nor eta / nork eta / nori eta / non eta /
norekin eta…
- Lagun batek sasimediku edo petrikilo batenera eraman
ninduen. Ni ez naiz batere fidatzen horrelako jendeaz
eta zer eta txiza erabili behar nuela aurpegia
garbitzeko esan ez zidan bada.
- Ikaskide bat genuen oso zikina zena, apunte guztiak
desordenaturik, nahasmen hutsean izaten zituen beti.
Bada, irakasle berri bat etorri zitzaigun, eta
eginbeharrak banatzen hasi zen ikasleon artean, eta
nori eta berari jarri zion gela txukun izateko ardura.
 Esan ez dit/zidan bada …-(la) /etorri ez zait/zitzaidan
bada / erdian jarri ez zait/zitzaidan bada
- Txikitan oso lotsatia nintzen. Behin dantzan ari ginela,
plaza erdian ume batek gonatik gogor heldu, tira egin
eta kendu egin ez zidan bada. Hura lotsa!
- Nik ez dakit zer gertatzen zaion nire alabari azkenaldi
honetan. Gaur eskolatik negar zotinka etorri ez zait
bada.

 Ezetz asmatu … -n? Ezetz asmatu nor agertu zen / zer


gertatu zen /…
 Ez dakizuela zer gertatu zitzaidan behin (hasieran) / Ez
dakizuela zer gertatu zen orduan (tartean) / Ez dakizuela
nola amaitu zen guztia (bukaeran)
 Onomatopeiak: tok-tok, danba-danba, plisti-plasta, barra-
barra, ixo, bor-bor, miauka… / keinuak / soinu adierazgarriak
 Harridurak: ai ene!, halakorik!, hura lotsa ! (lehenaldian)/ hau
lotsa! (orainaldian)...

You might also like