You are on page 1of 2

1.

MAILA

3. ZATIA
BAT-BATEKO ELKARRIZKETA
Materiala eman (argazkien fitxa).
- Azterketariei argazkien fitxa bana eman eta egitekoa zein den irakurri. Elkarri begira egongo dira azterketariak, eta aztertzailea pixka bat
atzerago jarriko da.
- Fitxa mahai gainean egongo da, azterketariek ondo ikusteko moduan. Minutu erdia izango dute argazkiak ikusteko eta pixka bat pentsatzeko.

Ikasleen jardunaren bitartean.


- Ikasleei egiten utzi, baina hizketan pasatzen duten denbora neurtu.
- Beharrezkoa bada, esku hartu, moztu, txanda aldatu…
- Horretarako beheko galdera osagarriak balia ditzakezu.

77. ARGAZKIA:

Asteburuko plana
Asteburua errutina alde batera uzteko da. Lagun-taldearekin asteburua pasatzeko plana egin behar duzue bion artean. Jarraian, 5 aukera ematen
zaizkizue. Eztabaidatu bion artean zeintzuk gustatzen zaizkizuen eta ahalegindu adosten. Horretarako, eman aldeko eta kontrako arrazoiak.

GALDERA OSAGARRIAK
- Zein plan egin daitezke asteburuan diruri gutxi gastatuta?
- Eguraldia kontuan izan behar al da Euskal Herrian planak egitean?
- Hartuko al zenukete hegaldi bat asteburu baterako?
Txirringa-zirkuitua Hiri-turismoa Kostaldea

Asteburuko plana
Abentura-parkea Bainuetxea

1. maila 77. argazkia

You might also like