You are on page 1of 2

B2 MAILA

3. ZATIA
BAT-BATEKO ELKARRIZKETA
Materiala eman (argazkien orria).
- Ikasleei argazkien fitxak eman eta zer egin behar duten irakurri (elkarri begira egongo dira eta irakaslea pixka bat atzerago jarriko da).
- Fitxak aurrean dituztela, minutu erdi bat utzi pixka bat pentsatzeko.

Ikasleek jardun bitartean.


- Ikasleei egiten utzi, baina hizketan pasatzen duten denbora neurtu.
- Beharrezkoa bada, esku hartu, moztu, txanda aldatu.
- Behar izanez gero, beheko galdera osagarriak balia ditzakezu.

90. ARGAZKIA:

Zein da jokabiderik desegokiena?


Ahalik eta zabor gutxien sortzeko eta zabor hori sailkatzeko eskatzen zaigu. Hala ere, bazterrak zikin-zikin! Fitxan zaborra eta bestelako
hondarrak bertan utzi dituzten hainbat lagunen irudiak agertzen dira. Zergatik jokabide axolagabe hori? Zein da konponbidea? Egoera
kontuan hartuta, zein da, zuen ustez, jokabiderik desegokiena? Bion artean komentatu eta saiatu adosten zein jokabide den
desegokiena, eta zein ez den hain larria.

GALDERA OSAGARRIAK

- Beste herrialde batzuekin konparatuz, gurea garbiagoa ala zikinagoa dela iruditzen zaizue? Arrazoitu.
- Oro har, umeak, gazteak, helduak ala adinekoak dira zikinagoak, zuen ustez?
- Jokabide desegoki horietatik zein ikusten duzue sarrien zuen inguruan? Zer egiten duzue horien aurrean?
Zein da jokabiderik desegokiena?

1.
B2 maila 90. argazkia

You might also like