You are on page 1of 6

3.

GAIA:
NUTRIZIOA: DIGESTIO-APARATUA
DIGESTIO-APARATUA
 Elikagaiak mantenugai bilakatu eta substantzia soilagoak sortzen ditu, zeluletara iritsi eta haiek erabil ditzaten.

Digestio-Hodia: Diametro aldakorra duen hodi gihartsua da.

- Ahoa: Elikagaiak digestio- - Urdaila: Digestio-hodiaren


hodira sartzeko barrunbea. zabagunea, tolesduretan
Hortzak+mihia. guruinak aurki ditzakegu.

- Faringea: Digestio- eta arnas- -Heste-meharra: 6m


aparatuko hodia da. Elikagaiak inguruko hodia, urinak
ahotik hestegorrirantz isurtzen dira.
bideratzen ditu epiglotis-ari Atalak: Duodenoa, jejunoa
esker. eta Ileona.

-Heste-lodia: Digestio-hodiaren
- Hestegorria: 25cm luzeko azken zatia, heste-meharra
hodia Faringea eta Urdaila inguratzen du.
lotzen dituena. Atalak: Goranzko, zeharkako eta
beheranzko kolona + ondestea
(uzkia)
DIGESTIO-APARATUA
GURUIN ERANTSIAK: Digestio hoditik kanpo eta honen barnealdera urinak jariatzen
dituzten guruinak dira. Jariatzen dituzten urin horiek, digestio-entzimak dituzte,
elikagaien degradazioan parte hartzen dutenak.

- Listu-guruinak: Listua sortu eta ahora jariatu: mihipekoak, masailpekoak eta


parotidak.

- Pankreasa / Area: Urdailaren azpian, pankrea-urina isurtzen du duodenora.


Horrez gain, gluzidoen metabolismoaz arduratzen diren sustantziak isurtzen ditu
odolera.

- Gibela: Guruin-erantsi handiena, proteinak sintetizatu, glukosa metabolismoa


erregulatu, bitaminak eta mineralak metatu. Behazuna sortzen du eta behazun-
xixkuan pilatzen da.
DIGESTIO-FUNTZIOAK
- 4 prozesu ematen dira: ahoratzea, digestioa, xurgapena eta gorotzen eraketa.
- Bi ekintza mota:
• Mekanikoak: Elikagai solidoa mastekatu, moztu, birrindu eta nahastu.
• Kimikoak: Digestio-urinen ekintza kimikoak eragindakoak dira, elikagaiak osatutako
makromolekulak apurtzeko.

1. AHORATZEA:

-Mastekatzea: Elikagaiak hortzekin txikitu. (Ekintza mekanikoa)

-Listuztatzea: Mihia erabiliz elikagaiak listuarekin nahastea. Elikadura-boloa


sortzen da. (Ekintza kimikoa)

- Irenstea: Mihiaren bultzadari esker, elikadura-boloa faringean behera


joatea. Hestegorrian paretek gihar-zuntzak uzkurtu eta erlaxatu egiten dira
elikadura-boloa urdailera heltzeko: mugimendu peristaltikoa.
DIGESTIO-FUNTZIOAK
2. DIGESTIOA:

-Ahoa: Elikagaiak txikitu (mekanikoa) eta listuarekin nahastu (kimikoa). Amilasa entzimak GLUZIDO konplexuak soiltzen
ditu eta elikadura-boloa sortuko da.

-Urdaila: Elikadura-boloa digestio gastrikoa jasan, urin gastrikoekin (HCl + pepsinak) nahastu PROTEINA kateak
txikitzeko. Hori dela eta, kimoa lortzen dugu (ore (masa) erdi likidoa, lodia eta azidoa).

- Heste-meharra: Kimoa behazunarekin (bilisa) eta heste urinarekin nahasten da (duodenoan), PROTEINAK, LIPIDOAK
eta GLUZIDOAK entzimen bidez apurtzeko. Kimoa kilo izeneko ahi (masa) zurixka bihurtzen da.
DIGESTIO-FUNTZIOAK
3. XURGAPENA:
Digestioaren ondorioz lortutako mantenugaiak digestio-hodiaren paretak zeharkatu eta odolera pasatzen dira. Prozesu
hau hesteetan gertatzen da.

- Heste-meharra: Xurgaketa eremu oso handia (heste-biloetan). Gluzido soilak, gantzak, aminoazidoak, ura,
gatz mineralak eta bitaminak xurgatzen dira.

- Heste-lodia: Ura, gatz mineralak eta bitaminak xurgatzen dira (heste-biloetan).

4. GOROTZEN ERAKETA: Digeritu ezin ditugun elikagaiak hondakin bilakatzen dira eta digestio-hoditik kanporatu behar
dira (uzkitik).

You might also like