You are on page 1of 11

A eredua (LH 3.

zikloa)

Poxpolo pailazoari elkarrizketa

Iker Galartza, Poxpolo pailazoa da. Berari elkarrizketa hau


egin diogu “Eskola eta Festa” DVDa grabatu dutelako.

- Zer kontatzen da “Eskola eta Festa” DVDan?

- Bi istorio kontatzen dira:


Lehenengo istorioa, udako oporrak baino lehen gertatzen da.
Poxpolok eta Mokolok eskolako azken egunean hamaika abentura
biziko dituzte Mister Flores irakasle xelebrearekin. Istorio
barregarri horrek badu alde pedagogikoa ere; haurrek Poxpolo eta
Mokolorekin batera irudi geometrikoak ikasiko baitituzte.

- Eta gero Poxpolo eta Mokolo oporretara joango dira, ezta?

- Bigarren istorioan, eskola kontuak bukatu eta oporretara joango


dira pailazoak. Afrikara egingo dute bidaia. Han tribu bateko gizon
bat ezagutuko dute: Abebe

1
Zer gertatzen da Afrikan?

- Abebek bere lurraldeko animaliak erakutsiko dizkie: elefanteak,


jirafak, hipopotamoak, krokodiloak... Bigarren istorio honekin,
beraz, munduko beste kultura batzuk ezagutzeko aukera izango
dute haurrek.

- Ondo pasatzeaz gain, ikasteko aukera ematen du DVDak?

- Bai, une atsegin bat pasatzen duten bitartean, gauzak ikasteko edo
hobeto ezagutzeko aukera dute umeek.

- Nola bururatu zaizue DVDa egitea?

- Emanaldia bukatzen genuenean jende asko etortzen zen bideoa


eskatzera; baina, emanaldia ez genuen inon grabatu eta ezin izan
genion eskaerari erantzun. Halakorik gerta ez dadin, emanaldia
grabatzea erabaki genuen.

- Harrera ona izango duela uste al duzue?

- Bideoak herriz herri bueltaka ibilitako ikuskizuna etxean ikusteko


aukera eskaintzen du. Lan txukuna da, etxean edukitzeko
modukoa.

Hiztegia:
. Xumea: txikia
. Une: memento
. Emanaldi: ekitaldi, antzezpen
. Txukuna: dotorea, egokia
. Bururatu: pentsatu
. Pozoitsu: benenodun

2
DVDa.
Izenburua: “Eskola eta festa”.
Egilea: Poxpolo, Mokolo eta konpainia.
Iraupena: 60 minutu.
Argitaratzailea: Poxpolo, Mokolo …ta
konpainia.

(Berri egunkariaren “Mantangorri” gehigarritik moldatua)

A eredua (LH 3. zikloa)

3
IZENA:..........................................DATA:.........................................

Poxpolo eta Mokolo- Ariketak

1. Esan esaldi hauek egia edo gezurra diren: E/G (E=egia – G=gezurra)

Poxpolo eta Mokolo pailazoak dira.

Elkarrizketa hau Iker Galartzari egindakoa da.

“Eskola eta Festa” DVDak ordu erdi irauten du.

DVD honetako protagonistak: Takolo, Mokolo eta Poxpolo dira.

2. DVD honen edukia honako hau da: (Jarri X erantzun egokiaren laukian)

Poxpolo eta Mokoloren kantak

Poxpolo eta Mokoloren istorioak

Zenbakiak ikasteko ariketak

3. Zein da egia? (Jarri X erantzun egokiaren laukian)

Lehenengo zatian gelan daude, eta bigarrenean, patioan.

Lehenengo zatian eskolan daude, eta bigarrenean, oporretara joango dira.


Oporretatik etorri eta eskolara doaz.

Afrikako eskola batean gertatutakoa kontatzen dute.

4
4. Testuan animalia batzuk agertzen dira: elefanteak, jirafak... Ezagutzen
al duzu Afrikako beste animaliaren bat?

.......................... .............................

.......................... .............................

5. Zergatik uste duzu grabatu dutela DVD hau?

........................................................................................................

........................................................................................................

6. Lotu gezien bidez esaldiak osatzeko.

Abebe Afrikako erakusten ditu

Abebe Afrikako animaliak gizon bat da

Abebek Afrikako tribu batean bizi da

Orain idatzi ongi goiko esaldiak:

Abebe...............................................................................................

Abebe..............................................................................................

Abebek.............................................................................................

7. Aukeratu eta idatzi: du/ditu

Abebek animaliak ............

Jirafak lepo luzea ............

Elefanteak belarri handiak .............

DVD honek istorio dibertigarriak kontatzen ................

5
8. Nolakoak izan daitezke animalia hauek (aukeratu gehien
egokitzen zaion hitza eta idatzi)

Elefantea:....................... (argala-beldurtia-handia)

Jirafa:............................ (txikia-altua-itsusia)

Krokodiloa:..................... (arriskutsua-lasaia-iletsua)

Sugea:........................... (itsua-gezurtia-pozoitsua)

9. Testu honetan esaldien hasieran gidoia (-) agertzen da. Zergatik?

Esaldi hori inportantea delako.

Bi pertsonaren arteko elkarrizketa delako.

Pailazoak direlako.

Ez dakigu zergatik.

10. Zure ustez, zein hilabetetan gertatzen da DVDan grabatu duten


lehenengo istorioa? Zergatik pentsatzen duzu hori? Idatzi

……………………………………………………………………………………………………………………………

…………………………………………………………………………………………………………………………..

…………………………………………………………………………………………………………………………..

6
7
A eredua (LH 3. ZIKLOA)

Irakaslearendako erantzunak

Poxpolo eta Mokolo-Ariketak

1. Esan esaldi hauek egia edo gezurra diren: E/G

E Poxpolo eta Mokolo pailazoak dira.

E Elkarrizketa hau Iker Galartzari egindakoa da.

G “Eskola eta Festa” DVDak ordu erdi irauten du.

G DVD honetako protagonistak: Takolo, Mokolo eta Poxpolo dira.

2. DVD honen edukia honako hau da: (Jarri X erantzun egokiaren laukian)

Poxpolo eta Mokoloren kantak

X Poxpolo eta Mokoloren istorioak

Zenbakiak ikasteko ariketak

3. Zein da egia? (Jarri X erantzun egokiaren laukian)

Lehenengo zatian gelan daude, eta bigarrenean, patioan.

X Lehenengo zatian eskolan daude, eta bigarrenean, oporretara joango dira.


Oporretatik etorri eta eskolara doaz.

Afrikako eskola batean gertatutakoa kontatzen dute.

8
4. Testuan animalia batzuk agertzen dira: elefanteak, jirafak... Ezagutzen
al duzu Afrikako beste animaliaren bat?

lehoia sugea

zebra krokodiloa (adibidez)

5. Zergatik uste duzu grabatu dutela DVD hau?

Jendeak eskatzen zuelako. Emanaldiaren amaieran jende askok galdetzen


zuelako ea ez zegoen grabaziorik (edo antzekoren bat).

6. Lotu gezien bidez esaldiak osatzeko.

Abebe Afrikako erakusten ditu

Abebe Afrikako animaliak gizon bat da

Abebek Afrikako tribu batean bizi da

Orain idatzi ongi goiko esaldiak:

Abebe Afrikako gizon bat da.

Abebe Afrikako tribu batean bizi da.

Abebek Afrikako animaliak erakusten ditu.

7. Aukeratu eta idatzi: du/ditu

Abebek animaliak ditu

Jirafak lepo luzea du

Elefanteak belarri handiak ditu

DVD honek istorio dibertigarriak kontatzen ditu

9
8. Nolakoak izan daitezke animalia hauek (aukeratu gehien
egokitzen zaion hitza eta idatzi)

Elefantea: handia (argala-beldurtia-handia)

Jirafa: altua (txikia-altua-itsusia)

Krokodiloa: arriskutsua (arriskutsua-lasaia-iletsua)

Sugea: pozoitsua (itsua-gezurtia-pozoitsua)

9. Testu honetan esaldien hasieran gidoia (-) agertzen da. Zergatik?

Esaldi hori inportantea delako.

Pailazoak direlako.

x Bi pertsonaren arteko elkarrizketa delako.

Ez dakigu zergatik.

10. Zure ustez, zein hilabetetan gertatzen da DVDan grabatu duten


lehenengo istorioa? Zergatik pentsatzen duzu hori? Idatzi

Uste dut ekainean gertatzen dela lehenengo istorioa. Esaten du udako


lehen, eskolako azken egunean gertatzen dela.

10
IKASTETXEETAN EGINDAKO APLIKAZIOAREN ONDORIOZKO OHARRAK.

POXPOLO ETA MOKOLO.


A EREDUA, 6. MAILA: AZALPENA.
Testuak 256 hitz ditu.
LAGINA: 6 ikastetxe, 7 ikasgela, 123 ikasle.

Testua: Elkarrizketa da. Bi zati diferente ditu: elkarrizketa


pailazo batekin eta beraiek egiten duten DVDaren azalpen txikia. Hitzen
bat zaila egin ahal zitzaien. Hamar galdera egin ziren, horietatik 3k
berariazko informazioa bilatzea zuten helburu; 1k, testua bere
osotasunean ulertzea; 1k, interpretazio bat garatzea; eta 5k, testuaren
edukiaren edo formaren gaineko hausnarketa egitea.

Emaitza: Batez besteko puntuazioa 4,81 izan zen.


Galdera bakoitzean erantzun egokia eman zuten ikasleen ehunekoa:
G1 G2 G3 G4 G5 G6 G7 G8 G9 G10
74,70 93,00 46,00 85,75 12,30 61,61 (*) 77,45 82,69 14,25

Zuzenketak: Erantzunen formatua batu egin da. Titulua argiago agertuko


da. DVDren informazioa elkarrizketaren ondoren joango da. Zazpigarren
galdera aldatu egingo da eta testuaren formaren gaineko galdera egingo
da. 6 hitzen Hiztegia erantsi da.

Ondorioak:
Aplikazioa egin ondoren, probak 10 galdera izan behar zituela erabaki
zen.
Galdera horiek hurrengo trebetasun hauei dagozkie:
1T (informazioa bilatzea) G1, G2, G5
2T (testua bere osotasunean ulertzea) G3
3T (interpretazio bat garatzea) G10
4T (edukiaren edo formaren gaineko G4, G6, G7, G8, G9
hausnarketa)

Puntuatu nahi izanez gero, galdera bakoitzaren balorazioa honakoa


izatea proposatu zen:

G1 G2 G3 G4 G5 G6 G7 G8 G9 G10
1 0,5 1 1 1,5 1 0,5 1 1 1,5

Gutxienezko puntuazioa: 5
Puntuazio horretatik behera irakurriaren ulermena ez da ontzat joko.
Aztertu egin beharko da zein galderatan egiten duen hutsa eta zein trebetasun
diren landu behar direnak.

(*) Galdera berria da, eta ez zen aplikazioan testatu.

11

You might also like