You are on page 1of 2

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBAK 2011ko UZTAILA

PRUEBAS DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD JULIO 2011

FILOSOFIAREN HISTORIA

HISTORIA DE LA FILOSOFA

Azterketa honek bi aukera ditu. Horietako bati erantzun behar diozu. Ez ahaztu azterketako orrialde bakoitzean kodea jartzea.

A AUKERA
Nik esan nion: adiskide, berriro ahantzi zaizu legez ezin zaiola bestelako biziera opa ezein hiritar motari, aitzitik, hiri osoan nahi du ongia hedatu, hiritarrak batuz edo komentzituta edo behartuta, bakoitzak taldearentzat ekar lezakeen laguntza elkarrekiko zabalduz eta horrelako gizonak hirian egin baditza ez da, noski, bakoitzak gogo duenera jardutera itzul dadin, herriaren batasunerako eurok zuzentzeko baizik . Platon: Errepublica VII, 5

GALDERAK 1. MULTZOA. TESTUAREN ULERMENA 1.1. Laburtu ezazu pasartea, haren ideiak eta ideien arteko loturak errespetatuz. (1 puntu). Azaldu itzazu azpimarraturiko terminoak. (1 puntu) (50-75 hitz termino bakoitzarako). Platonen iritziz, Estatu zuzena lortzen da Estatuko klase bakoitzak berez dagokiona betetzen duenean. Gara ezazu disertazio labur bat, gutxienez Platonen tesi horren aldeko argudio bat eta haren kontrako beste argudio bar emanez. Ondoren, eman ezazu zure tesiaren inguruko hausnarketa. (3 puntu) (200-300 hitz).

1.2.

1.3.

2. MULTZOA. EDUKIAK ETA TESTUINGURUKETA 2.1. Azadul ezazu, laburki, zer den dialektika Platonentzat (1,5 puntu). (Gehienez: 150 hitz). Deskriba ezazu, laburki, arimaren eta haren bertuteen doktrina platondarra. (1,5 puntu). (Gehienez: 150 hitz). Azaldu ezazu zertan den Aristotelesek Platonen Ideien doktrinari eginiko kritika (2 puntu). (Gehienez: 250 hitz).

2.2.

2.3.

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBAK 2011ko UZTAILA

PRUEBAS DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD JULIO 2011

FILOSOFIAREN HISTORIA B AUKERA

HISTORIA DE LA FILOSOFA

Gizaki guztiek berez dute jakiteko guraria. Horren adierazle da sentimenei diegun estimua, horiek berez baititugu estimatzen, beren baliagarritasuna alde batera utzita, eta beste edozein baino gehiago, ikusmena. Eta ez bakarrik ekintzari begira, zeren, ezer egin behar ez badugu ere, esan baitezakegu nahiago izaten dugula ikusmena, gainerako sentimenak baino. Eta arrazoiz hau da: sentimenetan berak laguntzen digula gehien gauzak ezagutzen eta horien alderdi ezberdin asko erakusten dizkigula. Aristoteles: Metafisika, I 1.

GALDERAK 1. MULTZOA. TESTUAREN ULERMENA 1.1. Laburtu ezazu pasartea, haren ideiak eta ideien arteko loturak errespetatuz. (1 puntu) Azaldu itzazu azpimarraturiko terminoak. (1 puntu) (50-75 hitz termino bakoitzarako) Aristotelesen iritziz, jakintzaren prozesuan zentzumenek oinarrizko iturri bat osatzen dute. Gara ezazu disertazio labur bat, gutxienez Aristotelesen tesi horren aldeko argudio bat eta haren kontrako beste argudio bar emanez. Ondoren, eman ezazu zure tesiaren inguruko hausnarketa. (3 puntu) (200-300 hitz)

1.2.

1.3.

2. MULTZOA. EDUKIAK ETA TESTUINGURUKETA 2.1. Adieraz ezazu, laburki, Aristotelesen lau kausen doktrin.a (1,5 puntu) (Gehienez: 150 hitz) Deskriba ezazu, laburki, Aristotelesen doktrina etikoa (1,5 puntu) (Gehienez: 150 hitz) Azaldu ezazu Aristotelesek Platonen ideien doktrinari egindako kritika. (2 puntu) (Gehienez: 250 hitz)

2.2.

2.3.

You might also like