You are on page 1of 25

Haur adin garapen psikologia

Irakaslea:
-Maite Ezeiza
Ikasleak:
-Mikel Montero
-Joana Reguero
Lehen hezkuntza 47. taldea
Aurkibidea

• 8. gaiaren laburpena……………………………………………………….....2
• 9. gaiaren laburpena………………………………………………..………...7

• 10.gaia.Adimenaren garapena……………………………………………...19
o Adimen aurreoperatorioa .Eskolaurreko urteak……………………...
19
o Pentsamendu sinbolikoa eta aurrekontzeptuala ( 2urtetik 4urtera)….
19
o Pentsamendu intuitiboa (4urtetik-7urtera)………...…………………
19
o Pentsamendu aurreoperatorioaren ezaugarriak………………………
20
 Oreka eza
 Zentrazioa
 Itzulezintasuna
 Estatismoa
 Egozentrismoa
o Haurrak inguruneko fenomenoen inguruan egindako irudikapen edo
azalpenak...........................................................................................21
 Fenomenismoa
 Finalismoa
 Animismoa
 Artifizialismoa
o Piageten teoriaren kritika………………………………..………….21
o Operazio zehatzak.Eskolako urteak (6-12 urte)……………………21
o Intuiziotik operaziora……………………………………………….22
o Operazioen aniztasuna eta antolamendua…………………………..22

• “autoconcepto y rendimiento academiko” testuaren laburpena……………24


• Iritzizko galderak……………………………………………………….......27
• Praktika……………………………………………………………………..28
8.GAIAREN LABURPENA

•Nortasunaren garapena eskolaurreko urteetan

Sarrera

Nortasuna batzuetan, pertsona baten ezaugarri psikologikoen multzoa


adierazteko erabiltzen da. Beste batzuetan aldiz, bizitza emozional eta afektiboarekin
zerikusia duten alderdiekin bakarrik erabiltzen da.

Norberaren ezagutza

Guk norberaren ezagutza terminoa geure buruez ditugun ezagutza, ideia, uste eta
jarrerei erreferentzia egiteko termino orokor gisa erabiliko dugu. Dena dela, bi alderdi
bereiz ditzakegu: autokontzeptua eta autoestimua.

1.-Autokontzeptua eskolaurreko urteetan zehar.

Garai honetan, umeek beren buruei buruz duten irudia ezaugarriekin eta
atributuekin aberastu behar dute ezaugarri propioak dituen eta besteengandik bereiz
dagoen pertsona gisa definitzeko. Rosenberg- i jarraituz, honelako ezaugarriekin bereiz
ditzakegu eskolaurreko haurrek duten autokontzeptuaren edukia:

-Kanpoko atributu pertsonaletan oinarrituta deskribatzeko joera: Egiten dituzten


jardueren, lorpenen eta trebetasunen, itxura fisikoaren eta izaera orokorraren arabera
deskribatu ohi dute.

-Orokorrean deskribatzeko joera: Autokontzeptu orokorra, lausoa eta


berariazkoa izan ohi da. Hazi ahala, autokontzeptua bereiziagoa eta artikulatuagoa
izango da.

-Gizarte harremanak pertsonen arteko lotura soil gisa ulertzeko joera: Gizarte-
harremanak pertsonen arteko sentimendu gisa baino gehiago pertsona batzuen eta
besteen arteko lotura gisa ulertzen dituzte.

-Autokontzeptua kanpoko ebidentzia eta ebidentzia arbitrarioetan oinarrituta


osatzeko joera: Eskolaurreko haurraren autokontzeptua nahiko arbitrarioa, une jakin
batean gertatu ziren gertaera zehatzetan funtsatutakoa izan ohi da. Gainera, beren buruei
buruzko egia haurraren bizitzan esanguratsuak diren helduek dutena eta adierazten
dutena izan ohi da.

2.-Autoestimazioa eta bere determinatzaileak


Haurrak bere buruaz duen kontzeptua ebaluatzeko moduari erreparatzen
diogunean, autoestimazioaz ariko gara. Honi buruzko ikerketa gehienak batez ere bi
alderditan zentratu dira:

-Autoestimazio altua edo baxua izatea zein faktorek determinatzen duten


aztertzean

-Haurtzaroan, nerabezaroan eta helduaroan zehar autoestimazioak duen


eboluzioan joera orokorrik badagoen edo ez aztertzean.

Pertsona esanguratsuen tratuaren kualitate horiez gainera, arrakasta eta porroten


historia pertsonala izango da pertsonaren autoestimazioaren bigarren determinatzailea.
Eskolaurreko urteetan zehar, gurasoak izango dira esanguratsuak. Gurasoen jarrerak eta
hazte eta hezte jarduerak dira haurren autoestimazioaren garapenaren alderdi
determinatzaileak. Autoestimazio altua duten haurren gurasoen jarrerak eta jarduerak
honela defini genitzake Maccoby-ri jarraituz:

-Guraso maitekorrak dira, seme-alaba erabat onartzen dutenak eta maiz beren
afektua agertzen diotenak. Portaera horrek autoestimazio positiboa sustatzeak
arrazoizkoa dirudi.

-Guraso irmoak dira, arrazoitzen dituzten arauak ezartzen baitituzte eta arau
horiei eusten baitiete, nahiz eta malguak izan. Haurrari ahalegina eskatzen dioten
exijentziak ezartzen dizkiote, baina bere gaitasun- mailarekiko egokiak
direnak.Autokontrola eta ingurunearen eskaeretara egokitzeko lanak erraztuko dizkio.
Horrekin guztiarekin, autoestimazio positiboa lantzen ariko da.

-Gogorrak ez diren diziplina motak erabiltzen dituzten gurasoak dira. Zigor


fisikoa ezarri beharrean pribilegioak kendu ohi dituzte eta gehienetan haurrarekin
eztabaidatu ohi dute jokabide jakin hori zergatik ez den egokia. Diziplina bat, malgua
eta arrazoitua, edukitzea ziurrenik beharrezkoa izango da.

-Guraso demokratikoak izan ohi dira, izan ere, haurra estimulatzen dute bere
iritzia eman dezan. Gainera, askotan iritzi horiek onartu eta kontuan hartzen dituzte.
Eredu hori da, frogatu denez, gogor eta autoritarioena baino gehiago, haurren
autoestimazio altuarekin lotua dagoena.

Sexuarekin zerikusia duten identitatea eta tipifikazioa

1.-Identitate sexuala eta bere iraupena

Norberaren buruaren ezagutza orokorrarekin gertatzen den bezala, norberaren


talde sexualari buruzko ezagutzak aurrerapauso garrantzitsuak ematen ditu urte eta erdi
hiru urte arteko aldian zehar. Eskolaurreko neska-mutilek nahiago izaten dituzte
jolaskide gisa sexu berekoak eta eredu gisa ere sexu bereko pertsonak hartu ohi dituzte.
Horrek sozializazioaren eremuan eta norberaren nortasuna eraikitzeko eremuan ondorio
garrantzitsua duen eta ezagutzaren alorrekoa bakarrik ez den prozesu baten garrantzia
adierazten du.
Eskolaurrekoek egin beharreko beste lorpenetako batek <<sexuaren iraupena>>
deiturikoa aurkitzearekin du zerikusia. Horretarako neska edo mutila dela jakiteaz gain,
ezaugarri hori iraunkorra dela kontzienteki jakin behar dute: bizitza guztirako gara
femenino edo maskulino.

+Tipifikazio sexuala

Gizarte eta une historiko bakoitzak sexu bati eta besteari egotzitako rolak ditu.
Rol hauek lausoak eta pluriformeak dira: sexuarekin lotutako lanbideak, sexuarekin
lotutako portaerak eta maskulino eta femenino gisa tipifikatutako beste hainbat jokabide
daude. Mendebaldeko gizartean, gero eta ahulagoak dira sexuari lotutako estereotipoak.
Horri dagokionean hezkuntzak zeregin garrantzitsua du bai sexismoa estimulatzeko eta
baita sexuen arteko berdintasuna bultzatzeko.

Neska-mutilek presioak jasaten dituzte beren ingurune sozializatzailean


indarrean dauden estereotipo sexualen arabera jokatzeko. Mutilen kasuan, estereotipoak
nesken kasuan baino zorrotzagoak dira.Adibidez, guraso helduak, gezurra dirudien
arren, jostailu batzuk mutilentzat egokitzat eta beste batzuk neskentzat egokitzat jotzen
ditugu. Eta joera horri jarraituz, gurasoek beren seme edo alabari bere sexurako egokiak
diren portaera eta ohiturak irakasten saiatzen dira. Sexu jakin batentzat egokiak
kontsideratzen diren jokabide horien ikasketari deritzo tipifikazio sexuala.

Baina mendebaldeko gizarteetan sexuari lotutako estereotipoak pixkanaka


pixkanaka gainditzeko joera dagoenez, alor horretako bereizketa klasikoak ahultzen ari
dira. Baina eskolaurreko adinak ez dira egokienak gai honen inguruan haurrak erabat
desinhibitzeko. Eskolaurreko haurra bere identitate sexuala eraikitzen ari da eta
ziurrenik hori lortzen laguntzeko ezaugarri bereizleetan oinarrituko da. Ziurrenik ez da
beharrezkoa izango helduak ezaugarri bereizle horiek heziketan sartzen saiatzea:
eskolaurrekoek beraiek sartzen dituzte eboluziorako baliagarri zaien lekuan.

•Nortasunaren garapena 6 eta 12 urte artean

Norberaren ezagutza

1.-Autokontzeptuaren garapena

Haurrak hazi ahala, autokontzeptua aldatu egingo da eta eduki psikologiko eta
sozial handiagoa izango du. Horrenbestez, zortzi bat urte dituztenean, haurrek bereizten
dituzte ezaugarri fisiko eta psikologikoak.

Alderdi psikikoekin gertatzen den bezala, haurra bere Niaren dimentsio sozial
aurkitzen eta lantzen joango da. Adin hauetako haurrak beren buruak gizatalde edo
familia batzuetako kide gisa deskribatzen dituzte. Nerabezaroa heltzen denean ordea,
haurra bere Nia sentimendu interpertsonalen eta sentimendu horien kalitatearen arabera
kontzeptualizatzen hasiko da. Adibidez, eskolaurreko haurrek bere burua beste haur
baten <<ikaskide eta lagun>> gisa deskriba dezake. Hur zaharrago batek ostera, beste
baten <<lagun>> dela esango du.
Gero eta handiagoa den orientabide psikologiko eta sozial horrekin batera,
haurren autokontzeptuak beste ezaugarri batzuk izango ditu: nerabezarora hurbildu
ahala autodeskribapenak maizago egingo dira.

Baina norberaren ezagutzaren garapenean izandako aurrerapen horiek ez dira


kasualitatez gertatzen. Aitzitik, haurren gaitasun kognitibo gero eta handiagoekin eta
haurren gizarte- elkarreraginarekin dute zerikusia. Gero eta gaitasun handiagoa izango
du hierarkikoki sailkatzeko eta gertakariak, objektuak eta pertsonak logikoki
antolatzeko eta pertsonak logikoki antolatzeko eta gaitasun hori haurrak bere Nia
osatzen duten atributuak definitzeko. Bestalde perspektibak hartzeko gaitasunaz
jabetzeak besteek berari buruz zein iritzi duten pentsatzea ahalbidetzen dio. Azkenik,
bere pentsamenduez eta sentimenduez gogoeta egiteko aukerari esker, Nia- ri buruzko
ezagutza aberasteko behin betiko eta beharrezko gaitasuna izango du.

2.- Autokontzeptuaren egonkortasuna eta aldaketa

Autokontzeptua besteekiko elkarreraginaren eta beste pertsona esanguratsuek


haurrarekiko duten jarreraren araberakoa bada, logikoa dirudi baldintza horiek aldatzen
direnean autokontzeptua ere alda dadin itxaroteak.

Egia da autokontzeptua gizarte-konparaketaren ondorio dela. Halaber, egia da


autokontzeptua, definitu denean eta gehiago bereizi eta antolatzen denean, aldaketekiko
erresistentzia handiagoa duela.

Lau eta hemezortzi urte arteko subjektuekin eginiko ikerketa batean,


autokontzeptuaren garapenaren teoria ebolutiboaren argitara honakoak aurreikusi
zitezkeen: beren buruez zituzten ideiak gero eta abstraktuagoak, konplexuagoak eta
bereiziagoak ziren eta gero eta eduki psikologiko eta sozial gehiago zuten. Aldaketa
ordenatu bat gertatzen dela, etengabeko aldaketaren baitan nolabaiteko egonkortasuna
dagoela, uzten dute agerian.

3.-Autoestimazioa: eboluzioa eta determinatzaileak

Autoestimazioak haurrek beren buruez duten ezagutzaren eboluzioari edo


iritziari egiten dio erreferentzia. Autore batzuk diotenez, haurtzaroan zehar haurraren
gaitasunak oro har ugaritzen badira, horren ondorioz adinarekin autoestimazioa handitu
egingo da; beste batzuen ustez berriz, autoestimazioak txikiagotu egin beharko luke,
adinarekin gizartearen eskakizunak gero eta handiagoak direnez, helburuak ere
handiagoak izango baitira.

Harter- ek eginiko ikerketa baten arabera, 12-13 urte inguru dituztenean,


autoestimazioak behera egiten du. Adin horretatik aurrera badirudi autoestimazioak
pixkanaka gora egiten duela.

Gurasoen jarrerek eta praktikek haurtzaro eta nerabezaro osoan zehar garrantzi
handia izango duten arren, haurrak kideekin ezartzen dituen harremanek gero eta
zeresan handiagoa izango dute autoestimazioa determinatzerakoan. Autoestimazioa
garatzen laguntzeaz gain, haurrak eskolan duen esperientziak autokontzeptu
akademikoa deitu izan den eta dirudienez eskolako errendimendua determinatzeko
faktoreetako bat den berariazko alderdia sustatuko du.

4.-Autoestimazioa eta kontrol-lekua

Autoestimazioa haurren kontrol-lekunea erlazionatu duten ikerketek korrelazio


altuak aurkitu dituzte bi aldagaien artean. Autoestimazio altua duten haurrek beren
buruei erantzukizun handiagoa egozten diete arrakasta lortzen dutenean porrot egiten
dutenenean baino. Hau da, dirudienez, autoestimazio positiboa eta barruko kontrol-
lekua lotuta daude, baita autoestimazio negatiboa eta kanpoko kontrol-lekua ere.

Hezitzaileek haur baten iritziak kontuan hartzen badituzte, aldi berean


autoestimazioari laguntzen diote. Aitzitik, haur baten ekimena eta autonomia
sistematikoki baztertzen badira, mezu negatiboak jasoko ditu autoestimaziorako.

Identitate eta tipifikazio sexuala

4-5 urte baino lehenago, haur gehienek onartzen dute beren identitate sexuala
aldatu egingo litzatekeela beren kanpo itxura. 5-6 urte dituztenetik aurrera, haurrek
onartzen dute norberaren identitate sexuala nortasunaren ezaugarri iraunkor bat dela,
egonkorra dena. 7-8 urte izan arte, identitatea ez da genitalen bidez definituk, kanpoko
estereotipoen bidez baizik. Prozesua amaitzen denean, esan dezakegu identitate sexuala
ezarri ez ezik, behin betiko finkatu dela.

5-6 eta 8-9 urte bitartean, neska mutilak oso estereotipatu eta sexista izan ohi
dira. 8-9 urtetik aurrera, jarduera jakin batzuk beste identitate sexuala duten pertsonek
egin ditzaketela onartzen hasiko dira. Dena dela, gure gizartean eta kulturan sexuarekin
lotutako estereotipoak arintzen doaz azken hamarkadetan. Horren adierazgarri da
<<androgino>> hitza erabiltzea gizonezkoen portaeran emakumezkoen portaera
tipikotzat nahiz gizonezkoen portaera tipikotzat jotzen diren jarrerak eta jokabideak
dituen heldu- mota arrunta izendatzeko. Hobeto esanda, androginia psikologikoak
pertsona batek dituen ezaugarri maskulino eta femenino positiboen arteko orekari egiten
dio erreferentzia.

Zalantzarik gabe, heldu batzuek dituzten estereotipikoki sexuari lotutako


ezberdintasun horiei arintze handia hainbat alderditan agertzen da. Besteak bestek,
seme-alaben heziketan. Heziketa horretan seguruenik,jarrera eta portaera androginoak
eta sexistak ez direnak sustatuko dituzte. Familiaren orientabide horri eskolan antzeko
jarrera gehitzen bazaio, dudarik gabe haurren permisibitatea indartu egingo da.
9.GAIAREN LABURPENA
GIZARTE-HARREMANAK: FAMILIA, ESKOLA, IKASKIDEAK.
ESKOLAURREKO URTEAK

1.-Familiako harremanak

1.1.Familia sozializazio-testuinguru legez

Familiak zeregin garrantzitsua du pertsonen garapenean, ez bakarrik beren


biziraupen fisikoa bermatzen duelako, baita gizartean nor bere kabuz moldatzeko
beharrezkoa izango den oinarrizko ikaskuntza familian bertan eskuratzen delako ere.
Hainbat mekanismoren bidez (sariak, zigorrak…) familiak bere zaintzapean dagoen
aldian zehar ezaugarri psikologikoak moldeatuko ditu.

Dena dela, familiak ez du haurrarengan botere absolutu eta mugagabea: hau da,
haurrak izango dituen ezaugarriak ez dira izango familiaren barruan bizitako
esperientzietatik eratorritakoak bakarrik. Lahenik eta behin, ezaugarri jakin batzuk,
jaiotzen den unetik definituta egon daitezkeelako. Bestetik, haurra beste testuinguru
sozializatzaile batzuetan sartzen denetik, ingurune horiek gurasoekin batera haurraren
eragina izango dutelako. Azkenik, familia bera ere bere funtzionamendua baldintzatzen
eta determinatzen duen eragin-multzo baten eraginpean dagoelako. Hori dela eta,
familiak ezaugarri eta determinatzaile propioak izango ditu. Nolanahi ere, familia
haurrentzat bereziki garrantzitsua den sozializazio-testuingurua dugu, izan ere, urte
askotan zehar hori da hazte-ingurune bakarra edo nagusia eta gainera, haurra beste
testuinguru batzuetan murgiltzeko giltza da.

1.2. Aita- ama-seme-alaba: familia sistema legez

Familia-inguruneko beste figura batzuk (aita, anai-arrebak) ez bezala, ama


betidanik hartu izan da kontuan ikerketa ebolutiboetan nahiz eta amari buruzko
azterketa aldatu egin den denboraren poderioz. Gaur egun, kontziente gara haurrak
elkarreraginean duen zeregin aktiboaz (sexuaren, adinaren, nortasunaren,
elkarreraginerako joera handiagoa edo txikiagoa izatearen eta abarren ondorioz dituen
ezaugarriek helduaren portaera determintzen dute); hori dela eta, amaren eta seme-
alaben arteko elkarreragin- prozesua bi norantzakoa da.

Ikerketa batzuek, garapen kognitiboan duen eragina azpimarratu dute eta amaren
portaeraren dimentsioen artean nagusienak nabarmendu dituzte: hitzezko eta materiazko
estimulazioa, haurraren behar eta eskaerekiko sentsibilitatea etab.

Aita eta ama ez dira elkar truka daitezkeen gizarte-objektuak, esperientziak


desberdinak baitituzte. Gainera, aiten eta amen jolas-ereduak desberdinak izaten dira;
amek hitzezko jolasak egiteko joera dute eta aitek berriz, jarduera fisikoko ariketei
eskaintzen diete lehentasuna. Beste ezaugarri bereizle bat ere bada: seme-alaben sexuak
gehiago determinatzen du aiten portaera amena baino. Oro har, amek semeekin eta
alabekin duten jarduera nahiko antzekoa izaten da. Aitek aldiz, gehiago diskriminatzen
dituzten beren portaerak eta jarrerak seme-alaben sexuaren arabera. Horrenbestez,
ziurrenik aitek amek baino paper inposatzaile handiagoa izango dute tipifikazio
sexualaren prozesuan.
Bigarren mailako edo zeharkako hainbat eragin ditugu bitartekari. Edo beste era batera
esanda, eragina dute hirugarren pertsona baten bidez.

1.3. Gurasoen portaera-estiloak eta horiek haurraren gizarte-garapenean eta


nortasunaren garapenean duten eragina

Baldwin eta Baumrindek guraso batzuk eta besteek ez dutela berdin jokatzen
heziketari dagokionean egiaztatu dute. Beraien ikerketan, haurren nortasunen eta
sozializazioen arteko desberdintasunak azaltzen saiatu dira. Gurasoen desberdintasun
nagusienak lau dimentsio hauetakoak dira:

-Kontrol maila: Beren seme alabak asko kontrolatzen dituzten gurasoak estandar
jakin batzuk ezartzeko asmoz haurraren portaeran eragiten saiatzen direnak dira.
Botere-baieztapena erabiltzen dute seme-alabek arauren bat hausten duenean zigor
fisikoa edo mehatxua erabiltzen duenean eta haurrei objektu eta abantaila materialak
ukatzen dizkietenean.

-Gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazioa: Oso komunikatiboak diren


gurasoak haurraren adostasuna lortzeko arrazoiketa erabili ohi duten horiek dira.
Haurrari zerbait ukatzeko edo haurra zigortzeko hartu den neurriaren arrazoiak zein
diren azaltzeko ohitura dute; iritzia galdetu ohi diote bere argumentuak adieraz ditzan
ahalegintzen dira; haurraren arrazoiak entzuten dituzte eta beren portaera alda dezakete
haurraren arrazoiketaren ondorioz.

-Heldutasun-exijentziak: Beren seme-alabei heldutasun maila- altuak eskaintzen


dizkieten gurasoak haurrak alderdi sozial, intelektual eta emozionalean dituzten aukerak
ahalik eta gehien erabiltzeko presionatzen eta gogo berotzen dituztenak, eta autonomoak
izan daitezen eta erabakiak bere kabuz har ditzaten sustatzen dituztenak izan ohi dira.
Aitzitik, erronkak eta exijentziak planteatzen ez dizkieten gurasoek beren seme-alaben
gaitasuna gutxiesteko joera dute.

-Harremanetako afektua: Guraso xeratsuak haurrarekiko eta haurraren ongizate


fisiko eta emozionalari dagokionarekiko interesa eta afektua esplizituki adierazten
dutenak dira. Haurraren egoera emozionalaz kezkatzen diren gurasoak dira, haurren
beharrekiko sentsibilitatea dute, beren desio eta kezkekiko interesa adierazten dute eta
haurren lorpenak eta portaerak direla eta harro sentitzen dira.

Oinarrizko lau dimentsio horiek konbinatuz, hiru guraso mota bereiz ditzakegu. Guraso
gehienen artean nagusitzen den heziketa-portaera estilo nagusi hauetakoren baten
antzekoa izan ohi da:
-Guraso autoritarioak: Dimentsioak kontuan hartuz, guraso hauen ezaugarriak
honakoak lirateke: kontrolaren eta heldutasun-exijentziaren maila altuak eta
komunikazio eta afektu esplizituen maila baxuak. Beren autoritatea obeditzeak duen
balioa azpimarratzen dute eta haurrak behin eta berriz portaera jakin bat izan dezan
saihesteko zigorra eta diziplina –neurri gogorrak erabiltzearen aldekoak dira.

-Guraso permisiboak: kontrol eta heldutasun exijentzia txikiak ezartzen


dizkieten baina komunikazio eta afektu handia eskaintzen dieten gurasoak dira.
Familiari dagozkion erabakiak hartzerakoan seme-alabei iritzia eskatu ohi diete; aitzitik,
ez diote ez erantzunik, ez ordenarik eskatzen.

-Guraso demokratikoak: Afektu-maila altuak, baina aldi beran, kontrolaren eta


heldutasun exijentziaren maila altuak izatea da. Zigorrak saihesten saiatzen dira. Seme
alabei portaerak zigorrarekiko beldurrean oinarrituta irakatsi beharrean, portaeren
berezko balioetan irakatsi nahi dizkieten portaerak justifikatzeko joera dutenez, haur
horiek balio moralak barneratu ohi dituzte.

1.4. Gurasoen eragina garapen kognitiboan

Familiak haurren garapen kognitiboan duen eraginaz hitz egiterakoan


ezinbestekoa da Bernstein-en ekarrietara jotzea. Bere ustez, bi kode bereiz daitezke:
Bata, hitzezko enuntziatu motzak erabiltzen dituena. Eta besteak berriz, kode landuak,
mezu zabala du, sintaxia konplexua da eta adierazi abstraktuak eta testuingurutik aske
daudenak erabiltzen ditu. Bernstein-ek dionenez, kode horiek hiztunak objektuekin eta
pertsonekin harreman-mota ezberdinak sortzera daramatzate.

Gaur egun, nahiz eta azterketa beste ikuspuntu batetik begiratu, oraindik badugu
guraso eta haurren arteko hitzezko elkarreraginekiko interesa, etxeetan garapen
kognitiboak jasotzen duen estimulazio desberdina bereizteko baliagarri izan daitekeen
bidea baita. Sigel-ek zuzendutako ikerketa-multzo batek haurrak gurasoekin egunero
izaten dituzten komunikazio-trukeetatik abiatuta, garapen kognitibo hobea lortzera
daramatzaten prozesuak aztertu ditu. Autore honek landutako urruntze-teoriaren arabera,
berez hitzen bidez haurrak etorkizuneko gertakizunak aurreikustera, iraganeko gertaerak
berreraikitzera, objektuekin, pertsonekin eta gertakizunekin jarduterakoan irudimenez
jokatzera eta inferentziak egitera eta arazoak konpontzerakoan irtenbideak bilatzera
behartzen dituzten gurasoak dira beren haurrengan irudikapenezko jardueren garapena
gehien sustatzen duten gurasoak.

Bestalde, badira gurasoen portaeren beste dimentsio batzuk eskolaurreko


urteetan zehar haurraren garapenean garrantzitsuak direnak. Honakoak dira horietako
batzuk: indartze fisikoa eta hitzaren bidezkoa erabiltzea, haurrarengan eragina duten
erabaki bat hartzerakoan haurrari kontsultatzea eta galdetzea, haurraren desio eta
sentimenduekiko sentsible izatea, autonomo eta independente izan dadin gogo berotzea.
Halaber, estimulagarria da haurrari zerbait irakurtzea, gauzak kontatzea eta bere
inguruko munduari buruzko iruzkinak egitea, galderak egiteko eta erantzuteko prest
egotea, haurrak ezagutzen dituen edo laster ezagutuko dituen hitzak eta esapideak
erabiltzea, bizitzan konstanteak diren alderdiak izan diren saiatzea.

1.5. Anai-arreben arteko harremanak eta eraginak


A) Anai-arrebaren baten jaiotzara egokitzea

Familiari sistema den aldetik begiratzen badiogu, ez da zaila izango ulertzea


familiara pertsona bat iristeak, eta horrenbestez , familia egituratzeak, familiako kide
guztiengan eta horien arteko harremanetan duen eragina.

Anai-arreba baten jaiotza baino lehen eta jaio ondoren amaren eta seme-alaben
arteko elkarreragina aztertu duten ikerketek aldaketa-eredu garbi bat atzeman dute:
amaren eta seme-alabaren arteko liskarrak ugaritu egiten dira eta, horrekin batera,
elkarrekin jolasean edo biei interesatzen zaien gairen batean zentratuta denbora gutxiago
ematen dute.

Hori guztia gertatzea logikoa da, jaioberriaren presentziak seme-alaba


zaharrenarekin egoteko prest eta eskura egotea mugatzen baitu. Dena dela, aitaren
kasuan ez du zertan horrela gertatu.

Haurrak egoera berri horien guztian atzematen ditu eta hori hainbat jokabideren
bidez adierazten du. Jokabide horiek berehalakoan agertzen dira edo nabarmendu egiten
dira (beldurra handitzea, atsekabetuta eta humore txarrez egotea, maniak, kapritxoak
etab.). Beharrezkoa da azpimarratzea, lehenik eta behin, arazo horietako asko gutxitu
egingo direla hurrengo hilabeteetan haurra egoera berrira ohitu ahal, eta bestetik, haur
batzuk bereziki ahulak izan ohi direla.

Horrenbestez, haurra egoera berrira egokitzea eta anai-arreba berriarekin izango


dituen harremanak, haurraren araberakoak izango dira baina baita adinaren, anai-
arreben arteko urte-aldaeren eta sexuaren araberakoak ere.

B)Anai-arreben arteko harremanen determinatzaileak

Anai-arreben arteko elkarreraginetan familia-testuinguruko hainbat faktorek


eragiten dute. Hori dela eta, gurasoek zerikusi garrantzitsua dute. Adibidez, amaren
presentziak harreman-eredu horiei nola eragiten dien aztertu izan ohi da, izan ere,
amaren presentziak anai-arreben arteko elkarreraginen maila orokorra murrizten du.

Gurasoek anai-arreben arteko harreman goiztiarretan duten eragina ere


nabarmena da. Jaioberriaren gustuei, desioei eta beharrei buruz hitz egiteko ohitura
duten gurasoak anai-arreben arteko harreman beroak eta xeratsuak sustatzen ariko dira.

Anai-arreben arteko harremanetan eregiten duen beste determinatzaile- multzoetako


bat estatus-aldagaiarekin zerikusia dutenena da. Badirudi anai-arreben arteko
elkarreragin goiztiarrean zerikusi handia duela sexu-osaketak. Sexu bereko anai-
arreben arteko erlazioak izaten dira beroenak eta portaerak elkar imitatzeko joera izan
ohi dute; gehienetan txikienak imitatu ohi du zaharrena. Seme-alaba asko dituzten
familietako anai-arrebek baino azalpen, laguntza eta tolerantzia gehiago jaso ohi dute
zaharrengandik. Anai-arreben arteko tarteak ere, zeresan handia du anai-arreben arteko
elkarreraginetan, batez ere eskolako garaian; adibidez, adin-tarte txikia duten anai
arreben kasuan, antzeko trebetasun eta interesak eta lagun komunak izan arren, gatazka
eta lehia areagotu egiten da, eta ez gutxitu.
C)Garapenean duten eragina

Anai-arrebekin bizitzeak epe luzera izan ditzakeen ondorioez hitz egiten dugunean,
ia beti aipatzen da jaiotza-ordenak haurraren nortasunean duen eragina. Bestalde,
nortasunaren ezaugarriak gizakiak bizitzan zehar izaten dituen esperientzien
multzoaren ondorio dira. Anai-arreben arteko ordenak eragina izan dezake, nahiz eta
agian ez den izango determinatzailerik funtzeskoena.

3.-Kideekiko harremanak

Urte askotan zehar, aita amaren afektua lortzeko, haurraren lehiakide gisa
ikusten zen edo anai-arrebak aurkakotzat hartzen zioren eta orain kideekin ere antzeko
zerbait gertatu da. Azken bi hamarkadetako ikerketa ebolutiboak arreta eskaini die
haurraren garapenean kideek zuten zereginari, harreman horien ezaugarri diren
prozesuei, horien determinatzaileei eta abarri. Gai horietako batzuk ikusiko ditugu
jarraian. Lehenik eta behin, eskolaurreko urteetan zehar kideen artean izaten diren
harremanei buruz hitz egiten badugu, garrantzitsua da azpimarratzea harreman horien
ezaugarrien eta aldez aurreko beste gertakari batzuen arteko lotura. Adibidez, azken urte
hauetan ikerketa askok eman dute aditzera, amarekin ezarritako atxikimendu seguru
baten eta kideekiko gizarte elkarreragin arrakastatsuen artean dagoen erlazioa: amarekin
harreman positibo egonkorrak dituzten haurrak dira adin bereko lagunekiko gizarte
elkarreraginetarako gaitasun handiena dutenak.

Beste batzuek aldiz, afektibitate-aldagaiak azpimarratzen dituzte eta


atxikimendu ziurra duten haurrak ez direla nahitaez iaioagoak, baina bai lagunkoiagoak,
gogotsuagoak eta jolaskide erakargarriagoak baieztatu dute.

Eskolaurreko urteetan zehar, kideen arteko elkarreraginek dituzten ezaugarriak


eta orain arte izandako harremanetako jarraibideak eta ondoren izango dituen
harremanetakoak ez dira berdinak izango.

Aurreko urteekin alderatuz, bada alderdi bat bilakaera nabarmena izan duena,
taldeen tamaina hain zuzen ere. Kideen arteko harremanak didaktiko izatetik taldekoak
izatera pasatu dira. Horretarako eskolaurrekoak komunikazio-gaitasun handiagoa izan
beharko du, intentzioak koordinatu beharko ditu, etab.

Adin horretan, taldeak elkarbanako antzekotasun pertsonalen arabera egituratzen


dira. Batez ere sexuaren bidez,. Joera horrek, haurtzaro guztian zehar iraungo du.
Eskolaurrean adiskideak sexuarekin erlazionaturik egiten dira eta ezaugarri fisikoen
arabera. Baina adiskidetasun harremanez gain, garrantzitsuak dira haur hauek beren
ikaskideez dituzten pertzepzioak, izan ere, horien bidez haur batzuk hobesten eta beste
batzuk baztertzen dituzte. Badirudi eskolaurreko umeei kideen inguruan galdetzen
zaienean, dituzten gizarte lehentasunek zerikusia dutela adiskidetasun, lankidetza eta
laguntza portaerekin. Aitzitik, ez dituzte hobesten arauak hauek dituzten gizarte- rutinak
eten eta urratzen dituzten edo borrokak sustatzen dituzten haurrak. Halaber, banakako
portaera batzuk, baztertzeko arrazoi ere izan daitezke eskolaurrekoen artean. Gainera,
haur hauen gizarte -elkarreraginean eragina du beren ikaskideei eta gizarte-egoerei
buruz duten ezagutza handiagoak.

Zalantzarik gabe, eskolaurrekoen arteko elkarreragin horiek gizarte-


trebetasunak ikasteko eta erabiltzeko aukera egokia eskaintzen diote eta aldi berean,
gizabanakoaren nortasunaren ezaugarrietan ere badute eragina.. Adibidez, subjektuaren
autokontzeptuan eta autoestiman. Eremu ebolutibo horietako gehienetan, berdinek eta
helduek zeregina desberdina da oso.

GIZARTE-HARREMANAK: FAMILIA, ESKOLA, IKASKIDEAK.


ESKOLAKO URTEAK

1.-Familiako harremanak

1.1.Familiaren eragina haurren garapenean

Oro har, gurasoen hezkuntza-praktikek autoestimazioan, menpekotasunean,


haurrak gauzak lortzeko duen motibazioan eragiteko duten eredu orokorrak, oraindik
ere baliagarriak dira eskolako haurrentzat. Batzuetan, jarraitasuna da nagusi. Adibidez,
giro demokratikoan hezitako haurrek eskolaurreko urteetan zituzten ezaugarri
positiboak izango dituzte orain ere. Gainera, gurasoek jokabide heldua izateko eta
arauak betetzeko eskatu badiete, haurrek gaitasun handiagoa izango dute ekimena
izateko, egoeren kontrola beren gain hartzeko eta eguneroko zereginetan ahalegintzeko.

Beste arlo batzuetan, aldaketa ebolutibo bat gertatuko da. Adibidez, portaera
erasokorra duen eraginean. Orain ere hala izango da aldi berean, afektibitate-maila
handi samarra ematen bazaio, izan ere, agintekeriazko portaerekin batera afektibitaterik
ez badu, portaera antisozialak agertzen hasiko baitira. Hori dela eta, askotan ohikoa
izaten da familiako testuinguruan esnekoak izatea eta beste giro batzuetan berriz,
erasokorrak izatea.

Eskolako urteetan gurasoek duten eragina rol sexualen sozializazioan ere oso
nabarmena da. Familia konbentzionalen mailan amak honelakoak izaten dira:
esanekoak, emotiboak, sentsibilitatea dutenak. Aitak berriz, menperatzaileago,
independenteago eta arazoei aurre egiteko gai agertzen dira. Hori dela eta, haurrek
imitatzeko joera izango dute. Mutilak, independente eta beren sentimenduak kontrola
ditzaten hezitzen dira eta neskak aldiz, emozionalki adierazko eta dependente izaten
irakasten zaie. Beste ikerketa batek dioenez, gaur egun badirudi neurri batean eskolako
adinean dauden gurasoen rolak bereizita daudela

Laburbilduz, eskolako urteetan zehar haurrengan familiak duen eragina hainbat


dimentsio ebolutibotan antzeman daiteke eskolaurreko urteetan gertatzen zenaren
antzera. Oro har, hezkuntza-estilo demokratikoak dira haurraren garapen hobea
ahalbidetzen dutenak, daukaten kontrol, afektu, komunikazio eta eskakizunen zentzuzko
konbinaketa dela eta.

1.2. Gurasoen hezkuntza-praktiken determinatzaileak


Gurasoek beren seme-alabekin dituzten hezkuntza-praktikak hainbat faktorek
determinatzen dituzte. Honako hiru taldetan bantuko ditugu:

-Haurrarekin zerikusia duten faktoreak: adina, sexua, jaiotza ordena,


nortasunaren ezaugarriak

-Gurasoekin zerikusia duten faktoreak: sexua, seme-alaba eta guraso gisa


lehendik duten esperientzia, nortasunaren inguruko ezaugarriak eta hezkuntza maila.

-Elkarreraginaren egoerarekin zerikusia duten faktoreak: etxebizitzaren


ezaugarri fisikoak, testuinguru historikoa.

1.3. Familiaren eta beste testuinguru sozializatzaile batzuen arteko loturak

Familiak askotan zeharka eragiten du haurrak ikaskideekin dituen harremanetan:


bizitzeko aukeratzen duen lekuaren, haurraren gizarte-portaeraren aurrean izaten dituen
erreakzioen, harreman horiek haurrarentzat duten garrantziaren mailaren inguruan
dituen balioen, bere ustez haurraren bizitzan izan beharko lukeen egituratzeen, gurasoek
beren lagunekin elkareragiten dutenean eskaintzen duten ereduen bidez.

Eskolan arrakasta duten haurren familien ezaugarriak aztertzen baditugu, hainbat


puntu komun ikusi ahal izango ditugu. Lehenik eta behin, familia batzuen eta beste
batzuen arteko aldeak finka ditzakegu hizkuntzaren erabileraren, irakaskuntza-estiloen
eta hezkuntza- praktika orokorren arabera. Familiako ingurunearen beste alderdi
garrantzitsu batek haurraren eskolako lorpenen inguruko igurikapenekin eta egozteekin
du zerikusia. Azkenik, hirugarren alderdi garrantzitsu bat ere bada, familiako
ingurunearen ezaugarri materialekin zerikusia duena: etxean kontsultatutako liburuak
edo irakurketarako liburuak izatea, trebetasun kognitiboak edo eskolarako
garrantzitsuak diren edukien ikaskuntza sustatzen dituzten joalasak izatea, haurrak
jarduera horiek edo beste hainbat egiteko bere espazioa edukitzea etab.

2.-Kideak

Kideek haurraren garapenean eragin garrantzitsua helduek erabiltzen dituzten


mekanismoen antzekoen bidezkoa da: trebetasunak zuzenean irakastearen, indartzearen
eta modelatzearen bidezkoa. Halaber, kideek dituzten funtzioak, zenbaitetan gurasoenen
antzekoak izan ohi dira. Nolanahi ere, badira desberdintasunak haurrak kideekin eta
helduekin dituen harremanen artean. Helduekikoak asimetrikoak dira, estatus
desberdineko bi pertsonen arteko osagarritasunean oinarritutakoak. Aitzitik, kideekiko
harremanak asimetrikoak dira, antzeko trebetasunak dituzten pertsonen arteko
berdintasunean, lankidetzan eta elkarrekikotasunean oinarritutakoak.

Halaber, helduekin ezartzen diren harremanekiko desberdintasunak handiak dira


kideekin ezartzen diren kontaktuen funtzioei dagokieenean ere. Izan ere, kideekiko
elkarreraginetik sustatutazko berariazko funtzio edo gaitasun sozialei buruz hitz egin
dezakegu.

3.1.Estatus soziometrikoa
Ikerketa soziometrikoak bi dimentsioetako galderen sistema bat erabiltzen du eta
honako estatus sozialak bereizten ditu: ospetsuak, baztertuak, arretarik jasotzen ez
dutenak, polemikoak. Termino soziometrikoetan estatus sozial horiek honela definitzen
dira:

-Ospetsuak: Beren ikaskideengandik puntuazio altuak jasotzen dituztenak.

-Gaitzetsiak: Puntuazio negatibo altuak izan ohi dituztenak.

-Arretarik jasotzen ez dutenak:puntuazio baxuak izan ohi dituzten haurrak

-Polemikoak: Muturretako puntuazioak, negatiboak nahiz positiboak jasotzen


dituzten umeak.

Haur ospetsuak, kideekin lankidetzan aritzen direnak eta laguntzen dutenak


bezala definitzen dituzte euren ikaskideek. Muturrekoak, gizarteak gaitzesten dituen
haurrak dira. Erasokorrak eta hiperaktiboak dira. Borrokan maiz hasten direnak.
Arretarik jasotzen ez duten haurrek, ez dute interes askorik izaten ikaskideentzat eta
ikaskideek lotsati direla esan ohi dute. Azkenik, haur polemikoak, portaera antisozial eta
lider izateko gaitasuna duena.

Ondoren, ospetsuen eta gaitzetsien estatusarekin zer gertatzen den ikusiko dugu:

Ospetsuak, beren gaitasun akademiko eta atletikoengatik nahi izaten dituzte eta
gaitzetsiak berriz, gelakideen aldetik eraso fisikoa du eta gizarte-gaitzespen bat jasango
du.

Hala ere, egindako ikerketek aurkitu dute, estatus baten barruko taldea nahiko
egonkorra dela, hau da, urteak joan ahala, haur batek estatus berekoa izaten jarraitzeko
probabilitatea nahiko altua duela. Bestalde, gaitzetsien estatusa da egonkortasun
handien duen taldea.

2.2. Adiskidetasun- harremanak eta kideen taldeak

Eskolaurreko haurrentzat adiskidetasuna une jakin bateko elkarreragin fisikoa


zen, etorkizunerako transzendentziarik gabea. Adiskidetasun denborarekin sortzen den
eta elkarrekiko konfidantzan oinarritzen oinarritzen den prozesu gisa ulertzearekin bat,
haurrak, lagunetako batek besteari laguntzeari uko egiten badio, adiskidetasuna
errealitate galkorra izan daitekeela ohartzen hasiko dira.

Zalantzarik gabe, beste haur batzuekin elkarraraginerako aukerak handitzearen


eta aurrerapen kognitiboen ondorioz, haurrek ez dituzte besteak jada entitate fisiko gisa
ulertuko eta subjektu psikologiko gisa ikusten eta norberarenak bezalakoak ez diren
desioak eta ikuspuntuak dituztela ulertzen hasiko dira.

Halaber, ohikoa da eskolako urteetan zehar haurrak taldeak osatuz antolatzea.


Talde horiek koherentzia ematen dieten helburu batzuen arabera egituratzen dira.
Gutxitan izan ohi dute talde bereko kide guztiek antzeko boterea.Ohikoa da taldearen
barruan lider bat agertzea eta liderraren iraunkortasunak eta eraginkortasunak lotura
estua du bere legitimitatearekin. Hori dela eta, liderra oso iaioa ez bada eta gainera,
heldu baten borondatez ezarri bada, haurrek berehala igarriko dituzte bere hutsuneak.

FAMILIA ETA ESKOLA:GURASOAK ETA IRAKASLEAK

Haurrak gizarteratzeko prozesuan familia ardatz nagusia izan arren, eskolak ere
ezinbesteko rola betetzen du prozesu horretan. Eskolan, guraso eta senitarteko ez diren
beste heldu batzuekiko gizarte- harremanak garatzen dituzte, kide-multzo zabala
ezagutzen dute, senitartean ikasten hasitako hainbat ikaskuntza garatzen dituzte eta
beste hainbat gauza berri ikasten dituzte.

Haurrak eta adoleszenteak garatzeko bi testuinguru nagusiak familia eta eskola


direla kontuan izanik, nahitaezkoa da bi testuinguru hauen arteko antzekotasun eta
ezberdintasunak aztertzea.

1.-Familia eta eskola garapenerako testuinguru gisa

Gaur egun familiek zeregin garrantzitsua betetzen dute haurren hezkuntzan eta
gizarteratzeko prozesuan, baina hori ez da horrela izan beti. Tradizoaren arabera, familia
produkzio-unitatea zen, gizarte-bizimoduaren ardatza eta haurren bizimodua garatzen
zeneko lekua, eta familiarena zen haurren behar ia guzti-guztiak asetzeko
erantzunkizuna. Lehen eskolek gainera, oso harreman estu zuten komunitatearekin. Bina
aldaketa horiek gorabehera, familia eta eskolaren arteko lankidetza askoz errazago
gauzatzen da teorian praktikan baino,lankidetza hori, errealitate baino ilusio edo
itxaropen hutsa delarik. Eredu psikologiko eta pedagogiko batzuek familiaren eta
eskolaren arteko harremanaren garrantzia azpimarratu dute. Hauen artean
azpimarragarria da Bronfenbrenner-ek proposaturiko eredu ekologikoa. Eredu horren
garrantzia handia ematen die haurrak parte hartzen dueneko gizarteratze- testuinguru
guztien azterketari, hala nola, familiari eta eskolari. Beraz, familiari eta eskolaren arteko
azterketa funtzesko elementua da garapenean eragina duten ingurune-faktoreak hobeto
ulertzeko.

2.-Familiaren eta eskolaren arteko antzekotasun eta ezberdintasunak

Ezberdintasunak aipatzen hasi aurretik, gogoratu behar dugu antzekotasun ugari


ere badirela. Bi testuinguruak kultura berekoak dira eta hortaz, kultura horrek balio,
jokabide, gaitasun eta abarretan desiragarritzat jotzen dituen helburu orokor komunak
dituzte biek. Bien helburu nagusia haurren hezkuntza eta garapena sustatu eta bultzatzea
da, haurren nortasunaren alderdi ezberdinak aintzat hartuz. Bestalde, haurrak zaindu eta
arriskuetatik babesteko funtzioa betetzen dute biek.

Bina ezberdintasunak ere ugariak dira. Hasteko, funtzio ezberdinak eta espazio
eta denboraren antolakuntza ezberdinak dituztelako eta batean eta bestean, pertsona
ezberdinak parte hartzen dutelako.

Familian eguneroko jardueretan parte hartzen du haurrak. Aldiz, eskolan egiten


diren jarduerak haurraren mundu hurbiletik urrunago dauden testuinguruan garatzen
dira, lortu beharreko hezkuntza helburu jakin batzuen arabera diseinatu eta planifikatzen
baitira. Familian agertzen diren jardueren edukia haurren interesetik hurbil egon ohi da,
jarduera hauen ondorio praktikoak berehalakoak izaten dira eta haurra oso motibatuta
egoten da. Eskolan ordea, jarduerek eta ikaskuntzek haurraren unean uneko premia eta
interesetik oso urrun dauden helburuak izan ohi dituzte, eta hortaz ez dute jarduera
horiek zentzuz beteko lituzkeen produktu zuzenik.

Kideen arteko harremanei dagokionez, harreman horiek ohikoagoak dira


eskolan, batik bat seme edo alaba bakarreko familien kasuan. Alderdi horrek garrantzi
handia du, haurren garapenerako kideen arteko harremanak duen garrantzia aintzat hartu
ezkero. Familiaren testuinguruan ohikoa da haurrak helduen jokabidea ikusi eta imitatuz
ikastea, eta froga edo erakustaldien bidez irakatsi ohi zaio haurrari.

Beste alde batetik, aipatu beharra dago testuinguru batean eta bestean gertatzen
diren harreman eta ikaskuntzekin batera garatzen den zama emotiboa ere oso ezberdina
dela. Haurrak familia egin eta ikasten duen guztiak alderdi afektibo garrantzitsua du,
izan ere oso zaila baita ikaskuntzen edukia ezagutza horiek irakasten dizkiguten
pertsonengandik bereiztea.Alderdi intelektual nahiz emozionalak hezkuntza informal eta
pertsonalizatuan betetzen da. Eskolan berriz, alderdi afektiboa askoz urriagoa da, eta
irakasten dena azpimarratzen da, ea nork irakasten duen. Oro har, eskolan garatzen den
ikaskuntza formala hitzezkoagoa, zatikatuagoa eta testuingururik gabekoa da. Aldiz
familiaren testuinguruan ohikoak diren ikaskuntzak informalagoak dira, orokorragoak,
esanahi emozional handiagokoak eta praktikoagoak. Haurrak ezagutza eta pentsamendu
formaleko maila handiagoak lortzeko testuinguru gabeko sinboloak oso garrantzitsuak
badira ere, ez dute garrantzi txikiagoa familian garatzen diren jarduera eta ikaskuntzen
testuinguru bital eta emozionalek, jarduerak zentzuz betetzen baitituzte.

Familiaren eta eskolaren arteko ezberdintasunak aztertzean kontuan izan behar


da halaber, guraso eta irakasleek haurtzaro eta hezkuntzari buruz dituzten ideia
ezberdinak. Batetik, hezitzaileek hezkuntzari buruzko prestakuntza berezia dute eta
horren bidez haurrak nola garatzen diren eta nola ikasten duten ikusi dute, eta
hezkuntzaren helburuak, horiek lortzeko bideak, irakasleen zeregina prozesu horretan
eta beste hainbat gai aztertu dituzte. Aldiz gurasoek, ez dute informazioa hain era
homogeneo eta sistematikoan bereganatu. Bestalde, guraso eta hezitzaileek hartzen
dituzten rol ezberdinak ere garrantzi handia dute, zeren rol bat bereganatzeak pertsonen
arteko harremanetarako pertzepzio, jarduera eta eredu jakin batzuk bereganatzea esan
nahi baitu.

3.-Familiaren eta eskolaren arteko jarraitasun edo ez-jarraitasunaren ondorioak

haurrak familian eta eskolan bizi dituen esperientzien arteko ezberdintasunak


aipatzeko erabili ohi den ezjarraitasun kontzeptuak bi esperientzia hauek nolabait
batzeko nahia azaltzen du. Kontzeptuaren azpian dagoen ideiaren arabera, badirudi
edozein adostasun haurraren garapenerako negatiboa izan daitekeela.

Bronfenbrenner-en arabera, haurraren garapena bultzatu egin daiteke testuinguru


ezberdinetan parte hartuz, hauetan haurrak beste gizarte-egitura batzuetan parte
hartzeko, jarduera ezberdinak egiteko eta beste pertsona batzuekin harremanak egiteko
aukera duenean.
Bi testuinguruen arteko ezberdintasun mailaz gain, badira eragin positibo edo
negatiboa bultza dezaketen beste alderdi edo faktore batzuk ere, hala nola, haurrak bizi
duen une ebolutiboa.

Eskolan arazoak ez dituzten haurren etxeetako beste ezaugarri elementu


materialekin eta espazio eta denboraren antolakuntzarekin dago erlazionaturik. Bestalde,
garrantzitsuak dira haurrak bere inguruan garatzen dituen jarduerak. Bestalde, eskolan
arrakasta izan ohi duten familien beste ezaugarri bat gurasoek diziplina eta hezkuntza
mailan dituzten ohiturekin dago erlazionaturik. Guraso horiek kontrolatzaileak izan ohi
dira, baina ez murriztatzailegiak, eta seme alabei azalpenak eta arrazoiak ematea
gustatzen zaie. Ohitura horiek haurrek eskolan aurkitzen dituzten jarrerekin bat datoz,
oro har, irakasle autoritario batzuen kasuan izan ezik.

Aski frogatua dago, haurra eskolan ondo egokitzeko, oso garrantzitsua dela
haurrak bere gurasoekin ezarri duen lotura emozionala edo atxikimendu mota. Lotura
emozionalaren kalitateak eragin zuzena du pertsonen arteko beste harreman batzuk
ezartzean. Gurasoek beren seme-alabei laguntza eskaintzen dietenean, haurrek beren
buruari buruzko kontzeptu positiboagoa eta konfiantza handiagoa lortzen dute, horri
esker, lan eta ikaskuntza berriei aurre egiteko gaitasun handiagoa izango dutelarik.
Halaber, gertatu da, eskola mailan itxaropen handiak dituzten guraso batzuk haurraren
errendimendu akademikoaren inguruan kezkatuegi azaltzea, eta ondorioz, haurrak
gurasoen erreakzioaren arabera bideratzen du beren errendimendu pertsonala. Bestalde,
guraso eta seme-alabaren arteko harremana eskolako jarduerek eta errendimenduak
guztiz baldintzatzen badute, haurrak oso aukera gutxi izango ditu abilezia eta gaitasunak
beste jarduera eta rol batzuetan azaltzeko, eskolan lortzen duen arrakastaren mende
egongo baita beti ere gurasoen maitasuna lortzeko.

4.-Familia eta eskolaren arteko lankidetza

Kasu batzuetan familiaren erantzunkizuna handiagoa da eskolarena baino.


Bestalde, eskolak rol garrantzitsua betetzen badu ere, familiaren erantzunkizuna
ezinbestekoa da ondokoen garapenaren inguruan: autokontzeptua, gizarte-abileziak,
garapen morala, psikomotrizitatea. Baina hezitzaileek ere zeregin garrantzitsua dute
ikaskuntza horietan. Azkenik, eskolak familiak baina erantzunkizun handiagoa du
ezagutza akademikoak helaraztean.

Familiaren eta eskolaren arteko eragin horiek guztiak eta bi testuinguru horien
arteko gehiegizko ez-jarraitasunaren ondorio negatiboak aintzat harturik, nahitaezkoa da
gurasoen eta irakasleen arteko lankidetza haurra eskolara egokituko dela bermatzeko.
Irakasleei galdetu zitzaienean zenbaterainoko garrantzia ematen zioten beren lanbidean
ikasleen gurasoekiko harremanari, elkarrizketatuen %92ak garrantzi handia ematen
ziotela erantzun zuen. Ideia hori ez da hain erraza praktikan jartzea nonbait.

Nolanahi ere, badakigu harreman horiek oso laburrak izan ohi direla eta askotan
agurtze edo informazio truke soila baino ez dela. Beraz, irakasle eta gurasoen arteko
lankidetzarako ohitura ez dago oso zabalduta gure haur hezkuntzan, eta are gutxiago
hezkuntza-maila altuagoetan. Baina norena da parte-hartze urri horren erantzunkizuna?
Guraso askok, eskolako lanak eginez lagundu nahi diete seme-alabei, eskolarekin batera
lan egin nahi dute, baina diotenez ez dakite hori nola egin edota ez dute parte hartzeko
aukerarik. Alderdi honetan noski, eskolak erantzunkizun handia du, eta familiaren eta
eskolaren arteko lankidetza erraztu eta sustatuko duten formula erakargarriak bilatzen
saiatu beharko du.

4.1. Gurasoen eta irakasleen arteko lankidetza-motak

Guraso eta irakasleen arteko lankidetza oso fenomeno aberatsa da, eta hainbat
alderditan azal daiteke. Hezitzaileek, metodo eta edukiei buruzko informazioa eskaini
behar diete gurasoei. Baina aldi berean, gurasoek haurren eguneroko jardueren,
zaletasunen eta lehentasunen berri eman behar diete irakasleei. Eredu horrek gurasoen
eta irakasleen artean informazioa trukatzeko eta elkarrengandik ikasteko aukera
eskaintzen du. Halaber, familia eta eskolaren arteko harremana epe luzerako
konpromezu sendo gisa definitzen du, eta konpromezu horrek elkarrenganako
errespetua, erantzunkizunak tartekatzea eta jardueretan parte hartzea dakar berekin.

Biana gurasoen eta irakasleen arteko komunikazio estua eskatzen duten


bestelako uneak ere badaude: esaterako, lehen mailako hezkuntzaren hasera eta lehen
mailakotik bigarren mailako hezkuntzara igarotzeko unea. Une horietan hainbat
aldaketa gertatu ohi dira eskolaren testuinguruan. Orain arte aipatu ditugun irakasle,
ikaskide eta ikastetxe aldaketari, nerabezaroaren hasieran sor daitezkeen beste hainbat
tentsio ere erantsi behar dizkiogu. Arazo horiek eragin zuzena izan dezakete
adoleszentearen oreka psikologikoan eta eskolarekiko duen jarreran nahiz emaitza
akademikoetan.

Familiaren eta eskolaren arteko lankidetzari buruzko alderdi orokor guzti hauek
dira interesgarri eta desiragarri, baina bi testuinguruen arteko harremanik sakonena
dakartenak dira gomendagarriak, noski bi errealitate horien elkarreragin positiboa
bermatzen dutelako.
“AUTOCONCEPTO Y RENDIMIENTO ACADEMICO”

Ardura orokorrak

Norbanakoaren autokontzeptuaren eta eskola errendimenduaren arteko


erlazioaren azterketak, bai lehen eta gaur egun ere, autokontzeptuan interesaturik
dauden ikerlarien lehenengo helburua da.

Eshel eta Klein-ek diotenez, norbanakoak bere buruagan autokontzeptu baikorra


izateak ez du esan nahi emaitzak onak izango direnik eta autokontzeptu txarra izateak
ere ez du esan nahi emaitzak txarrak izango direnik. Hala ere, errendimendua hainbat
kontzepturekin dago lotua eta horien artean autokontzeptua dago.

Haurra eskolatzen denean, dagoeneneko arrakastarekin eta porrotarekin izan ditu


jada hainbat esperientzia. Familiagandik jaso duen heziketak eta beragandik jaso dituen
baloreek eskolan jokatuko duen papera nolabait determinatzen dute.

Eskolan hainbat eragin jasoko ditu umeak. Bere gaitasunak jarriko ditu jokoan
eta arrakasta edo porrota probatuko ditu. Guzti honek autokontzeptuan izango du
eragina eta eskolaren hasiera bermatuko du.

Gure gizartean, egoera sozialak eskola arrakasta edo porrota baldintzatzen du.
Askotan, “ikasle ona” izatea, “ona izatea”-ren sinonimotzat hartzen dugu. Baina
askotan, eskolan badira beste ikasle mota batzuk, hauek motibaziorik gabeko ikasleak
dira. Ikasle hauek gainditu gabeko azterketa ugari pilatzen dituzte, baina horrek ez du
esan nahi haur hauek besteek baina gaitasun gutxiago dutenik eskolarako, baizik eta
beraien buruarekiko kontzeptu negatibo bat sortu izana, jasandako porroten ondorioz.

Eskola errendimendua, bere buruagan bakoitzak duen kapazitatean edo duela


uste izatearen eta pentsamendu horren ondorio diren jarreren menpe dago. Bloom-ek
ikaskuntzaren hiru faktore nagusiak honakoak direla dio:

-Faktore kognitiboak: pentsamenduak, pertzepzioak, memoria eta hizkuntza.

-Faktore metodologiko eta didaktikoak.

-Faktore afektiboak: autokontzeptua, autoestimua.

Ikerketaren ekarpenak

Ikerketan “eskola autokontzeptua”-ri buruz hitz egiten denean, ikasle batek


dituen pertzepzioen, sentimenduen eta balorazioen multzoari egiten zaio erreferentzia.
Autokontzeptu hori, bizi izandako esperientzia pertsonaletan jasandako arrakasta eta
porrotek determinatzen dute.

“Autokontzeptu orokorra”-ri buruz hitz egitean ordea, pertsona bezala dituen


pertzepzio, sentimendu eta balorazioei egiten zaie erreferentzia. Hau da, zein irudi eta
balorazio dituen bere buruarengan. Autokontzeptu eskolarrak, autokontzeptu orokorrean
hartzen du parte.

Hansfor eta Hattie-k egindako ikerketa baten arabera, autokontzeptuaren eta


eskola errendimenduaren korrelazioak, 0’77tik hasi eta 0’96ra doaz. Autokontzeptu
orokorrari dagokionean berriz, balore triptikoa 0’21 inguruan dabil. Eskolako
autokontzeptuari dagokionean, 0’42 bitarteko korrelazio estandarra lortzen du. Azken
korrelazio horrek goruzko joera du kapazitate intelektual handiagoko eta klase sozial
handiagoko ikasleetan.

Orokorrean, errendimenduaren eta kontzeptu eskolarraren korrelazioa


errendimenduaren eta kontzeptu eskolarraren korrelazioa errendimendu eta kontzeptu
orokorrarena baino handiagoa dela da ikerketa gehienen konklusioa. Hainbat autorek
esan dute, eskola errendimenduaren eta autokontzeptuaren arteko erlazioak epaitzeko
garrantzitsua dela gertatzen deneko ingurunea. Ikasle bakoitzaren autokontzeptua
errendimenduaren gainean ikasle bakoitzak egiten dituen konparaketez baldintzaturik
egongo da. “Errendimendu test batean, emaitza berdinak dituzten bi ikasleen artean,
errendimendu klase ezberdineko izanik, ohikoa da autokontzeptu ezberdinak izatea”.
Ona izango da, gela batean bere ikaskideekin alderatuz eta ez hain ona beste gela bateko
ikasleekin konparatu ezkero. Beraz, errendimendu akademikoaren eta aukontzeptuaren
arteko korrelazioak, taldeko ikasleen eta eskolaren arteko ezaugarriak kontuan hartzean
hartzen du zentzua.

Eskola autokontzeptua errendimenduaren zergatia edo ondorioa al da?

Galdera honen erantzunak, alderdi hezigarritik eta klinikotik du garrantzia.


Autokontzeptua errendimenduaren zergatia dela kontsideratzen dutenak, autokontzeptua
hobetzen saiatuko dira, horrela eskolan emaitza hobeak lortzeko. Bestetik, badira
autokontzeptua esperientziaren, errendimenduaren eta ikaslearen lorpenen emaitza dela
pentsatzen dutenak, hauek, lehenik eta behin ikasleak emaitza onak lor ditzan saiatuko
dira.

Lehenik eta behin errendimenduaren zergatia autokonzteptuaren gainetik jartzen


dutenak aipatuko ditugu. Autokontzeptua kurtso hasieran neurtu zen, eta notak jaso
ondoren, emaitza txarrak eskuratu dituzten ikasleen autoestimuak behera egingo du eta
batzuen jarrerak ikasketak ere utziko dituzte.

Bina liburu hau idatzi duten ikerlarien 4ºEGB- ko ikasleekin eginiko azterketa
batean, ikasleen hainbat talde egin zituzten beraienganako zuten autokontzeptu txarraren
eta errendimendu akademiko txarraren bitartez hautatuak. Irakaslearen “feedback”
baikorrak, ikasleen autokontzeptuan eta errendimenduan eragin izango zuen jakin nahi
zuten. Alderdi hau hobeturik, eskola errendimendua ere hobea izango zela espero zuten.
Baina emaitzak ez ziren onak izan bi alderetako inon. Beraz, argi geratzen da beste
behin, errendimenduan emaitza onak lortzea, ondoren autokontzeptu baikorragoa
izateko eta horrela bere buruagan duen irudi negatiboa aldatuko duela.

Autokontzeptua errendimenduaren iragarle bezala

Errendimenduaren iragarle eraginkorretako bat adimena da. Adimenaren eta


eskola autokontzeptuaren arteko asoziazioak, errendimenduari buruzko iragarpenak
hobetzen dituenaren frogak daude.

Amaitzeko, eskola arrakasta edo porrota munduko edozein pertsona inplikatzen


duen ondorioen multzoa da. Egiazki, partehartze garrantzitsua dute heldutasunezko
faktoreek, intelektualek eta sozialek. Baina baita ere garrantzitsuak dira, ikasleak bere
buruarekiko dituen jarrerak, eta eskolako gaietan arrakasta izateko duen gaitasunetan.
Ikasleak bere buruarekiko duen kontzeptuak eskolarako jarrerak baldintzatzen du
esfortzuak, itxaropenak eta motibaziorako eta helbururako dituen mailak. Beraz, nahiz
eta nahikoa ez izan, autokontzeptu baikor bat eskola arrakastarako hobea izango da.
PRAKTIKA
“Del pensamiento preoperatorio a las operaciones concretas”

Guk “Del pensamiento preoperatorio a las operaciones concretas” praktika


burutu dugu, horretarako bi haur erabili ditugu, bat Ander 8 urteko mutil bat, eta bestea
Maitane 4 urteko neska bat, biak nire lengusuak. Praktika haur bakoitzaren etxean egin
da eta ez da gurasoak aurrean egotea utzi honek haurrak ez despistatzeko. Hiru froga
egin ditugu, kontserbazioarena, Sailkapenarena eta serieena.

Jarraian froga guztien emaitzak taula batean jarri ditugu:

Kontserbazioa :

(plastilina)
Maitane ( 4 urte ) Ander ( 8 urte )
Berdinak Berdinak

2. handiagoa oso luzea Berdinak


dalako
Berdinak Berdinak

2. oso handia da Berdinak

Berdinak(pixkat Berdinak
moskeatuta)

(ur boteak)
Maitane ( 4 urte ) Ander ( 8 urte )
Berdinak Berdinak

Nik gehiago edango nuela Berdinak


esan zun nirea altuagoa
zelako
Berdinak Berdinak

Sailkapena ( kolore eta forma desberdineko figurak):


Maitanek Figurak osatzen ditu, etxeak,… eta beste sailkapen bat egiteko esan eta
ez daki zer egin.

Ander berriz koloretan, formetan eta tamainetan sailkatzeko gai da, eta bat egin
ondoren beste modu batera sailkatzeko esaten bazaio sailkapena aldatzeko gai da.

Serieak ( luzera desberdineko makilak)

Ordenatzeko esan eta Maitanek bi taldetan banatzen ditu luzeenak batean eta
motxagoak bestean.
Anderrek berriz makil guztiekin handitik txikirako eskala bat egiteko gai da, eta
aldatzeko esan eta txikitik handira ordenatzen ditu.

Ondorioak

Gure saiakuntza eta gero argi ikusi da, 4 urteko haurrak ezin dituela aldi berean
informazio asko prozesatu, adibidez ur basoen kasuan bat handiagoa dela esaten
duenean, altuera artzen du bakarrik kontuan eta ez da gai zabalera ere batera kontuan
hartzeko. 4 urtekoak berriz erreztasun handiagoa du mentalki gauzak zergatik pasa diren
kalkulatzeko, ur basoen kasuan, “hasierako kantitatea ezin da aldatu” eta “bai luzeagoa
da baina estuagoa” erantzunak emateko gai da.

You might also like