You are on page 1of 1

Berridazketak (baldintza)

1. Orain aireportuetan ez da beharrezkoa pasaportea erakustea, polizia batek zuzenean eskatzen ez badizu behintzat.
Orain aireportuetan ez da beharrezkoa pasaportea erakustea, non eta ez dizun polizia batek zuzenean eskatzen .

2. Bihar goiz-goizik jaikitzen ez bazara, ezin izanen gara joan mendira.


Bihar mendira joatekotan, goiz-goizik jaiki beharko dugu.

3. Oholtzatik urrun samar jarri nintzen, eta gaizki ikusi nuen taldea.
Oholtzatik hurbilago jarri izan banintz, hobeki ikusiko nuen / nukeen taldea.

4. Galdetzen ez badiozu, ez duzu inoiz jakinen.


Galdetu ezean, ez duzu inoiz jakinen.

5. Etxean gelditu izan balitz, hobeki pasatuko zukeen.


Hobe zukeen etxean gelditu izan balitz.

6. Zure sekretua kontatu didazu, baina damutu naiz galdetu izanaz.


Nahiago nukeen zure sekretua kontatu izan ez bazenit / zure sekretuaz galdetu izan ez banizu.

7. Pellok erran zuena sinetsi izan bagenu, erruduna zela onartu beharko genukeen.
Pellok erran zuena sinestera, erruduna zela onartu beharko genukeen.

8. Zure aitarekin ongi moldatu nahi baduzu, barkamena eskatu beharko diozu.
Zure aitarekin ongi moldatzekotan, barkamena eskatu beharko diozu.

9. Hizlariarengandik hurbilago egonez gero, hobeki ulertuko nituzkeen haren hitzak.


Hizlariarengana gehiago hurbildu banintz / Hizlariari gehiago hurbildu banintzaio, hobeki ulertuko nituzkeen
haren hitzak.

10. Nire maitalearekin ihes egiteko, aski nuen azken orduko tren hura hartzea, baina etxean gelditu nintzen.
Etxean gelditu beharrean, tren hura hartu izan banu, nire maitalearekin ihes eginen nukeen.

11. Aurreko irakaslearekin gustura zeuden arren, aldatu egin diete.


Nahiago zuketen irakaslea aldatu izan ez baliete.

You might also like