You are on page 1of 2

Kontuz!!

Ez nahastu -Z GERO,eta –TZEKOTAN dute gauza bera adierazten

-Z GERO: baldintza hutsa adierazteko, BA-egituraren parekoa

. GaindituZ GERO unibertsitatera joango gara.= Gainditzen BAdugu

-TZEKOTAN: asmoa adierazteko, -KO BA- + indikatiboa egituraren parekoa:

GaindiTZEKOTAN asko ikasi beharko dugu.= Gainditu NAHI BAdugu. = GaindituKO BAdugu.
Berridazketak

1 .Orain aireportuetan ez da beharrezkoa pasaportea erakustea, polizia batek zuzenean


eskatzen ez badizu behintzat.(ezean)

2 .Bihar goiz-goizetik jaikitzen ez bazara, ezin izango gara joan mendira.(ezik)

3 .Oholtzatik urrun samar jarri nintzen, eta gaizki ikusi nuen taldea (hurbilago…….ba-)

4 .Berari galdetu ezean, ez duzu inoiz jakingo.(ba- )

5 .Zure sekretua kontatu didazu, baina ez nuen nahi, damutu naiz galdetu izanaz.
(Nahiago nukeen ...)

6 .Pellok esan zuena sinetsi izan bagenu, erruduna zela onartu beharko genukeen.(-
tzera)
.
7 Zure aitarekin ongi moldatu nahi baduzu, barkamena eskatu beharko diozu. (-tzekotan)

8 Hizlariarengandik hurbilago egonez gero, hobeki ulertuko nituzkeen haren hitzak.


(hurbildu)

9 .Iihes egiteko, aski nuen azken orduko tren hura hartzea, baina etxean gelditu nintzen.
(ihes egingo nukeen)

10 Aurreko irakaslearekin gustura zeuden arren, aldatu egin diete.(Nahiago zuketen)

EUSKARAZ EMAN.( Esaldi bakoitza,bi modutan egin , aditza jokatuta eta jokatu gabe
erabiliz)

1. Si tuviera que elegir una de las dos canciones, elegiría la segunda probablemente.

2. Si hubiera algo que yo debiera de saber, me lo dirían.

3. Si te vas a enfadar por cualquier cosa, mejor que no vengas.

4. De comprarme unos pantalones, me compraría unos como los tuyos.

5. Si no lo hacemos nosotros, no creo que lo vaya a hacer nadie.

6. Si lo miras desde ese punto de vista, no parece tan arriesgado.

7. Si dejamos de soñar, perderemos la ilusión de vivir.

8. Si no nos dejan soñar no les dejaremos dormir.

9. ¿Qué tecla debería de pulsar si quisiera insertar una nueva hoja?

10. Si tenemos que hacerlo es mejor hacerlo cuanto antes.

You might also like