You are on page 1of 1

32.

taldea 2012-02-28 Telletxea Mendigutxia Amaia

Nire hezkuntza guztian zehar izandako esperientziak eta bizipenak hagitz positiboak izan dira orokorrean, izandako ikaskide eta irakasleekin ongi moldatu izan naiz orain arte, ikaskideekin batez ere, eta gutxi gora-behera nahi izandako helburuak lortu ahal izan ditut. Ezagututako lekuak beren helburua betetzeko aproposak iruditu zaizkit, bai ikastetxeak, baita akademiak ere. Herri txikikoa izanik, ikasle ez ugariko taldeak osatu izan ditut beti eta harreman ona lantzeko aukera izan dut guztiekin, esaterako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila 28 ikasleko ikastola batean burutu nuen. Lehen hezkuntzan bi maila ezberdineko ikasleak egoten ginen elkarrekin gelatan, hau da, bortz eta seigarren maila esaterako, urtero urte bat gazteago edo zaharragoekin txandatuz. Izandako irakasleak ez dira inolaz ere berdinak izan, irakasle onak ezagutu ditut baina baita ulergaitzak direnak ere. Irakasleak irakasle bezala gehien ezagutzeko astia eta aukera lehen eta haur hezkuntzan izan da, gainera, irakasle guztiak herritarrak izanik kaletik ere ezagutu izan ditut. Ebaluatzeko era berdintsua izan da leku guztietan, ikasi duzunaren araberako azterketa bat eginez eta dakizula demostratuz gainditu. Hala ere, gehien ezagutzen zaituzten leku eta irakasleekin ezberdina suertatu daiteke ebaluatzeko era, izateko era eta egoerak gehiago kontuan hartzen direlako izan daiteke. Bertzerik gabe, hasieran erran dudan bezala, nire hezkuntza ibilbidea era positiboan ulertzen dut, izandako esperientzia, harremanak eta ikasketak gustukoak izan ditudalako eta behar den bezala bizi dudalako guzti hori.

You might also like