You are on page 1of 2

GALDEKETA DATA: 2012ko apirilak 16.

ELKARRIZKETATUAREN IZEN-ABIZENAK: Izko Lekuona ADINA: 35 LANBIDEA: Etapako koordinatzailea ELKARRIZKETAREN LEKUA: Ikastola ELKARRIZKETAREN IRAUPENA: 20 ELKARRIZKETAREN MOTIBOA: Etapako koordinatzailearen funtzioak eta egunerokotasuna ulertzea. ELKARRIZKETATZAILEAREN IZEN-ABIZENAK: Calvo, Maialen Cristobal eta Olatz Ormazabal. ELKARRIZKETA: G: Zein zeregin duzu Ikastolan? E: Zikloko funtzionamendurako erreferentea izanik, ziklo bilerak deitu, antolatu eta zuzentzen ditut. Zuzendariak edo ikasketa buruak horrela eskatuz, nire esparruari dagokion edo Barne Araudiak jasotzen duen beste edozein funtzio betetzen dut. Zikloko ekintza osagarrietako aktibitateak ikasketa buruarekin koordinatzen ditut. Zikloko programazioa, maila bakoitzeko programazioa eta maila bakoitzeko egitasmoak koordinatzea da nire zeregina, beti ere ikastetxearen plangintza, urteko plana eta proiektu kurrikularraren arabera. Zikloko irakasleek egindako proposamenak eta beharrak ikasketa buruari helaraztea. Geletako antolaketa, material inbentarioaren jarraipena egitea. pedagogikoaren erabilera zainketa eta Garazi Aramendi, Ainhoa

G: Zure egunerokotasunean zer egiten duzu? E: Urte sasoiaren arabera egiteko desberdinak daude, baina aurreko galderan aipatutakoak dira. Nagusiki, ziklo erreferentea izatea da eta zikloan egin beharrekoak egiten direla ziurtatzea da. G: Zein harreman duzu beste kideekin (zuzendaria, ikasketa burua, irakasleak)? E: Zikloko irakasle bat gehiago naiz eta beraz irakasleekin harreman zuzena dut. Era berean ikasketa buru eta zuzendariarekin lanean nago etengabe, egin beharrekoen jarraipena eginaz. G: Zure funtzioak aldakorrak al dira? Urteko momenturen batean beste funtziorik egiten duzu?

E: Egiteko batzuk beti berdinak dira. Urte osorako dira , baina momentu puntualetan egin behar desberdinak izaten dira. Ikastolako egitekoek eskatzen duten bezala. G: Zein da gehien gustatzen zaizun rola? Eta astunena? E: Orokorrean gustatzen zait egiten dudana. Jendearekin lan egin eta ardurak izateak momentu onak eta ez hain onak izatea ekartzen du, baina hori jakina da. G: Egon al zara beste kargu batean inoiz? E: Ez lehen aldia da. G: Beste eskola bateko partaide izan al zara inoiz? desberdintasun aipatuko zenituzke antolakuntza aldetik? E: Ez, beti ikastola honetan egon naiz. G: Ardura banaketan zerbait aldatuko zenuke? (kendu, jarri) E: Uste dut ondo dagoela dagoen bezala. G: Nola aukeratu zaituzte (lehendakariaren, zuzendariaren edota ikasketa buruaren kasuan)? E: Zuzendariak koordinatzaile izatea proposatu zidan eta gustura onartu nuen. G: Ikastola esparruan zeinekin duzu harremana? (irakasle, guraso, zuzendaritza) E: Aurreko galdera batean esan bezala, irakasle , ikasketa buru eta zuzendariarekin harreman zuzena dut. Baina tutore naizenez gurasoekin ere badut harremana. Zein

You might also like