You are on page 1of 2

Kimika BACH 1

1. (1 pto) Formulazio inorganikoa.

Fórmula Tradicional Sistemática Stock


Cl2O7
Ácido metafosfórico
Tetraoxomanganato
(VII) de potasio
Nitruro de oro (III)
H2Se
Ácido dicrómico
Trihidruro de
antimonio
Peróxido de plomo
(II)

2. (1,5 pto) 20 L-ko ontzi itxi baten karbono dioxido dugu, T = 20 º C eta p = 800 mmHg.
a) (0,25 pto) Zenbat mol karbono dioxido daude ontzian?
b) (0,25 pto) Zenbat molekula karbono dioxido? Eta zenbat atomo oxigeno?
c) (0,25 pto)Bolumena konstante mantentzen badugu eta tenperatura 40 º C-ra igotzen
badugu, zein izango da presioa?
d) (0,5 pto) 0,10 L-ko beste ontzi baten 1 mol oxigeno dugu, 20 º C-tan. Bi ontziak malgu
batekin konektatuz gero, zer presio eragingo du oxigenoak? Eta karbono dioxidoak?
Suposatu bi ontziak lotzean bolumen totala bi ontzien bolumenen batuketa dela.
e) (0,25 pto) Kalkula ezazu bi gasen frakzio molarrak.

3. (2 pto) Azido monokarboxiliko batek hurrengo konposizio portzentuala du: % 58,82


karbono, % 9,8 hidrogeno eta % 31,38 oxigeno.
a) (0,75 pto) Kalkulatu azidoaren formula enpirikoa.
b) (0,5 pto) Jakinda azidoak karbono asimetriko bat duela, idatzi azidoaren formula eta bere
izena.
c) (0,75 pto) Azidoaren isomeroen formulak eta izenak idatzi. Isomero mota bakoitzeko (kate-
isomeroa, posizio-isomeroa, enantiomeroak,…), isomero bat aurkitu behar duzu, existitzen
badira.

4. (1,5 pto) Hurrengo elementuen karakteristika hauek aipatu: 3617 X, 10847Y.


a) (0,05 pto) Zenbaki atomikoa eta masa atomikoa.
b) (0,05 pto) Elektroi, protoi eta neutroi kopurua.
c) (0,1 pto) Konfigurazio elektronikoa.
d) (0,2 pto) Taldea eta periodoa.
e) (0,2 pto) Erradio atomikoa, ionizazio-potentziala, afinitate elektronikoa eta
elektronegatibitatea: zeinek du handiena eta zeinek txikiena?
f) (0,1 pto) Bakoitzarentzat isotopo eta isobaro bat idatzi.
g) (0,1 pto) Esan karakter metaliko edo ez-metalikoa duten.
h) (0,2 pto) Balentzia probable batzuk aipatu, konfigurazio-elektronikoan oinarrituz.
i) (0,3 pto) Azken elektroiaren zenbaki kuantikoak.
j) (0,2 pto) Zer motako loturaren bidez lotu ahal dira atomo hauek?

5. (2 pto) % 40 masa-portzentaiko eta 1,34 g/mL dentsitateko azido sulfuriko disoluzio 50 mL


nahasten dira azido beraren 0,25 M 50 mL-rekin eta litro bat urarekin.
a) (0,5 pto) (Kalkulatu disoluzio berriaren molaritatea.
b) (0,5 pto)Kalkulatu azido sulfurikoaren eta uraren frakzio-molarrak.
c) (0,5 pto) Kalkulatu disoluzioaren molalitatea.
d) (0,5 pto) Kalkulatu disoluzioaren pH-a.

Datuak: M(H) = 1 g/mol, M(O) = 16 g/mol, M(S) = 32 g/mol.

6. (2 pto) 100 g kaliza % 70-ko purutasunarekin kaltzio karbonatoan 100 mL azido klorhidriko
0,5 M-rekin tratatzen dira. Prozesuaren errendimendua % 60 bada, kalkulatu sortutako
karbono dioxido bolumena 25 º C-tan eta 740 mmHg-tan, eta sortutako kaltzio kloruro
masa.
Datuak: M(Ca) = 40 g/mol, M(C) = 12 g/mol, M(O) = 16 g/mol, M(H) = 1 g/mol,
M(Cl) = 35,5 g/mol.

Beharrezko denbora: 2 ordu

You might also like