Professional Documents
Culture Documents
Hezkuntzaren ikuspuntutik
Joana Jauregizar Albonigamayor
ISBN: 978-84-9860-716-1
AURKIBIDEA
2
Atxikimendua ulertzen hezkuntzaren ikuspuntutik
I. ATXIKIMENDUAREN
GARAPENAREN FAKTOREAK
1. Atxikimendua: definizioa
Haurraren eta beste pertsona baten artean garatzen den lotura emozional
berezia, denboran zehar mantentzen dena, bien arteko interakzioari esker
garatzen dena, eta elkarrekin egoteko nahia eta banatzean larritasuna sortzen
dituena. Atxikimendua bizitzaren lehenengo urtean zehar garatzen da, eta
haurraren eta haren zaintzaileen arteko harreman moten menpe egongo da.
3
Atxikimendua ulertzen hezkuntzaren ikuspuntutik
4
Atxikimendua ulertzen hezkuntzaren ikuspuntutik
5
Atxikimendua ulertzen hezkuntzaren ikuspuntutik
3. Atxikimenduaren osagaiak
- portaerak
- harremanaren irudikapen mentalak
- sentimenduak
a) Portaerak
Beraz, ondorio gisa, zera esan dezakegu: umeak inguru edo egoera bat
mehatxagarria dela hautematen badu (gaixotasuna, mina, haserrealdiak,
banatze laburrak, ezezagun batekin gelditzea...), atxikimendu-portaerak
aktibatuko dira.
6
Atxikimendua ulertzen hezkuntzaren ikuspuntutik
Eredu mental horiek esperientzia batzuetan oinarritzen dira; hain zuzen ere,
umeak esperientzia horiei emandako interpretazioetan. Beraz, esperientzia
horiek kutsu negatibo bat izan badute umearentzat, lotura afektiboetan
gabeziak edo patologia larriak ager daitezke.
c) Sentimenduak
7
Atxikimendua ulertzen hezkuntzaren ikuspuntutik
8
Atxikimendua ulertzen hezkuntzaren ikuspuntutik
ZENTZUMEN-SISTEMA
Mina, gosea, arriskua, hezetasuna, bakardadea…
SENTIMENDUAK
Larritasuna, deserosotasuna, beldurra…
HAURRAREN PORTAERAK
Negarra, garrasiak, irribarrea, atxikimendu-irudiaren bilaketa,
begiradazko jarraipena…
ATXIKIMENDU-IRUDIAREN ERANTZUNA
HAURRAREN SENTIMENDUAK:
Asetasuna, segurtasuna, gustura sentitzea… haurraren
beharrizanak bete direnean.
Larritasuna, deserosotasuna, beldurra, segurtasun eza… haurraren
beharrizanak ez direnean ase.
9
Atxikimendua ulertzen hezkuntzaren ikuspuntutik
a) Haurra
http://www.youtube.com/watch?v=jGwT3xUkEJ8
10
Atxikimendua ulertzen hezkuntzaren ikuspuntutik
b) Atxikimendu-irudia
11
Atxikimendua ulertzen hezkuntzaren ikuspuntutik
5. Atxikimenduaren funtzioak
12
Atxikimendua ulertzen hezkuntzaren ikuspuntutik
HAUSNARKETA:
Aurreko guztia kontuan izanda, atxikimendua eta
mendekotasuna gauza bera dira?
Erreferentziak
Gonzalo, J.L. (2009). Guía para el apoyo educativo de niños con trastorno de apego.
Buenos Aires: Librosenred.
13
Atxikimendua ulertzen hezkuntzaren ikuspuntutik
López, F., eta Ortiz, M.J. (1999). El desarrollo del apego durante la infancia.
In F. López, I. Etxebarria, M.J. Fuentes eta M.J. Ortiz. Desarrollo afectivo y
social. Madril: Pirámide.
Schaffer, H.R., eta Emerson, P.E. (1964). The Development of Social Attachments
in Infancy. Monographs of the Society for Research in Child Development, 29 (3),
serial number 94.
14
Atxikimendua ulertzen hezkuntzaren ikuspuntutik
1. Atxikimenduaren garapena
15
Atxikimendua ulertzen hezkuntzaren ikuspuntutik
EGOERA AZTERTU:
Ama bere 7 hilabeteko haurrarekin dago jolasean kukuka,
haurrak asko gozatzen duelako horrekin. Bat-batean, haurra
leihora begira gelditu da, begirada galduarekin eta atzamarra
xurgatzen hasi da. Ama alboan gelditu da, beraren zain.
Segundo batzuk pasatu eta gero, haurrak amari begiratu dio, eta irribarre egin
dio, “Jarraitu dezagun jolasten” esango balu bezala. Amak irribarre egin dio, eta
“A! Hemen zaude!!! Berriro jolastu nahi duzu, ezta?”, haurrak irribarre eta hots
egiten duen bitartean. Horrelako “joan-etorriak” sarritan gertatzen dira ama eta
haur horien jolas-saioetan.
Ordea, ama horrek ezin izango balu haurraren mezu horiek behar bezala
interpretatu eta, adibidez, haurraren arreta erreklamatuko balu (beraren
aurrean jarriz, ukituz edo soinuak eginez), beharbada haurrak
errefusatuko luke (beste alde batera begiratuz, lekuz aldatuz), eta, hala,
frustrazioa sorrarazi bai amarengan, bai haurrarengan.
16
Atxikimendua ulertzen hezkuntzaren ikuspuntutik
2. Atxikimendu motak
17
Atxikimendua ulertzen hezkuntzaren ikuspuntutik
Behatutako
Faseak Gertaerak
jokabideak
1 Ikertzaileak atxikimendu-irudia eta haurra
sartu ditu jolas-gela batean, eta kanpora
atera da.
2 Atxikimendu-irudia eserita dago haurra Atxikimendu-
jolasten den bitartean. irudia segurtasun-
oinarri gisa
3 Ezezagun bat sartu da gelan, eseri da eta
Ezezagunenganako
atxikimendu-irudiarekin hitz egiten hasi
beldurra
da.
4 Atxikimendu-irudia kanpora doa, eta
Banatzeko
ezezagunak haurra lasaituko du, hura
larritasuna
larritzen bada.
5 Atxikimendu-irudia bueltatu egin da,
haurra agurtu du, eta kontsolatu du, hura Berraurkitzea
urduri badago. Ezezaguna kanpora doa.
6 Atxikimendu-irudia kanpora doa, eta Banatzeko
haurra bakarrik utzi du. larritasuna
7 Ezezaguna sartu da gelara, eta haurra Ezezagun batek
kontsolatzen saiatu da. kontsolatzeko
gaitasuna
8 Atxikimendu-irudia bueltatu da, haurra
agurtu du, eta, beharrezkoa bada, haurra
Berraurkitzea
kontsolatu du eta jostailuekiko interesa
pizten saiatu da.
18
Atxikimendua ulertzen hezkuntzaren ikuspuntutik
a) Atxikimendu segurua
19
Atxikimendua ulertzen hezkuntzaren ikuspuntutik
Atxikimendu mota hori garatu duten haurretan oso presente dagoen emozio
bat beldurra izango da: Kochanska-ren (2001) ikerketa batean ikusi zen
bezala, haur horiek maizago erantzuten dute beldurrarekin, ez soilik
estimulu beldurgarrien aurrean, baita estimulu pozgarrien aurrean ere.
c) Atxikimendu ekiditezkoa
Haur horiek larritasun maila oso baxua erakusten dute, baina horrek ez du
esan nahi ez dutenik larritasunik sentitzen. Kanpotik ikusten dena zera da:
haur lasaiak direla, emozionalki kontrolatuak eta atxikimendu-irudiaren
kontaktua saihesten dutela.
20
Atxikimendua ulertzen hezkuntzaren ikuspuntutik
Hala ere, badirudi hoztasun eta emozio-ez hori fatxada bat baino ez dela,
zeren eta, ikerketen arabera, haur horien zeinu fisiologikoetan nabaritu
egiten da larritasuna: aktibazio fisiologiko hori denbora luzean mantentzen
da atxikimendu segurudun haurrekin konparatuta (Ahnert, Gunnar, Lamb
eta Barthel, 2004; Byng- Hall, 1995; Sroufe eta Waters, 1977).
Urte batzuk geroago, Ainsworth-en sailkapen hori osatzen saiatu ziren beste
ikertzaile batzuk agertu ziren, eta beste atxikimendu mota bat ere aipatu zuten:
atxikimendu nahasia (Main eta Solomon, 1986, 1990). Mota hori atxikimendu
anbibalentearen eta ekiditezkoaren arteko konbinaziotzat jo daiteke. Haurra
desorientatuta dago: atxikimendu-irudia hurbiltzea nahi duela dirudi, baina
hurbilketa hori lortzen duenean haren begirada eta kontaktua saihesten ditu;
era berean, arrotzaren aurrean beldurtzen bada, atxikimendu-irudiarengandik
ere aldentzen da. Atxikimendu-irudiarekin berraurkitzen denean, portaera
desantolatuak erakusten ditu, haren kontaktua eskatuz baina gero hori
errefusatuz. Ikerketen arabera, eredu horretako haurrek utzikeria edo tratu
txarrak bizi izan dituztenak dira.
21
Atxikimendua ulertzen hezkuntzaren ikuspuntutik
HAUSNARKETA:
Atxikimendu mota desberdinen garapenean bai haurraren
bai atxikimendu-irudiaren portaeren garrantzia ikusi dugu.
Irakaslearen papera kontuan hartuz, zer puntutaraino izan
daiteke garrantzitsua nire historia pertsonala (nik bizitako
atxikimendu-esperientziak) nire gelako haurrei ematen
diedan zaintzan? Zer motatako harremanak ditut nik haur
horiekin? Nolako eredu mentala eratzen ari dira nitaz?
22
Atxikimendua ulertzen hezkuntzaren ikuspuntutik
Portaera bat edo bestea erakutsi arren, asmoa beti da berdina: besteak
berari begira edo adi egotea.
23
Atxikimendua ulertzen hezkuntzaren ikuspuntutik
Erreferentziak
Ahnert, L., Gunnar, M., Lamb, M., eta Barthel, M. (2004). Transition to Child
Care: Associations with Infant-Mother Attachment, Infant Negative Emotion
and Cortisol Elevations. Child Development, 75, 639-650.
Ainsworth, M., Blehar, M., Waters, E., eta Wall, S. (1978). Patterns of
Attachment: A Study of the Strange Situation. Hillsdale, N.J.: Erlbaum.
24
Atxikimendua ulertzen hezkuntzaren ikuspuntutik
Magai, C., Hunziker, J., Mesias, W., eta Culver, L. (2000). Adult Attachment
Styles and Emotional Biases. International Journal of Behavioral Development,
24, 301-309.
Muris, P., Mayer, B., eta Meesters, C. (2000). Self-Reported Attachment Style,
Anxiety, and Depression in Children. Social Behavior and Personality, 28, 157-
162.
25
Atxikimendua ulertzen hezkuntzaren ikuspuntutik
III: EGOKITZE-EPEA
ATXIKIMENDUAREN TEORIA
ABIAPUNTUTZAT HARTUZ
Azken urteotan, eskoletan egokitze-epe bat ezarri da, haurraren eta bere
atxikimendu-irudien arteko banatze-prozesua errazteko asmoz.
EGOERA AZTERTU:
Ikerrek urte bi ditu, eta aurten hasi da haur-eskolan. Lehenengo
egunean, ama bazihoala ikustean negarrez eta garrasika hasi
zen, eta gosari guztia goitikatu eta arropa guztia zikindu zuen.
Amak, orduan, haurra hartu eta etxera eraman zuen.
Hala ere, hurrengo egunean egoera berbera errepikatu zen.
Zer egin dezakegu horrelako egoera baten aurrean? Haurrak
gonbitoa eragin dezake etxera joateko helburuarekin? Zer egin
behar du irakasleak? Eta amak?
26
Atxikimendua ulertzen hezkuntzaren ikuspuntutik
- Jan edo lo egin nahi ez izatea. Jateak edo lo egiteak etxeko oroitzapenak
dakarzkie haurrei, eta horrek berriro tristura eta larritasuna sorrarazten
dizkie. Gainera, eskolara hasten diren lehenengo asteetan urduriago
daudenez, zailagoa da lo hartzea edo jatea. Hala ere, beste haur
batzuek beren urduritasuna beste modu batera isla dezakete; adibidez,
asko janez.
27
Atxikimendua ulertzen hezkuntzaren ikuspuntutik
EGOERA AZTERTU:
Garazik ez du eskolan lo egin nahi, negarrez hasten da, eta ez dago
modurik. Irakaslea haurra lasaitzen saiatu da (laztanak eginez,
abestuz, eta abar), baina ez du ezer lortu.
Irakasleak azkenik temati ez jartzea erabaki zuen, eta haurrari
jolasten utzi zion bazkalostean, beste haurrak lo zeuden bitartean.
Garazi, nekaturik, lo gelditu zen bere jostailuen artean. Horrela, egun
batzuk igaro eta gero, egoera errepikatzen zela ikusirik, Garazik
onartu zuen beste umeekin batera logelara joatea, eta besteekin
batera siesta egiten hasi zen.
28
Atxikimendua ulertzen hezkuntzaren ikuspuntutik
Zer “mezu” edo “aholku” eman gurasoei? Laburki, hauek izan daitezke
gurasoek jakin beharreko oinarrizko “aholku” batzuk:
• Ahal den neurrian, gurasoek eraman eta batuko dute umea. Haurrak
jakin behar du nork eramango duen eskolara, nor joango den haren
bila… horrek segurtasuna ematen diolako. Bere bizitzan zer gertatuko
den aurrez jakingo du, eta horrek egoera kontrolpean dagoela
sentiarazten dio. Haurrek eguneroko bizitza antolatua eta errepikakorra
behar dute, egoera baten ostean zer datorren jakiteak segurtasuna
ematen dielako. Haien eguneroko erritmoa kaotikoa izango balitz, oso
29
Atxikimendua ulertzen hezkuntzaren ikuspuntutik
Hala ere, haurra agurtzea garrantzitsua da. Guraso batzuek “alde egiten
dute” haurra distraitzen denean, eta gero, haurra gehiago larritzen da,
“engainatua eta abandonatua” sentitzen delako, eta hurrengo egunetan,
gauza bera gertatzeko beldurrez, ez du ama/aitarengandik banatu
nahiko. Ez da segurtasuna emateko modu egokiena; beraz, hala azaldu
beharko diegu gurasoei.
30
Atxikimendua ulertzen hezkuntzaren ikuspuntutik
Bai egokitze-epean, bai hurrengo asteetan eta ikasturte osoan ere, garrantzi
handia eman beharko diogu haurraren eta hezitzaileon arteko harremanari.
Eskolako curriculuma egokiro lantzeko, harremana lantzea ezinbestekoa izango
da. Gainera, atxikimenduaren teoriei buruz ikasitakoa kontuan izanda,
harremanek paper protagonista hartzen dute: haurrek irakaslearengandik
segurtasuna eta gertutasuna jasotzen badute, oinarriak eraikitzen egongo gara
beste hainbat eduki landu ahal izateko gelan.
Beraz, nola landu dezakegu haurraren eta irakaslearen arteko harreman hori?
Sendotasunez, maitasunez eta pazientziaz (Gonzalo, 2008):
31
Atxikimendua ulertzen hezkuntzaren ikuspuntutik
atsegina sorraraziz.
- Ez erabili mehatxurik.
32
Atxikimendua ulertzen hezkuntzaren ikuspuntutik
Erreferentziak
Bassedas, E., Huget, T., eta Sole, I. (2003). Aprender y enseñar en Educación
Infantil. Bartzelona: Graó.
Gonzalo, J.L. (2009). Guía para el apoyo educativo de niños con trastorno de
apego. Buenos Aires: Librosenred.
33