You are on page 1of 1

LORENTZO ETA KATALIN

Antzina, Lorentzo eguzkia eta Katalin ilargia espazioan bizi ziran, orain bezala. Lorentzo eta
Katalin lagun handiak ziran, eta orain baino gazteagoak. Lorentzo borobil-borobila zan; urrea
bezain horia zan, eta begi berde argi-argiak ebazan. Katalin, barriz, batzuetan borobila eta beste
batzuetan erdi borobila zan.
Aspertuta egozan beti, eta, egun batean, Katalinek ideia bat euki eban. Hau galdetu eutsan
Lorentzori:
- Lorentzo, joango al gara espazioa esploratzera?

Lorentzok hau erantzun eutsan:


- Eta nork emango deutso argia Lurrari?

Orduan, Katalini ideia bat otu jakon:


- Eta izarrei laguntzeko esaten badeutsegu?
- Baina, zelan?- Galdetu eutsan Lorentzok.
- Gu espazioa esploratzen gabiltzan bitartean, ordezko ilargia eta eguzkia jartzeko esango deutsegu
izarrei.

Lorentzok baietz erantzun eutsan, eta, biharamunean, izarrek ilargi eta eguzki berriak ekarri ebezan.
Bidaiatzeko eguna iritsi zanean, poz-pozik egozan biak; maleta hartu, eta espazioa esploratzera joan
ziran.
Lehenengo bi egunetan, hainbat gauza ikusi ebezan: kometa bat, eraztun batez inguratutako Saturno
planeta, eta satelite artifizialak. Hurrengo egunetan, galaxia guztietako planetak aztertu ebezan;
baina, azkenean, nekatuta egozenez, etxera itzultzea pentsatu eben.

Baina, etxera iritsi ziranean, dana hankaz gora aurkitu eben! Lorentzoren ordezko eguzkia lotan
egoan, eta Katalinen ordezko ilargia, barriz, izar batekin joan zan aspaldi. Beraz, planeta guztiak
argi barik egozan. Hori ikusi ebenean, Eguzkiak eta Ilargiak barriro inora ez joatea erabaki eben, eta
dana lehengora itzuli zan.

Lorentzo eta Katalin betiko lekuan dagoz ordutik, poz-pozik.

You might also like