You are on page 1of 8

6. Polis Klasikoa.

1. ATENAS ETA DEMOKRAZIA.

Atenasen demokrazia “erradikalizatu” zen. Ondorioz, ekklesia indartu zen eta horri aurre egiteko,
oposizio berria sortu zen: gutxiengo isilarazia. Halaber, aristokrazia-oligarkiak indar eta eragin handia
izaten jarraitzen zuen. Gainera, politikari profesionalak (demagogo) agertu ziren.

2. PERTSIAR INPERIOA ETA MEDIAR GERRAK.

Pertsiar inperioa.

Pertsiarrak jatorrian bi herri ezberdin ziren, pertsiarrak eta medotarrak. K.a. I. milurtekoan gaur
egungo Iranen egonkortu ziren eta nahiz eta hasiera batean bi herri ezberdin izan, gerora inperio
bakarrean egin zuten bat. Bi herriek sistema monarkiko absolutista zuten. Guztiaren buruzagia zen
erregea, bai armadarena, bai erlijioarena eta baita politikoa ere.

Ziro II.ak K.a. 553-550 urteen artean medotarrak garaitu zituen, boterea eta garrantzia pertsiar herriari
emanaz. Garaipen honen ondorioz, Babilonian garaile baten moduan hartu zuten. K.a. 547. urtean
Egiptok, Babiloniak eta Lidiak osatzen zuten aliantza garaitzea lortu zuen. Lidiara iritsi zirenean,
kosta aurkitu zuten eta bertan Greziako koloniekin egin zuten topo. Ziro II.aren ondoren boterera
Kanbises II iritsi zen eta K.a. 529 eta 522 urteen artean agindu zuen. Bere agintaldian anexionatu zuen
Inperio Pertsak Egipto. Dario K.a. 521-486 arte egon zen boterean eta garai honetan mena zen Lehen
Gerra Medikoa. K.a. 513. urtean Asia Txikia, Trazia eta Helespontoa konkistatu zituen eta Mazedonia
menpeko erreinua bihurtzea lortu zuen

➔ Armada.

Honen garrantzia eta indarra bi elementutan oinarritzen zen. Alde batetik armada arin bat zuten, eta
zalditeriak berebiziko garrantzia zuen. Bestalde, eta honekin lotuta, oso arkulari trebeak zituzten, eta
hauetako asko zaldien gainean ibiltzen ziren. Era berean, oinezko arkulariak ere bazituzten, arku eta
ezpataz gain lantzak eramaten zituztenak. Puntu ahul bezala ezkuturik erabiltzen ez zutela aipatu
daiteke, ezta kaskoa ere. Armada pertsiarraren indarra kopuruan aurkitzen zen, ez baitzuten
borrokarako babes askorik erabiltzen. Zaldiez gain gurdiak ere erabiltzen zituzten, eta bertan bi gerlari
joaten ziren, bata zaldian maneiatzeko eta bestea geziak jaurtitzeko. Armada pertsiarra hoplitak baino
heterogeneoagoa zen, eta hau Inperio Pertsiarrak hartzen zuen eremu handiaren ondoriozkoa zen.
Eremu bakoitzean gerlari bakoitzak borrokatzeko modu bat eta tresna ezberdinak zituzten, eta honek
oso armada heterogeneoa izatea eragiten zuen.

Gerra Medikoak.

➔ Gerra Medikoen bezperan.

Traziako Kersoneso erresistitu zen Milziades tiranoaren lidergopearen aurrean. Ondorioz, joniarrek
matxinatu ziren (K.a. 499-494). Iturri klasikoei esker, bi motatako arrazoiak egon ziren: arrazoi
sinplea (Miletoko Aristagoras tiranoaren ekintzak) eta arrazoi konplexuagoak (Kresoren garaitik
datozen pertsen aurkako sentimenduak).

K.a. 499 Miletoko tiranoa zen Aristagorasek, joniar kolonien errebolta bultzatu zuena. Dariok
Aristagoras ezarri zituen eta inguruko hamaika polisekin harremanetan jarri zen. Darioren aurka jarri
eta matxinatu ziren eta greziarrei laguntza eskaini zioten. Atenasen laguntzari esker, flota txiki bat

1
6. Polis Klasikoa.

lortu zuten, baina Esparta ez zuen lagundu. Sarde hartu eta Bizantzio berreskuratu arren, Ladeko
batailan galtzaile atera ziren 494an. Pertsek Mileto suntsitu zuten, kolonia greziarrak konkistatu eta
biztanleak Mesopotamiara deportatu zituzten. K.a. 492an, Mardonio expedizio bat bidali zuen Egeo
iparraldera 300 itsasontzi eta 2000 soldaduekin.

➔ Lehenengo gerra mediarra (K.a. 492-490).

Lehenengo Mediar Gerran ez zuten greziar guztiek parte hartu; pertsiarrei aurka egin zieten polis
bakarrak Atenas, Esparta eta hauen aliatuak izan ziren. Beste polisek jarrera neutral bat mantendu
zuten. Dario I.ak K.a. 492an lehen espedizio bat bidali zuen itsasoz Greziara, baina itsaso txarraren
ondorioz porrota jasan zuen, flota ondoratu zitzaiolarik. K.a. 490ean bidali zuen bigarren espedizioak
Maratoneko lautadan hartu zuen lurra, Atenas erasotzeko eremurik egokiena baitzen. Atenastarrek
bertan aurre egitea erabaki zuten, baina laguntza behar zuten. Horretarako distantzia luzeko
korrikalaria zen Filipides bidali zuten Espartara laguntza eske. Espartarrek ordea uko egin zioten
eskariari, beraien sinesmenen ondorioz, gerrara hilabeteko egun zehatz batzuetan bakarrik joan
zitezkeelako. Atenasek beraz, bakarrik egin behar izan zioten aurre pertsei, baina gainera armada
zatikatu behar izan zuten. Batzuk Maratonen geratu ziren bitartean, armadaren beste zati bat Atenasera
itzuli zen, polisa eraso batengandik babestu ahal izateko. Azken momentuan espartarrak mugitu egin
ziren, eta pertsiarrek espartarrak zetozela jakitean, galtzaile atera baino lehen erretiratzeko erabakia
hartu zuten. Garaipen oso handi bat izan zen, baina greziar garaipena izan beharrean atenastarren
garaipen bat izan zen, eta honen ondorioz, atenastarrentzat mito bat bilakatu zen, etsaiari adoretsu
aurre egin izanaren mito bat. Garaipen honen ondorioz Ateneari zuzendutako tenplu bat eraiki zuten
Atenasen.

➔ Gerrarteko fasea (K.a. 490-480).

K.a. 486. urtean ordura arte pertsiarren erregea zen Dario hil egin zen, eta boterea bere semeak hartu
zuen, Jerjes I.ak. Nahiz eta Maratoneko Gudan Atenas garaipenera eraman zuen jenerala Milzidas
izan zen, eta honen ondorioz ospe oso handi bat eskuratu zuen Atenasen barruan, heroi baten moduan
ikusia izatera iritsi zelarik poliseko beste hiritarrengandik. Milzidasek kontraeraso bat antolatu zuen
pertsiarrak ihesaldian harrapatu ahal izateko. Halaber, porrota jaso eta epaitua izan zen.

Atenasen beste bi figura garrantzitsu agertu ziren: Temistokles eta Alzibiades. K.a. 487. urtean
Atenaseko demokrazia erradikalaren ordezkaria zen Temistokles aukeratu zuten arkonte. konturatu
zen itsas armada garrantzitsu bat izatea oso garrantzitsua zela Atenasen interesentzat, zeren itsasoaren
gaineko kontrola eskuratzea lortzen bazuten, Pertsiari Grezia Kontinentalera tropa berriak bideratzea
zailagoa egingo zitzaion.

Beste erabaki bat Pireoren ondoan beste portu bat sortzea izan zen, eraikiko zuten itsas armada handia
bertan bildu ahal izateko. Laurioneko meategian zilar pila berri bat aurkitu zuten, eta gatazka honen
ondorioz sortu zen. Temistoklesek diru hau itsas armada berria eratzeko erabili nahi zuen. K.a. 484 eta
480 urteen bitartean pertsiarrak erasorako prestatzen joan ziren, eta inperioko eremu guztietatik Asia
Txikira tropak bidaltzen joan ziren, bertan erasorako prestatu ahal izateko.

Lehen gerran gertatu ez zen bezala, K.a. 481. urtean Liga Helenikoa osatu zuten greziarrek. Hemen ez
zuten polis guztiek parte hartzen, baina 30 polis ezberdinek osatu zuten. Ligaren oinarria berdintasuna

2
6. Polis Klasikoa.

zen, eta partaide guztiek zituzten eskubide eta betebehar berdinak. Ligako kide batek laguntza
eskatzen bazuen denek erantzun behar zioten laguntza eskari honi.

➔ Bigarren gerra mediarra (K.a. 480-479).

Termopilak ziren iparraldetik Atenasera iristeko zegoen igarobide bakarra eta greziarrek bazekiten
Mazedoniatik zetozen pertsiar tropak estuario honetatik pasa beharko zirela hirira iristeko. Inguruan
zegoen eremu guztia mendikate altuko eremu bat zen eta ezinezkoa zen gudarosteekin bertatik
igarotzea. Hala ere, aipatzekoa da bataila honen helburua ez zela pertsiarrak irabaztea, hauen joana
oztopatu eta denbora irabaztea baitzen, beste polis guztiei denbora eman ziezaieten defentsa ongi
prestatu ahal izateko. Denbora hau irabazteko Espartako Leonidas erregea geratu zen bere guardia
pertsonalarekin batera, eta hauei 700 tesaliar soldadu batu zitzaizkien, 1000 borrokalariko armada
txiki bat eratu zutelarik. Termopilak oso bide estua direnez, nahiz eta pertsiarrak kopuruan askoz
gehiago izan, guda egin zezaketenak oso gutxi ziren, eta armada hoplitikoak teknikan zuen
gailentasunaren ondorioz, ezinezkoa egiten zitzaion Jerjes I.ari eremua zeharkatzea. Greziarrak garaile
joan ziren Efialtes izeneko artzain batek traizionatu egin zituen arte. Honek pertsiarrei artzainek
erabiltzen zuten bide bat erakutsi zien eta horrela greziarrak inguratzea lortu zuten. Leonidasek
baimena eman zuen nahi zuenak alde egin zezan. Berarekin 300 espartiata eta 700 tesaliar gelditu
ziren. Irabazitako denbora honekin beste greziarrak mobilizatu eta defentsa sendo bat antolatzea
ahalbidetu zuten.

Termopilak libre, Jerjesek tropak Atenas arte bidaltzeko aukera zuen. Legendaren arabera,
Temistokles-ek Delfoseko orakulua kontsultatu zuen eta haren erantzuna izan zen egurrezko harresiaz
fidatzea. Gauzak horrela, hiriko biztanle guztiak Salaminako uhartera eramatea erabaki zuen eta
bertako defentsa itsas armadari esker egitea. Jerjes I.a Atenasera iritsi zenean, hiriari su eman zion eta
Akropoli guztia suntsitu zuen. Salaminan babestu zirenek lurraren ezaguera baliatu zuten beraien
onuran, irlako korronteak nolakoak ziren eta nondik joaten ziren ezagutzen baitzuten. ​Salaminako
itsas-bataila​ pertsiarrek galdu egin zuten.

Plateako bataila eman zen lurreko bigarren bataila izan zen eta gerran eman zen garaipen
erabakigarria honako hau izan zen. Pertsiarrek galdu egin zuten eta armada pertsiarrak greziar lurra
zapaldu zuen azken aldia izan zen. Data honetatik aurrera, Pertsia greziarren hartu-emanetan eragiten
saiatu zen, baina beti zeharkako bideetatik. Bataila honi dagokionez, greziarrek pertsiar armada erdian
erasotu zuten. Greziarrak gainean zituztela ikusi zutenean, buruzagi guztiak ihesean atera ziren eta
beraien soldaduek gauza bera egin zuten.

Mikaleko bataila greziarren kontraeraso bat izan zen Asian Txikian eta pertsiarren itsas armada
suntsitzea lortu zuten.

➔ Gerraren ondorioak.

Greziar filopertsen aurkako errepresio gogor bat eman zen, eta gerran pertsiarren alde aritutako
hiritarren aurka egin zuten. Ligaren funtzionamenduan ikusi zen Greziako gidaritza Esparta eta
Atenasen artean banatzen zela. Sentimendu panhelenikoaren indartze bat eman zen, eta greziar
batasunaren ideia indartu egin zen. Itsas armadaren garrantzia handitzen joan zen, eta gehien bat
Atenas izan zen bide hau hartu zuena. Era berean, Espartak honi ez zion garrantzirik eman. Delfosen
orakuluaren dekadentzia bat eman zen, eta polisek ordura arte izan ez zuten garrantzia irabazi zuten.

3
6. Polis Klasikoa.

3. ATENASEN INPERIALISMOA.

Pentekontezia.

K.a. 477. urtean liga berri bat sortu zen, Liga Atiko-Delikoa hain zuzen ere, Atenas buru. Nahiz eta
liga berri honen agerpena eman, Liga Helenikoa oraindik ez zen desagertu. Ligako kideek ordaintzen
zituzten zergak Delosen gordetzen ziren hasiera batean, nahiz eta gero altxorra gordetzeko eremua
Atenas izatera igaro. Ligako kideak Egeo Itsasoko uharte ia guztiak, Asia Txikiko polis joniko
guztiak, Trazia eta Mazedoniako kostako eremuak ziren. Liga sortzeak Atenasek kontrol oso handi bat
izan behar zuela esan nahi du, baina kontrol honen aurkako gatazkak eta matxinadak eman ziren, polis
guztiak ez zeudelako kontrol honekin ados. Era berean, hainbat polis ligan indarrez sartzera derrigortu
zituzten.

Bitartean, Temistokles ostrazismora kondenatu zuten eta Asia Txikira ihes egin zuen. Bertan
Artajerjes I.aren gortera joan zen eta hauekin bat egin zuen. Bertan zegoela, honek zuen jakituriaz
baliatu ziren Asia Txikiko kostaldeko polisak kontrolatzen saiatzeko. Atenasek Zimon bidali zuten
pertsiarrei aurre egiteko eta hauek galtzaile atera ziren Eurimedonteko batailan (K.a. 467). Honela,
Atenasek bi polis berri gehitu zituen ligara: Lizia eta Karia. Atenaseko 448an bakea sinatu zuen
Pertsiarekin. Ondorioz, phoros hedatu zen, altxor komun batean gordeko zena Delosen. Atenas altxor
hori Delosetik kendu zuen eta berak gestionatuko zuen. Horrela, talasokrazia sortu zen.

Tasos ligatik ateratzen saiatu zen, baina Atenasek errepresioaren erabileraren bidez hau ekiditea lortu
zuen. Espartan lurrikara oso gogor bat eman zen eta lurrikara honek eratutako egoera aprobetxatu
zuten ilotek matxinada bat burutzeko Liga Atiko-Delikoaren laguntzarekin. Zimonek Esparta lagundu
zuen, baina porrota jasan zuen. Honen aurrean, Atenasen oposizioak indarra hartu zuen eta hauek
atera ziren irabazle. Hauek demokrata erradikalak ziren, eta beraz, Esparta demokrazia bat ez zenez,
Esparta Atenasen etsaia zela esaten zuten. Atenasen eman zen aldaketaren ondorioz, Liga Helenikoa
desagertu egin zen.

Periklesen garaia.

Oso gaztetatik ibili zen politikan sartuta eta demokraziaren defendatzaile sutsua zen. K.a. 461ean
strategos autocrator izendatu zuten, bizi osorako kargua eman ziotelarik. Aurrera eraman zuen
politikak bi ardatz nagusi izan zituen: barne politikari dagokionez, herriaren aldeko politika bat izan
zen burutu zuena; kanpo politika berriz inperialista izan zen, Espartaren aurkako kutsu handi bat izan
zuena. Atenaseko bizitza intelektual eta artistikoa bultzatu zituen: akropolia eta partenoia berreraiki
zituen Jerjes I.ak suntsitu izanaren ondoren. Neurri sozialak ere hartu zituen, bideen berregokipenak
edota janari erreserbak berriro sortzea esate baterako. Goseteak ez izateko gari horniketa ziurtatu zuen
eta Itsaso Beltzetik zetorren gariaren kontrola izatea eskuratu zuen; hau lortzeko Anfipolis kolonia
eratu zuen Trazian K.a. 437. urtean. Kanpo politikari dagokionez, Deloseko Liga Atenaseko Liga
izango balitz bezala erabili zuen eta Atenasen inperioa zabaltzeko baliatu zuen. Honako hau Espartari
aurka egiteko erabiltzen zuen.

4. PELOPONESOKO GERRAK.

Peloponesoko lehenengo gerra (K.a. 461-446).

Gerrak K.a. 461ean egin zuen eztanda, baina Perikles boterean zegoenetik zuzenekoa ez zen talka bat
jadanik ematen zen, Gerra Hotzaren antzekoa. K.a. 456. urtean Atenasek bere zabalpenik handiena

4
6. Polis Klasikoa.

eskuratu zuen. Egina konkistatu eta ligan indarrez sartzeaz gain, Beozia, Fozide eta Lokride ere
konkistatzea lortu zuen. Itsasos Peloponesoa erasotu zuen eta Liga Akeotarrarekin harremanak egin
zituen. K.a 456ean Atenaseko harresi luzea eratu zuten, eta horrela, portutik hirira babespean joateko
bide bat eratu, janariaren hornidura beti ziurtatua izateko. Atenasek hainbat porrot jasan zituen, hala
nola: Egiptorako espedizioa (460-454), Tesaliara (454) eta Anatolia eta Zikladetako aliatu askoren
errebolta. Ondorioz 451an, Atenasek 5 urteko bakea sinatu zuen Espartarekin. 447an Tebasek Atenas
Koroneako batailan garaitu zuen eta 446an Eubea eta Megara matxinatu ziren. Ondoren, Espartak
armada Atikara bidali zuen. Urte horretan, Kaliasen bakea sinatu zen: Atenasek 30 urteko bakea
eskatu zuen.

Liga delikoa Atenasen inperioa bihurtzea.

454an, Ligako altxorra eta asanblada Delosetik Atenasera eraman zen. Ligaren lurraldeak 5 distritotan
banatu ziren zergak jasotzeko. Zergak ezberdinak ziren estatu bakoitzeko, fideltasunaren arabera.
Atenasek Ligan bere txanpona ezarri zuen. Ligan zehar, gero eta inspektore eta guarnizio atenastar
gehiago zeuden. Ligako aliatuen kanpo politika Atenasen esku geratu zen: ligako partaideen artean
“polizia” lanak gauzatu zen eta klerukiak ezarri zituen aliatuen lurraldetan. Ligan indarrez egotera
behartu zuen Atenasek. Atenasen helburua Espartari aurre egitea zenez, Peloponesoko kideei eta
hauen aliatuei ahalik eta oztopo gehien jarri zitzaizkien, espartarrak ahultzeko intentzioarekin. K.a.
444. urtean Sizilian (polis gehienak Peloponesoko Ligari atxikiturik zeudenak) Turios fundatu zen eta
K.a. 435. urtean Korinto eta Kosziraren arteko gerran azken honen alde jardun zuen, Korinto
Espartarren aldekoa zelako. K.a. 435-431 artean Atenas Korinto eta Megarari boikot ekonomikoak
egiten saiatu zen ere. Gauzak horrela, Esparta eta Atenasen arteko gerra piztu zen.

Gerra arkidamikoa (K.a. 431-421).

Gatazka Tebasek hasi zuen Platea erasotu zuenean. Honen aurrean, Periklesek higadura gerra bat
hasteko erabakia hartu zuen, honetan Espartak galtzeko aukera gehiago baitzuen. Espartak zuzeneko
gerra oso ongi burutzen zuen, baina denboran asko luzatuko zen gerra baten aurrean ahultasunak
erakusten zituen. Honen aurrean Atenaseko tropak hirian babestuta egongo ziren. Halaber, K.a.
430-429. urtean Egiptotik izurrite handi bat iritsi zen Atenasera eta biztanleriaren heren bat hil zen.
Izurrite hau ordea ez zen Espartara iritsi. Gainera, Atenasen egoera okertu egin zen, Atikako
biztanleria guztia bertan biltzen zelako gerraren ondorioz. Perikles ere hil egin zen izurrite honen
ondorioz.

Nahiz eta Perikles hil, Deloseko Ligaren batasuna ez zen puskatu. Hala ere hainbat errebolta (Potidea,
Korzira, Mitilene, Lesbos…) eman ziren liga barruan, baina Atenasek hauek zanpatzea lortu zuen.
Atenasek nagusigoa zuen itsas armadan, Grezia guztiko itsas armadarik indartsuena baitzuen, eta honi
esker Eginatarrak beraien irlatik botatzea lortu zuten. Era berean, Peloponesoa sarritan erasotu zuten
itsasoz, Espartak itsas armadarik ez zuela aprobetxatuz. Atensek Magna Grezia eta Siziliako itsas
bideak blokeatu zituen, Espartak izan zitzakeen laguntzak moztuaz eta polisa gehiago isolatuaz.

Beoziarrek atenastarren erasoak atzera botatzea lortu zuten eta K.a. 427. urtean Atenasen aliatu zen
Platea suntsitzea lortu zuten. K.a. 425-424 artean Atenasek Zitera, Pilos eta Nisea okupatu zituen. K.a.
424ean Espartak Kalzidia okupatu zuen eta Traziako hainbat lurralde kontrolatzea lortu zuen
Mazedoniaren laguntzarekin batera. Okupazio honekin Atenas pixka bat isolatua geratu zen.
Ondorioz, Atenas atera zen garaile gerraren lehen zati honetan.

5
6. Polis Klasikoa.

Niziasen bakea (K.a. 421-414).

Atenasen Nizias aukeratu zuten estratego bezala, eta nahiz eta erradikal moderatua izan, bakezalea
zen. Atenas oso egoera txarrean aurkitzen zen eta bakea aldarrikatzea erabaki zuen. Aldarrikatutako
bake hau hasiera batean 50 urtekoa izan zen, baina bietako inork ez zuen errespetatu. Baldintzak
hauen arabera, Atenasek zituen preso espartarrak aske utzi behar zituen eta Zitera zein Pilos koloniak
Espartaren kontrolpean utzi behar zituen berriro. Era berean, iloteen matxinadak zapaltzen lagundu
behar zuen Espartari. Espartaren aldetik, Traziako kostalde guztia Atenasi itzuli behar izan zion eta
platear lurrak Beoziaren esku utzi behar izan zituen. Nisea (Megarako portua), Korintoko zenbait hiri
eta Egina Atenasen esku utzi behar zuen.

Itun hauetako hainbat puntu ez ziren bete, gehien bat aliatuak ez zeudelako ados erabakiekin. Asko
gerraren ondorioz emandako aldaketak begi onez ikusten zituzten eta ez zitzaien gustatu gerra aurreko
egoera berean geratzea. Garai honetan Peloponoseko Ligako batasuna kolokan jarri zen. Aliatuak ez
zeuden ados hartu ziren erabakiekin eta K.a. 421ean elearrak, kalzidiarrak eta korintoarrak Argosen
bildu Espartaren aurkako liga bat sortzeko. Argos eta Atenasek aliantza bat eratu zuten eta horrela,
Atenas eta Espartaren arteko tentsioak areagotu ziren. Gainera, Atenasen Altzibiades agertu zen
(antiespartar erradikala) eta Nizias baztertu zuten.

K.a. 420ean elearrek ez zieten espartarrei Joku Olinpikoetan parte hartzen utzi. Espartak
Peloponesoko nagusigoa berreskuratzea lortu zuen eta K.a. 419an Korinto Espartaren aldera itzuli zen
berriro. K.a. 418an Mantineako batailan espartarrek argostar armada zanpatzea lortu zuten, eta bake
ituna sinatzera behartu zituzten. K.a. 417. urtean Espartak Peloponesoko Liga berregin zuen. K.a. 417
eta 414 urteen artean, Atenasen gatazkak egon ziren, Nizias (bakezalea), Alzibiades (anti-espartarra)
eta Hiperboloren (anti-espartar erradikala) jarraitzaileen artean. Testuinguru honetan burutu zuen
Atenasek Melos irlaren konkista K.a 416. urtean.

Bakearen azken bi urteetan, espedizio militar bat egon zen Siziliara. Arrazoi ofizialek zioten Siziliako
hainbat polisek greziar eta komunitate indigenek laguntza eskatu ziotela Atenasi Sirakusa eta bere
aliatuen aurka egiteko; arrazoi ez ofizialak, ordea, Alzibidesek boterea eskuratu nahi zuen gerra
egiteko eta polisaren gaineko kontrola izateko. Nizias erditik kentzeko beharra zuen, eta Nizias
Siziliara bidaltzearekin batera Atenaseko boterea eskuratu zuen. Atenastarrak behin irlara iritsi
zirenean bertako biztanleen laguntza jaso zuten eta Sirakusa setiatzea lortu zuten. Ez zuten greziar
kolonoengandik laguntza jaso, kolonoak eta Italia hegoaldeko koloniak Espartaren aldekoak zirelako.
Atenasek armada guztia galdu zuen eta 100 itsasontzi eta 15.000 gerlari galdu zituen. Gainera, Nizias
jenerala hil egin zen. Guda honek bigarren etapa honen amaiera suposatu zuen.

Gerraren azken fasea: Joniako edo Dezeliako gerra (K.a. 413-404).

414an, Atenasek Peloponeso erasotzea erabaki zuen, eta gerran lehenengo aldiz, Atenasek lurreko
eraso bat burutu zuen. Honen aurkako erantzun bezala, Peloponesoko Ligak kontraeraso bat burutu
zuen eta espartarrek Atikan zegoen Dezeliako gotorlekua okupatzea lortu zuten.

Gertaera honek Atenas barruan tentsio sozialak eratu zituen, eta gatazka politikoak geroz eta
handiagoak bilakatzen joan ziren. Hiriak bizi zuen egoera honi Deloseko Liga uztea erabaki zuten
polisak gehitu behar zaizkio, hala nola Eubea, Lesbos, Kios, Eritras edota Mileto. K.a. 412. urtean
Pertsia jokoan sartu zen Espartaren alde eginaz. Asia Txikiko eremu asko Atenasen aliatuak ziren eta
Pertsiak eremu hauek eskuratu nahi zituenez, Atenas ahultzeko Espartaren alde egin zuen. Hala ere

6
6. Polis Klasikoa.

laguntza hau ez zen militarra izan, ekonomikoa baizik. Alzibiadesek negozioak oztopatu nahi zuen eta
Pertsia-Atenas aliantza bilatu zuen.

Atenaseko erregimen oligarkikoa (K.a. 411).

Aldaketa bortitz bat egon zen Atenasen, eta demokrazia alde batera utzi zen. Estrategoa zen Pisandrok
armadako zati baten laguntzat oligarkia bat ezartzea lortu zuen. Hau ezarri zenean eskubide politikoak
5.000 pertsonari bakarrik aitortu zitzaizkien. Erregimena indarrez ezarri zenez, zigorrak inposatu eta
purgak egon ziren, eta ekklesia​k zuen garrantzia galdu egin zuen, funtzioa galdu zuelarik. Egoera
txarra zela ikusita, erregimen hau Espartarekin bakea sinatzen saiatu ziren, baina Espartak ez zuen
interesik bake honetan, bazekielako Atenas egoera ahul batean aurkitzen zela eta errazagoa izango
zela honi gerra irabaztea.

Atenas barruan zegoen egoera honek bi gobernu paralelo existitzea eragin zuen, zeren desagertu zen
ekklesiak eta itsas armadak gobernu paralelo bat eratzea erabaki zuten K.a. 411. urtean. Gobernu
honetako burua Alzibiades izan zen. Oligarken artean ere liskarrak agertu ziren, eta batzuk eratutako
sistema berria begi onez ikusten zuten bitartean, beste batzuk botere kontzentrazio handiago bat izan
nahi zuten, eta 5000 pertsonetako biltzarra murriztearen aldekoak ziren. Azkenean, Atenasen
berrezarpen demokratikoa eman zen. Atenasetik kanpo, Deloseko Ligan Atenasek inposatu nahi izan
zituen oligarkiek porrot egin zuten, eta K.a. 410erako ligako beste polis guztietan demokrazia
berrezarri zen. Gobernu paraleloak burututako ekintzetan garaipena eskuratu zuen, armadak Itsaso
Beltzeko eremuan itsas bataila ugari irabazi zituelarik.

Atenasen errekuperazio partziala (K.a. 411-406).

Atenasek errekuperazio bat ezagutu zuen, eta K.a. 410ean Zizikoko batailan atenastarrek espartarren
gaineko garaipena eskuratu zuten. Urte honetan Espartak bakera eskatu zion Atenasi, baina orain
honako hau izan zen bakeari uko egin ziona. K.a. 407an egoera nola zegoen ikusita, Periklesekin
gertatu bezala Alzibiades izendatu zuten hegemmon autokrator. Bitartean, Espartak erabaki
garrantzitsu bat hartu zuen. Gerran zehar itsasoko bataila guztiak galdu egin zituen, eta gerra irabazi
nahi bazuen, itsas armada bat garatu behar zuela ondorioztatu zuen. K.a 407. urtean Lisandro ​navarco
izendatu zuten, eta honi esker, Esparta itsasoko garaipenak eskuratzen hasi zen. Lisandrok Espartako
benetako itsas armada bat eratu zuen, ondo gidatutako itsas armada bat. Honi Espartak Ziro printze
pertsiarraren laguntza lortu zuela gehitu behar zaio, eta laguntza honi esker itsas armada eraginkor bat
sortzea lortu zuen. K.a. 406ean Espartarrek itsasoko garaipen definitiboa lortu zuten, eta honen
ondorioz, atenastarrek Alzibiades erbestera bidali zuten, stratego goren Konon izendatu zuten
bitartean.

Atenasen porrota.

K.a. 406ean pixkanaka peloponesoarrak itsasoaren jabe bilakatzen joan ziren. Atenasen azken
esfortzua Mileteneko batailakoa izan zen, baina berriro ere galdu egin zuen. Espartak itsas armada
berrosatu eta Helespontoa erasotu zuen, Bizantzio eta Kaltzedonia hartuaz. Honen ondorioz, Atenasek
ordura arte izan zuen hornidura jarioa eten egin zen, Itsaso Beltzeko sarrera Espartak kontrolatzen
baitzuen. Honek gosete handiak ekarri zizkion Atenasi. K.a. 405ean Egospotamoseko bataila eman
zen, eta bertan Atenasek itsas armada guztia galdu zuen, Periklesek sortutako itsas armada indartsuari
amaiera emanaz. Espartaren garaipenaren ondorioz, Asia Txikiko eta Deloseko Ligako beste aliatu
ugari babesik gabe geratu ziren, Atenasek itsasoko boterea galdu zuelako. Galera honen ondorioz,

7
6. Polis Klasikoa.

Atenasek fronte bakarra mantendu zuen, eta hau Atikan kokatzen zen. K.a. 405. urtean
peloponesoarrek Atenas setiatu zuten, eta K.a. 404ko udaberrian amore eman zuen polisak. Bake
negoziazioak hasi ziren, eta Atenas Espartaren menpe geratu zen.

Peloponesoko gerraren ondorioak.

Gerraren ondoren indar berri baten agerpena eman zen Grezian, Espartarena hain zuzen ere. Atenas
erabat suntsituta geratu zen, elementu defentsibo nagusiak ziren harresiak botatzera behartuak izan
zirelarik, eta demokraziaren desprestigio bat gauzatu zen. Horrela, herriaren gobernua aldarrikatzen
zuen sistema erregimen monarkiko baten aurrean galdu zuen. Atenasek sistema politikoko aldaketa
bat jasan zuen, eta beste hainbat eremuetan oligarkiak garrantzia hartzen hasi ziren berriro. Giza
galerak oso handiak izan ziren bai Atenas eta baita Espartan ere. Infanteria Atikan ezarri zenez,
bertako landa mundua erabat suntsituta geratu zen ere, armadak hornigaiak zakuratu egiten
baitzituzten. Polis batzuen desagerpena eman zen, Platea edota Melosen kasua adibidez.

Sizilia greziarrean Sirakusa bilakatu zen bertako jaun eta jabe. Atenasek orain ezin zituen bere
aliatuak babestu, eta konpromiso hauek Espartaren esku geratu ziren. Hau izan zen Erroma agertu arte
egon zen polisik garrantzitsuena. Tirania bat ezarri zen, baina Pisistratoren ildoko tirania bat, herriak
ondo ikusitako tiranotza bat izan baitzen. Hala ere, Espartak pertsiarrekin hainbat tratu eginak zituen,
eta behin gerra irabazia izan zuelarik, Asia Txikiko polisen kontrola pertsiarren esku utzi behar izan
zuen.

You might also like