You are on page 1of 2

Sección del País Vasco – Euskal Herriko Saila

“Mitologia klasikoko munstroak arte plastikoetan” poster-lehiaketa

SEEC Euskal Herriko Atalak “Mitologia klasikoko munstroak arte plastikoetan” poster-lehiaketa
aurkezten du.

Lehiaketa honek helburu du DBHko, Batxilergoko, Erdi Mailako Heziketa Zikloko eta
Unibertsitate Graduko ikasleek mitologia klasikoa ezagutzea eta sakontzea, munstroek arte
plastikoetan duten tratamendua aztertuz.

Lanek mitologia klasikoko munstroen irudikapena arte plastikoetan izango dute aztergai, hau
da,edozein motatako izaki beldurgarria, hibridoa, neurriz kanpokoa edo tamaina txikikoa.

Jarraian lehiaketaren oinarriak adierazten dira. Oinarriak SEEC/EuskalHerriko Atalaren blogean


argitaratu bezain pronto, posterrak aurkezteko epea zabalduko da eta 2021eko otsailaren 16an
itxiko da.

Oinarriak

1. Lehiaketarako posterrak banaka edo taldeka aurkeztu ahal izango dira. Gehienezko egile
kopurua 4 ikaslerena izango da.

2. Ezinbestekoa da Euskal Herriko edozein ikastetxe publiko edo pribatuko Bigarren


Hezkuntzako, Batxilergoko, Erdi Mailako Zikloko edo Unibertsitate Graduko ikaslea izatea.

3. Lehiaketa hiru kategoriatan antolatuta dago, kategoria bakoitzeko bi sarirekin:

1. kategoria: DBHko ikasleak. (1. saria: 60 euroko opari-txekea eta diploma, 2. saria: 30 euroko
opari-txekea eta diploma)

2. kategoria: Batxilergoko eta Erdi Mailako Zikloko ikasleak. (1. saria: 80 euroko opari-txekea eta
diploma, 2. saria: 40 euroko opari-txekea eta diploma)

3. kategoria: Unibertsitateko ikasleak. (1. saria: 100 euroko opari-txekea eta diploma, 2. saria:
50 euroko opari-txekea eta diploma)

4. Ikasle bakoitzak poster bakarra aurkeztu ahal izango du, baina poster bat baino gehiagoren
egilekide izan daiteke.

5. Posterraren gaia mitologia klasikokomunstroen irudikapena izango da artelan bakar batean


edo gehiagotan. Artelanaz edo artelanez gain, posterrean hurrengoko elementuak agertu
behar izango dira:

-Irudikatutako munstroaren izena. ç

-Munstroa irudikatzen duen artelanaren edo artelanen izenburua.

-Artelanaren edo artelanen egilearen izena.

1
Sección del País Vasco – Euskal Herriko Saila

-Irudikatutako eszenaren deskribapen laburra, latinez, antzinako grezieraz, euskaraz ala


gaztelaniaz (aukeran).

6. Posterrak irizpide hauen arabera ebaluatuko dira:

-Gailentasuna eta originaltasuna.

-Laburpena, zuzentasuna eta argitasuna eszena deskribatzerakoan.

-Balio estetikoa.

7. Posterra pdf artxibategi batean bidaliko da, 29 cm x 42 cm tamainan inprimatu ahal izateko.
Edozein teknika digital erabil daiteke.

8. Parte-hartzailearen datuak erantsitako dokumentu batean bidaliko dira: izen-abizenak,


kurtsoa, posta elektronikoa, ikastetxearen edo unibertsitatearen izena zein helbidea eta
irakaslearen izena zein posta elektronikoa.

9. 2021eko otsailaren 16ra arte (barne), posterra hurrengo helbide elektronikora bidaliko da:
seec.eh@gmail.com

10. Posterrean SociedadEspañola de EstudiosClásicoserakundearen logotipoa jarri behar da


derrigorrean.

11. Bidalitako poster guztiak SEEC- Euskal Ataleko blogean agertuko dira, baita Gasteizko EHU-
Letretako Fakultatean egingo den erakusketan ere.

You might also like