You are on page 1of 2

EDURNEZURI

Edurnezuri 1937an mundu honetara iritsi zenean, garai hartan maitagarrien ipuin
perfektutzat hartua izan zen, ustez osagairik onenak zituelako: printze eder bat, "Benetako
maitasunaren" musu bat, bizitzeko gaztelu bat eta ongiaren garaipena gaizkiaren gainean.
Baina zer egiten du berak pelikula osoan? Ihes egitea, Edurnezuri, bere amaordearen
jelosiaren betiko biktima bezala agertzen zaigulako: erregina gaiztoa. Eta salbamena edo
babesa gizakiengan aurkitzen du: ehiztariarengan, ipotxengan eta, azkenik,
printzearengan, zeinak musu bat besterik ez baitio ematen. Gainera, bere printzea,
"Maitasunez sorgindua", berarekin ezkondu eta bere gaztelura eraman arte itxaroten duen
bitartean, ipotxak prestatzen eta garbitzen aritzen da. Eta gero gizonek etxeko lanen ardura
etxean har dezaten nahi dugu, eta azkenean bere bizitza nekagarritik salbatzen dute,
onespenik gabeko musu bati esker.

ERRAUSKINE

Hamarkada bat pasatxo igaro ondoren, Errauskine (1950) iritsi zen, non zutabe matxista
berberak nola errepikatzen diren ikusten dugun, eta baten bat areagotu ere egiten den.
Errauskine, bere amaorde Lady Tremaineren aginpean zapaldua dago, gainera, bera da
etxeko lan guztiez arduratu behar da. Baina horrek ez dio eragozten eder eta delikatu
agertzea. Maitasunaren zain dago, hau da, bere etxetik salbatuko duen gizon/printze baten
zain.

Hemen gauzak okerrera egiten du, aberats itxura hartu behar duelako, ez da nahikoa
ederra izatea, printzeak berarengan arreta jarri eta maitemindu dadin. Errauskinek, gainera,
erresumako ezkongai gazte guztiekin lehiatu behar du, hauen artean bere ahizpaordeak
daudelarik.

SIRENATXOA

Arielekin inflexio puntu garrantzitsu bat gertatzen da, sirenatxoak gainazalaren mundua
ezagutu nahi duelako, erabat debekatuta duena. Ausarta, abenturazalea eta sortzailea da,
baina dena ondo zihoala zirudienean, gizona iritsi zen. Triton erregearen alabetatik
gazteenak bere ahotsa sakrifikatzen du salbatu zuen mutikoarekin topo egin ahal izateko,
eta nola ez, lehen begiratuan maitemindu zen mutikoaz.

Eta azkenean atzean uzten ditu bere mundua, bere familia, bere lagunak eta bere gorputza
eta berarekin egoteagatik aldatzen du. Eric printzeak zerbait sakrifikatu du? Ba ez. Arielek
bere ahotsa galtzearen gaiak mezu bikoitza du: alde batetik, ezagutzen ez duzun
norbaitengatik zure zati bat sakrifikatzen duzu, baina, beste alde batetik, mendetasuna
dago, emakume bat hobe baita isilik egotea eta ondo hitz egiten ez badu, argi eta garbi
uzten du Ursulak bere abestian:

Pobres almas en desgracia. No olvides que tu belleza es más que suficiente, los hombres
no te buscan si les hablas, no creo que los quieras aburrir. Allí arriba es preferido que las
damas no conversen a no ser que no te quieras divertir. Verás que no logras nada
conversando, a menos que los pienses ahuyentar. Admirada tú serás si callada siempre
estás. Sujeta bien tu lengua y triunfarás. Aunque bueno, vamos a romper una lanza a
favor de que con esta canción lo que Úrsula pretendía era convencer a Ariel de que
firmase el contrato.

You might also like