You are on page 1of 9

6.GAIA. HARREMANA: SISTEMA ENDOKRINOA ETA LOKOMOZIO APARATUA.

01.SISTEMA ENDOKRINOA,
02.GURUIN ENDOKRINO NAGUSIAK ETA BAKOITZAK JARIATZEN DITUEN HORMONAK,
03.SISTEMA ENDOKRINOKO GAIXOTASUNAK. OHITURA OSASUNGARRIAK,
ARIKETAK

1.Zer dira hormonak?


ZURE ERANTZUNA:
Guruin endokrinoek sortzen dituzten substantzia kimikoak dira eta mezuri kimiko gisa
jarduten dute, organo eta ehunetako prozesu ugari abiararaziz eta geldiaraziz, prozesuak
bizkortuz edo motelduz.

2.Azaldu irudi honetan ikusten dena zure hitzekin.

ZURE ERANTZUNA:
Guruin endokrinoko zelulek hormonak sortzen dituzte eta odolera jariatu.
Hormonak odolaren bidez organismoko zelula guztietara iristen dira baina hormona
bakoitzarentzat errezeptoreak dituzten zeluletan soilik izango dute eragina, hormona
konkretu horrentzako itu zeluletan.
Hormonek errezeptoreekin bat egitean erantzun bat abiaraziko da zelula barruan, erreakzio
kimiko konkretuak emango dira.

3.Nola azalduko zenuke nerbio sistemaren eta sistema endokrinoaren arteko lotura?
ZURE ERANTZUNA:
Garun enborreko atal bat den ​hipotalamoa​k lotzen ditu bi sistemak.
Hipotalamoa garun enborrean kokatzen da eta estimuluen seinaleak jasotzen ditu.
Hipotalamoak beste nerbio seinale batzuk eta hormona jakin batzuk sortzeko agintzen dio
hipofisiari.
Hipofisia guruin bat da eta hipotalamoaren azpian kokatzen da, hari lotuta.

4.Zer nolako harremana dago hipotalamoaren eta hipofisiaren artean?

ZURE ERANTZUNA:
Hipotalamoak nerbio sistemako seinaleak jasotzen ditu eta hipofisira bidaliko dituen beste
seinale batzuk sortzen ditu. Seinale horiek faktore askatzaileak edo inhibitzaileak izango dira
eta hipofisian eragina dute, hormonak sortzea kontrolatuz. Hipofisia hipotalamoaren
oinarriari lotuta dago.

5.Azaldu zure hitzekin eskema honetan adierazten dena.


ZURE ERANTZUNA:
-Estimulu batek nerbio seinale bat transmititzen du hipotalamora eta honi erantzunez,
hipotalamoak hormona bat jariatzen du hipofisira.
-Lehen hormona hori hipofisira heltzean, hipofisiak bigarren hormona bat jariatzen du
odolera.
-Bigarren hormona horrek guruin endokrino bat estimulatuko du, eta guruin honek hirugarren
hormona bat jariatuko du.
-Hirugarren hormona hau ehun konkretu bateko itu zeluletara iritsiko da eta zelula hauek
erantzun bat emango dute.
-Hirugarren hormona horren kantitatea odolean handia denean, hipofisiak eta hipotalamoak
hormona horren jariatzea inhibituko dute, hirugarren hormona horren jariatzea amaituz.

6.Egin liburu digitaleko ariketa hau eta ondo bete ostean itsatsi hemen pantaila
argazkia.
ZURE ERANTZUNA:
7.Egin liburu digitaleko ariketa hau eta ondo bete ostean itsatsi hemen pantaila
argazkia.

ZURE ERANTZUNA:

8.Bete eskuz irakasleak emandako fitxa.

ZURE ERANTZUNA:
9.Paperezko fitxaren atzean, egin eskuz eskema edo taula bat non guruin endokrino
nagusiak, bakoitzak jariatzen dituzten hormonak eta zein funtzio betetzen dituzten
agertzen diren.
ZURE ERANTZUNA:
GURUIN ENDOKRINOA HORMONA FUNTZIOA

Hazkuntza hormona Organismoko ia ehun guztien hazkuntza


estimulatzen du, bereziki, eskeletoarena.

Tirotropina​ (TSH) Tiroidearen hormonak sortzea


estimulatzen du.

Gonadotropak (folikulu Obulutegi eta barrabiletan eragiten dute.


ADENOHIPOFISIA estimulatzaileak​ FSH e ​ ta
(aurrekoa) luteinizatzaileak​ LH​)

Adrenokortikotropa Giltzurrun gaineko guruinetako jariaketa


(​ACTH​) estimulatzen du.

Prolaktina Bularrak haztea eta esnea sortzea


estimulatzen du.

Antidiuretikoa (​ADH) Giltzurrunetan eragiten du, gernuarekin ur


gutxiago kanporatzea eraginez.
NEUROHIPOFISIA
Oxitozina Erditzean, umetokiaren uzkurdurak
(atzekoa) abiarazten ditu eta erditu ostean, amaren
bularrek esnea jariatzea estimulatzen
dute.

T3 (triiodotironina) eta T4 Zelula gehienen aktibitate metabolikoa


(​tiroxina​) bizkortzen dute eta hazkuntza
kontrolatzen dute.
TIROIDEA
Kaltzitonina Kaltzioari hezurretan jalkitzen laguntzen
dio, eta odoleko kaltzio kontzetrazioa
txikitzen du.

Hormona paratiroideoa Odoleko kaltzio kantitatea handitzen du,


PARATIROIDEA hezurretatik askatu dadin estimulatuz.

Kortisola Glukosa sintetizatzea eta gantz eta


GILTZURRUN proteinak degradatzea eragiten du.
GAINEKO Ugariago jariatzen da estres egoeretan
GURUINAK_AZALA (adb.: infekzio edo traumatismo bat
dugunean).

GILTZURRUN Adrenalina Nerbio sistema autonomoaren aktibitatea


bizkortzen du estresari aurre egiteko
GAINEKO (bihotzaren eta arnasaren erritmoa
GURUINAK_MUINA bizkortzen du, giharrak indartu, ...).

Intsulina Odoleko glukosa kantitatea txikitzen du,


glukosa zeluletara sartuz.
PANKREA
Glukagoia Odoleko glukosa kantitatea handitzen du.

Testosterona Espermatozoideak sorrarazten ditu eta


BARRABILAK sexu karaktere sekundario maskulinoak
garatzen ditu.

Estrogenoa​ (estradiola eta Emakumeen sexu karaktere sekundarioak


OBULUTEGIAK progesterona) garatzen dituzte eta umetokia
haurdunaldirako prestatu.
10.Egin liburu digitaleko ariketa hau eta ondo bete ostean itsatsi hemen pantaila
argazkia.
ZURE ERANTZUNA:

11.Egin liburu digitaleko ariketa hau eta ondo bete ostean itsatsi hemen pantaila
argazkia.
ZURE ERANTZUNA:
12.Zer hormonak eragiten du kaltzioa hezurretan jalkitzea? Zein guruin endokrinok
sortzen du?
ZURE ERANTZUNA:
Kaltzitonina hormonak. Hormona hori tiroideak sortzen du.

13.Odoleko glukosa kantitateak gora egiten badu zein hormona sortzen da? Nola
funtzionatzen du?
ZURE ERANTZUNA:
Intsulina hormona sortzen da. Intsulinak glukosa zeluletara sartzea errazten du eta ondorioz
odoleko glukosa kontzentrazioa jeitsi egingo da.

14.Zein hormonak prestatzen ditu bularrak erditzearen ondoren eta estimulatzen ditu
esnea sortzeko? Zeinek estimulatzen du esnea jariatzea?
ZURE ERANTZUNA:
Prolaktina hormonak bularrak haztea eta esnea sortzea estimulatzen du.
Oxitozina hormonak erditzearen ondoren amaren bularrek esnea jariatzea estimulatzen du.

15.Kalean doberman txakur bat eraso egitera badatorkizu, zein hormona jariatuko du
zure gorputzak? Zein guruin endokrinok sortzen du?
ZURE ERANTZUNA:
Adrenalina hormona jariatuko da. Hormona hori giltzurrun gaineko guruinen muinek sortzen
dute.

16.Zer dela eta sortzen da hipotiroidismoa? Eta hipertiroidismoa?


ZURE ERANTZUNA:
Hipotiroidismoa tiroidearen hormona gutxiegi sortzeak eragiten du (metabolismoa moteldu:
gizendu, nekea, hotza, lo egiteko arazoak, ...).
Hipertiroidismoa tiroidearen hormona gehiegi sortzeak eragiten du (metabolismoa bizkortu:
argaldu, urduritasuna, insomnioa, ...).

17.Zertan datza diabetisak eta zein ondorio ditu pertsonarengan?


ZURE ERANTZUNA:
Diabetisak odolean glukosa kantitate handiegia izatean datza.
Zauriak behar bezala ixtea galarazten du, infekzioak errazago harrapatzea eragiten du,
sistema kardiobaskularrean, giltzurrunean eta erretinan eragina du, ...
18.Nanismoa eta gigantismoa eragiten duen hazkuntza hormona zein guruin
endokrinok ekoizten du?
ZURE ERANTZUNA:
Hipofisiak ekoizten du (aurrekoa edo adenohipofisiak).

19.Egin liburu digitaleko ariketa hau eta ondo bete ostean itsatsi hemen pantaila
argazkia.
ZURE ERANTZUNA:

You might also like