You are on page 1of 8

29130679

Loaren onurak
Didaktkaria: Maddi Zubiaurre Otamendi

Loaren onurak
Loa eta loaren inguruko zenbait kontu nahiko ezezagun zaizkigu oraindik. Zalantzarik gabe garrantzi
handiko gaia da, egunaren herena (8 ordu gutxi gorabehera) zeregin honetan ematen baitugu.
Sekuentzia honetan, lo ondo egiteak dituen onurez jabetuko zara, baita erdipurdi edo kaskar egiteak
dituen ondorioez ere. Hauxe da, horretarako, eskaintzen dizugun ariketa sorta. Ez begirik bildu eta erne,
hastera goaz eta!
1) Gaian sartzeko galderei erantzun.
2) Entzungaia entzun eta baieztapenak egia ala gezurra diren adierazi.
3) Loaren inguruko testua osatu.
4) Loari buruzko hiztegia landu eta aholkuak emateko egiturak errepasatu.
5) Ikaskideari ahots mezua bidali, ikasitako hiztegia eta aholkuak emateko egiturak baliatuz.

Ondo lo egitea
oso
onuragarria
da. Argazkia:
Pxhere

1. Gaian sartu
Talde txikian jarrita, erantzun honako galdera hauei.

Zure ustez, garrantzitsua da ondo lo egitea? Zergatik?


Baduzu ondo lo egiteko sekreturik? Hala bada, zein da?

giten
a i z ki lo e so umore i
G o n
nean naiz
duda an egoten
e 1
txarr
29130679
Loaren onurak
Didaktkaria: Maddi Zubiaurre Otamendi

2. Adi entzungaiari
Entzun Euskadi Irratiko pasarte hau eta baieztapenak egia ala gezurra diren adierazi.

https://labur.eus/tjSFj

Lo ondo egiten
dugunean,
hobeto sentitu
ohi gara.
Argazkia:
Pixabay

Egia Gezurra

1- Loaren gaia nahiko arrotza zaigu oraindik.

2- Ikerketek diotenez, lo gaudenean, garunak atseden hartzen du eta lasaitu


egiten da.
3- Zenbat eta okerrago lo egin, oroimen hobea izango dugu.
4- Hipokanpoei esker, gauez, egunez ikasi eta bizitako guztia barneratzen dugu.
5- Gauetan garunak behar ez duena kanporatu ohi du.
6- Metabolitoak zeluletatik ateratako substantzia batzuk dira.
7- Azterketen arabera, egunez garuna behar bezala ez “garbitzeak” ondorio
kaltegarriak izan ditzake gure osasunean

Zuzendu ariketa eta jaso entzungaiko ideia horietatik zeintzuk egin zaizkizun ezagunak eta
zeintzuk izan diren berriak zuretzat. Alderatu ikaskide batekin zuk jasotako ideia horiek.

Aurretik banekiena Entzungai honetan ikasi dudana

1. ....................................................... 1. .......................................................

2. ....................................................... 2. .......................................................

3. ....................................................... 3. .......................................................

4. ....................................................... 4. ....................................................... 2
29130679
Loaren onurak
Didaktkaria: Maddi Zubiaurre Otamendi

3. Testua osatu
A) Irakurri Argia aldizkariko testua eta hutsune bakoitzean jarri dagokion testu zatia.

A) esna egotearen eta lo egotearen artean korrelazioa dagoela energia kontsumoari dagokionez
B) gau oso batean lo ez egitean
C) eta hurrengo 8ak lotan igaro zituzten
D) bi xerra ogik edo 225 mililitro esne erdigaingabetuk duten kaloria kopurua

Lo egiten ez denean, kaloriak erretzen dira

Joxerra Aizpurua Sarasola


2011ko urtarrilaren 30a

Journal of Physiology aldizkarian argitara emandako artikulu batean, gau batean lorik ez egiteak 135 kaloria erretzea
dakarrela adierazi du. Hau da, ……….(1)………. . Beste era batera esanda, ……….(2)………., ordu-erdiko ibilaldi arin batean
gastatzen dugun energia kopurua gastatzen da.

Datu hori lortzeko, 7 heldu gazte hautatu zituzten hainbat proba egiteko. Lehen egunean, 16 ordutan esna mantendu
zituzten, ………. (3) ………. . Bigarren eta hirugarren egunetan, 40 ordu esna egon eta gero, 8 orduko loaldia egin zuten.

Horrenbestez, Kenneth Wright ikerlariak frogatutzat eman du ………. (4) ………., eta lorik ez egiteak metabolismoan
kostua baduela.

B) Ariketa zuzendu ondoren, irakurri lasai testua, oso-osorik, eta solastu talde
txikian irakurritako testuaren inguruan:

Harrigarria egin zaizue Kenneth Wright ikerlariak frogatu duena? Zergatik?

Ikerketa ugari egin dira loaren inguruan . Argazkia: Pixabay


3
29130679
Loaren onurak
Didaktkaria: Maddi Zubiaurre Otamendi

4. Loari buruzko hiztegia lantzen

Binaka, arreta jarri ondoko esaldietan:

- Ume hau loak kiskalita dago! (1) - Amesgaiztoak izan (2) ditut bart, eta
- Nik, zu banintz, lehenbailehen jarriko nuke nekearen ondorioz, burua altxa ezinik (3) igaro
lotan. dut goiz osoa!
- Erlaxatzeko ariketak egiten proba dezakezu ea
hobeto lo egiten duzun!
- Gau osoan ez dut begirik bildu (4) eta
leher eginda nago!
- Aita lo seko dago (5) sofan.
- Niri baso bat esne bero edateak izugarri
laguntzen dit lo ondo egiteko. - Leher eginda iritsi da lanetik, saia zaitez ez
esnatzen.

- Aldarte txarrean (6) ikusten zaitut gaur.


Haserre zaude? - Gauero erdi lo geratzen (8) naiz sofan.
- Ez, baina gau txarra pasa dut eta - Niri ere antzera gertatzen zait, ez dakit nola
logaletuta nago (7). lagundu.

Ezagunak egin al zaizkizue egitura horiek?


Idatzi zein den bakoitzaren esanahia eta zein egoeratan erabiliko zenituzketen.

Esanahia Zein egoeratan?

1. Leher eginda egotea, loak amorratzen, erretxinduta. 1. Norbait oso logaletuta ikusiko banu.

2. ....................................................... 2. .......................................................
3. .......................................................
3. .......................................................
4. .......................................................
4. .......................................................
5. .......................................................
5. .......................................................
6. .......................................................
6. .......................................................
7. .......................................................
7. .......................................................
8. .......................................................
8. .......................................................

Horiez gain, bururatzen al zaizue besterik? Hala bada, esan zein eta noiz erabiltzen duzuen. 4
Zuzendu ariketen erantzunak talde handian.
29130679
Loaren onurak
Didaktkaria: Maddi Zubiaurre Otamendi

Ekarrizketa horietan, loarekin lotutako hiztegiaz gain, aholkuak emateko zenbait egitura
agertzen da, saia zaitezte identifikatzen, eta horiez gain besterik bururatzen bazaizue erantsi.

1. Nik, zu banintz ..........nuke


2. .......................................................
3. .......................................................
4. .......................................................
5 .......................................................

Argazkia: Pixabay

Gainerako gelakideekin alderatu zuen erantzunak.

5. Ikaskideari ahots-mezua bidali.


Zuen ikaskide Aitorrek ondorengo mezua bidali dizue Whatsapp taldera.

Aupa!
Lo egiteko arazoekin nabil, ez naiz ongi sentitzen eta ikastaroa uztea
erabaki dt. Penaaaa…baina ezin Aholkurik baduzue, ongi etorria izango
da! Mila esker eta mx bana!

Binaka jarrita, Aitorri ahots-mezu bat bidaliko diozue, bere arazoa hobetzen lagunduko dioten
aholku pare bat emanez. Saia zaitezte 4. ariketan landu dituzuen hiztegia eta aholkuak
emateko egiturak erabiltzen.

Ongi lo egiteko aholkuak

- ………………………………………………......................
Entzun grabaketak gelan
eta osatu ongi lo egiteko - ………………………………………………......................
aholku-zerrenda. - ………………………………………………......................
- ……………………………………………….......................
- ……………………………………………….......................
- ……………………………………………….......................

5
29130679
Loaren onurak
Didaktkaria: Maddi Zubiaurre Otamendi

ERANTZUNAK
2. Entzungaia entzun
Egia Gezurra

1- Loaren gaia nahiko arrotza zaigu oraindik.

2- Ikerketek diotenez, lo gaudenean, garunak atseden hartzen du eta lasaitu


egiten da.
3- Zenbat eta okerrago lo egin, oroimen hobea izango dugu.
4- Hipokanpoei esker, gauez, egunez ikasi eta bizitako guztia barneratzen dugu.
5- Gauetan garunak behar ez duena kanporatu ohi du.
6- Metabolitoak zeluletatik ateratako substantzia batzuk dira.
7- Azterketen arabera, egunez garuna behar bezala ez “garbitzeak” ondorio
kaltegarriak izan ditzake gure osasunean

3. Testua osatu
Lo egiten ez denean, kaloriak erretzen dira

Joxerra Aizpurua Sarasola / 2011ko urtarrilaren 30a

Journal of Physiology aldizkarian argitara emandako artikulu batean, gau batean lorik ez egiteak 135 kaloria erretzea
dakarrela adierazi du. Hau da, bi xerra ogik edo 225 mililitro esne erdigaingabetuk duten kaloria kopurua (D).
Beste era batera esanda, gau oso batean lo ez egitean (B), ordu-erdiko ibilaldi arin batean gastatzen dugun energia
kopurua gastatzen da.
Datu hori lortzeko, 7 heldu gazte hautatu zituzten hainbat proba egiteko. Lehen egunean, 16 ordutan esna mantendu
zituzten, eta hurrengo 8ak lotan igaro zituzten (C). Bigarren eta hirugarren egunetan, 40 ordu esna egon eta gero, 8
orduko loaldia egin zuten.
Horrenbestez, Kenneth Wright ikerlariak frogatutzat eman du esna egotearen eta lo egotearen artean korrelazioa
dagoela energia kontsumoari dagokionez (A), eta lorik ez egiteak metabolismoan kostua baduela.

4. Loari buruzko hiztegia lantzen


Esanahia Zein egoeratan esango zenioke norbait?
1- Loak kiskalita egon = leher eginda egotea, oso Norbait oso logaletuta /loguraz erreta ikusiko banu.
nekatuta, loak amorratzen, erretxinduta.
2- Amesgaiztoak izan = amets txarrak egin Gau txarra pasa duenean galdetuko nioke ea
amesgaiztoak izan dituen.
3- Burua altxa ezinik egon= neka-neka eginda egon Goiza neka-neka eginda/leher eginda igaro izan banu.

4- Begirik ez bildu= lorik ez egin Gaua lorik egin gabe pasa izan banu.

5- Lo seko egon = oso lo sakona izan Norbait oso erraz lo geratzen denean, eta oso sakon.

6- Aldarte txarrean / txarreko egon= umore txarrean Petralduta edo umore txarreko ikusiko banu.
egon, ozpinduta
7- Logaletuta egon = logale handia izan Norbait etengabe aharrausika ikusiko banu.
6
8- Erdi lo geratu = Ia-ia lo hartu Norbaitekin hizketan ari naizela begiak ixten zaizkiola
ikusiz gero.
29130679
Loaren onurak
Didaktkaria: Maddi Zubiaurre Otamendi

ERANTZUNAK
1. Nik, zu banintz ..........nuke
2. .........proba dezakezu
3. Niri ......t(z)eak izugarri laguntzen dit
4. Saia zaitez ........................t(z)en
5 .......................................................

TRANSKRIPZIOA
Igotz Alkorta esataria.Aii! Ze (Zein) garrantzitsua den ondo lo egiten (egitea)! Nahiz eta espero dugun gaur inor ez dela lokartuko gu
entzunez. Loaz ariko zaigu gaur Idoia Mujika, Materiaren Fisika Zentroko komunikazio- eta dibulgazio-arduraduna. Kaixo, Idoia.
Idoia Mujika.Egun on, Igotz.
Igotz Alkorta. Science aldizkariak eman dizu honetaz hitz egiteko motiboa, ezta?
Idoia Mujika. Bai, pentsa zein garrantzitsua den Science bezalako aldizkari potente batek zenbaki oso bat eskaini dio gai honi eta gaur egun
martxan dauden ikerketei, ze (zeren) izan ere, ez dakigu hainbeste loari buruz, Igotz, eta hau garrantzitsua da, ze (zeren) pentsatzen
baduzue ondo (ondo pentsatzen baduzue), lo gaudenean, oso vulnerable (ahulak/zaurgarriak) gara. Hor desagertzen gara, eta guztiz
gelditzen gara, ba, (bada) inguruaren menpe, ez? Erantzun sinpleena izan daiteke: (baina bueno eske) izan ere, lo zaudenean (gaudenean),
gure garuna dela gehien lan egiten duen organoa, ze (zeren) ezer ez (ezer) ezin dugu egin garunetik pasa gabe…
Igotz Alkorta. Garunak agindu gabe…
Idoia Mujika. bai, deskantsatu behar du ere (deskantsatu ere egin behar du), orduan, deskantsatzen dagoela. Baina ikerketek diote lo
gaudenean, garuna ez dagoela lo, aktibitatea neurtuz gero, oso handia dela. Orduan, hor, beste zerbait geratzen ari da, eta zerbait hori
ikertzen ari dira.
Igotz Alkorta. Lo faltak dituen ondorio kaltegarriak, hor ikerketa aurreratua dago, baina ondo lo egiteak ze(r) onura dakartzan…Hori
galdetuko bagenu?
Idoia Mujika. Ez dago hain argi, baina badira ikerketa batzuk, eta badaude lan talde batzuk justu zentratuta daudenak horretan (hori lantzen
dutenak); orduan, ze onura ekartzen dituen? Ba, oroimena landu egiten (lantzen) dugula. Lo gaudenean, egunean gertatutako guztia,
ikasitako guztia nolabait txertatu behar da gure garunean oroimen bezala, berriz ere gogoratu dezagun. Ni (nik), adibidez, nire semeei esaten
diet “gaur ikasitako guztia, orain gauean ikusiko duzue nola bihar ja gaur ikasi duzuena, praktikan jarri duzuena, bihartik aurrera ja betirako
(eukiko) edukiko duzuen ezagutza bezala; ba, hori frogatuta dago. Bereziki hipokanpoak testuinguruan kokatutako zer, noiz, nola…ba, (bada)
lo garaian, esnaldiko guzti hori hipokanpoan ikusten da aktibitate handia dagoela, uhin batzuk sortzen direla, eta hor gertatzen ari dena da,
ba, (bada) esaten duguna, neurona horietan txertatu egiten da ikasi dugun guztia. Baina, badago beste gauza bat, eta hau bai nik ez nekiela:
zakarra ateratzen dugu gauez.
Igotz Alkorta. Behar ez duguna, alegia.
Idoia Mujika. Bai, garbiketa prozesua egiten da garunean. Aipatu dugun aktibitate guzti hori izango litzateke, ba, gure garuna fabrika txiki bat
izango balitz bezala, martxan dagoenean, hor zelula guztiak elikagai pila bat kontsumitzen dira; izan ere, esaten da ehuneko energiaren 25a
(25) gure garunak kontsumitzen duela; orduan, egunean zehar, zakarra pilatzen doa, eta, ba (bada), horiek metabolitoak deitzen dira, ez? Ba,
zeluletatik ateratzen diren substantziak. Ba, sartzen dituzte elikagaiak, sartzen dute oxigenoa, erreakzio kimiko pila bat egiten dira, eta
metabolitoak sortzen dira. Eta guzti horiek nolabait pilatzen doaz, ze (zeren) lanean dagoen bitartean, hortikan (hortik) ez da pasatzen
garbiketa zerbitzu hori. Ba, gauean, ja lo gaudenean, aktibitatea (aktibitateak) jarraitzen du, baina aldatzen da zeharo. Beraz, gertatzen
bazaizue niri gertatu zitzaidan bezala, umea lokartzerakoan, Leonek galdetu zidala - “ baina, zergatik egin behar dugu lo?”- esan nion iruditu
zitzaidana zentzuzkoena (zentzuzkoena iruditu zitzaidana) - “lo egin behar da!” . Eta orain, behintzat, badauzkagu hiru arrazoi, ez?
Lehenengoa: lo ez egiteak zer dakarren.
(...)

7
29130679
Loaren onurak
Didaktkaria: Maddi Zubiaurre Otamendi

(...)
Igotz Alkorta. Ondorio txar asko dituela.
Idoia Mujika. Eta beste bi…
Igotz Alkorta. Oroimena lantzen laguntzen digula; alegia, ikasi dugun hori ordenatuta esnatuko garela, eta alferrikakoa dugun hori edo hor
pilatu zaigun zakar hori ateratzeko ere balio duela.
Idoia Mujika. Bai, ze (zeren) frogratuta dago ere metabolito horien artean badago (badagoela) molekula bat, metatuz gero, lotura estua
daukala (daukana), adibidez, Alzheimer bezalako gaixotasunetan (gaixotasunekin). Garbiketa zerbitzu hori gure garun mailan ere
ezinbestekoa da.
Igotz Alkorta. Entzule, egizu lo lasai...
Idoia Mujika. Egun on eta ondo lo egin!

Hiztegi lagungarria

Loaz ariko zaigu. Loari buruz hitz egingo digu.

Inguruaren menpe egon. Zerbaiten menpe egon. Horren baitan egon.

Neurtuz gero. Neurtzen bada.

Nolabait txertatu. Modu batera edo bestera itsatsi.

Zeharo aldatzen da. Erabat, goitik behera, aldatzen da.

You might also like