Professional Documents
Culture Documents
AURKIBIDEA
SARRERA 2
KURRIKULUMA: KONPETENTZIAK, EDUKIAK 5
METODOLOGIA 10
EBALUAZIOA 13
1.- Jarduera 18
ZENBIKETZE SISTEMAK HIZKUNTZA DESBERDINETAN 18
2.- Jarduera 19
EUSKAL ZENBAKITZE SISTEMAK: BOSTARRA, HAMARTARRA, HOGEITARRA 19
3.- Jarduera 20
EUSKAL ZENBAKITZE SISTEMAK 20
4.- Jarduera 21
IKONOGRAFIAK 21
5.- Jarduera 22
EUSKAL ERROTARIAK 22
6.- jarduera 23
EUSKAL HERRIKO NEURRIAK 23
7.- Jarduera 25
ZENBAKI SISTEMA: OINARRIA 25
8.- Jarduera 26
KODEAK DESZIFRATZEN 26
9.- Jarduera. 28
IDAZKERA ZIENTIFIKOA - DESKONPOSIZIO POLINOMIKOA 28
10.- Jarduera 31
BERREKETAK 31
11.- Jarduera. 33
BURU MAPA 33
Eranskinak 34
E1.- Zenbakiak Hizkuntza desberdinetan 34
E2.- Zenbakien Jatorria 37
E3.- Euskal Zenbakitze Sistema Hogei-tarra 40
E4.- Errotarien Zenbakitzea eta Ikonografia 42
E5 - Euskal Herrian erabilitako neurriak 46
E6.- Ikonografiak 49
E7.- Zenbaki Sistema Ezagunenak 54
E8.- Sistema Hamartarra eta deskonposizio polinomikoa 59
E9.- Idazkera Zientifikoa 62
E10.- Berreketak 66
E11.- Buru Mapak 68
BIBLIOGRAFIA 69
SARRERA
Proiektu honetan oso presente izan da gaur egungo Hezkuntza prozesuaren jomuga era
egokian : “JAKITEA + EGITEN JAKITEA + IZATEN JAKITEA “, uztartzea da.
Hezkuntzaren xedea, unean uneko gizartean norbanakoa bizi eta etorkinunean garatu
ahal izateko baliabideak eskaintzea da, baita aurretik herri gisa eta kontxtuan bizitakoa
ezagutuaz. Hau da, gaur egungo gazteei beharrezko gaitasunak bereganatzen laguntzea
da heziketaren funtsa eta horretarako gaitasunetan oinarritutako Hezkuntza gauzatu
nahi da. Europan Bizitzaren zehar etengabe ikaste-irakaste prozesuari buruz egin den
hausnarketa abiapuntu izango dugu proiektu honetan.
Matematika, kontatzeko eta sailkatzeko beharretik sortu zen. Urte askotan espazio eta
kopuruaren zientzi formal gisa ezagutu izan zen, baina gaur egun, zientzien berezko
lengoaiaz gain, analisirako eredu eta prozedimentu multzo zabal batek osatzen du.
Errealitatearen hainbat arloren arteko erlazioen analisi, kalkulu, neurketa eta
estimaziorako beharrezko tresna eta eredu multzoa dela esan genezake, beraz,
Matematika. Oraingoan hainbeste aipatzen den Adimen Artifizialeren oinarrian dago ere
Matematika eta Estatistika, hau da, sare neuronalen atal zabal eta konplexua.
Gure ikasleek Matematika, ezaugarri propioak dituen dituen hizkuntza bat bezala
erabiliko dute eta ezagutzaren komunikazio eta lanketan hizkuntza matematikoa
erabiltzea ahalbidetu behar da. Oinarrizko konpetentzien garapenean, Matematikak,
funtsezko papera izan behar du ikasketa prozesuan.
Egitasmo honetan arreta berezia emango zaio bizi garen herriaren ezagutzari (gure
kultura, gure hizkuntza, gure ingurunea…).
Matematika bizia baita eta gure inguruko errealitatea ezagutzeko eta garatzeko
ezinbesteko tresna izanik, beharrezkotzat jotzen dut gure ingurune hurbila ezagutzetik
abiatzea. Euskal Kulturan Matematikak bere tokia izan du aspalditik eta hori ezagutzetik
abiatuko gara etorkizunera.
“bost-arra” erabili ohi zuten, “berezko ikonografiarekin”. Mus-ean ere, gurean ohiko izan
den karta jokoan, zenbakitze sistema bost-arra erabili ohi dugu.
EDUKIAK :
➢ Zenbakitze sistemak.
➢ Oinarriak.
➢ Zenbaki hamartarrak.
➢ Idazkera Zientifikoa.
OINARRIZKO KONPETENTZIAK:
A1.Zenbaketa
A1.2 Zenbaketa zenbatetsiko teknikak zuzeneko zenbaketa ezinezkoa, neketsua
edo nekeza den egoera errealetan (manifestazio bateko parte-hartzaileak,
KONPETENTZIA ESPEZIFIKOAK:
Deskriptore operatiboak: STEM1, STEM2, STEM3, STEM4, KD2, KPSII5, EK3, KAKK4
Deskriptore operatiboak: STEM1, STEM2, KD3, KD5, HK4, EK2, EK3, KAKK1.
Deskriptore operatiboak: HKK1, HKK3, KE1, STEM2, STEM4, KD2, KD3, EK3, KAKK3.
Aurrekoari lotuta bereziki EUSKAL DIMENTSIOA LANDUKO DUGU ERE, beti ere
ikasleak bere ingurunea eta bere herria ezagutzetik datorkion aberastesuna eskeini
METODOLOGIA
OINARRIZKO PRINTZIPIOAK
Edozein ikasketa ikaslearen esperientzia, kontzeptu eta edukietatik abiatu beharko
litzateke. Hau da, lehendik duen ezagutzaren eskemetatik eta bere bizitzako kontestutik.
Eduki berriak planteatzerakoan, ikasleak lehendik dituen eskemekin erlazionatu ahal
izateko moduan egin behar da. Edukiak eskema kontzeptualetan antolatu behar dira,
alegia, informazio multzo ordenatu batean, ikasleak bere estruktura kognitiboan txertatu
ditzan.
Ezagutza modu honetan antolatu ahal izateko, ordea, ezagutza matematikoen barne
antolaketa ikasleen antolaketa kognitibora moldatzeko ahalegina egin beharra dago.
Lau oinarrizko printzipio hauetan oinarrituko da irakasleak ikasleekin egin beharreko lana:
1. Ikasketa aktiboa. Ikaslearen aldetik lan handia eskatzen du, eduki berriak bere
estruktura kognitiboarekin erlazionatu behar baititu. Prozesu honetan laguntzeko
irakasleak honako egin behar du: Ikaslearengan proposatzen den ezagutzarekiko
esperientziak eta ezagutzak eraginarazi eta aurrez dituen ezagutzak kontuan hartuta
eduki berriekin loturak sustatu. Edukiak finkatzeaz gain, ikasleak jarrera ona izatera
bultzatu behar dugu.
eman daitezke. Edukien sekuentziazio egoki batekin, zailtasunak ekidin ditzake irakasleak
eta bere orientazioarekin gainditu. Ikasketaren ikuspegi hau kontuan hartu beharko da
ikasketarako jarduerak eta ebaluazioa diseinatzeko irizpideak zehazterakoan. Era berean,
aniztasunaren trataeran ere kontuan hartu beharko dira planteamentu hauek, alegia,
curriculumaren dibertsifikazio edo moldaketak egiterakoan.
IRAKASLEAREN ROLA
Irakaslearen rola ikaslearen ikaste irakaste prozesuan oso garrantzitsua da. ‐
Irakaslearen lan nagusia ikasleen ikaskuntza prozesuan orientatzea da. Horretarako,
momentu oro edukien barneratzea modu konstruktibo eta sekuentziatu batean egingo ditu
ikasleek erraztasunez kontzeptuak bereganatzeko. Jarduera didaktikoak, motibazioa piztu
behar dute ikaleengan heuren espektatiben arabera diseinatuko direlarik erritmo
desberdinak kontuan hartuz.
Irakasleak ondorengo ezaugarri eta jokaerak izan behar ditu modu egoki batean
funtzionatzeko:
freskatzeko, ideiak barneratzeko eta testu bat ulertu dela ziurtatzeko kasu praktiko bat,
problema bat, kasu praktikoak edo proiektua planteatzerako garaian erabil daiteke.
1-2-4: 4-ko taldeak osatu ostean irakasleak galdera edo problema desberdin bat
proposatzen dio talde bakoitzari. Aurrena banaka egiten da problema, gero binaka
laburtzen da problema eta azkenik taldeko lauen laburpena osatzen da eta zuzendu
ostean, klase aurrean azaldu eta banatzen da. Ikaste prozesuko edozein fasetan erabil
daiteke.
Arkatzak erdira: Problemen ebazpen baten aurrean talde txikitan adostasun batera heldu
behar dira ezer idatzi aurretik. Lehenengo kideak problema irakurri eta ulertu ostean
besteei azaldu eta denen artean adostu ostean eskema, grafiko bidez idatziko dute egin
beharra. Bigarren kideak problemaren planifikazioa esplikatuko du hirugarrenak ebazpena
eta azkenak egiaztatu egingo du. Era honetan, denek daukate protagonismoa eta parte
hartze aktiboa bultzatzen da.
Folio birakaria: 4-ko taldeak osatu ostean irakasleak 4 galdera edo problema desberdin
bat proposatzen dio taldekide bakoitzari. Taldekide bakoitzak problemaren datuak eta
helburua zehaztuko du. Behin hori zehaztuta, erlojuaren orratzen norabideari jarraituta
ondoan duen kideari pasatuko dio. Horrek, problema irakurri, datuak ondo daudela
ziurtatu eta zer egin adierazi beharko du. Hurrengoak aurreko guztia ulertu eta aztertu
ondoren problema ebatziko du. Eta azkeneko kideak, problema osoa gainbegiratu eta
emaitza eta ondorioa idatziko ditu. Era horretan, taldekide guztiek fase guztiak pasako
dituzte, bakoitzak kolore ezberdina erabiliz prozesuan, irakasleak bakoitzaren jarraipena
egiteko aukera izanik.
EBALUAZIOA
Ebaluazioa ikaste prozesuko momentu denen eta esku hartzen duten faktore guztien
hausnarketa kritikoz osatuta dago, guzti honek ikaste prozesuaren emaitzak zeintzuk izan
daitezkeen, diren edota izan diren zehazteko balio du.
Horregatik, ebaluazioak aurrez proposaturiko helburuak zein mailatan lortu diren zehaztu
beharko da ikaslelorpen mailak zehazteko erabiliko diren kalifikazio irizpideak desberdinak
izango dira, gaiaren araberakoak, aspektu teoriko edota praktikoak kontuan hartuz.
Horretarako:
➢ Behaketa lanak eta jarrera (bakarka zein taldeko lanetan): Interesa, autonomia,
errespetua, ulermena, arrazonamendua parte hartzea eta elkarlana.
➢ Kasu praktikoak eta problemak (bakarka zein taldeko lanetan): Prozedura, kalitatea
eta entregatzeko data, besteak beste.
➢ Proiektua (bakarka zein taldeko lanetan): txostenaren kalitatea eta formatu egokia
erabiltzea, epeak betetzea, ahozko aurkezpena eta komunikazioa baloratuko dira.
Baliabide didaktiko hau osoan ebaluatzeko prestatua dago, konpetentzia guztiak garatuz
eta ikaslearen ikaste prozesua elikatuz. Jarduera bakoitzak helburu zehatzak dauzka
euskal dimentsioa eta matematikako ezagutzak uztartuz. Horregatik, nahi izanez gero,
zatika landu daiteke, uneko jarduerak eginez eta ebaluatuz.
Guzti hau ebalualetzeko tresna analogiko eta digitalak erabiliko ditugu. Bertan erabiliko
diren eskalak linkert-5 eta kuantitatiboa 5-ekoa izango dira.
Ikasle/gelakide bati
Gelan landu duguna
Ez dut ulertzen. Primeran ulertu dut. erakusteko gai izango Irakaslearen oharrak
EDUKIA
nintzate.
TALDELANAREN KOEBALUAZIOA
KOADERNOAREN ERRUBRIKA
ADIERAZPENA Adierazpen oso Azalpenak onak Azalpenak txarrak Azalpenak ez dira Ez du ezer
ona dauka. dira. dira. ulertzen, sintaxis adierazi
Ez du akats Akats ortografiko Akats eskasa.
ortografikorik. batzuk ditu. ortografikoak ditu. Akats ortografiko
asko ditu.
BOLUMENA Oso baxu hitz egiten du, ez Baxu hitz egiten du. Ahotsa gehiegi altxatzen du. Bolumena egokia da
zaio entzuten. egoerari begira.
GORPUTZ JARRERA Ez die entzuleei begiratzen. Batzuetan bizkarra ematen Publikoari begira dago, baina Postura naturala du
du. postura ez da egoerarekiko egokia. eta entzuleei begira
dago.
EDUKIA Edukirik gabeko informazioa Edukia azaltzen du, baina Edukia azaltzen du, baina batzuetan Edukia ondo azaltzen
azaltzen du. datu batzuk ez. gaitik ateratzen da. du gaitik atera gabe.
INFORMAZIOAREAREN Ordenarik gabe eta ideien Errrepikapen eta akats Nahiko ordenatuta dago. Ondo antolatuta eta
ANTOLAMENDUA errepikapena. batzuk. ordenatuta dago.
HIZKUNTZAREN Esaldiak amaitu gabe eta Hizkuntza ulergarria da, Hiztegia egokia da eta azalpenak Hiztegia aberatsa da
ZUZENTASUNA ulertzeko zailtasunak. baina sinplea. ulergarriak dira. eta esaldiak zuzenak
dira.
1.- Jarduera
ZENBIKETZE SISTEMAK HIZKUNTZA DESBERDINETAN
Ikusi hizkuntza ezberdinetan osatuta dagoen E1 taula, eta taldeka egin honako ariketa
hauek:
1. Taulan hainbat hutsune daude, bete itzazue.
Erantzunak aztertu ostean, talde guztiok BATERA laburpen-ondorio batzuk atera eta
hauek idatziz jaso.
100
2.- Jarduera
EUSKAL ZENBAKITZE SISTEMAK: BOSTARRA, HAMARTARRA, HOGEITARRA
Testua hauek irakurri, ulertu eta azaldu E3, E5, E8 ,E9. Euskal zenbakitze sistema
hogeitarra (izendatzeko eran) eta zenbakitze sistema desberdinen ezaugarri nagusiak
ondo ulertu ostean, taldeka honako ariketa hauek egingo dituzte:
1. Taula bat jasoko duzue. Lehen lerroetan hainbar adibide dituzue, zenbaki batzuk
hauek sistema eta ikonografia ezberdinetan idatziak daudelarik.
2. Folio birakaria erabiliz, kide bakoitzak hurregnoari ariketa proposatu beharko dio,
baita aurrekoarena zuzendu ere. Zenbakiak 100 baino txikiagoak izatea
gomendatzen dut.
3. Bukatzean, hau da, partaide bakoitzak lerro bat osatu ondoren, guztia denon artean
partekatuko da.
3.- Jarduera
EUSKAL ZENBAKITZE SISTEMAK
Talde bakoitzak testu bakar bat izango du esku artean lanketa hau egiteko. Testu hauek
emango zaizkie E3 E9 Taldeka eta bakoitzari egokitu zaion testuan oinarrituta, ariketa
hauek egin beharko dituzte:
4.- Jarduera
IKONOGRAFIAK
Testu hauek emango zaie E4, E6 eta taldeka ondo ulertu eta aztertu ondoren hau egin
beharko dute:
Buru mapak egiteko argibideak emango zaizkie E11. Eskuz egin daitezke: koloreak eta
forma desberdinak erabiliz.
5.- Jarduera
EUSKAL ERROTARIAK
Baita https://zientzia.eus/artikuluak/erdi-aroko-biztanleen-bizi-ohiturak-argitzen/
Ondoren lehenengo errenkada adibide gisa arbelean azaldu ostean osatu honako taula
hau:
6.- jarduera
EUSKAL HERRIKO NEURRIAK
1. Taldeka taldekideon artean banatu pasarte hauek eta atera ideia nagusiak, gero
besteei azaldu labur eta koadernoan laburpena egin.
https://ahotsak.eus/zumarraga/pasarteak/zmg-030-027/
https://ahotsak.eus/errezil/pasarteak/erz-008-002/
https://ahotsak.eus/zaldibar/pasarteak/zal-022-005/
https://ahotsak.eus/zaldibar/pasarteak/zal-022-005/
https://ahotsak.eus/beasain/pasarteak/bea-021-010/
https://ahotsak.eus/lesaka/pasarteak/les-021-021/
https://ahotsak.eus/lesaka/pasarteak/les-021-019/
2. Gure arbasoek, ikus E5, garai batean nekazal lurrak lantzen zituztenean egun
batean lantzeko gai ziren eremua hartzen zuten erreferentziatzat (gizalurra eta
golde lurra).
Gaur egungo futbol zelai bat galdatu beharko bagenu, zenbat gizalurra izango
lirateke? eta zenbat goldelurra?
3,5 gaitzeru =
12,5 anega =
0,5 lakari =
0,5 gaitzeru =
12 anega =
2h 14min = min
7.- Jarduera
ZENBAKI SISTEMA: OINARRIA
Horren ondoren hainbat kontzeptu azpimarratuko dira laburpen gisa arbelan eta horiek
oinarritzat hartuz ariketa hauek egingo dira:
1. A eta B multzokatu 3-ko kopuruan. A eta B multzokatu 4-ko kopuruan.A eta B
multzokatu 7-ko kopuruan
8.- Jarduera
KODEAK DESZIFRATZEN
123
250
457
834
1234
54000
3. Espiotza ariketa: Banaka pentsatu ezazue EUSKERAZ mezu labur bat. Mezuak
“Letrak” eta “zenbakiak” izango ditu barne. Letrak eta zenbakiak banatzeko
“espazioak” erabili ditzakezu.
Zenbakientzat zenbakien ikonoak erabili eta hitzentzat Abezedarioan Letrak duen
ordena adierazten duen zenbakia erabiliko duzu. A=1,B=2,C=3,......
➢ Idatzi mezua Khaktovic ikonografia erabiliz. Zure ondokoarena gero
deszifratu ezazu.
9.- Jarduera.
IDAZKERA ZIENTIFIKOA - DESKONPOSIZIO POLINOMIKOA
1. Ikusi bideoa:.10-en berreturak naturan. eta egin zerrenda bertan aipatzen diren
naturako objetuez, 10-en berreturak txikitik handira ordenatuz.
2. Zer da notazio zientifikoa? Zertarako balio du? Zein irizpide bete behar ditu notazio
zientifikoan idatzita dagoela egiaztatzeko (definizioa)? Zergatik da hain
garrantzitsua? galdera hauei erantzuteko erabili liburuko 16 eta 17 orriak eta E9
testua.
3. Hutsuneak bete:
a. 320000
b. 9300000
c. 440000000
d. 70000000
5. Idatzi idazkera zientifikoan zenbaki hauek:
a. 320000
b. 0,0000000930
c. 440000000
d. 70000000
6. Osatu, kasu bakoitzean dagokion berretzailea jarriz:
2 8 6
12, 345·10 = 1234, 5 0, 12·10 = 12·10
3 −2
102, 305·10 = 102305 1234, 5·10 = 12, 345
2 −3
321·10 = 32100 305·10 = 0, 305
5 8 2
1, 789·10 = 178900 0, 000451·10 = 451·10
10 11
b. 3, 4·10 + 5, 28·10
−8 −7
c. 6, 7·10 + 2, 51·10
9 −8
d. 4, 2·10 − 9, 8·10
e. (4·106)·(6·104)
f. (36·105): (3·109)
10. Ordenatu 9. ariketako zenbakiak txikiti handira.
11. Kalkulatu zenbat kilometro egingo dituen argiak urtebetean, Idatzi emaitza notazio
zientifikoa erabiliz, 2 zifra hamartar erabiliz. (Urteak: 365 egun eta
𝑉𝑎𝑟𝑔𝑖𝑎 = 300. 000 𝑘𝑚/𝑠)
23
12. 56 gramo burdink 6, 023·10 atomo ditu. Zenbat atomo ditu 1Kg burdinak?
−18
13. Protoi baten erradioa 1, 5·10 𝑚 da. Protoiak esfera itxura duela jakinda, kalkulatu
3
protoiaren bolumena. (Esferaren bolumena: 𝑉 = 4/3π𝑟 )
−21
14. Izaki bizidun txikiena birusa da, eta haren pisua 10 𝐾𝑔ingurukoa da; izakirik
5
handiena, berriz, bale urdina da, eta haren pisua 1, 38·10 𝐾𝑔 da. Zenbat birus
beharko lirateke balea urdin baten pisua lortzeko?
10.- Jarduera
BERREKETAK
−2 2 −3
(− 7 ) = −7 = (− 7 ) =
2 3 −2 3
7 ·7
(− 7 ) = −7 = 5 =
7
3. Esan ondoko adierazpenak zuzenak diren edo ez. Zuzenak ez diren kasuetan
zuzendu.
8 3 3 3
3
6 = 9 (5 + 2) = 5 + 2
3
2 2 2
3 3 3 −2 =1 = 1
4 =2
6
(6 ) 4 −3
·6 = 6
−6 (33) =3
9
3 3
(− 10 = 10
8 8
(23) ·(24) =2
21
−2 −4 5
(5 ) ·5 6
b. 2 −4 2 ·(− 5) =
(5 ) ·5
2 4
1 −2⎤ ⎡ 1 3⎤
c. ⎡⎢
⎣
( ) 3 ⎥ :⎢ 3 ⎥
⎦ ⎣
( )⎦ =
−1 3 4 1 −2
d. (2 ) ·4 ·(−7) ·9
=
−5 0
2 ·32·(−7)
7. Taldean asmatu 10 ariketa gehiago eta egin. Bata besteari zuzendu gero.
11.- Jarduera.
BURU MAPA
0,1,2,3,4 Ta elkarbanatzea
ta osteko denak denez naturala Baina negatiboek
izenak dion gisan pizza bat zein sortu zuten sua
dira _______enak pastel bat errorik ez zutela
duguna zatitu bezala zekarten kexua
zenbatzeko osoen zatidura gehitu ta osatu
balio dutenak da _______ zen
plano _______
Jasotzeko adina Gero agertu ziren Jone Uria (2018)
dugunez kentzeko pi eta erro bi
minus-a _______ da
beharrezko zen hitzak dio ongi
hori azaltzeko zatiki gisa idatzi
negatiboak gehitu ezin dugun hori
ziren ______tzeko
2. Entzun Jone Uria Albizuriren zenbaki motak bertsoa eta egin laburpen gisa
kontzeptu mapa bat.
3. Jarduera bakoitzean laburpena egin duzue. Ikasitako guztiarekin egin Buru Mapa
Kontzeptual OSOA atal guztiak erabiliz.
Eranskinak
Neolitikoan, neurketa eta zenbatze sistemak pixkanaka konplikatuz eta aberastuz joan
ziren. Oro har antzinako zibilizazio handiak, zenbatzeko sistema sistematiko, aritmetika
eta geometriaren garapen garrantzitsuengatik berezi ziren. Horrela, adibidez:
Ezagutzen diren lehenengo egiptiar zenbakizko zeinuak, duela 7.000 urtekoak dira. Bere
metodoa, elementuak hamarnaka taldekatzean eta hamarreko talde bakoitzari sinbolo
ezberdina ematean oinarritzen zen.
Babiloniarrek, K.a. 1700 urte inguruan, 60ko oinarria zuen zenbatzeko sistema erabiltzen
zuten; oso konplexua zen, zenbaki-kopuru handia baitzeukan sistema honek.
Amerikan, kultura maiak K.o. IV. mendeetan, 20ko oinarria zeukan zenbatzeko sistema
erabiltzen zuen, eta historian lehendabiziko aldiz, zero zenbakiaren kontzeptua erabili
zuten.
Indian, gaur egungoaren jatorria zen zenbakien adierazpide-sistema garatu zen, zeina
Mendebaldera arabiarren bitartez transmititu baitzen.
Erromatar inperioak, Europa osoan, Afrikako iparraldean eta mendebaldeko Asian, bere
zenbatzeko sistema zabaldu zuen, zeina oraindik ere hainbat testuinguru berezietan
erabiltzen baita. Sistema honek, hamarreko oinarrikoa du, eta letrak erabiltzen ditu
oinarrizko hainbat unitateen sinbolo bezala (l 1entzako; V 5erako; X 10erako; L 50erako;
C 100erako; D 500erako eta M 1000rako).
Sistema erromatarra oso praktikoa gertatzen zen gehitzeak eta kenketak egiteko, nahiz
eta hala ez gertatu biderkatze eta zatiketekin. Horregatik, nahiz eta hainbat kopuru
adierazteko gordetzen den (adibidez urteak), Errenazimendutik sistema
indo-arabiarrarengatik ordezkatua izan zen.
Sistema hau, arabiarrek hartu zuten IX. mendean, eta, Muhammad ibn Musa al
Khwarizmi-ren (g.g.b. 780-850) idatziengatik herrikoia bihurtu zen, posizio-sistema
hamartarrean inspiraturiko lehenengo aritmetikako gidaliburuaren autorea dena.
XIII. mendean, arabiar matematikarien obretako latinerazko itzulpenek, Erdi Aroko jakintsu
eskolastikoek zenbakizko posizio-sistema ezagutzea posible egin zuten. Hala ere,
Leonardo de Pisa italiarra izan zen, bere Liber abaci (1202) obran, zifra hinduen
erakusketa eskaini zuena, non zenbatzeko sistema modernoaren jatorria kokatzen baita.
Hori guztiagatik, sistema indo-arabiarra munduko kultura orotan pixkanaka inposatu da,
eta gaur egun gizaki guztiek ulertzen duten idatzizko hizkuntza dela esan behar da.
Alfabeto ezberdina daukaten hizkuntzetan ere, grafia berdina erabiltzen da
(latindarra, zirilikoa, ekialdeko alfabetoak, etab.)
https://www.hiru.eus/eu/matematicas/origen-de-los-numeros
Gizaki helduak, ezkolarizatua denak edo ez, laura arteko zenbakien pertzepzio zuzena eta
bat-batekoa baino ez du. Hortik gora kontatu egin behar du edo kontatzen ikasi. Hala
kontatzen eskuko hatzekin ikasi dugunez denok, gaur egun zenbakuntza sistema
gehienek 10eko oinarria dute. Hala ere, beste batzuek 12ko oinarria aukeratu zuten,
arraultza dozena. Bestalde, Mayek, Aztekek eta Euskaldunek, hanketako behatzak ere
haintzat hartuz, 20ko oinarria hartu zuten oinarri hizkuntza bidez adierazteko eran. Eta
Sumertarrek, Babiloniarrekin batera 60ko oinarriarekin kontatzen zuten. Azken
hauengandik heldu zaigu denbora ordu, minutu eta segunduetan neurketzeko ohitura, eta
baita zirkulua 360º gradutan, gradua 60 minututan eta minutua 60 segundutan banatzeko
ohitura ere.
Hatzekin kontatzea oso zabalduta dago, baina kontatzeko modu horrek baditu aldaera soil
batzuk, zein oso baliagarriak diren ikusteko kontatzeko moduak nola zabaldu duen kultura
batetik bestera. Gaur egungo, Europako mendebaldean aurki dezakegun zenbatzeko
erarik ohikoena ezkerreko esku itxiarekin hastea da, eta gero hatz guztiak banan banan
luzatzen datza hatz loditik hasita; horren ondoren, beste eskura pasatzen direlarik.
Maiena eta Aztekana izan ziren 20 oinarrio zenbakuntza-sistema osoa erabili zuten
antzinako kultura nabarmenenak gurearekin batera. Beheko mapan, herri indigenen
kontaketa sistemaren banaketa ageri zaigu eta nagusiki hiru zenbakuntza sistema
erabiltzen dira: 5-eko oinarriko sistema, 20ko oinarriko sistema eta 10eko oinarriko
sistema. Bilakaera ikusirik, gaur egungo sistema hamartarra nagusitu zen, batez ere,
zenbakuntza oinarri baterako neurri egokia zelako, ez oso handia eta ez oso txikia, eta
erraz ikas zitekeen hitz kopuru mugatu bat zelako, baina baita hizkuntza indoeuropearren
2023 Irale R600 Ixiar Leunda Iztueta 40
EUSKAL ZENBAKITZE SISTEMAK. SISTEMA HOGEITARRA.
hedapenak ere erraztu zuen sistema mota hau. Dirudienez, K.a. 3000. urte ingurutik
erratorriak diren hizkuntza indueuropear guztiek oinarriko zenbakuntza-sitema bera
erabiltzen dute.
Zenbakuntza Sistemen banaketa. (5-10 oinarrikoak eta 5-20 oinarrikoak) (Bustillo, 2008)
Lakaria baserritar askok erabiltzen zuten neurria zen, batez ere Sistema Metriko
Hamartarra orokortu zen arte. Laborea, artoa, babarruna, etab. neurtzeko erabiltzen zen.
Kutxa bi erabiltzen ziren baserrietan neurketak egiteko: lakaria bata eta gaitzerua bestea.
Kutxa edo neurri haiek beteta, erregela batekin pasa behar zen gainetik berdin-berdin jarri
arte. Irinaren kasuan lakariak 3,6 kg zituen gutxi gora-bera. Gaitzerua berriz, eduki
bikoitza zuen (2 lakari) kutxa zen.
Lakaria Gaitzerua
Agorregiko burdinola eta errota Pagoetako parkean daude, Gipuzkoako Aian. Uraren
aprobetxamendu tradizionalaren (burdinola eta errota) eredu bikaina da. Pentsatzen da
1777 aldera eraiki zela, eta ezaugarririk bereziena inguruko errekasto txikiak
aprobetxatzen dituela du; horretarako ia 2 kilometroko ubide-sare bat eraiki zen antepara
(edo ur-biltegi) bikoitz batekin, eta hari esker errota eta burdinola bateko gurpil
eragileetara bideratzen zen ura.
Goiko antepara egiturako goiko aldetik igarotzen diren bi errekastok hornitzen dute. Andel
horretatik hauspoei eragiten dien gurpilaren gainean jausten da ura, eta, era horretara,
hauspoek haizea ematen diote labeari eta burdina-minerala txikiagotzeko beharrezkoa
den tenperatura altua ziurtatzen diote.
Beheko anteparak beherago kokatuta
dauden ubideetatik hartzen du ura, eta,
gainera, urtegi bat ere badu. Bigarren
antepara horrek ahalmen handiagoa du
bertan dauden bi ur-jauziri esker.
Lehenengoak arto-errota ibilarazten du, eta
bigarrenak labeko burdina goriaren
masa lantzeko mailuari eragiten dio mailu-kolpeka masa goria metal bikaineko totxo
bihurtzeko, era guztietako tresnak egiteko prest geratzen zena.
Agorregi XVIII. mendeko monumentu multzo bat da, ur ustiapen mota desberdinen
adierazgarri ezin hobea (burdinolak eta errotak). Pagoetako parkean dago, Aiako
udalerrian (Gipuzkoa).
Agorregiko multzo hori Pirinioetako Burdinaren Bidean sartuta dago, eta Europako
kultura-ibilbidea da 2004tik.
Lan hau proiektu bizi gisa pentsatua izan da, esku-hartze berriei irekia. Horien artean
daude Europako Batasuneko Rafael programaren barruan egindako azken jarduerak.
Euskal Herrian gehien bat laboreen neurketak egiten ziren eta ezagunenak: aleak, (garia,
haziak, baba lehorrak edo gaztainak) neurtzeko erabiltzen ziren anega, lakaria edo
gaitzerua. Likidoak neurtzeko neurriak ere badaude: pitxerra edo kupela tartean. Baita
kana ere, gaur egun aizkora probatan enborrak neurtzeko erabiltzen den neurri mota.
Hona hemen lehengo eta oraingo neurri unitateen arteko baliokidetasunak. Oraindik ere
Euskal Herrian antzinan erabiltzen zituzten unitate/neurri batzuk egun ere erabiltzen
ditugu.
Mendeetan zehar, baserrietan eta errotetan, zerealak, “aleak”, hala nola garia, artoa,
babarruna, etab. neurtzeko neurri desberdinak ezagutu dira. Neurri hauek gaur egun ez
bezala bolumenekoak/edukierakoak izan ohi ziren, eta ez pisuzkoak. Bolumenen
neurri-unitateak Lakaria, Gaitzerua eta Anega izan ohi ziren, baina bere erabilera
nabarmen gutxitu da, derrigorrez sistema metriko hamartarra eta pisuak txertatu zirenetik.
Horretarako, errotara eramaten zen “alea” ehotu aurretik eta ondoren pisatu behar izaten
ziren erregistro bat sortuz.
Aleak neurtzeko neurri-tresnak zurezko kaxoiak ziren, goialdean xafla batzuk zituztenak,
metalezkoak. Horrela, ez zuten higadurarik jasango sestra (erresakia) pasatzen zenean.
Halaber, erregidoreek edo pisatzaileak egiaztatu behar zituzten, eta kasu horretan zigilu
adierazgarri batekin markatzen ziren pertsona hauek uztaren %10arekin geratzen ziren
ordainsari gisa.
ANEGA: (44-48 Kg ).
AZALERA (Nekazaritzan)
2
GIZALURRA: (∼ 380 𝑚 ) Gizon batek egun batean landu zezakeen eremua
2
GOLDE LURRA: (∼ 1. 796 𝑚 ) Idi pare batek egun batean goldetu zezakeen lur eremua.
LUZERA
HAZBETEA: (∼ 2, 32 𝑐𝑚)
GIZABETEA: (∼ 1, 96 𝑚)
BESALDIA: (∼ 1, 68 𝑚)
𝐾𝑂𝑅𝐴𝑃𝐼𝐿𝑂𝐴 = 7·𝐵𝐸𝑆𝐴𝐿𝐷𝐼𝐴k
KANA: (∼ 0, 837𝑚) Herri kiroletan, batik bat aizkolaritzan enborra neurtzeko erabiltzen
da.
𝐾𝐴𝑁𝐴 = 8·𝑂𝑁𝑇𝑍𝐴
E6.- Ikonografiak
SAILKAPENA
Oro har, duela 5.000 urtetik hona, zibilizazio desberdinek zenbakiak erabili eta kontaketak
egin dituzte. Hala ere, zenbaki sistemak eta ikonografia oso desberdinak izan dira.
Funtsean, Zenbaki Sistemak, hiru kategoriatan sailka ditzakegu:
Ikus denbora lerro eta diagrama hauek (Ventura Ortíz et al., n.d.):
GREKOEN ZENBAKITZEA
Greziarrek, alfabetoko letrak erabili zituzten kontatzeko sinbolo bezala, eta apostrofoa
erabiltzen zuten, zenbakiekin ari zirela adierazteko. Bere sistema, posiziozkoa ez zenez,
idazkerak eta kontaketak zailtasun ugari zeuzkan; gainera, zero zenbakia ez zeukaten.
Ondoren kodigoen taula.
ERROMATARREN ZENBAKITZEA
Ikurra N I V X L C D M
Zenbaki erromatarren sistema antzinako Erroman sortu zen. Europan zehar zenbakiak
idazteko ohiko modua izaten jarraitzen zuen Erdi Aroaren amaierara arte. Zenbaki
erromatarren sistemak ez ditu digituak (0-9) erabiltzen zenbakiak adierazteko. Izan ere,
letra latindarrak erabiltzen ditu horretarako. Zenbaki erromatarren sisteman, 7 Letra Latino
ditugu (I, V, X, L, C, D, M) zenbakiak adierazteko.
ARABIARREN ZENBAKITZEA
Munduan gehien erabiltzen den zenbaki sistema bat da. Matematikari indiarrek I. eta IV
mendeen artean asmatu zuten sistema hori. Geroago matematika arabiarrek onartu zuen
IX. mendean. Zenbaki arabiarren sisteman, 0tik 9ra bitarteko digituak edo horien
konbinazioa zenbaki zehatza adierazteko erabiltzen da.
MAYA ZENBAKITZEA
Oinarrizko hiru ikurrak hauek dira: puntua=1. marra=5 eta karakola =0. Eskema honetan,
0tik 19-rako zenbakiak adierazita daude. Baina nola adierazi 20 zenbakia baino
handiagoak diren zenbakiak? Hortik gorako kopuruak 20tik 20ra taldekatzen dira;
horregatik, maila bakoitzean 0tik 19ra bitarteko edozein zenbaki jar daiteke. Hogeira
iristean, puntu bat jarri behar da hurrengo mailan; horrela, lehen mailan unitateak idazten
dira, bigarren mailan 20ko taldeak daude (hogeikoak), hirugarren mailan 20 × 20ko
taldeak daude eta laugarren mailan 20 × 20 × 20ko taldeak daude. Azken hau ulertzeko
begira adibide hauek:
KHAKTOVIC ZENBAKITZEA
BABILONIARREN ZENBAKITZEA
2
Baina zergatik 60? Teoria batzuen arabera, 60 = 2 ·3·5 moduan deskonposatzen da eta
horrek esan nahi du {1, 2, 3, 4, 5, 6, 10, 12, 15, 20, 30, 60} zenbakiekin zatigarria dela. Horrez
gain, 1etik 6-rako zenbaki guztiekin zatigarria den zenbaki osorik txikiena da. Matematika
eta kontaketan ezaugarri bitxiak ditu eta merkataritzaren hastapenetan oso baliagarriak
izan ohi ziren aukera posible guzti horiek.
Zenbatzeko sistema, kopuruak era grafiko eta ahozkoan adierazteko erabiltzen diren
zeinu, erlazio eta arau taldea bezala definitu daiteke.
Gaur egun, batez ere posizio izaerako zenbatzeko sistemak erabiltzen dira, non zenbaki
edo zifra bakoitzak balore ezberdina adierazten baitu, zenbakizko katean betetzen duen
kokalekuaren arabera (adibidez, 1 zenbakiak, unitatea adierazten du 1 kopuruan, baina
hamarrekoa da 13an, ehunekoa 148an, etab.).
➢ Zifrak eratzeko arauak. Horren arabera, zifra bakoitzari bi propietate lotzen zaizkio:
bere balore absolutua; bere posiziozko balorea edo erlatiboa, betetzen duen
kokalekuaren araberakoa.
Gaur egun erabiltzen dugun sistema hamar oinarriko posizio-sistema da; horrek esan nahi
du 535 idazten dugunean, badakigula, zifrek betetzen duten lekuaren arabera, balio
desberdina dutela. Adibide hoentan, lehenengo bosta ehunekoei dagokie eta azkena
unitateei.
Ikusi genuen antzinako egiptoarrek oinarri hamartarra sistema zutela, baina sistema hau
ez zen posizionala. Ikono desberdinak zituzten hamarren berretura bakoitzarentzat, eta
horrek oso zail egiten zituen eragiketa batzuk, horien artean biderketak egitea (ikus 70-71
orrialdeak). Are zailagoa zen zenbaki erromatarrekin lan egitea.
Al-Kindi 801 eta 873 artean bizi izan zen eta besteak beste Indiako zenbaki-sistemei
buruz idatzi zuen. Zifra arabiarrek indiar zenbakietan izan zuten jatorria. Horren
erabilerari buruz kostantzia Èufrates ibaitik gertu bizi zen apezpiku kristau batek utzi zuen
662an, baina ezagutzen den testu zaharrena X. mendekoa da. Esaten denez, XII.
mendeko testu latindar bat, Algoritmi de numero indorum (Al-Juarismiren testu baten
itzulpena), zenbaki indiarrei buruzko lehengo testu arabiarra izan zen, eta 790 eta 840
artean kokatzen du bere adopzioa. Interesgarria da azpimarratzea "algoritmo" hitza testu
honen izenburutik datorrela. 1202an, Fibonaccik zenbaki arabiarrak sartu zituen Europan.
2 3 𝑛−1 𝑛
𝑛(𝑏) = 𝑛 = 𝑎𝑛𝑎𝑛−1.... 𝑎2𝑎1𝑎0 = 𝑎0 + 𝑎1·𝑏 + 𝑎2·𝑏 + 𝑎3·𝑏 +.... + 𝑎𝑛−1·𝑏 + 𝑎𝑛·𝑏
SISTEMA BITARRA-POSIZIONALA
1
35 = 5 + 3·10
2 3 4 5
1000112 = 1 + 1·2 + 0·2 + 0 * 2 + 0·2 + 1·2 = 1 + 2 + 32
SISTEMA HAMASEITARRA-POSIZIONALA
Sistema bitarrean bi digitu {0, 1} eta hamartarrean 10 dauden bezala, sistema honetan 16
digitu daude, lehenengo zifrak, 0tik 9ra bitartekoak dira, ondoren, A, B, C, D, E, eta F letra
larriak erabiltzen dira hamarrekotik hamabosgarrenerako zifrak adierazteko.
Sistema hau informatikan irakurgarritasuna errazteko erabiltzen da, hauek lau bitetan
multzokatzen direlarik. Zenbaki hamaseitarrak bit-sekuentziak irudikatzeko modu
trinkoagoa dira. Notazio honekin, kode digital bat idazten da digitu gutxiagorekin, eta
honela errore-probabilitatea asko murrizten da. Honako sistema hau, besteak beste
Interneteko IP- helbideetan (Interneteko Protokoloen jatorri eta helmuga- helbideetan),
ASCII kodeetan edo web-diseinuko kolore-kodeen deskribapenean, erabiltzen da. CSS
estilo-orrien lengoaiarekin. Oso baliagarria da, bi zenbaki hamaseitarrekin, FFra arte konta
daitekelako, hau da, 255 balio hamartarrari dagokiona edo 1111 1111 balio
bitarrari.https://www.ionos.es
n zenbakia hartzen badugu, eta zenbaki horrek b oinarriko 𝑎𝑛𝑎𝑛−1.... 𝑎2𝑎1𝑎0 zifren jarraipen
2
5435 = 3 + 4·5 + 5·5 = 3 + 20 + 125 = 14810
2. Lorturiko emaitza hori, 4 oinarria aldatuko genuke, horretarako oinarri horrekin (4)
zatitzen da behar adina aldiz, oinarria baino txikiagoa den hondarra lortu arte.
Ondoren, lortutako koefiziente/balio guztiak alderantzizko ordenean idazten dira.
➢ Zifrak eratzeko arauak. Horren arabera, zifra bakoitzari bi propietate lotzen zaizkio:
bere balore absolutua; bere posiziozko balorea edo erlatiboa, betetzen duen
kokalekuaren araberakoa.
Neurketa unitate horiek desberdinak izaten ziren tokian-tokian eta aldatuz joaten ziren
denboran zehar; Horregatik, nazioarte mailan sistema bateratu bat ezartzeko beharra
agerikoa zen. Saiakera bat baino gehiagoren ondoren, bateratze hori 1875ean gauzatu
zen, Parisko Itunaren ondoren ezarritako Sistema Metriko Dezimalarekin.
Haren ondotik, anega, arroa, pitxerra, lakaria, kana, gizalurra… alboratu eta metroa, litroa
edo kiloa erabiltzen hasi zen nazioartea, herrialde batzuk sistemari uko egin bazioten ere,
Amerikako Estatu Batuek eta Erresuma Batuak tartean.
Baina sistema metriko dezimalaren ezarpena ez zen erraza izan, eta Euskal Herrian,
adibidez, bere erabilera ez zen zabaldu mendearen amaierara arte. Sistema berriak
unitate abstraktoak erabiltzen zituen bezala, lehengo sistemak gizakiari, bere lanari edo
bere gorputzari erreferentzia egiten zioten neurri unitateak zituen oinarrian, eta horregatik
oso sustraituta zeuden. Hala, hazbetea, hatz bat bezain luze zen; legoa, ordu batean
gizaki batek oinez edo zaldiz egin zezakeen distantzia zen; golde lurra, idi-uztarri batek
egun batean egin zezakeen lana neurtzen zuen azalera unitatea zen.
Hara hemen gaur egun nazioarten erabiltzen dugun Sistema metriko hamartarrarean
infografia batzuk.
2 3 𝑛−1 𝑛
𝑛(10) = 𝑛 = 𝑎𝑛𝑎𝑛−1.... 𝑎2𝑎1𝑎0 = 𝑎0 + 𝑎1·10 + 𝑎2·10 + 𝑎3·10 +.... + 𝑎𝑛−1·10 + 𝑎𝑛·10
2 3
3. 892 = 2 + 9 · 10 + 8 · 10 + 3 · 10 idatziko litzateke.
2 3
1. 790 = 9·10 + 7·10 + 1·10 idatziko litzateke.
3
1. 090 = 9·10 + 1·10 idatziko litzateke.
n zenbakia hartzen badugu, eta zenbaki horrek b oinarriko 𝑎𝑛𝑎𝑛−1.... 𝑎2𝑎1𝑎0 zifren jarraipen
Zientzia esparruan, maiz adierazi behar dira kopuru oso handiak zein oso txikiak. Adibide
gisa: Lurraren edo elektroien masa … Zenbaki horiek era murriztuan adierazteko,
idazkera zientifikoa edo notazio zientifikoa asmatu zen.
Lurraren masa 5. 983. 000. 000. 000. 000. 000. 000. 000 kilokoa da eta Elektroien masa
0, 000000000000000000000000000000911 kilokoa da. Kopuru horiek irakurtzeko zaila
denez eta kopuru horiekin eragiketak egitea errazteko asmoz idazkera zientifikoaz
baliatzen gara. Idazkera honek kopuruaren zifra esangarriak/esanguratsuak bakarrik
adierazten ditu, dagokien hamarrekoekin, 10-en berretzaileak erabiliz. Era honetan
berretzaile horrek kopuruaren garrantziaren maila adierazten digu.
Idazkera zientifikoan emandako zenbaki batek (baldintza) atal hauek (bete behar) ditu:
➢ Zati oso bat, zero ez den zifra bakar batek osaturikoa (unitateena) 𝑎1.
➢ Gainerako zifra esangarriak, baldin eta badaude, zati hamartarrean agertzen dira
𝑎2.
b positiboa bada, N zenbaki handia da. eta aldiz b negatiboa bada, N zenbaki txikia
izango da.
7 1,3 1,3 −7
Adibidez, 13. 000. 000 = 1, 3 · 10 eta 0, 00000013 = 10000000
= 7 = 1, 3·10
10
idazten dira. Era honetan lehendabizi berretzaileak alderatuz eta berdinak izanez gero
zifrak alderatuz, argi konpara daitezke bi kopurua beraien artean.
Zenbakia Idazkera
zientifikoan
Lurraren masa 5. 983. 000. 000. 000. 000. 000. 000. 000 Kg 5, 983·10 Kg
24
Ilargiaren masa 74. 000. 000. 000. 000. 000. 000. 000 Kg 7, 4·10
22
kg
eguzkiaren
arteko distantzia
Adibidez,
8 7 7 7 7 8
2, 16·10 − 5, 42·10 = 21, 6·10 − 5, 42·10 = 16, 18·10 = 1, 618·10
Adibidez,
2023 Irale R600 Ixiar Leunda Iztueta 64
EUSKAL ZENBAKITZE SISTEMAK. SISTEMA HOGEITARRA.
E10.- Berreketak
Arkimedes, notazio zientifikoaren aita dela esan ohi da. Zenbaki handiegiak adierazteko
lehen saiakera Arkimedes matematikari eta filosofo greziarrak egin zuen. Zenbakizko
irudikapen sistema bat asmatu zuen unibertsoan zenbat hondar ale zeuden kalkulatzeko.
63
Kalkuluen arabera, 10 ale zituen.
Notazio zientifikoaren bidez, zenbaki errealak koma flotatzaile bidez irudikatzeko eredua
sortu zen. Ideia hori Leonardo Torres Quevedok (1914), Konrad Zusek (1936) eta George
Robert Stibitzek (1939) proposatu zuten.
Ehuneko ehun segurua ez den arren, badirudi laukira -ber2- edo kubora -ber3- igotzeko
ideia babilonikoen denborakoa dela. Babilonia Mesopotamiako zati bat zen, orain Irak
deritzogun eremuan. Babiloniako lehen aipamen ezaguna K. a. XXIII. mendeko oholtxo
batean dago. Beraien zenbaki-sistemak (sumertarrarenak, orain hildako hizkuntza denak)
sinboloak erabili ohi zituzten formula matematikoak deskonposatzeko. Bitxia bada ere, ez
zekiten zer egin 0 zenbakiarekin; beraz, sinboloen arteko espazio (hutsune) gisa
adierazten zuten.
“Berreketa” hitza bera latinetik dator, "expo", "fuera de" esan nahi du.
Berreketa bi zenbakien arteko ergiketa matematiko bat da: berrekizuna eta berretzailea.
Honela adierazten da: a ber n berreketa, a berrekizuna edozein zenbaki izan daiteke eta
n berretzailea zenbaki naturala da beti.
𝑛 0 1
0 = 0; 𝑎 = 1; 𝑎 = 𝑎
𝑛 𝑚 𝑛+𝑚 𝑛 𝑚 𝑚−𝑛
𝑎 ·𝑎 = 𝑎 ; 𝑎 /𝑎 = 𝑎
𝑎 𝑛 𝑛 𝑚
𝑛
( )
𝑏
=
𝑎
𝑏
𝑛 ; ( )
𝑎 =𝑎
𝑛·𝑚
;
𝑛 𝑛 𝑛
(𝑎·𝑏·𝑐) = 𝑎 ·𝑏 ·𝑐 ;
𝑛
𝑎 −𝑛 𝑏 𝑛
𝑛
(𝑎)
−𝑛
=
1
𝑎
; ( ) 𝑏
= ( ) 𝑎
=
𝑏
𝑎
𝑛
−1
(( ) −2 −1 5+(−2) −1 −1
1 −5
10) ·10
−2
(
= 10 ·10
5
) = 10 ( ) = 10 ( 3) = 10
3·(−1)
= 10
−3
=
1
1000
2 −5 −5 −5 2
𝑛 𝑛 8 2
𝑥 = 𝑎 ⇔ 𝑎 = 𝑥 adibidez, 2 = 64 ⇔ 64 = 8
BIBLIOGRAFIA
Aritmetika Lur entziklopedia tematikoa. (n.d.). Euskadi.eus. Retrieved November 30, 2023,
https://www.euskadi.eus/web01-a2lurent/eu/contenidos/articulo/c1801/eu_d180100
1/1801001.html
Bilbao Bilbao, B., Ezkurdia Arteaga, G., & Perez Urraza, K. (2004). Euskal curriculuma ala
Bizkaiko Foru Aldundia (Ed.). (1994/1996). Errotarrien Kontatze Sistema (Dima, Bizkaia).
Haritza.
Cómo logró Arquímedes contar todos los granos de arena del Universo. (2021, January
https://www.bbc.com/mundo/noticias-55553127
Euskal curriculuma: kultur ibilbidea : herritik mundura eta mundutik herrira : adituen
Eusko Jaularitza. (n.d.). Agorregiko burdinola eta errota. Hiru.eus. Retrieved November
https://www.hiru.eus/eu/historia/el-conjunto-ferromolinero-de-agorregi
https://es.wikibooks.org/wiki/Matem%C3%A1ticas/Historia/Concepto_N%C3%BAm
ero
Qué números usaban los antiguos griegos cuando hacían sus asombrosos
https://www.bbc.com/mundo/noticias-55478059
https://www.euskadi.eus/web01-a2lurent/es/contenidos/articulo/c1801/eu_d180100
2/1801002.html
Uria Albizuri, I. (2018, January 31). #bertsomate: Zenbaki motak. YouTube. Retrieved
Ventura Ortíz, H. D. J., Alvarado Máximo, E., & López Alarcón, G. R. (n.d.). Sistemas
Numéricos. https://www.timetoast.com/timelines/2070687
https://eu.wikipedia.org/wiki/Zenbaki-sistema
https://blog.innovamat.com/eu/zenbaki-sistema-erromatarra-3-arau-sinpleetan/