You are on page 1of 2

KANT HIZTEGIA

Adingabetasuna:
Kanten arabera, gizadiak Ilustrazioaren aurretik zuen egoera da adingabetasuna,
autoritate, gidaritza edo tutore baten menpekoa izatea da, hain zuzen ere,
adingabetasuna. Besteren gidaritzarik gabe, hots, nork bere arrazoiaz baliatzeko
ezintasuna adierazten du. Kanten arabera gizakia bera da horren errudun. Alde
batetik, koldarkerian eta alferkerian erori delako, eta bestetik historian zehar egon
diren autoritate dogmatikoengatik. Arrazoiak soilik gida dezake gizakia
adingabetasunetik askatzera. Horregatik, arrazoiaren erabilera kritikoa eta
autonomoa egiten ez duen bitartean, gizakiak adingabetasunean jarraituko du.

Arrazoia:
Gizakiaren berezko dohain naturala, berezko gaitasuna. Kantek arrazoi teorikoa eta
praktikoa bereizten ditu. Arrazoi teorikoaren bitartez gizakiak gauzak zer-nolakoak
diren jakin dezake. Arrzoiak esanahia ematen die zentzumenen eta adimenaren
adierazpenei. Arrazoi praktikoak berriz, gizakiaren jokabidea zuzentzen du. “Zer egin
behar dut?” galderari erantzuten dio arrazoi praktikoak, autonomia moralean eta
ondo jokatzeko borondate eta betebeharrean oinarrituta, hots, inperatibo
kategorikoan.

Arrazoiaren erabilera publikoa:


Arrazoia modu librean erabiltzeko asktasuna esan nahi du, adingabetasunaren
uztarritik aske. Nork bere kabuz pentsatzea esan nahi du, tutore edo gidaririk gabe.
Zentzu honetan, arrazoiaren erabilera iritzi edo adierazpen askatasuna dela esan
genezake. Ideia hori Ilustrazioaren ezaugarria eta baldintza da. Horrela, arrazoiaren
erabilera publikoaren bitartez aldatu ahal izango dira sineskeria, aurreiritzi eta
autoritarismoak. Kanten arabera hauxe da gizarteak aurrerapenerako duen bide
baketsu bakarra.

Arrazoiaren erabilera pribatua:


Herritar bakoitzari dagokion rol edo eginkizuna betetzean datza, hots, obedientzian.
Ordena eta obedientzia mantentzea dira arrazoiaren erabilera pribatuaren xedeak,
gizarte ordena mantentzea hain zuzen ere. Kanten arabera, kaosik egon ez dadin
eta bakoitzak nahi duena egin ez dezan, arrazoiaren erabilera pribatuan askatasuna
murriztu egin behar da obedientzia lehenetsiz. Baina Kantentzat hori ez da oztopoa
gizateriaren aurrerapenerako, arrazoiaren erabilera publikoa mantentzen bada
behintzat. Kantek Federiko II. esaldi batekin laburbiltzen du aipatu dugun ideia hau:
“nahi adina eta nahi duzunari buruz arrazoitu, baina obeditu”.

Gidaritza:
Arrazoiaren garapen autonomo eta askea oztopatzen duena, tutoretza ere esaten
dio Kantek, hots, gizakia adingabetasunera kondenatzen duena. Tutore edo gidaritza
hori hainbat arlotakoa izan daiteke: erlijiosoa, teorikoa, praktikoa, etab. Gizakia
abere otzan eta pasiboa izatea eragiten du, arrazoiaren erabilera askea galaraziz.
Horregatik, Ilustrazioaren zeregina izango da gizakia gidaritza arrotz eta
dogmatikotik askatzea, nork bere kabuz penstazeko.

Erlijioa:
Erlijioa moraltasunean eta arrazoian oinarritutako sinesmenen praktika multzoa da.
Kanten ustez, erlijioa norbanako bakoitzaren autonomia moralean oinarritu behar du,
hots norberaren arrazoiaren erabilera aske batetik egindako hautua izan behar da,
eta ez kanpoko erakunde baten agintepetik etorria. Kanten arabera erlijioak ez du
gizakiaren emantzipazioaren aurka joan behar, bestela gizakia adingabetasunera
kondenatuko baitu, eta Ilustrazioaren aurkakoa izango da.

Sapere aude:
Kantek darabilen adiera ospetsu bat da, “ausartu zaitez pentsatzera” esan nahi du.
Kantek defendatzen zuen gizakiak bere kabuz pentsatzera eta arrazoitzera ausartu
behar duela, eta dogmak eta aurreiritziak zalantzan jarri, eta ez zuzenean onartu.
Ideia hori bera da Ilustrazioaren printzipio edo ezaugarri nagusia. Arrzoia tardizioa
eta autoritatea baino gehiago begiesten (baloratzen dira). Beren kabuz pentsatzera
eta hausnartzera ausartuta soilik lortuko dute pertsonek heuren benetako potentzia
eta bizitza duin eta morala bat.

You might also like