You are on page 1of 2

Gizarte Zientziak eta beren didaktika II

IZEN-ABIZENAK
GA1 ala GA2?

F1. GIZARTE ZIENTZIAK ETA NI


Hurrengo galderak erantzun zuek dakizuenean oinarrituz. Ez erabili Interneta ez beste materialik
erantzunak topatzeko. Helburua ez da “ongi” erantzutea baizik zuen errealitatearen arabera erantzutea.
Honek esan nahi du fitxa hau ez dela kalifikatuko, baina bai ebaluatuko.

1.ATALA

Egin ezazu zure buruaren aurkezpen bat irudiak soilik erabilita. Hemen txertatu ditzakezu argazki
pertsonalak, edo Internetetik ateratakoak. Zeure burua ezagutzera emateko erabiliko zenituzkeenak
erabili ditzakezu (nongoa zaren, zer gustatzen zaizun egitea, kirola, musika, zer nahi duzun egin
etorkizunean, nolakoa den zure ingurune sozio-kulturala,….). Ideia batzuk soilik dira. Helburua da zuek
ezagutzen joatea, horrek ere eragina izango duelako gelan planteatuko diren ereduetan, proposamen
didaktikoetarako erabiliko diren iturrietan eta abar.

2. atala: NIRE INTERESAK HEZKUNTZAN

A) Irakasgairen batean, baten bat hautatu beharko bazenu, zein aukeratuko zenuke? (aukeratu dezakezu
derrigorrezko hezkuntzako irakasgai bat)

-Nire Hezkuntzako ibilbidean irakasgai bat aukeratuko banu gorputz hezkuntza izango zen. Aurreko
galderan ikusi dezuen bezala, oso kirolaria nahiz eta kirol guztiak asko gustatzen zaizkit. Gainera, gorputz
hezkuntzan ere kirolaren bitartez gauza asko ikasten direla iruditzen zait, komunikazioa, elkarlana,
taldean aritzea, arauak errespetatu...

B) Orain arte, unibertsitatean izandako irakasgai eta landutako gaien artean baten bat aipatu beharko
bazenu, zein izango litzateke? Zergatik gustatu zitzaizun? Zergatik uste duzu zuregan eragin berezia izan
zuela gai/eduki hori lantzeak?

-Unibertsitateko ikasgai bat aukeratu beharko banu, irakasle funtzioa asigntaura izango zen. Ikasgai hau
asko gustautu zitzaidan hainbat gauzegatik. Lehenik eta behin edukiak oso modu praktikoan ematen
Astero artikulu bat irakurri eta horiei buruzko debateak egiten genituen, honela guztion iritziak entzun
eta argudiatzeko baliabideak genituen. Horrez gain, edukiak oso interesgarriak ziren irakasleak hartu
behar ditugun jarrerak eta funtzioak asko ikasi genituen.

3.atala: NIRE ESPERIENTZIA GIZARTE ZIENTZIEKIN

1
Gizarte Zientziak eta beren didaktika II

A) Gizarte Zientzien Didaktika I irakasgaia eman zenuten lehenengo mailan. Idatzi gogoratzen duzuna
horri buruz: landutako gaiak, metodologiak…

Lehen mailan gizarte zientziak modu interesgarri batean eman genituela gogoratzen naiz. Materia lan
taldeen bitartez egiten genuen. Talde lanen bitartez, klaseak nahiko dinamikoak eta entretenigarriak
ziren. Eduki aldetik, hainbat gauza landu genituen baina gehien gustatu zitzaidana memoria historikoa
eta gerra zibilari buruz lan egin genuenean izan zen.

B) Orain, pentsa ezazu Gizarte Zientzien lanketan eskolan: LHn ingurune irakasgaian, DBHn eta
Batxilergoan Historia eta Geografia, Artearen Historia edo Ekonomia bezalako irakasgaietan. Zer
gogoratzen duzu irakasgai honi /horiei buruz? Gustuko al zenuen /zenituen? Zergatik? Arrazoitu ezazu.

- Nire esperientzia pertsonalean oinarrituta, ikasgai hauek ez zitzaizkidan asko gusatzen. Niri edukiak
modu praktikoan ematea gustatzen zait, proiektuak, aurkezpenak... erabiliz. Horregatik, ikasgaia modu
teorikoan eman eta gu ikasleok ez garenean ikasgaiaren protagonistak erraz aspertzen nintzen eta nire
motibazioa joan egiten zen. Horregatik ikasgai horiek ez zitzaizkidan ematen, modu teorikoan ematen
genituen eta.

You might also like