You are on page 1of 11

2023-2024 ikasturteko Bizikidetza Plana

AURKIBIDEA

1. BIZIKIDETZAREN EGOERA ESKOLAN


A. IKASTETXEAREN KOKAGUNEA
B. IKASLE ETA FAMILIEN EZAUGARRIAK

2.HELBURU OROKORRAK

3.OINARRIZKO LEGEDIA

4.BIZIKIDETZA BATZORDEA

5.ELKARBIZITZARENTZAKO KALTEGARRIAK DIREN PORTAERAK

6.ELKARIBIZITZARENTZAKO KALTEGARRIAK DIREN PORTAEREN AURREKO NEURRIAK


A. APLIKATZEKO IRIZPIDEAK ETA PROZEDURA
B. NEURRIAK
a. PORTAERAREN ARABERAKOAK
b. BIZIKIDETZA KONTRATUAK
c. EMOZIOEN KUDEAKETARAKO ERREGISTROA
d. BAKEAREN ZIRKULUA
e. ESKOLA JAZARPENA PROTOKOLOA

7.ELKARBIZITZAREKO KALTEGARRIAK DIREN PORTAEREN ERREGISTROA: GERTAERA


TXOSTENA

8. BIZIKIDETZA SUSTATZEN DUTEN TAILERRAK ETA FORMAKUNTZAK: IKASLEENTZAKO ETA


FAMILIENTZAKO

1
2023-2024 ikasturteko Bizikidetza Plana

1.BIZIKIDETZAREN EGOERA ESKOLAN

IKASTETXEAREN KOKAGUNEA

Legasako eskola, Malerreka eskualdean kokatua dago (Legasako herrian), Nafarroako


ipar-mendebaldean.

Gure bortz herriek Malerrekako eskualde administratiboa osatzen dute inguruko beste
herriekin batera. Kilometro gutxitara kokaturik dagoen Doneztebe herria da bost herrixka
hauetako eta eskualdeko erreferentzia zerbitzu ezberdinetarako: Osasun zentroa, postetxea,
banketxeak etab.

Ekonomiaren ardatza nekazaritza eta abeltzaintza eta inguru hurbilean kokaturiko industriak
dira (Leitza, Bera, Legasa eta Lesaka), eta azken urteetan bultzada nabarmena izan du
turismoak.

Familiei pasatutako galdetegien arabera, biztanleriaren gehiengoa euskalduna da eta


eguneroko harremanetan herri eta familian nagusitzen den hizkuntza euskara da.
Atzerritarren kopurua ez da oso esanguratsua herri txikietan, Donezteben, eskualdeko herri
nagusian berriz, Nafarroako batez bestekoa (%10’7) baino atzerritar kopurua handiagoa da
(%12,1).

IKASLE ETA FAMILIEN EZAUGARRIAK

Eskola osatzen duten ikasleen aniztasuna oso nabaria da, interes, motibazio, kultura eta
gaitasunen aldetik.

Jatorri desberdineko eta mota desberdinetako familiek osatzen dute gure eskola. Horrek,
aniztasun kultural eta sozial bat edukitzea eragiten du.

Herri eskola denez, eskola-familien arteko harremana oso gertukoa da eta eskolako
erabakietan haien iritzia jasotzen saiatzen gara. Hori dela eta, ezinbestekoa da, bai familien
artean, bai ikasleen artean, bai eta eskola-familiaren artean, errespetuzko harreman batzuk
ezartzea eta mantentzea.

2.HELBURU OROKORRAK

Hauek dira ikastetxe honetan elkarbizitzari dagokionean ezarritako helburuak:


● Bizikidetzarako hezkuntza planifikatu eta ikasle guztiak heziketa emozionalean,
balioen heziketan eta trebetasun sozialen ikasketan prestatzea, gaitasun guztiak
integratzen dituen ikuspegitik.

2
2023-2024 ikasturteko Bizikidetza Plana

● Bizikidetzaren giroa etengabe hobetzea, ezinbesteko elementua baita eskolako eta


ikasketen errendimendu egokirako.

● Hezkuntza komunitate guztia sentsibilizatzea bizikidetza positibo baten aldeko


ekintzak planifikatu eta garatu beharraz.

● Gatazken konponbide baketsua sustatzea gogoeta eta ikasketa baliatuz, baita


elkarrizketa bidezko teknika eta estrategiak erabilita ere, entzute aktiboa eta alde
guztietarako konponbide adostu eta onuragarrien bilaketa bultzatuta, eta
komunikaziorako bideak ezarrita.

● Hezkuntza komunitateko kide guztien arteko errespetua, onarpena eta tratu ona
sustatzea. Tratu on horrek pertsonen arteko harreman guztietara hedatu beharko du.

● Ikasgelako eta ikastetxeko arauak denen artean prestatzea bultzatzea, baita


haienganako errespetua ere.

● Lankidetzarako bideak ezartzea ikastetxearekin zerikusia duten kanpoko eragile edo


entitateekin, arreta berezia eskainiz gurasoen elkarteek eskola orduetatik kanpo
eskaintzen dituzten zerbitzuei, jarduketaren irizpideak jarduera horietara
zabaltzearren.

3.OINARRIZKO LEGEDIA

Garatutako bizikidetza plan hau, honako legedian oinarritzen da:


● 47/2010 FORU DEKRETUA, abuztuaren 23koa, Nafarroako Foru Komunitateko
unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetako ikasleen eskubide
eta eginbeharrei eta ikastetxe horietako elkarbizitzari buruzkoa.

● 204/2010 FORU AGINDUA, abenduaren 16koa, Hezkuntzako kontseilariak emana,


Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako eta
pribatu itunduetako bizikidetza arautzen duena.

Horretaz gain, gureikastetxeko Hezkuntza Proiektuaren printzipioetan ere oinarritzen da.

4.BIZIKIDETZA BATZORDEA

Ikastetxean bizikidetzarekin zerikusia duten erabakiak hartzeko, tailerrak eta formakuntzak


proposatzeko edo/eta kaltegarriak diren portaeren aurreko neurriak jasotzeko, bizikidetza
batzorde bat egonen da.

3
2023-2024 ikasturteko Bizikidetza Plana

Batzorde hau, ikasturte bakoitzean dagoen zuzendariak, orientatzaileak, PT edo EH irakasleak


eta Lehen Hezkuntzako azken zikloko tutoreak osatuko dute.

Aurtengo ikasturtean, 2023-2024koa, hauek dira bizikidetza batzordeko kideak:


● Zuzendaria: Arrate Egia
● Orientatzailea: Amaia Pando
● PT/EH irakaslea: Maria Campión
● LH 5-6ko tutorea: Leire Parra

5.ELKARBIZITZARENTZAKO KALTEGARRIAK DIREN PORTAERAK

Gizarte batean bizi garen heinean, ezinbestekoa da elkarbizitzarako kaltegarriak izan


daitezkeen portaerak zehaztea, ikastetxeko orduetan edo/eta eremuetan hauetakoren bat
ematekotan, neurri bat ezarri ahal izateko.

Portaerak, “arinak” eta “larriak” irizpidearen arabera zehaztu dira:

ARINAK LARRIAK

Ez du materialik ekartzen Iraina

Jarrera pasiboa Grabazioa

Kopiatzen du Irudia zabaldu

Errespetu falta Materiala hondatzea

Informazio faltsua ematea Erasoa

Baimenik gabe eraman Faltsutzea

Janzkera Lapurtu

Higienea Ekintza egitera bultzatu

Instalazioa hondatzea Apologia

Garbiketari kalte egitea Drogak / alkohola

Familiari ez eraman Errepikatu jokabidea

Ikaskideei lana egitea galarazi Jarduerak galarazi

4
2023-2024 ikasturteko Bizikidetza Plana

6.ELKARIBIZITZARENTZAKO KALTEGARRIAK DIREN PORTAEREN AURREKO NEURRIAK

Elkarbizitzarako kaltegarriak diren portaera horiei erantzun bat emateko helburuarekin eta
eskolako bizikidetza egoki bat bermatzeko asmoz, eta plazaratutako araudia beti kontutan
hartuz, hauek dira Lehen Hezkuntzako etapan dauden ikasleekin aurrera eramango diren
neurriak:

A. APLIKATZEKO IRIZPIDEAK ETA PROZEDURA

Proposatzen den edozein neurri aplikatu aurretik eta aplikatzeko momentuan, familiak
prozesuaren jakinaren gainean egonen dira. Alde batetik, ikasleari eskatuko zaiolako berak
familiari komunikatzea, eta bestetik, eskolatik gertatutakoaren berri emango delako.

a. PORTAEREN ARABERAKOAK

Portaeraren araberako neurriak, bizikidetzarako kaltegarriak suertatzen diren jokabideen


aurrean aplikatuko dira.

Neurri arinak aplikatu aurretik, ikasleari, aldaketarako aukera bat emango zaio. Horretarako,
hausnarketa orria beteko du. Hori bete ondoren, erantzunkizun bat eskatuko zaio ikasleari.

Hala ere, portaera kaltegarri hori errepikatzen bada, portaera horren araberako neurri bat
aplikatuko da.

b. BIZIKIDETZA KONTRATUA

Bizikidetza kontratua, errepikatzen diren jokaerak agertzen direnean aplikatuko da.


Jokabidea 3 aldiz agertzen bada, hirugarren horretan bizikidetza kontratua aurrera emango
da.

Konflikto horren ondoren, eta bertan parte hartu duten pertsonek lasaitzeko eta pentsatzeko
denbora izanda, kontratua beteko da, beherago azaltzen den prozeduraren arabera.

Bizikidetza kontratuak, bizikidetza batzordean berrikusiko ditu kurtsoan zehar. Aldaketarik


ematen ez bada, eta beraz, konfliktoa errepikatzen bada, kontratuan aldaketak edo
modifikaziioak egitea proposatuko da. Hala eta guztiz ere, kontratu horrek ez badu
pertsonarengan aldaketarik eragiten, portaeraren araberako neurriak aplikatu beharko dira.

c. EMOZIOEN KUDEAKETA

Emozioak osagai pertsonal oso biziak dira. Gauza guztietan bezala, emozio positiboak eta
negatiboak ditugu, eta guztiek bereziki gure jokamoldean eta pentsamoldean eragin handiak
izan ditzakete.

5
2023-2024 ikasturteko Bizikidetza Plana

Horregatik, ikasleren batek, bere emozioak kudeatzeko gaitasun falta duela somatzen
badugu, bere jokabideak elkarbizitzarako kaltegarriak suertatzen direlarik, emozioen
kudeaketarako erregistro fitxa bat beteko da.

Erregistro honek, emozioen kudeaketa irrazional edo kaltegarria detektatzea izanen du


helburu, beharrezkoa ikusten bada, Osasun Mentaleko profesionalen esku-hartzea eskatu
ahal izateko.

d. BAKEAREN ZIRKULUA

Ikastaldean bizikidetzan ematen den edozein arazo lantzeko erabiliko da, agertzen den
momentuan edo egokiagotzat hartzen den beste momentu batean.

Lantzen den konfliktoa, maila larrikoa dela baloratzen bada, bakearen zirkulua egiterako
orduan bi irakaslek parte hartuko dute (batek zirkulua aurrera eramango du eta besteak
zirkuluaren akta jasoko du).

B. NEURRIAK
a. PORTAERAREN ARABERAKOAK
Aurretik zehaztutako portaera kaltegarri bakoitzaren arabera, neurri konkretu bat egokitu da:

ARINAK LARRIAK

Jolas denborarik gabe gelditzea. Hondatutako materiala ordezkatzea.

Gustuko duen saio batean parte ez hartzea. Lapurtutakoa bueltatu.

Zikindutakoa garbitzea. Hausnarketa orria betetzea.

Kopiatutako berregitea. Egingo den ekintzaren batera ez joatea.

Eramandakoa bueltatzea. Mailez baxuagoa den beste gela batean


sartzea.

Portaera kaltegarriak honako moduan erregistratuko dira:


● 3 falta arin erregistratu ondoren, ondorio arinei dagokion zutabeko neurri bat
ezarriko da.
● 5 arinek larri 1 osatuko dute.
● Falta larri bakoitzeko ondorio larriei dagokion zutabeko neurri bat ezarriko da.
● 3 falta larrirekin taula honetan agertzen diren ondorioez aparteko ondorio bat
ezarriko da.

6
2023-2024 ikasturteko Bizikidetza Plana

b. BIZIKIDETZA KONTRATUAK

Bi ikasleen artean liskar larriren bat egotekotan, edota liskarrak aldiro errepikatzen direla
ikusten bada, haien arteko bizikidetza kontratu bat egitea proposatuko zaie. Bizikidetza
kontratu horretan, ikasle bakoitzak besteari zerbait eskatuko dio eta aldi berean jokabide
edo jarrera bat moldatzeko konpromezua hartuko du.

Kontratua sinatzeko prozedura honakoa izango da:


1) Zuzendaritza, tutore eta ikasleak elkartuko dira gertatutakoaz solasteko eta
bizikidetza kontratu bat egiteko proposamena plazaratzeko.

2) Ikasle bakoitzak, ahoz, beste ikasleari bere ikuspuntua azalduko dio eta bestearen
jokabidean zerbait aldatzeko eskatuko dio, beti ere liskar hori sortu duen
jokabidearekin lotua dagoela eta pertsona bakoitzaren integritatea kaltetzen duena.

3) Ikasle bakoitzak, besteak eskatutako jokabide aldaketa egiteko konpromezua hartuko


du eta idatzita utziko du.

4) Kontratuan zehaztutako jokabide aldaketa hori gauzatzen ez bada, edota berriro


elkarbizitzarako kaltegarriak diren portaerak agertzen badira, kontratua sortutako
pertsonen artean ondorio batzuk zehaztuko dira. Ondorioak ikasleak berak zehazten
saiatuko gara, bakoitzak bere burua autoerregulatzeko beharrezkoa ikusten duenaren
arabera. Hala ere, zuzendaritzak edo tutoreak planteatutako ondorio hori erreala ez
dela ikusten badu, beste ondorioren bat planteatzeko aukera izanen du.

5) Zuzendaritzak, tutoreak eta ikasleek kontratua sinatu eta data jarriko dute.

Hau da proposatzen den kontratuaren eredua 2023-2024 ikasturterako:

7
2023-2024 ikasturteko Bizikidetza Plana

c. EMOZIOEN KUDEAKETARAKO ERREGISTROA

Erregistro horretan, honako alderdiak zehaztuko dira:

● Portaera agertu den data


● Egoeraren kontestua
● Izandako erreakzioa
● Irakasleak erabilitako estrategiak
● Egoerari buelta emateko behar izandako denbora
● Oharrak: ikaslearen pentsamendu aipagarriak, adostutako estrategiak, etab.

d. BAKEAREN ZIRKULUA

Bakearen zirkulua, praktika errestauratibo bat da, zeinetan gatazka batean murgilduak
dauden parte-hartzaileek gatazkaren azpian dauden arrazoiak aztertu ahal izateko espazioa
izango dute, eta errespetuzko elkarrizketaren eta trukearen bidez konponbideak bilatu,
desberdintasunak konpontzeko bitartekoak aurkitu eta desadostasuna gainditzeko.

Zirkulu honetan, hiru motatako galderak planteatuko dira:

Izotza apurtzeko galderak Gaia lantzeko galderak Amaiera emateko galderak

Partekatzen hasteko galderak Landu nahi den gaiaren Zirkuluari amaiera emateko
(adb.): araberako galderak. galderak (adb.):
- Izozki bat jan beharko - Ze hitzarekin definituko
bazenu, ze zaporekoa zenuke zirkulu honen
izanen litzateke? ondorioz duzun
- Bidai bat egin beharko sentsazioa?
bazenu, nora eta norekin
egin nahiko zenuke?

e. ESKOLA JAZARPENA PROTOKOLOA

Ikastetxean eskola jazarpen kasu bat detektatzen bada edo egon daitekeelaren susmoak
agertzen badira, Nafarroa mailan ezarritako protokoloan definitutakoa jarraituko da, egoerari
ahalik eta lehen erantzuteko helburuarekin.

8
2023-2024 ikasturteko Bizikidetza Plana

7.ELKARBIZITZAREKO KALTEGARRIAK DIREN PORTAEREN ERREGISTROA: GERTAERA


TXOSTENA

GERTAERA TXOSTENA

IKASLEAREN DATUAK: GELA:

TXOSTENGILEA: DATA:

ORDUA: LEKUA:

GERTAERA:

HARTUTAKO NEURRIAK:

*TXOSTENGILEAK GERTAERAREN BERRI, AHALIK ETA AZKARREN, ZUZENDARITZA TALDEARI EMAN BEHAR
ZAIO.

9
2023-2024 ikasturteko Bizikidetza Plana

8. BIZIKIDETZA SUSTATZEN DUTEN TAILERRAK ETA FORMAKUNTZAK: IKASLEENTZAKO ETA


FAMILIENTZAKO

2023-2024 ikasturtean, tailer eta formakuntza hauetan parte hartuko da:

AUKERATUTAKO HIZKUNTZA NORK JASOTZEN DU TALDE ETA IKASLE


JARDUERA KOPURUA

Baloreetan
oinarritutako Euskara LH 5-6 1 talde (10 ikasle)
erresilientzia

10

You might also like