You are on page 1of 1

Zenbat Hegel dugu Marxen?

Lanaren gakoa izango da aztertzea Hegel eta Marx eta hauen lotura, nola Marxen Hegelen
ohiartzuna dugun, Hegelen influentzia gainera ez da zerbait anekdotikoa, Marxen obra
osoan ikusi dezakegu, Hegelek bere azken ondorioetara, edo guztiz garatu ez zituen ideia
batzuk Marxen gorputza hartzen dute. Hegeli batzutan falta zaion materialismoa ezartzen
dio Marxek, hala ere, nik ulertzen dut Hegelek bide bat zabaltzen duela eta Marx ez dela
Hegelen aurka ari, baizik eta Hegel garatzen. Argi eta garbi ezin da erreduzitu Marx Hegelen
garapen huts bezala, Marxek bere balio propioa du eta ekarpen handiak egingu ditu
ikuspuntu materialista batetik, ikuspuntu estrukturalista batetik, baina ez ahal du Hegelek,
idealismo alemanaren gailurra, atea irekitzen materialismoari? Zein ideia hartzen ditu
Marxek Hegeletik? Historiaren ikuspegi “”teleologikoa””, ikuspegi positibo batetik, kontrakoen
sintesia historiaren aurregite bezala, autokontzientzia, ez jada indibiduala baizik eta
kolektiboa, jabe-morroi arteko dialektika, mediazioa, hau da, bestearengatik izatea,
soldatapeko langileak beharrezkoa du kapitalista eta kapitalistak beharrezkoa du langilea,
dependentzia mutuo bat dute. Historiaren bukaera subjektu absolutuaren bitartez eta abar,
ideia asko azaltzen dira Marxen Hegel ez badugu ezagutzen konturatu ezta egiten garela.
Lan honetan ikusi daiteke aufheben-aren adibidea, nola Marxek Hegel “xurgatzen” duen,
baino honek ez duen Hegel desagerrarazten, baizik eta Hegeletik zuzenean abiatzen dela.

Bibliografia:

Marx, Karl: Manuscritos económicos y filosóficos de 1844


Hegel, G.W.F. :Fenomenología del espíritu
Ripalda, Jose Maria: La nación dividida: Las raíces de un pensador burgués: G.W.F. Hegel

Unai Duran Albizu

You might also like