You are on page 1of 2

4.

5 Botere-nahimena eta betiereko itzulera

4.5.1 Botere-nahimena

Nietzsche irudiz edo metaforaz baliatzen da gizaki berriaren aldartea nolakoa izan den eta
nolakoa izan behar duen azaltzeko. Erabilitako irudien bereizgarritasunei erreparatzen die,
gizakiaren eboluzio-fase desberdinekin alderatzeko.

Etorkizunak gizatasuna garatzeko aukera berriak eskaintzen ditu. Gizatasuna, historikoa da:
alde batetik askea delako eta bestetik nahiak eta gogo eragingarriak dituelako. Gizakiak lur
honetan gauzatuko ditu bere gogoak, kanpoko mundu batean gauzatu ordez.

Nietzscheren arabera, gizakia bere burua hobetzeko eginahalean dabil, gizakien arteko
desberdintasunen adierazgarri. Zaratustraren hizketaldiek berdintasunaren aurkako haren
jarrera erakusten dute, eta kinka larrian uzten dute gizabanakoak Jainkoaren aurrean
berdinak direla dioen doktrina. Zenbat eta indartsuagoa izan bizinahia, orduan eta
handiagoa izango da gizakien arteko desberdintasuna, eta zenbat eta ahulagoa izan, orduan
eta txikiagoa izango da desberdintasuna.

Botere-nahia ez da gizakien kontua soilik, eta beste bizidunek ere badute nahi hori,
bizi-maila handiagoa eta hobea lortzeko nahimena. Maila bakoitzak biziduna berriro gorantz
bultzatzen du, hurrengo mailetara iristeko. Eguneroko ekintza guztietan, bizitzak bere
botere-nahia azaldu nahi du, forma garaiagoak lortzeko edo alboko biziduna garaitzeko.

Nietzscheren iritziz, gizakien jarduera egingarrien artean, ezagutza boterea lortzeko


baliabidea ere bada. Jakin-nahia, botere-nahiaren mende dago. Bizidun batzuek jakintzaren
bidez errealitatea menderatu nahi dute, beren zerbitzuan jartzeko, eta ezagutza ez da
jakin-mina asetzeko edo egia absolutua argitzeko modua, kontrola lortzekoa baizik.

Bizitza etengabe doa aurrera eta gizakiak ezin dezake errealitatearen jario hori menderatu.
Guztiz praktikoak dira, errealitatearen jarioa eskupean jartzeko, gizakia kontzeptuak eta
substantziak antzematera bultzatzen duten eragileak.

Ez dago egia absoluturik, bizitza etengabe aldatzen ari delako. Era honetara, ezusteko edo
aparteko aldakuntzarik gabeko munduan bizitzea erosoago dela ikusirik, itxurazko kontzeptu
batzuk sortzen ditu filosofiak. Helburu horretara egokitzen direnak egiazkotzat hartzen dira,
eta kaltegarri direnak, gezurrezkotzat.

Gizakiak asmatutako kontzeptu batzuk, hizkuntzaren barruan sortu eta egia eztabaidaezin
bihurtu dira, izanaren mugikortasuna gizakiaren aginpean jartzeko.

Botere nahia, komeni da haren adierazgarriak zehaztea. Botere nahia ez da mendekoak edo
ahulak mendean hartzea, nork bere buruan uste osoa izatea baizik, bizitzaren ahalbidean
sinestea.

Beraz, inor itzalpean izateko modua, indar fisikoa eta psikologikoan baino gehiago, botere
nahaian, norberaren indarrean jakitun izatean oinarritzen da, dagozkion eskubideak aintzat
hartzeko.
4. 5. 2. Ezagumena eta botere-nahaimena

Nietzscheren ustez, zientzia egiten duen gizakia ez da errealitate objetiboa eratu nahi duen
<<subjetua>>: jakin-min hutsa ez da ezagutzaren egile nagusia, bizibidean aurrera egiteko
atzemate zehatzak egin behar izana baizik. Beraz, giza eboluzioaren eragile nagusia ez da
adimena edo jakiteko grina, botere-nahia baizik.

Ezagumenaren aplikazioa lotuta dago nolabait botere-nahiarekin, eta erabat uztartuta bizi
iraupenarekin.

Ikuspegi horiek elkarren ondoan daude etengabe eraldatzen den bizitzaren baitan.

4. 5. 3. Betiereko itzulera

Kanten arrazoi praktikoaren inperatibo kategorikoa eraldatu egiten da Nietzasherekin.


Nietzcheren betiereko itzuleraren teorian behin eta berriro errepikatzen den errealitatea
kontrajartzen zaio: “errealitatea betiereko segida konstante batean, lerro baten antzera,
gertatzen dela uste izanari”. Beraz, aurrerantzean gertatzen dagoen guztia ez da guztiz
berria izango.

Edozein denbira tartean gertatzen den guztiak inoiz gertatua izan behar du. Ondorioz,
supergizakia gauzatzeko eginahalean aritzea. Hau da, iraganean gertatu eta jokatu den
modu berean arituko delako. Zaratrustak, etorkizunaren ikuspuntutik ahaleginduko da
supergizakia eta betiereko itzulera bateratzen.

Etorkizunean izango duen portaera zehazten ari da gizakia. Dena egiteke dago.
Supergizakiak itzuleraren teoriara moldatu behar du. Betiereko itzuleraren teoriak
Jainkoaren hipotesiak ukatzen ditu, helburu batera bideratuta daudela pentsatu beharko
litzateke. Betiereko itzuleraren ikuspuntutik, mundu fisikoa ez dago beste mundura zabalik,
mundua bere baitan duena besterik ez da. Nietzchek, bizitzaren hautabide guzriak mondu
honetan bilatu eta durutu daitezen. Bere idazketan, nekez aurkituko dugu betiereko
itzuleraren gainean eraketa logikorik.

You might also like