You are on page 1of 11

BANAKETA

ESTATISTIKOAK
Aldagai bakarreko banaketak
Aldagai bakarreko
banaketa
• Orain arte ikasitako guztia estatistikaren inguruan, mota hauetako
banaketak ziren, hau da Aldagai Bakarreko Banaketak.

• Aldagai bakarra aztertzen zen. Hau da: “Ikusitako pelikula


kopurua hileko”, “Lortutako puntu kopurua partiduko” edo
“Ikasgai baten nota”, esate baterako...

• Hauetan, parametro ezberdinak ikasi zenituzten aurreko urteetan:

• Bataz-bestekoa

• Moda

• Mediana (eta Kuartilak)


Aldagai bakarreko
banaketak
• Orain arte ikasitako guztia estatistikaren inguruan, mota hauetako
banaketak ziren, hau da Aldagai Bakarreko Banaketak.

• Aldagai bakarra aztertzen zen. Adibidez: “Ikusitako pelikula


kopurua hileko”, “Lortutako puntu kopurua partiduko” edo
“Ikasgai baten nota”.

• Hauetan, parametro ezberdinak ikasi zenituzten aurreko urteetan:

• Bataz-bestekoa Ziurrenik, ados egongo zarete Bataz-


bestekoa dela parametro esanguratsuena
• Moda banaketa ezberdinak konparatzeko
orduan. Baina horrekin nahikoa da?
• Mediana (eta Kuartilak)
Adibidea:
Imaginatu ingeles irakasleak zaretela eta bi gela dituzuela (F gela eta G gela) eta
gainera, aukeran ematen dizuetela
_ nahi duzuen gelan Ingeles klaseak
_ emateko. Esan
digute F-ko bataz-bestekoa x = 7,2-koa dela eta G-koa, aldiz, x = 6,1-ekoa.
Zein gelatan uste duzue izango dela errazagoa klasea ematea?

• Pentsatu piska baten...


• Eta bai, zuen helburua ikasleei laguntzea da,
ez ahalik eta lan gutxien egitea.
• Hurrengo orrian erantzuna...
Adibidea:
Imaginatu ingeles irakasleak zaretela eta bi gela dituzuela (F gela eta G gela) eta
gainera, aukeran ematen dizuetela
_ nahi duzuen gelan Ingeles klaseak
_ emateko. Esan
digute F-ko bataz-bestekoa x = 6,3-koa dela eta G-koa, aldiz, x = 5,8-ekoa.
Zein gelatan uste duzue izango dela errazagoa klasea ematea?
• Beno, elkar ezagutzen dugunez, badakizue tranparen bat egongo zela, eta nik
nahi nuela zuek F gela aukeratzea “Bataz-besteko hobea duelako” esanez.
Horrela bada, ondo zoazte...

• Tranpa ez, baina datuak falta zaizkigu erabakia ondo hartzeko. Hor doaz gela
bakoitzeko datuak adierazten dituen barra diagramak:

F Gela G Gela
Adibidea:
Imaginatu ingeles irakasleak zaretela eta bi gela dituzuela (F gela eta G gela) eta
gainera, aukeran ematen dizuetela
_ nahi duzuen gelan Ingeles klaseak
_ emateko. Esan
digute F-ko bataz-bestekoa x = 7,2-koa dela eta G-koa, aldiz, x = 6,1-ekoa.
Zein gelatan uste duzue izango dela errazagoa klasea ematea?

F Gela
• Beraz, F gelan bataz-bestekoa altuagoa da, baina
datuak askoz ere sakabanuagoak daude. Hau da,
askok lortu dute 9 edo 10ekoa, baina beste asko ez
dira 2tik pasatu... Edozein irakaslerentzat egoera
zaila benetan... ezta?

G Gela
• Aldiz, G gelan 4 eta 8 artean daude ikasle guztiak,
eta gehiengoa gainera 6aren inguruan. Hau da,
datuak ez daude hain sakabanatuak.
Parametro berri bat:
_
Desbiazio Estandarra (o )
• SAKABANATZE MAILA neurtzen duen parametro estatistikoari Desbiazio
Estandarra (edo Desbiazio Tipikoa) deritzogu.

• Aurreko adibidean ikusi dugun bezala, oso interesgarria den parametroa da, bataz-
bestekoaz gain, banaketa baten inguruan informazio gehiago izateko. Hauek izango
ziren F gelako eta G gelako datuak desbiazioarekin ere:
_ _
• F gela: x = 6,3 eta Desbiazio estandarra: o = 4
_ _
• G gela: x = 5,8 eta Desbiazio estandarra: o = 0,9

F Gela
G Gela
Nola kalkulatzen da
Desbiazio estandarra?
• Bataz-bestekoarekin egiten genuen bezala (datu asko
ditugunean). Hau da, maiztazun taula batetan datuak era
ordenatuan antolatuz. Baina kasu honetan, zutabe berri bat
gehituko diogu taulari: fi. xi2 kalkulua egiteko baliatuko
duguna hain zuzen ere.

• Ez da erraza hitzez azaltzen, beraz, liburuan saiatu


irakurtzen eta ulertzen 137 eta 138. orrialdetan dagoen
testuan eta adibidean. Hori irakurtzean kontutan izan
BBD eta Bariantza, Desbiazio Estandarra (edo Tipikoa)
kalkulatzeko erabiliko ditugula soilik.
Bestelako azalpenak:
• Beno, aste honen bukaeran, ostegun edo ostiralean hitz egingo dugu bideodei
bidez eta galdetuko didazue nahi duzuena Desbiazio estandarraren inguruan,
baina bitartean ondorengo esteketan ere txukun azalduta dago, hori bai,
gazteleraz...

• Kontzeptua ulertzeko: https://youtu.be/hLmsEFNaOgY

• Kalkulatzeko, liburuak azaltzen duen eran: https://youtu.be/o1PHntekmJI

• Kalkulatzeko, nik azalduko nizuen eran: https://youtu.be/h2tdhAgLLAw


eta https://youtu.be/Vg5PD7FROgo
Ariketa:
• Kalkulatzen dakizuela frogatzeko, saiatu
adibideko F eta G gelen parametroak
ateratzen. Hemen dituzue datu zehatzak:

Kalkulatu gela bakoitzeko bataz-


bestekoa eta desbiazio estandarra.
Horretarako, taula bat egin gela
bakoitzeko eta kontutan izan19 ikasle
daudela bakoitzean, baina nota asko
errepikatzen direla, beraz, taulan
maiztasuna baliatuz (fi edo ni) elkartu
behar dituzue, eta beraz, ezin ditu 19
errenkada izan.
Hurrengoa...
• Aldagai bakarreko banaketa oso interesgarri bat:
• Banaketa normala eta Gauss-en Kanpaia

Bideotxo pare bat spoiler moduan:


TED talks (lehenengo 5 minutuak):
(https://www.ted.com/talks/cedric_villani_what_s_so_sexy_about_math?
utm_campaign=tedspread&utm_medium=referral&utm_source=tedcomshare)

eta https://youtu.be/6tEbEo_sErg

You might also like