You are on page 1of 13

PINTXO

oporretan doa
Pintxo, basoan gurasoekin bizi den trikua da. Egunero, iskanbilatan dabil, nahiz eta
beste animaliak lasai lasai egon.
Gure lagunari bere arantzak kontrolatzea asko kostatzen zaio, beraz, airean eramatea
erabaki du. Sarritan, Pintxo ez da konturatzen eta ondoan dagoena ziztatu egiten du.

Hau nahi barik egiten du, baina, horri


esker inork ez du berarekin jolastu nahi.
Udan, gurasoek kanpamentu batera bidaltzea erabaki dute lagunak egin ditzan.
Kanpamentura heltzean dendak montatu behar dituzte. Pintxok talde guztietan parte hartu
nahi du laguntzeko asmoz.
Tresnak hartzen ditu, leku batetik bestera mugiutz, denda batetik bestera, baina ez du ezer
behar bezala bukatzen…

…. dena aldi berean nahi du egin!


Azkenean, txoratuta dabilenez, bere arantzekin bi denda zulatu ditu, bere adiskideen haserrealdia
eraginez. Monitoreek lasaiago egon behar duela esaten diote, bere arantzak beherantz mantendu behar
dituela eta atzerantz orraztu.
Arratsaldean futbolean jolastu dute, Pintxok
baloiari buruaz eman dio eta pilota zulatu du.
Berehala, partidua bukatu da! Denek Pintxori
arduratsuagoa izan behar dela azaltzen diote,
baina, bera haserretu egin da eta ez dio inori
kasurik ez du egin nahi.
Ez du ulertzen zergatik berak bere burua
kontrolatu behar duen, besteek nahi dutena
egiten baldin badute.
Hurrengo goizean, guztiak errekara bainu bat hartzera
doaz. Monitoreek koltxoneta puzgarria eraman dute.

Pintxok lehena izan nahi du, bere txanda itxaron gabe eta
koltxoneta gainean salto egin duenean zulatu egin du.
Bukaeran, gure Pintxo lagun barik gelditu da. Inork ez du berarekin jolastu nahi, mina egin
diezaiekela pentsatzen dute, edota, haien jostailuak apur ditzakeela.
Pìntxo triste triste kanpamendutik hurrundu da. Jirafa monitorea hurbildu zaio.
Jirafak, norberak dituen ezaugarri bereziak ezagutu behar dituela
azaltzen dio.
Jirafek lepoa dute, hegaztiek mokoa, …

Pintxok dituen arantzak oso lagungarriak izan daitezke, baina, nola


erabili behar dituen ikasi behar du, erabili aurretik GELDITU egin
beahar da, eta, PENTSATU ia benetan beharrezkoak diren. Horren
arabera, behar den bezala ARITUKO da.
Nahiz eta zaila izan,
Pintxo arduratsuagoa
izaten saiatzen hasi da.
Batzuetan, oraindik ere
bere arantzak ateratzen
ditu, baina, gehienetan
atzerantz eramaten
ahalegintzen da eta mina
egin ahal duela kontutan
dauka.
Ez du lagunik gabe
geratu nahi.
Azkeneko egunean monitoreek
kanpamentuko ume guztiak irteera batera
eraman dituzte.
Taldeka banatu dira eta ez direla
besteengandik hurrundu behar oso ondo
dakite. Hala ere, “Belarriak” deitzen den
untxia eta “Miko” tximinoa haien kontura
hurrundu dira.
Pintxo atzetik doa, badaki ez dela hurrundu
behar, baina ez du nahi lagunak bakarrik
uztea eta ezta ere gerta daitekeen abentura
galtzea .
Bat batean, basoan izugarrizko orroa entzun da,
Belarri eta Miko korrika hasi dira, zulo batean
eskutatuz. Lehoi bat dago, aurkituz gero atzaparra
zuloan sar dezake eta mina egin.
Pintxok bere arantzak erabiltzeko momentua dela
erabaki du. Zuloaren aurrean jarri da eta arantzak
tente jarri ditu, lehoiari hurbiltzen ez uzteko.
Lehoiak beldurtuta alde egin du eta lagunek pintxo besarkatu dute, bere laguntza
eskertuz.
Pintxori ikastea kostatu zaio, baina azkenean
lortu du eta orain, kanpamenduan, guztiak daude
bere kemenarekin liluratuta eta bere lagunak izan
nahi dute!

amaiera

You might also like