You are on page 1of 53

Zinea, Mundua eta Giza Eskubideak

IPES Elkartearen proiektu bat www.cineddhh.org

Unitate didaktikoa (euskera)

Gran Torino
Irakasleentzako materiala eta Ekintzak

Zinea, Mundua eta Giza Eskubideak


Zinearen bitartez mundua ulertu Giza Eskubideen ikuspuntutik. Unitate Didaktikoa 6. Bortizkeria eta armen erabilera-Gran Torino. IPESeko Nazioartea eta Giza Eskubideen Arloko irakasleek egina (Javier Aisa Gmez de Segura, Andrea Aisa Vega, Mara Castejn Leorza eta Cristina Garca Purroy) Lankidea: Mara Jos Montes

IPES ELKARTEA 2012ko urtarrila Tejera Kalea, 28 behea 31001 Irua (Nafarroa) 948 213279 internacionalddhh@ipesnavarra.org www.ipesddhh.org www.cineddhh.org

Lan hau Aitortu-EzKomertziala-LanEratorrikGabe 3.0 Espainia baimenpean dago Baimen honen kopia bat ikusteko, bisita ezazu: http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/es/

Argazki, grafiko eta marrazkiak, hala nola, izen, logotipo, merkataritza marka eta zerbitzu markak, bakoitzaren ekoizle/banatzailearen jabetzakoak dira eta egile-eskubide, erregistraturiko marka eta beste legeez babesturik daude.

Diseinua eta maketazioa: wakalaka (www.wakalaka.es) Euskerara itzulpena: Ioseba Salaberri Plaza eta Maria Tamayo Goi

i
1

Gran Torino

Aurkibidea
Irakasleentzako materiala
5

Ekintzak

23

Sekuentzia didaktikoa
OOGG

7 7 10 12

01. Helbuduruak, edukiak eta 02. Ebaluaketa irizpideak 03. Curriculum konexioak

4 5

Ikustaldi aurreko saioak


Eastwood

25 25

01. Westernra, bortizkeria eta Clint

2 Pelikula ezagutu

Ikustaldi geroko saioak


02. Gran Torinoren fitxa 03. Pertsonaien azterketa a. Walt Kowalski b. Thao c. Sue d. Gaizkile-taldeak
Gran Torinon zinematografikoaren lantzea

31 31 39 40 43 46 49

13 13 13 13 14 18

01. Fitxa teknikoa 02. Sinopsia 03. Palmaresa 04. Zuzendaritza 05. Zergatik aukeratzen dugu
Gran Torino?

Gehiago jakiteko baliabideen gida


01. Material didaktikoak eta
hezkuntza esperientzia

19 19 19 20 21 22

02. Espezializaturiko webak 03. Oinarrizko Bibliografia 04. Aukeraturiko filmografia 05. Bortizkeria zineman buruzko
monografikoak sarean

Gran Torino

Irakasleentzako materiala

aurkibidea 1 2 3
Sekuentzia didaktikoa Pelikula ezagutu
13 19 7

Gehiago jakiteko baliabideen gida

1
01.

Gran Torino (Irakasleentzako materiala)

Sekuentzia didaktikoa
Helburuak, edukiak eta oinarrizko gaitasunak

Helburu orokorra: Zinema baliabide nagusitzat hartuz, giza eskubideak irakasle zein ikasleentzat errealitate adierazgarri bihurtzen lagunduko duten oinarrizko gaitasun eta edukiak lortzeko hezkuntza-tresnaz egokitzea.

Kontzeptu helburuak Zinema-hizkuntza adierazpen kultur eta artistikoa bezala ulertu. Gertaeren eta hauen aurresanen ondorioak ulertzen erraztea eta bizi baldintzen hobekuntzarako zuzendutako ekintza.

Kontzeptu edukiak Elementu zinematografikoak: zer (bilbea, istorioa), nor (pertsonaiak), nola (argia, soinua, soinu-banda).

Oinarrizko gaitasunak OOGG 6: Gaitasun kultural eta artistikoa. OOGG 3: Ezagutzan gaitasuna eta mundu fisikoaren elkarrekintza.

Filmaren akzioa garatzen den gune fisiko, kultural, sozial eta politikoa.

Bizi garen munduaren gizarte errealitatea ulertu, kultura askotako gizarteetan dauden gatazkak identifikatuz.

Nortasun pertsonal eta sozialaren konfigurazioa Afektibitate egoerak: sentimenduak, zirrarak eta irrikak Adimen emozionala: agresibitatea, frustrazioa, errepresioa, mendekua, barkamena, autorrealizazioa, tolerantzia, auto-estimua, enpatia. Arazo, gatazka eta bortizkeriaren arteko ezberdintasuna Gatazken ebazpen baketsurako baldintzak Askatasuna, banako ardura eta ardura banaketa. Gerra gatazkak: Koreako Gerra. Gerra gatazka jasaten duten herrientzako gerraren ondorioak. Hmong biztanleriaren bere lurraldeko kanporatzea Mendebaldeko gizarteetako belaunaldien arteko eta etnia askoren elkarbizitzako gatazkak. Hiri tribuak, nerabeen nortasun esparru bezala Nortasuna eta Ezberdintasuna: Eskubide Berdintasuna, Ezberdintasunerako Eskubidea Desberdintasunerako esparruak: nerabe/adindu/ atzerritar/emakumeen taldeak Mendekua eta justizia kultura askotako gizarte demokratikoetan.

OOGG 5: Gaitasun sozial eta hiritarra.

Gizarte demokratikoetan eskubideen berdintasuna eta desberdintasunerako eskubidea ezagutu, genero berdintasunari arreta berezia emanez.

OOGG 5: Gaitasun sozial eta hiritarra.

Generoaren eredu eta rolak identifikatu, bai emakumezkoenak nola gizonezkoenak, zineman generoen estereotipoak islatzen dituztenak.

Emakumeen ohiko irudia zineman bortizkeriarekin erlazionaturikoa: ezaugarriak eta protagonismoa.

OOGG 5: Gaitasun sozial eta hiritarra.

Gran Torino (Irakasleentzako materiala)

Sekuentzia didaktikoa

Prozedurazko helburuak

Prozedurazko edukiak

Oinarrizko gaitasunak

Eskuratutako jakintza komunikabide eremuko edukiak interpretatzeko eta analizatzeko erabili. Eskubideen berdintasunaren babesetik, pelikulan agertzen diren genero erlazioen azterketarako irizpideen lorpena.

Irudiaren azterketa eta deskodetzea Teknologia berrien erabilpena komunikazio, elkartze, trukatzeko eta trebatzeko modu bezala.

OOGG 1: Komunikazio linguistikarako gaitasunak.

Informazioa lantzeko eta komunikatzeko eta ezagupen garrantzitsuetan bilakatzeko gaitasunak lortu.

Galderen identifikazioa eta ondorioen lorpena. Genero rolaren analisia pelikularen pertsonaietan.

OOGG 1: Komunikazio linguistikarako gaitasunak.

Iturri desberdinetako grafiko, mapa, inkesten interpretazioa. Bakarka edo taldeka aztertzeko iturri ezberdinetako informazioen egiaztapen eta ebaluaketa bidez pertsonalak eta arrazoituak diren irizpideen lantzea. Iradokitako web ezberdin edo bakoitzaren ikerketaren bidez informazioaren bilaketa eta aukeraketa Gainontzeko internauten aburu eta iritziak egiaztatu, ebaluatu, kritikatu eta konparatzeko sare sozial ezberdinen erabilpena. Gelako esperientzia didaktikoei buruzko wiki baten eratzea eta Hezkuntza Zentro ezberdinetako beste ikasleekin informazioaren trukaketa. Hizkuntza zinematografikoaren menperatzea Beste pelikulekin konparaziozko azterketa, ohiko westernera hiritar westernetik bereizketa. Pelikulako sekuentzietatik aurrera, azterketa, laburpen, erlazio, inferentzia eta ondorio ekintzak Gaztelania eta ingelerazko zinematografiako terminoen glosario baten lantzea Pelikulako eszena zehatzetatik aurrera, taldekako eztabaiden burutzea. Lan monografikoen lantzea eta denen artean adostu. Pelikulako pertsonai eta gaiak, eguneroko bizitzako egoerekin erlazionatzeko, gelan dramatizazioen gauzatzea. Heroiaren bidaia eta pertsonaien eraldaketa arkuen bidez, pelikulako pertsonaien azterketa.

OOGG 2: Matematika gaitasuna.

OOGG 4: Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala.

OOGG 1: Komunikazio linguistikarako gaitasunak.

Pelikula bat nola ikusi behar den ikasketan hasi eta ikasitakoa aurrerantzeko ikusketetan aplikatzeko gai izan.

OOGG 8: Autonomia eta ekimen pertsonala.

OOGG 8: Autonomia eta ekimen pertsonala.

OOGG 7: Ikasten ikasteko gaitasuna.

Gran Torino (Irakasleentzako materiala)

Sekuentzia didaktikoa

Jarrerazko edukiak Komunikazio eta elkarrizketarako onuragarriak diren sentimendu eta jarrerak garatu. Kultur askotako gizarteetan elkar bizitza aberasten duten pertsona eta kultur ezberdintasunez konturatu. Gizarte-egoera ahuleko taldeen nortasun ezberdinenak balioetsi eta errespetatu: nerabeak, agureak, atzerritarrak. Zuzentasun eta justizia irizpideetan oinarrituriko kultura bakezale bat balioetsi eta sortu. Gatazken ebazpenerako bide bezala, edozein bortizkeria era ukatu Hiritarren bizi baldintzak hobetzeko gizarte demokratikoetan dauden mekanismoak balioetsi Libreak, arduratsuak, araugileak eta eraldatzaileak diren heinean, gizaki ekintza hauen izatea ezagutu eta balioetsi. Ikasten ikasteko, erabakiak hartzeko eta ardurak nork bere gain hartzeko gaitasuna garatu.

Jarrerazko helburuak Zirrara beraren igorle eta aldatzaile bezala hizkuntzaren erabilpena.

Oinarrizko gaitasunak OOGG 1: Komunikazio linguistikarako gaitasunak.

Pertsonen artean ezagutzeko, entzuten jakiteko eta ezberdintasunak balioesteko gaitasuna. Besteak ulertzeko eta besteen lepoan jartzeko estrategien lorpena. Gatazken ebazpen baketsurako estrategien lorpena.

OOGG 1: Komunikazio linguistikarako gaitasunak.

Gizarte zuzen baten ezarpenerako bide bezala mendekua eta armen erabilera ukatzeko estrategien lorpena. Jasanbera izan, ezberdintasuna onartu eta gure berezkoa den balio, sinesmen eta kultura ezberdinetako pertsonak errespetatu Gizartean onartuak diren aurreiritzi eta estereotipoak identifikatzeko eta desegiteko estrategien lorpena. Gizabanako estereotipoak zalantzan jartzeko eta berezko nortasuna eratzeko trebetasuna. Talde nagusitik ezberdinak diren pertsonekiko aurreiritziak desegiteko mekanismo bezala beste pertsonekin enpatia sortu eta nortasun sozial bat eratu. Generoari buruzko irudi eta rol estereotipatuak desegin. Askatzaileagoak eta berdintzaileagoak diren irudikapen eredu berriak, bai gizonezkoak, bai emakumezkoa, ikusaraz.

OOGG 5: Gaitasun sozial eta hiritarra.

OOGG 7: Ikasten ikasteko gaitasuna.

Gogoeta autonomia eta zentzu kritikoa garatu.

OOGG 8: Autonomia eta ekimen pertsonala.

Gizartean onarturiko genero eredu estereotipatuez jakinaren gainean egon.

OOGG 5: Gaitasun sozial eta hiritarra. OOGG 8: Autonomia eta ekimen pertsonala.

10

Gran Torino (Irakasleentzako materiala)

Sekuentzia didaktikoa

02.
Ebaluaketa irizpideak 1. Pelikulako hitz gabeko mintzaira ulertu eta aztertu, elementu ikonikoak, sinbolikoak eta irudikapenekoak azpimarratuz. 2. Denboran naiz espazioan kokatu historia gertaera eta prozesu nabarmenenak, ezberdinduz beraien zergatiak eta ondorioak. 3. Identifikatu XXI. mendeko gizarte kultur anitzetako eta demokratikoetan komunikazio arazo eta gatazkak. 4. Eskubide berdintasunak nola gizarte-egoera ahuleko taldeen (agure, gazte, etorkinen) ezberdintasunerako eskubidea ezagutu eta ulertu. 5. Hizkuntz zinematografikoko eta pelikulako edukiko hiztegi espezifikoa definitu eta ulertu.

Ebaluaketa irizpideak

Ekintzak

Gaitasunak G1. Hizkuntza komunikazioa G6. Kultural eta artistikoa G4. Digitala

Arloak Gaztelania Ingelera Teknologia berrien aplikazioa Plastika eta ikus hezkuntza Musika Gizarte Zientziak Etika Teknologia berrien aplikazioa Hiritartasunerako hezkuntza

02 Ekintza 03 Ekintza

02 Ekintza

G3. Mundu fisikoarekiko elkarrekintza eta ezagupena G2. Matematika G3. Mundu fisikoarekiko elkarrekintza eta ezagupena G7. Ikasten ikasi G8. Autonomia eta ekimen pertsonala

03 Ekintza

Gizarte Zientziak Hiritartasunerako hezkuntza Etika

03 Ekintza

G5. Sozial eta hiritarra G3. Mundu fisikoarekiko elkarrekintza eta ezagupena

Gizarte Zientziak Hiritartasunerako hezkuntza Etika

01 Ekintza 02 Ekintza 03 Ekintza

G1. Hizkuntza komunikazioa

Gaztelania Ingelera Plastika eta ikus hezkuntza

6. Zenbait iturri dokumental aukeratu, teknologi berrien erabileraren bidez gertaerak iritzietatik ezberdinduz.

01 Ekintza

G1. Hizkuntza komunikazioa G4. Digitala G5. Sozial eta hiritarra G7. Ikasten ikasi G8. Autonomia eta ekimen pertsonala

Gaztelania Ingelera teknologia berrien aplikazioa Gizarte Zientziak Hiritartasunerako hezkuntza Etika

Gran Torino (Irakasleentzako materiala)

Sekuentzia didaktikoa

11

Ebaluaketa irizpideak

Ekintzak

Gaitasunak G1. Hizkuntza komunikazioa G4. Digitala G5. Sozial eta hiritarra G6. Kultural eta artistikoa G7. Ikasten ikasi G8. Autonomia eta ekimen pertsonala G5. Sozial eta hiritarra

Arloak

7. Elkarbizitzaren gatazka garrantzitsuenei buruz bakarkako eta taldeko lanak egin.

01 Ekintza 02 Ekintza 03 Ekintza

Gizarte Zientziak teknologia berrien aplikazioa Ingelera Etika Hiritartasunerako hezkuntza

8. Gizartean onarturiko

genero eredu estereotipatuen jakinaren gainean egon.

01 Ekintza 02 Ekintza 03 Ekintza

G7. Ikasten ikasi G8. Autonomia eta ekimen pertsonala

Gizarte Zientziak Etika Hiritartasunerako hezkuntza

9. Errepresentazio eredu berriak barneratu, bai maskulinoak nola femeninoak, askatzaile eta berdinagoak.

01 Ekintza 02 Ekintza 03 Ekintza

G5. Sozial eta hiritarra G7. Ikasten ikasi G8. Autonomia eta ekimen pertsonala

Gizarte Zientziak Etika Hiritartasunerako hezkuntza

10. Elkarbizitza baketsuaren alde egon, gatazkak ebazteko armen erabileraren aurka eginez. 11. Talde ekimen eta pertsonala sustatu, erabakien hartzea, sormena eta ahaleginarekin batera. 12. Pertsonen arteko afektibitate erlazioak, genero berdintasuna, tolerantzia eta gizarte-egoera ahuleko taldeekiko justizia sustatus.

01 Ekintza 02 Ekintza 03 Ekintza

G5. Sozial eta hiritarra G7. Ikasten ikasi G8. Autonomia eta ekimen pertsonala G5. Sozial eta hiritarra G7. Ikasten ikasi G8. Autonomia eta ekimen pertsonala

Gizarte Zientziak Etika Hiritartasunerako hezkuntza

01 Ekintza 02 Ekintza 03 Ekintza

Etika Hiritartasunerako hezkuntza

01 Ekintza 02 Ekintza 03 Ekintza

G5. Sozial eta hiritarra

Etika Hiritartasunerako hezkuntza

12

Gran Torino (Irakasleentzako materiala)

Sekuentzia didaktikoa

03.

Curriculum konexioak

Ikasturteetara egokituriko material didaktikoa, curriculum arloak eta gai multzoak 2007ko Martxoak 19ko 25/2007 Foru Dekretuaren arabera, 2007ko Maiatzak 25eko NAO, 65. Zb (Dekretua: DBH-ko Irakaskuntza Minimoen Curriculum Garapena, Nafarroa) eta maiatzak 12ko 49/2008 Foru Dekretua, 2008ko ekainak 6ko NAO, 70. Zb. (Dekretua: Batxilergoko ikasketen egitura eta curriculuma).
Ikastaroa Arloak Geografia eta Historia DBH 3. Hiritartasunerako Hezkuntza eta GGEE Gai multzoa Multzoa I: Eduki Amankomunak. Multzoa III: Politika antolakuntza eta eremu geografikoa. Multzoa IV: Gaur egungo munduko eraldaketa eta desorekak. Multzoa I: Eduki Amankomunak. Multzoa II: Harreman Pertsonalak eta parte hartzea. Multzoa IV: XXI. mendeko gizarte demokratikoak. Multzoa V: Herritartasuna mundu global batean. Nazioarteko gatazkak.

Geografia eta Historia

Multzoa I: Gizarte Zientzien eduki amankomunak. Multzoa II: Gaurko gizartearen oinarri historikoak. Multzoa III: Gaur egungo mundua. Gizarteetako aldaketak eta tentsio gune berriak. Multzoa I: Eduki Amankomunak. Multzoa II: Nortasun eta bestea izateko ahalmena. Askatasuna, erantzukizuna eta elkarbizitza. Multzoa IV: Proiektu etiko amankomuna: Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna. Multzoa V: Kultur artekotasuna eta giza eskubideak. gizarte kulturaniztasunak. Bloque I: Eduki Amankomunak. Bloque III: Gizakia: pertsona eta gizartea. Hedadura soziokulturala. Aniztasuna kulturala: Etnozentrismoa, kultura-erlatibismoa, kultur artekotasuna edo kulturaniztasuna.

DBH 4. Hezkuntza etiko-hiritarra

BAT 1.

Filosofia eta hiritartasuna

OHARRA: aurreko orrialdean nabarmendutako arloak: Gaztelania, Ingelera, Musika, Plastika eta Ikus Hezkuntza, Teknologia berrien aplikazioa, proiektu honetan zeharkako moduan nahasirik daude ere.

2
01.
Tituloa Aurrerakina Urtea Iraupena Herrialdea Zuzendaria Gidoia Musika Ekoizlea

Gran Torino (Irakasleentzako materiala)

13

Pelikula ezagutu
Fitxa teknikoa

Gran Torino http://wwws.la.warnerbros.com/grantorino/ 2008 119 minutu Estatu Batuak Clint Eastwood Nick Schenk Kyle Eastwood, Michael Stevens Warner Bros. Pictures / Malpaso Productions / Double Nickel Entertainment http://wwws.la.warnerbros.com/grantorino/ Drama

Web ofiziala Generoa

02.

Sinopsia

Walt Kowalski (Clint Eastwood), Koreako gerrako beteranoa, automobil sektoreko erretiraturiko langile bat da. Bere bizia bakardadean igaro du. Lagun bezala, txakur eme leial bat eta bere Gran Torino autoa dauzka. Bere inguruan ematen diren aldaketak ez ditu ulertzen eta iraintzen dute. Bere familia, auzoa, etorkinen etorrera berak ezagutzen ez duen mundu bat osatzen dute. Bere bizian, asiar hego-ekialdeko hmong familia bat ezustean sartu arte. Ustekabeko topaketa batek, beraiekin eta munduarekin erlazionatzeko bere modua eraldatuko du.

03.

Palmaresa

2008an National Board of Review saria antzezle eta gidoi onenari, David di Donatelloa atzerriko pelikula onenari eta abesti onenari Urrezko Globorako izendapena lortu zituen. Gran Torinoren kritikak ezagutu: Julio Rodriguezen kritika La Butacan: http://bit.ly/torinobutaca Carlos Boyeroren kritika El Pasen: http://bit.ly/torinopais

14

Gran Torino (Irakasleentzako materiala)

Pelikula ezagutu

04.

Zuzendaritza Clint Eastwood (San Francisco, 1930) zinemako mito bizi bat da. Bere aktore sekundarioko hastapenetik (1954), zazpigarren artean dauzkan hainbat alderdietara: zuzendaria, antzezlea eta bere pelikuletako musikagilea. Lehen, egurgin, igeltsero, metalurgiko langile bezala atera zuen bizimodua eta lau urte igaro zituen armadan. Universal Talent Schoolen ikasketak egin zituen. Bere hastapenak. Cowboytik, ikertzailera

Clint Eastwood, Gran Torinoko zuzendaria.

1964 eta 1966 artean, El hombre sin nombreko pertsonaiak, espagueti westernreko (generoko italiar-espainiar bertsioa) Sergio Leonek zuzenduriko trilogiarik nabarmenean arrakasta ematen dio: Por un puado de dlares, La muerte tena un precio eta El bueno, el feo y el malo. Eastwood, cowboy altu bat da; pontxo batean galkatua; irribarre zinikoaz, begirada hotza eta ia hitz gabekoa; ezpainetan zigarro batez eta katu errazekoa, Mendebaldera, zikinkeria, sarkasmoa eta krudeltasuna eramanez. 1968an, Malpaso produktora sortzen du, eta Don Siegelerekin lanean hasten da. Emaitza bezala, bost pelikula -besteak beste, La jungla humana (1968) eta Harry el sucio-, adiskide on bat eta Eastwoodek izanen dira jasotzen duen zinematografi irakaskuntza zabala. Sergio Leonerekin, adibidez, argitasun eta itzalen batura, plano eta eszenatoki zabalak ikasten ditu, eta Siegelendandik, azkartasuna eta energia, berezko estilo bat sortu arte.

Ezkerretara, Rowdy Yates, Rawhideko (Ltigo) protagonista. Eskubira, Harry Callahan, Harry el Sucion Clint Eastwoodek protagonizaturiko ikertzailea.

1971an, Escalofro en la noche bere lehendabiziko pelikula zuzentzen du, hiritar thriller eraginkor bat. Hilabete bat geroago, Siegel eta Eastwoodek, kondairazko pertsonai bat sortzen dute: Harry callahan ikertzailea, Harry el sucio, beste hiru pelikulendako bidea irekiz. Polizi gogor bat, matxista eta garratza, Magnum 44 errebolberra, epai zorrotzerainoko mailara igotzen duena. Atzerakoitzat leporatuko zaio soilik. Baina pelikula, EEBBetako zenbait gaitzen zantzu bat da: gizartearen eta bakoitzaren arazoak ebazteko armen erabilera baliabide bakar bezala, eta eragiten dituen gatazkak, justiziaz eta orekaz kudeatzeko gai ez den sistema baten gainbehera.

Gran Torino (Irakasleentzako materiala)

Pelikula ezagutu

15

Westernaren sakontasuna Western antzezle bezala 10 pelikula eta gero, Clint Eastwoodek, genero honetako lau luzemetrai zuzentzen ditu. Beraietan, begirada berezi bat daukala frogatzen du, bira errealista eta samin batean, progresiboki bere istorio epikoa desmitifikatzen duen EEBBetako basamortu, zelai eta tabernetako paisai handietan integratua. Infierno de cobardes (1973); El fuera de la ley (1976); El jinete plido (1985) eta, azkenik, bere maisu lanetariko batean, Sin perdnen (1992), bere cowboy protagonistak, misterio, mendeku eta bortizkeriaz blai eginda daude, nahiz eta bere familia eta babesgabeko taldeen aurkako bortizkeria handiko egoerei progresiboki erantzun. Eastwooderentzat -westernraren historian bezala- bortizkeria horrek, modu berean basatiak diren jokaerak dakartza. Sin perdnek, lilura galdu duen cowboyarean funtsa irudikatzen du, sheriff despota baten eta beraren jarraitzaileen aurka -bi kidez lagundurik- borrokatzen duena. Paraleloki doazen istorioak; paisai ireki eta argitsuak, eszenatoki itxi eta itzaltsuekin nahasten dituen teknika zaindua; plano apartek eta pertsonaien itxurak, Clint Eastwood gaur egungo klasiko baten mailara igotzen dute, John Ford eta Sam Peckinpahren antzera. Sin Perdonek, kritika eta nazioarteko ikusleen begirunea ematen diote, aktore bezala, baina, batez ere, zuzendari bikain bezala, Hollywoodeko lau Oscarrez saritua delarik: zuzendaria, pelikula, zerrenda aktore eta muntaia.

Sin Perdn, Clint Eastwoodek zuzenduriko maisu lana.

Bronco Billy (1980), bere pelikuletako gogokoenetariko bat da, behar bada, bere idealismoagatik eta Mendebalde Erdiko herriak ibiltzen dituen pailazo eta cowboy ikuskizun bateko gizaki kontraesankorrengatik. Gizarte bortitz batean, zirko honek, bata bestea laguntzen dutenari esker bizirauten duten zenbait bazterturiko pertsona batzen ditu. Heldutasun bikain bat Zuzendari bezala, behin betiko heldutasuna 90 urteetan lortzen du, zaindutako teknika bat daukaten pelikulekin, kezkatzen dioten gai guztien islada direlarik. Horietako bat, artistek lan independente bat egiteko grina da: Cazador blanco, corazn negro (1989), John Hustoni omenaldi bat eta Bird (1988), jazzari buruz -zaletu handia da-

16

Gran Torino (Irakasleentzako materiala)

Pelikula ezagutu

Charlie Parkerren biografia gogor eta bere burko kaltegarria. Eastwood, melomano baino gehiago da: bere zenbait pelikuletako musika konposatzen du. Oso genero ezberdinak lantzen ditu: abenturazkoa; komedia; drama; espioitza; gerra; poliziazkoa; zientzia fikzioa; westernra. 62 pelikuletako filmografia bat, zeinetik 32 zuzentzen ditu. Beraietako bakoitzak, bere pertsonalitatearen bilakaera ezagutzera ematen dute. Beste inor ez bezala, antzezleen zuzendaritzan nabarmentzen da: bere protagonistetatik bostek, antzezpenari ematen zaion Oscarra irabazi dute: Gene Hackman (Sin perdn), Sean Penn eta Tim Robins (Mystic River), Morgan Freeman eta Hilary Swank (Million Dollar Baby). Azkeneko urte hauetan, pixkanaka-pixkanaka, Clint Eastwooden bisturiak, EEBBetako gaitzak trebeki disekzionatzen ditu, guztiagatik ere maite duen herrialde bat: gizarte erlazioetako hipokresia eta homosexualitatearen aurreko hegoaldeko gizartearen aurreiritziak (Medianoche en el jardn del bien y del mal, 1997); ez dabiltzan legeak (Deuda de sangre, 2002); zenbait politikarien zigorgabetasun eta ustelkeria (Ejecucin inminente, 1999); pertsona errugabe baten aurkako azpijoko obsesiboa (El intercambio, 2008)... Gatazka soziala eta emozioak 2003 urtea, Mistyc River beste maisu lanarekin hitzordua da - Oscarretan ere saritua - psicologia sozial eta polizi intriga bide erdian. Iragan eta gaiztakeriari buruzko gogoeta itzaltsu bat, iparramerikar arruntaren zenbait deabruei kontra egiten diona: pedofilia, gazteri axolagabea, mendeku itsua. Beste behin, bortizkeri ekintza batek bere biktima sakonki markatzen du. Baina baita ere - dotoretasun eta zirraraz erlazio pertsonal minenak agertzeko gai da: aita-semeen arteko maitasunaren irudikapena egoera problematikoetan, Un mundo perfecto (1993) sentikorreko iheslari eta haur bateko adiskidetasuna bezala. Eta, bereziki, Los puentes de Madison (1995) bezalako maitasun, grina eta uko egitezko istorio bizi eta liluragarri bat, begiradetaz, irrifarraz eta keinuz egindakoa, Meryl Streep eta Clint Eastwood dohain guztiak dauzkatelarik. Million Dollar Baby (2005), kritika eta jendea liluratzen ditu. Istorio garratz eta malenkoniatsua, boxeo munduan kokatua. Gizarte drama batean sartzen da, berriz ere, seme-alaben erlazio bat daukalarik erdigunean. Gainera, nola ahaleginek eta irmotasunak, gizarteratzerako zailtasunak gainditu dezaketen mosaiko bat da. Lau Oscar lortzen ditu: pelikula, zuzendari, aktoresa eta zerrendako aktore onenari. II Mundu Gerra buruzko bere freskoak, EEBBen, irabazleen, eta galdu zutenen, japoniarren, bertsioa agertzeko adimen eta zuzentasuna dauka: Memoria de nuestros padresek (2006), Estatuaren arrazakeria eta propagandaren onuratan egiten diren gertakarien manipulazioa zalantzan jartzen du eta Cartas desde Iwo Jima (2007), gerren ikaragarrizko ondorio eta alferrezko sarraskien erdiko heroitasunaren zentzuga-

Clint Eastwood.

Gran Torino (Irakasleentzako materiala)

Pelikula ezagutu

17

bekeriari buruzko alegatu dramatiko bat da. Sargento de hierro (1986) autoritario eta zakarraren atzealde egokiak dira. Era berean, Invictus (2008), adiskidatze baketsuari laguntzen dioten pertsona ospetsuen alde egiten duen apustua da, kasu honetan, Nelson Mandela hegoafrikar lehendakaria. Gran Torinok (2009), iraganeko pertsonai eta bilbeekiko haustura prozesu sakonarekin bukatzen da. Ilunabarreko hiritar western lasai eta tragiko bat - pelikula handi honek, indibidualismo eta debaldeko bortizkeriaren mugak gainditzen ditu, asiar hegoekialdeko etorkin familia batekin daukan topaketa eta eraso basati bat ebazteko era bezala armen erabileraren ukoaren bitartez. Hala ere, Gran Torinon, Eastwooodek, bere filmografian zehar agerian dauden gaietako asko berraztertzen ditu: bakardadea; oroimena; zahartzea; erlijioa; gizarte ustelkeria; justizia; ona eta txarra; mina

Clint Eastwood, Gran Torinon.

Ms all de la vidan (2010), modu harrigarrian erregistroz aldatu eta naturaz gaindiko ondorioak dauzkan ikerkuntza batean murgiltzen da, hil eta gero pertsona maiteekin hitz egiteko eta hauen bizi aukerari buruzko hiru istorio paralelotan. Eastwooden lan zinematografikoa, oraingoz, J. Edgarren (2012) estreinaldiarekin bukatzen da, FBIren nagusi historikoari buruzko biografia bat, bere frustrazio pertsonaletan eta botere nahia nabarmenduz. Adinari axolarik egin gabe (2012ko maiatzean 82 urte beteko ditu), Clint Eastwoodek proiektu berrietan pentsatzen du, -berak azpimarratzen duen bezala- nire pelikulak ikusleen gustokoak izatearen asmo xumearekin. Gehiago jakiteko: El intercambio de Clint Eastwood y el peso de la experiencia erreportajea: http://bit.ly/eastwood6080 Gran Torino: Clint Eastwood y la evolucin de sus personajes erreportajea: http://bit.ly/eastwoodpersonajes

18

Gran Torino (Irakasleentzako materiala)

Pelikula ezagutu

05.

Zergatik aukeratzen dugu Gran Torino?

Gran Torinok berriak ez diren istorioak kontatzen dizkigu. Bakardadean dagoen gizon bat bere ingurunea ez duena ulertzen: ulertzen ez diren senitartekoak; ezberdinak sentitzen diren beste kulturetako gazteak; beldurretik eta indarraren bidez bere legea inposatzen duten kaleko gaizkile-taldeak bortizkeri eta indibidualismoaz eri dagoen gizarte bat. Walt Kowalskiren (Clint Eastwood) begiradatik aurrera ezagutzen dugu eszenatoki hau, nekatua, lilura galdurik eta dagoeneko balio ez zaizkion eskema zurrun baten gatibu den gizon bat. Walten auzokidak diren hmong gazte Thao eta Sue bizi duten justizia gabeko egoerak, gatazka kale-itsu batera eramaten dute. Waltek, bortizkeria,berriz ere, zer edo zer naturala dirudien irtenbide bat bilatuko du. Hala eta guztiz ere, ez da horrela. Waltek ez du cowboy errukigabe eta sarkastikoa izaterik behar, ezta ere Harry el sucio polizi hotz eta bortitza, horrenbestetan Clint Eastwoodek irudikaturiko protagonistak. Sentimentaltasun errazik gabe, samurtasunak, Walten bakardadearekin bukatzen du. Tahorekin daukan topaketak, bere arrazakeriarekin bukatzen du. Suegatik babestua sentitzeak, inguratzen dioten pertsonekin soraio izatera bultzatzen dion koraza haustea egiten du. Dagoeneko meatxu bat ez den hmong familiarekin bat egiten du gehiago, bere familiarekin baino. Bortizkeri kiribila eteten da. Armek ez dute arazoarekin bukatzen. Baian justiziak aurrera egiten du ezustekoa, epikoa eta itxaropentsua den bukaera batean. Labur esanda, zinema handiaren irakaspen oso bat, antzezpen bikainez eta akatsik gabeko egikerakoa. Bakea, azkenean, aurkitzen duen gizon baten istorioa.

3
01.

Gran Torino (Irakasleentzako materiala)

19

Gehiago jakiteko baliabideen gida


Material didaktikoak eta hezkuntza esperientzia

Gida didaktikoa / txostena: Alto el fuego al negocio de las armas - Intermn-Oxfam http://www.kaidara.org/es/recurso/98 Gida didaktikoa: Democracia y diversidad en clave educativa para una nueva cultura de paz - CIP-Ecosocial. http://www.fuhem.es/cip-ecosocial/Default.aspx?v=441 Gida didaktikoa: Desarmando el miedo - Intermn-Oxfam http://www.kaidara.org/es/recurso/154 Gida didaktikoa: Introduccin de conceptos: paz, violencia, conflicto - Escola de Cultura de Pau http://escolapau.uab.cat/img/programas/educacion/publicacion002e.pdf Gida didaktikoa: La otra cara de las pelculas blicas. Serie Construyamos la Paz - Escola de Cultura de Pau e Intermn-Oxfam http://www.kaidara.org/es/recurso/153 Gida didaktikoa: No ms violencia contra las mujeres - Amnista Internacional http://wikimujeres.net/sites/default/files/ud_aic.pdf Material didaktikoak: Prevencin de la violencia de gnero - Educagnero http://www.educagenero.org/PVG.html Monografikoa: Educar en y para el conflicto - Paco Cascn http://escolapau.uab.cat/img/programas/educacion/publicacion005e.pdf

02.

Espezializaturiko webak

Bake Azterketarako Espainiar Elkartea (Aipaz) http://www.aipaz.org Centre dEstudis per la Pau J.M. DELS (Justicia i Pau) http://www.centredelas.org Edualter Bake Hezkuntzarako, garapenerako eta Kulturaniztasunerako Hezkuntza Baliabideen Sarea http://www.edualter.org Bake Tresna Eskola EIP http://portail-eip.org/Es/ Bake Kultura Fundazioa (CEIPAZ) http://www.ceipaz.org

20

Gehiago jakiteko baliabideen gida

Gran Torino (Irakasleentzako materiala)

Bake Ikerkuntzarako Mintegi Fundazioa - Pignatelli Zentroa (SIP) http://www.seipaz.org Sedupaz Bake Hezkuntzazko Mintegia (GGEEen Aldeko Elkartearen) http://www.sedupaz.org Bake Hezkuntzarako Galiziar Mintegia http://www.sgep.org 1325 mujeres tejiendo la paz http://www.1325mujerestejiendolapaz.org

03.

Oinarrizko Bibliografia

Zinema, hezkuntza eta bortizkeria Bernrdez, Asuncin. Violencia de gnero en el cine espaol. Anlisis y gua didctica. Universidad Complutense de Madrid, 2008. Bou, Nria eta Prez y Toro, Xavier. El tiempo del hroe. pica y masculinidad en el cine de Hollywood. Paids Ibrica. 2000 Cascn, P eta Papadimitriou, Greta. Resolucin no violenta de los conflictos. El perro sin Mecate, 2000. Dios, Manuel. La paz como cultura: fuentes y recursos de una pedagoga para la paz. Editorial Milenio, 2011. Mongin, Olivier. Violencia y cine contemporneo. Ensayo sobre tica e imagen. Paids, 2009. Sanmartin Esplugues, Jos. Reflexiones sobre la violencia. Mexikoko Editorial Siglo XXI, 2010. Sanmartn J., Grisola J.S. Violencia, televisin y cine. Editorial Ariel, 2005. Bortizkeria, westerna eta Clint Eastwood Aste Georges, Albert. El universo del Oeste. Fundamentos, 1997. Benoliel, Bernard. Clint Eastwood. Cahiers du Cinema. Maestros del cine, 2011. Fernndez Santos, ngel. Ms all del Oeste. Debate, 2002. Martin Arias, Luis. El cine de Cint Eastwood. Un anlisis textual. Obra Social Caja Espaa-Duero, 2012. Rodrguez, Hilario J. Los mejores westerns. Ediciones JC, 2001.

3
04.

Gran Torino (Irakasleentzako materiala)

Gehiago jakiteko baliabideen gida

21

Aukeraturiko filmografia

Hiri eta gazte bortizkeria American History X (EEBB, 1989) - Tony Kaye. Gida didaktikoa: http://edualter.org/material/intcine/americane.htm Bowling for Columbine (EEBB, 2002) - Michael Moore. Gida didaktikoa: http://www.kaidara.org/upload/205/03._Video_forum_ Bowling_for_Columbine_cast.pdf Gida didaktikoa: http://sgep.org/images/pdf/videoteca/bowlingforcolumbine.pdf Ciudad de dios (Brasil, 2002) - Fernando Meirelles Gida didaktikoa: http://www.edualter.org/material/cinemad2/ciudad.htm Crash (EEBB, 2005) - Paul Haggis Gida didaktikoa: http://www.aragon.es/estaticos/ImportFiles/09/docs/ Ciudadano/CONTS/CONT.01_MaterialesCursosAnteriores/ ResolucionConflictos/crash%20profesor.pdf Elefant (EEBB, 2003) - Gus Van Sant Gida didaktikoa: http://www.cineddhh.org/guias-didacticas/filmoteca-educacion-secundaria/5-violencia-en-las-aulas/ El Odio (Frantzia, 1995) - Mathiew Kasowitz Gida didaktikoa: http://amnistiacatalunya.org/edu/pelis/activ/f-elodio.html Querida Wendy (Suedia, 2005) Thomas Vinterberg Miradas de cineren 41. Zb.an kritika: http://miradas.net/2005/n41/criticas/08_ dearwendy.html Rebeldes (Estatu Batuak, 1983) - Francis Ford Coppola Rebeldes eleberritik aurrera gida didaktikoa - Alfaguara: http://www.alfaguara.com/uploads/ficheros/libro/guia-actividades/199405/guiaactividades-rebeldes.pdf This is England (Erresuma Batua, 2006) - Shane Meadows Gida didaktikoa: http://www.undiadecineiespiramidehuesca.com/Web/ guiasdidacticas/THIS_IS_ENGLAND_(VO).pdf Bortizkeria, westerna eta Clint Eastwood El fuera de la ley (EEBB, 1976) - Clint Eastwood Fitxa teknikoa: http://www.filmaffinity.com/es/film570984.html El hombre que mat a Liberty Valance (EEBB,1962) - John Ford Fitxa teknikoa: http://www.filmaffinity.com/es/film914839.html Julio R. Chicoren kritika: http://miradadeulises.com/2008/12/el-hombre-quemato-a-liberty-valance-heroes-del-silencio-para-la-eternidad/

22

Gehiago jakiteko baliabideen gida

Gran Torino (Irakasleentzako materiala)

Grupo salvaje (EEBB, 1969) - Sam Peckimpah Fitxa teknikoa: http://www.filmaffinity.com/es/film256070.html Carlos Lpez Tapiaren kritika Lo que yo te digan: http://loqueyotediga.net/ diario/show/47273-50-peliculas-que-hay-que-ver-antes-de-morir-grupo-salvaje1969-la-violencia-es-la-pelicula Crtica en Miradas.net: http://www.miradas.net/0204/clasicos/2002/ 0212_gruposalvaje.html Incidente en Ox-Bow (EEBB, 1943) - William A. Wellman Fitxa teknikoa: http://www.filmaffinity.com/es/film138434.html Alberto Abuinen kritika Blog de cinen: http://www.blogdecine.com/ cine-clasico/clint-eastwood-la-influencia-de-incidente-en-ox-bow Sin perdn (EEBB, 1992) - Clint Eastwood Fitxa teknikoa: http://www.filmaffinity.com/es/film262344.html Bandeja de platan Kritika: http://www.bandejadeplata.com/criticas-de-cine/sinperdon-unforgiven-1992-eastwood-freeman-western/

05.

Bortizkeria zineman buruzko monografikoak sarean

Amnista Internacional. La cultura de la violencia en el cine http://amnistiacatalunya.org/edu/pelis/activ/index.html Arias Carrin, Rafael. El abandono de la Magnum 44. Miradas de cinen http://www.miradas.net/2010/08/estudios/clint-eastwood.html Bernrdez, Asun. Violencia y cine: el sabor amargo de una fascinacin. Universidad Complutense de Madrileko webean http://www.ucm.es/info/per3/profesores/abernardez/pdfs/Cine_y_violencia.pdf Martin, Adrian. La violencia es intil. Cahiers du Cinema Espaa - 26. Zb. - 2009 Iraila http://www.caimanediciones.es/sumario_num26.html Martnez-Salanova, Enrique. Cine y violencia hacia la mujer. http://www.uhu.es/cine.educacion/cineyeducacion/mujer_maltratada_cine.htm Grupo de Estudios 5. Adis a las armas. Violencia y alteridad en Gran Torino. Guin Actualidaden http://www.uhu.es/cine.educacion/cineyeducacion/mujer_maltratada_cine.htm Bakerako kanariar mugimendua. Cine y violencia simblica contra las mujeres. http://mcapaz.org/blog/2010/06/17/cine-y-violencia-simbolica-hacia-las-mujeres/

Gran Torino

Ekintzak

aurkibidea 4 5
Ikustaldi aurreko saioak Ikustaldi geroko saioak
25 31

Gran Torino (Ekintzak)

25

Ikustaldi aurreko saioak


Westernra, bortizkeria eta Clint Eastwood

01. Ekintza

Ekintzaren deskribapena: Hiritar western bat den heinean, Gran Torino ulertzeko, garrantzitsua da Westernra eta Clint Eastwooden lanean izandako eragina ezagutzea. Horregatik, western generoari buruzko hausnarketa bat proposatzen dugu Gran Torinoren ikustaldiaren aurretik: bere gaiak, protagonistak, armen eragina, bortizkeria eta bere istorioetan gizon eta emakumeen papera. Genero honetan Eastwooden Sin Perdn pelikula ospetsutik aurrera eginen dugu. Iraupena: 50 minutuko 3 saio. Dinamika: Taldeka. Beharrezko materiala: Taldeko lanerako materiala eta irakaslearentzat ebazpen orria. Informatika gela azterketa lanerako Taldeko lanerako galderak Westernreko zein pelikulak ezagutzen dituzue? Esanguratsuak iruditzen zaizkizuen 3 izenburu identifikatu. Bere zuzendaria eta pelikularen urtea adierazteaz ez ahaztu. Westernreko pelikula guztiek gai errepikariak dituzte. Zeintzuk uste duzue garrantzitsuenak direla? Zein pertsonai errepikatzen dira bere istorioetan? Ze irudikatzen dute? Zein ikuspuntutik kontatzen da istorioa? Protagonista guztiak era berdinean kontutan hartzen dira? Zeintzuk dira beraien heroiak? Nolakoak dira? Zergatik borrokatzen dute? Zein papera izan ohi dute emakumeek? Zein da beraien pisua istorioan? Zergatik uste duzu hala gertatzen dela? Zergatik eta zertarako erabiltzen dira westernean armak? Ze iruditzen zaizu hauek erabiltzea?
Eastwood, Sergio Leoneren Dolarraren trilogiako El hombre sin Nombre bezala.

26

Ikustaldi aurreko saioak

Gran Torino (Ekintzak)

Taldeko lanerako galderak Sin perdn, Clint Eastwoodek zuzendutako genero honetako pelikula bat da. Aurkitu interneten fitxa zinematografikoa eta aurrerakina. Nortzuk dira bere protagonistak? Ze bereizgarri dauka bakoitzak? Ze gizon eredu irudikatzen dute gizonezko pertsonaiek? Nolakoak dira agertzen diren emakumeak? Zeintzuk dira beraien arazoak? Nola ebazten dira? Zein paper betetzen du Clint Eastwoodek? Ze gatazkari egiten dio aurre? Ze erabilpen egiten du indarkeriaz? Pelikulan indarkeria beharrezkoa da? Zergatik? Beste aukerarik legoke? Pelikulan, zein da armen garrantzia? Eta benetako bizitzan? Zuzendariak zein mezu bidali nahi du justizia eta bortizkeriari buruz?
Sin perdneko fotograma.

Gran Torino (Ekintzak)

Ikustaldi aurreko saioak

27

Irakaslearentzako materiala Westernreko zinemak, estatu baten eraketaren abentura irudikatzen du - funtsean XIX. mendean zehar - lurralde baten konkistaren bidez. Zenbaitetan, istorioa epikoa da, bestetan itzaltsua, gehienetan bortitza. Belardi, basamortu, mendi eta nekez gurutzatzen diren erreken paisai ireki izugarri bat edo taberna eta forteetako inguru itxitan. Muga, zaldien laugainez, karabanen geldotasunaz eta trenaren burrunbarekin batera mugitzen da. Errolda Bulegoagatik, bere itxiera 1890an finkatzen den arte barreiatzen da. Hedapenari loturik dago, lehenik abenturazaleei, gero negozio gizonei. Westernraren unibertsoa, agindutako lur batekin, zoriontsu eta librearekin amesten duten kolonoen eta azienda eramaten duten cowboy bakartien epopeiaz blaiturik dago. Xede zibilizatzailedun komunitatearen zentzuak - askotan, mesianismo erlijioso batez bustia - jokamolde arau batzuk sortzen ditu eta legaltasuna, bere epai eta Sherifaz, bakoitzaren jabetza eta merkataritza erlazioak. Ukabilak, errebolberra eta erriflea, eszenatoki ezegonkor eta aurkako batean, norberaren defentsarako nahitaezko tresnak dira, nahiz eta indarragatik boterea lortzeko ere erabiltzen dira. Urka inposatzeko muturreko justizi lasterra agertzen da. Erakundeak eta ustez hauek babesten dituztenak, usteltzen dira. Abeltzain eta baserritarrak aurka dira larre, uzta eta itxiturengatik. Gerra zibila, ipar eta hegoaren arteko bereizketa sakona esan nahi du. Emakumeek, era guztietako erasoak jasaten dituzte eta beraien etxeetan, lurraren jabetzari eusten diote. Indiarrak, arrazakeriatik babesten dira, erasotzen dute, hiltzen dira eta erreserbetan bukatzen dute, zalditeriaz, cowboyetaz eta lurren jabeengatik astindurik. Mendebaldeak aldi berean, aukerak eta meatsuak eskaintzen ditu, beti mundu gatazkatsu eta bortitzean. Gaikako ibilbide hau, bilakaera batean nahasten da, westernaren esanahia neurri handi batean aldatuz. Hasieran, pantailak, heroi klasikoak, indibidualistak eta zuzenak biltzen zituen; aitzindari eta karabanen helduera lur berrietara hauetaz fruituak emanarazteko eta gudarostearen babes ongietorria adiskidantza argian,. Gero, westernaren gainberara iritsi arte, gaiztakeriagatik; errepresaliengatik; aberastearen obsesiogatik eta erakunde demokratikoen ahuleziarengatik, askatasunean jarduteko oztopoak agertzen hasten dira. Benetan zaila da jakiten, nortzuk diren onak eta gaiztoak. Heroia, pixkanakapixkanaka desitxuratzen da bortizkeriaren etengabeko erabileragatik edo desagertzen doan mendebalde batean daukan bazterketaz. Biztanleri indigenaren genozidioa eta kondaira sortzeko gertakarien manipulazioa salatzen da. Clint Eastwood eta Mendebaldea Clint Eastwooden filmografiak, hain zuzen, bortizkeriaren azterketa berezi bat proposatzen du, bere pertsonai maskulinoetan ikusi daitekeen bezala, bereziki westernan. Sergio Leonek zuzendutako espageti-western trilogian, bortizkeria, indartsuenaren legearen baliokidea da, gorrotagarria, baina ezmorala den mundu batean halabeharrezkoa. Protagonistak -haietako bat Clint Eastwood- hitz egin behar-

28

Ikustaldi aurreko saioak

Gran Torino (Ekintzak)

rean tiro egiten dute. Beraien iragana ez dugu ezagutzen. Zinikoak, sadikoak eta odolzaleak, handinahia eta dirua dira beraien izateko arrazoi bakarra, Texaseko herri, gerra eta Mexikoko muga erdian. Clint Eastwoodek zuzendutako lehendabiziko westernak (Infierno de cobardes, 1973), bere etsaiak mespretxatzen dituen atzerritar anonimo eta indibidualista bat agertzen du. Positiboa, adeitsua eta muturreko kasuetan soilik bortizkeria erabiltzen zuen Westerneko heroi klasikoaren kontrako irudia da. Hemen, hiru gaizkile hiltzeko kontratatua izan den, zaldi gainean doan aingeru hiltzaile moduko bat da. Bere autoritatea armen bidez agertzen du; herria gorriz margotzea agintzen du -infernu itxura- eta komunitate zeken eta koldarra mespretxuz tratatzen du. Bera ere deabru bat da, ukuiluan emakume bat bortxatzen duena, begiespenik gabe hiltzen duena eta basamortuko arean desagertzen dena. Pelikularen aurrerakina: http://www.imdb.com/video/screenplay/vi3842836249/ Doako bortizkeri honetatik, Joseph Walesera (El fuera de la ley, 1976) , Eastwooden aldaketa bat sumatzen da, bortizkeriaren zergatiak eta pistoladunaren irudia argitzerakoan. Justizia ere bere esku hartzen du. Lehen baserritar baketsu bat zen. Orain, bere familia Red Legs gaizkile-taldeaz bortxaturik eta eraila ikusi eta gero, bortizkeriara jotzen du. Mina, lege faltagatik eta mendekuaren obsesioagatik eragindako bihurtze bat da. Bere egintza, estatubatuar gizartearen etengabeko zatiketaren irudia den iparra eta hegoaren arteko gerra zibileko eszenatokian kokatzen da. Hala ere, cowboy bakartiak, bere isolamendua gainditzen hasten da, orain bazterturiko pertsonez (bi indiar, amona bat eta bere iloba) osaturiko beste komunitate baten partaide izan daitekeela konturatzen denean. Pelikularen aurrerakina: http://www.imdb.com/video/imdb/vi1424268569/ Sermolaria (El jinete plido, 1985),eskrupulu gabeko nagusi batengandik, sheriff despota batengandik eta bere mertzenario guztiengandik, meatzariak babesteko, herrira iristen da. Ez da Shane (Races profundas, 1953), Eastwooden pelikularen aitzindaria bezain heroi garbi eta adeitsua, baizik pistoladun espektrala, zikina eta bihozgabea, apokalipsiaren oihartzun biblikoaz, heriotzatik itzulia mendeku bila. Berriz ere, Eastwood bere gogoenetariko gai batera itzultzen da: nahikeri, ustelkeri eta bortizkeriaren aurrean, auto-justizia eta bidezko defentsa artean, gatazkaren ebazpen bide bezala talioaren legea ezartzen du. Bere sendotasunagatik bi emakume maitemintzen diren gizon porrokatua da ere, gizontasun menderatzaile eta zorrotzak daukan pisuaren adibide bezala.

Gran Torino (Ekintzak)

Ikustaldi aurreko saioak

29

Pelikularen aurrerakina: http://www.imdb.com/video/screenplay/vi2996764953/ Emakumeen bizitza mendebaldean oso gogorra zen. Nabaria da westernean bere eskubideak ukatzen zitzaizkion garai bat islatzen dela, gizonek zuzendutariko gizarte baten menpean. Bi adibide: ama eta amona, familia eta etxeko beraien paper protagonistaz, kolonizazioa finkatzen dute; bertutezko alaba; irakaslea; cowboytaz maitemintzen den neskatikoa Beste muturrean, korista eta emagalduak gizonen esku. Komunitateak bere jabetza balira bezala hartzen ditu. Neurri handi batean, bukatu gabeko pertsonaiak dira, bigarren planoan. Hala ere, aurkako ingurune bateko biziraupen zailak, adore, indar eta grinaz beteriko emakumeak agertu ditu. Clint Eastwooden pelikuletan, era berean, barrideek baztertzen duten bortxaturiko emakumea agertzen da (Infierno de cobardes); eta erasoak izateko puntuan dauden beste batzuk (El fuera de la ley, El jinete plido). Mitorik gabe, bortizkeria besterik ez da geratzen Sin perdnek (1992) Clint Eastwoodek bortizkeriaz - iraunkorra eta bihozgabea- egiten duen interpretazioari buru ematen dio, Mendebaldearen eta bere heroi klasikoen desmitifikazio oso batean. William Munny, beraietako bat astindu duen cowboyetaz mendekatzeko intentzioarekin emagaldu batzuk kontrataturiko aspaldiko pistoladun bat da. Zahar, nekatu eta ezkorra den gizaki arrunt bat da. Bere bi alaba eta zenbait zerrirekin txerrikeri batean lokazturik nekez bizi da. Mendebaldeko konkistatik bizirik iraun duen pertsona bat da, bere gaizkile istorioari aurre eginez, mugitzen zen oro hiltzeko dudarik ez bai zuen izan, baita emakume eta haurrak. Ia zaldi gainean ezin da ibili eta bere tiroak ez dute itua jotzen. Komunitatea salbatzeko edo zitalekin dueluan justizia inposatzeko, zaldiz ibiltzen diren menderaezin cowboyekin ez dauka ezer ikustekorik. Pelikularen aurrerakina: http://www.imdb.com/video/screenplay/vi579771161/ Sin perdneko emagalduak, hazienda bezala tratatuak dira. Ez daukate aukeratzeko askatasunik. Beraiengandik etekina ateratzen duen hoteleko jabea, beraien bezeroak eta bortizkeriaren alde bat pizten duen sheriffaren gizon harrotasuna jasan beharra dute. Baina, emakumeari buruz, Eastwoodek daukan hautemateak, beste eduki bat hartzen du ere: hasiera batean, pistoladun hiltzaileak, armen basakeria eta alkohola alde batera utzi zituen, bere emazte Claudiak konbentziturik. Bestalde, emagaldu baten erasoak bultzatzen du -lehenik diruagatik- errebolberra berriz ere hartzera. Pertsonai maskulinoaren ibilbidea markatzen eta eraldatzeko gaitasuna daukaten emakumeak dira. William Munny, ordainduriko hiltzaile bat da berriz ere -inongo epikarik gabeama hil zaien bere alabak mantentzeko zenbait dolarretako saria behar bai du. Behar bada, aspergarria eta inongo etorkizunik gabeko bizi batetik irten nahi du ere. Munny; Logan, iraganeko krimenetako lagun beltz bat; eta deitu dion harroputz gaztea,

30

Ikustaldi aurreko saioak

Gran Torino (Ekintzak)

emagalduek proposaturiko tratua betetzeko herrira iristen dira. Little Bill sheriffak, legaltasunak ematen dion botere osoz manatzen du han. Beste Bortizkeri era bat da: indarraren monopolioa eta nor zigortzen duen edo ez erabakitzeko gaitasuna. Iraganetik, beste alproja zahar bat agertzen da, Bob Ingelesa, kronikari baten aurrean bere gaiztakeriez harro sentitzen dena nahiz eta inoiz gertatu ez diren kondairak izan. Sheriffak barregarri utzi eta kolpeka botatzen du, eta aldi berean, bere abenturak kontatzeaz arduratzen da. Clint Eastwoodek, berriz ere, westerneko mitoak zalantzan jartzen ditu: kontatzen duenaren interesaren arabera, historia faltsutzen da. Munnyk Sheriffak eta bere jarraitzaileek, bere arma-kidea, Logan, kolpeka hil dutela konturatzerakoan, sheriffaren bortizkeri legal handiaren aurka borrokatzea erabakitzen du. Ulertzen du bere pistoladun iragana berreskuratu behar duela euri, alkohol eta iluntasun artean- hura mendekatzeko. Eragiten diren errepresaliak, odoltsuak, baldarrak eta iraingarriak dira. Munnyk pistolak alde batera utziak zituen, baina bere lagunari dion leialtasunagatik, aginte despota bati aurre egiteagatik eta emagalduen aurka egindako irainaren ordainagatik, ezin du ankerkeriatik ihes egin Sin perdnek, westernaren ilunabarra adierazten du. Baina gainera, zuzendariaren asmoa, bere historiako horren berezkoa den generoaren zumeekin, bortizkeria armatu eta EEBBetako miseria guztiei buruzko hausnarketa moral bat egitea da. Baina, era berean, hiltzea, mendeku, alhadura eta ezinezko barkamenari buruz. William Munnyk dio: Ez da erraza gizon bat hiltzea. Den guztia kentzen diozu. Errebolberra, inongo begirunerik gabe erabiltzen du, baina bortizkeri hau oso zaila dela bereganatzen eta sendatzen ezinezkoak diren zauriak uzten dituela buruan sartzen zaio. Bere emaztearen oroitzapenak, nahiz eta ikusezina -eritasunez hil egin da-, Munnyri bere alabekin batera, bortizkeriatik urrundurik dagoen bizi bati ekitera bultzatzen dio. Plano batean, Claudiaren hilobia loratzen eta bere egileak, Eastwood berak, eskaintzen dion abestia entzuten da. Mende bat geroago, mendebaldeko kostaldeko hiriren batean, behar bada, Walt Kowalsky Gran Torinon Sin perdneko pistoladuna ordezkatzen eta, azkenik, erreskatera eta bere buruaren askapenera eramaten duen pertsonaia izan daiteke.

Gran Torino (Ekintzak)

31

Ikustaldi geroko saioak


Gran Torinoren fitxa zinematografikoaren lantzea

02. Ekintza

Ekintzaren deskribapena: Pelikula ikusi eta gero, bere egitura zinematografikoa aztertuko dugu. Istorioa eta pertsonaiak nola eraiki diren, erabilitako elementu teknikoak zeintzuk diren eta zein sinbolo agertzen diren ikusiko dugu. Horretarako, Wall-Eren unitate didaktikoan agertzen den fitxa zinematografiakoa erabiliko dugu ere. Gogoratu, Bigarren Hezkuntzan pelikula bat nola ikusi gida didaktikoan, informazio osagarria aurkitu dezakezuela. Unitate didaktikoa: WallE: http://www.cineddhh.org/eu/unitate-didaktikoak/wall-e/ Gida didaktikoa: Pelikula bat nola ikusi (Bigarren Hezkuntza): http://www.cineddhh.org/eu/gida-didaktikoak/pelikula-bat-nola-ikusi-bigarrenhezkuntza/ Iraupena: 50 minutu. Dinamika: Taldeka. Beharrezko materiala: Gran Torinoko fitxa zinematografikoa eta irakaslearentzako ebazpen orria.

32

Ikustaldi geroko saioak

Gran Torino (Ekintzak)

Gran Torinoko fitxa zinematografikoa Istorioa, pertsonaiak eta elementu teknikoak dira edozein pelikulako oinarrizko hiru elementu. Gran Torinon bakoitzaren erabileran ohartzea proposatzen dizuegu eta hurrengo taula osatu. Gero, zuen ondorioak gainerako gelakideekin partekatu.
Elementuen identifikazioa Definizioa Pelikulak bere gaia edo estiloren arabera sailkatzeko era: musikala, drama, komedia, poliziazkoa, historikoa, gerrazkoa, maitasunezkoa, abenturazkoa, beldurrezkoa, dokumentala Narrazio baten gertakari guztien taldea esplizituak izanda edo ez. Istorioaren gorputza. Honekin arazo baten aurkezpena eta gero gertakarien plangintza eginen da. Benetako edukia da. Istorioari buruzko zinemagilearen ikuspuntua isladatzen du. Bilbea aurrera joatea egiten du eta pertsonaiari dimentsioa eta bolumena ematen dio. Ekintzan bilakatzen den ideia bat da. Heroia izaki bikain bezala agertzen da gizadiaren historia determinatzeko gai diren ekintzak burutzeko bidalia. Zenbait froga gainditzen ditu preziatua den zer edo zer lortzeko asmoarekin, pertsonaia zein gizadi guztiarentzat. Heroiaren zeregin berak egiten dituzte, baina hauek ez bezala, pertsona arruntak dira. Desiratzen ez den oraingo batetara erantzuna emateko sortzen dira eta geroaldiko inongo agintza gabe bizi dira. Heroiaren aldaketari lagundu eta ahalbidetzen duten pertsonaiak. Haren benetako nortasuna ezagutzera ematen dute. Gran Torinon erabilera

Generoa

Istoriaren eraikuntza

Argumentua

Bilbea

Azpibilbea

Gaia

Pertsonaien eraikuntza

Heroia / Heroi faltsua

Antiheroia

Heroiaren bidelagunak

Gran Torino (Ekintzak)

Ikustaldi geroko saioak

33

Elementuen identifikazioa

Definizioa Nolakoa da argiztapen nagusia? Argitsua, distiratsua (kode altua). Ospela eta iluna (kode baxua). konbinazioren batekin. Argi kontrasterik existitzen badira. Nolakoa da lortutako giroa: naturala, artifiziala? Kontatzen duenarekin egokitzen da? Irudien kolorea: zein da nagusiena, ze gogoratzen du, argitsua da, ze sinbologia dauka? Soinu-bandak irudiak berez ez daukan dimentsio berri bat ematen dio. Nola erlazionatzen da soinua irudiekin? Eszenan badago soinu-bandarik? Irudiari lagundu, goretsi edo kontrajartzen zaio? Soinu plano ezberdinak daude, ze soinu daude? Hizketarik Elkarrizketarik badago? Ze garrantzi daukate? Ze eginkizun daukate isiluneek giroen eraikuntzan?

Gran Torinon erabilera

Argiztapena

Irudiaren eraikuntza: Elementu teknikoak

Soinua

Planoak, kamera eta muntaia

Irudiaren eraikuntza:

Eszenaren deskribapena

Azkeneko eszena: Waltek, Sueri eraso egin dion hmong gaizkile-talde bateri aurka egiten dio. Walt eta gaizkile-taldearen arteko azkeneko dueluko eszena: http://www.youtube.com/watch?v=w3WeRymQtgA Ze plano mota gailentzen da? Zertan laguntzen dio istorioari? Nolakoa da kameraren mugimendua? Zer helarazten gaitu? Nolakoa da eszenaren muntaia? Gran Torinon erabilera

Plano motak Kamera mugimenduak Muntaia

Sinboloen eraikuntza

Ford Gran Torino Zilarrezko izarra

Ze sinbolizatzen du?

Pelikulako zein bi unetan agertzen da? Zergatik ematen dio Walterrek Tahori?

Walten pizgailua

Ze garrantzia dauka Walten pizgailuak Waltek gaizkile-taldeari aurka egiten dion eszenan?

Armak

Nortzuk daramate armak pelikulan? Ze irudikatzen dute? Zein da beraien garrantzia Waltengan?

34

Ikustaldi geroko saioak

Gran Torino (Ekintzak)

Irakaslearentzako ebazpen orria:


Elementuen identifikazioa Definizioa Pelikulak bere gaia edo estiloren arabera sailkatzeko era: musikala, drama, komedia, poliziazkoa, historikoa, gerrazkoa, maitasunezkoa, abenturazkoa, beldurrezkoa, dokumentala Gran Torinon erabilera

Generoa

Drama bat da -hiri westernaren ezaugarriekin- protagonistak bere inguruarekin eta bere buruarekin daukan gatazka baten garapenari ekiten bai dio.

Walt Kowalski, Koreako gerrako beteranoa, automobilgintzako erretiraturiko langile bat da. Bere familiagatik desengainaturik eta gogaiturik bizi da, bere auzora etorkinen etorrera, ohiko baloreen galera Narrazio baten gertakari guztien taldea esplizituak izanda edo ez. Guzti horrek, bere etxera, Gran Torino bere kotxera eta bere txakur fidelera mugaturik dagoen mundu batean erretiratzeak egiten du. Gau batetan, bere auzokide Thaok, hmong gaztea, bere kotxea ebasten saiatzen da. Horrela, Walten aurreiritziak, progresiboki, desarmatzen dituen erlazio bat hasten da. Behin meatsu bat izan zirenak eta bere bortizkeria jasaten zutenak, bere burua berraurkitzen eta onartua sentitzen den jendean bilakatzen dira. Walten izaera, jokaera eta eraldaketa gatazkatsua den auzo batean elkarbizitzan inguratzen duten pertsonekin, eta dakartzan ondorioak.

Argumentua Istoriaren eraikuntza

Bilbea

Istorioaren gorputza. Honekin arazo baten aurkezpena eta gero gertakarien plangintza eginen da. Benetako edukia da. Istorioari buruzko zinemagilearen ikuspuntua isladatzen du. Bilbea aurrera joatea egiten du eta pertsonaiari dimentsioa eta bolumena ematen dio. Ekintzan bilakatzen den ideia bat da.

Azpibilbea

Walt, Sue eta Thaoren artean eratzen diren loturak, bakoitzaren eraldaketa eta garapen pertsonalaren eragileak dira.

Gaia

Aurreiritzien gainditzea eta kultur ezberdinetako pertsonekiko benetako topaketa, edozein arma baino elementu boteretsuagoa da bidegabeko egoerak aldatzen lortzeko.

Gran Torino (Ekintzak)

Ikustaldi geroko saioak

35

Elementuen identifikazioa

Definizioa Heroia izaki bikain bezala agertzen da gizadiaren historia determinatzeko gai diren ekintzak burutzeko bidalia. Zenbait froga gainditzen ditu preziatua den zer edo zer lortzeko asmoarekin, pertsonaia zein gizadi guztiarentzat. Heroiaren zeregin berak egiten dituzte, baina hauek ez bezala, pertsona arruntak dira. Desiratzen ez den oraingo batetara erantzuna emateko sortzen dira eta geroaldiko inongo agintza gabe bizi dira. Heroiaren aldaketari lagundu eta ahalbidetzen duten pertsonaiak. Haren benetako nortasuna ezagutzera ematen dute.

Gran Torinon erabilera

Heroia / Heroi faltsua

Gerrako heroia, cowboy bakarti baten antzera, bakarrik eta ozpindurik dagoen erretiratu batean bilakatu da, benetako gotorlekua dirudien bere etxeko arkupean sarturik. Hala eta guztiz ere, bere heroitasuna berpizten da, ez ordena berrezartzeko bortizki, baizik eta birmoldatzeko. Honela, heroi berri baten baloreak berrasmatzen ditu.

Pertsonaien eraikuntza

Antiheroia

Thao. Bere familiaren babespean beldurturik bizi da. Gaizkiletaldeez erasoa, ezin du bere bidea aurkitu. Walt bere erreferentzian bilakatzen da. Bere bizia zuzentzeko beharrezkoa den segurtasuna aurkitzen du.

Heroiaren bidelagunak

Sue eta Thao. Asiar etorkin bezala, Iparramerikatako gizartearen beherakada irudikatzen dute. Horregatik Waltek doilortzen ditu. Hala ere, Walt eraldatzen dute beraren familia bezala onartzen dituenean. Beraiengatik indarkeriari, bere bizi guztia markatu duenari uko eginen dio. Pelikula guztia bezala, argia, agertzen duen errealitatearen zerbitzura dago. Erabilera purista, apaindura gabekoa da, gehienezko errealismoaz eszena irudikatzen duena. Argilunak etengabekoak dira. Walten bere baitako gerra, zama bezala daramatzan gaitzak eta bortizkeriatik urruntzeko bere azkeneko erabakia gogorazten digu. Walten forma, bere aurpegia bereziki, argiak nabarmentzen dituen gaueko eszenak azpimarratzekoak dira. Bi une bereizten ditugu: 1. Waltek Thao bere garajean aurkitzen duenean, mugimenduan dagoen lanpara baten argipean ikusten ditugu. Batetik bestera doan argiztapena, bi aurpegietara erakartzen du atentzioa eta ordutik aurrerako beraien arteko erlazioaren garrantziaren berri da. 2. Waltek,Sueren erasoa eta gero, gatazkan nahastearen erabakia hartzen du. Bere etxean, argi ahul batek, bere aurpegi gainean argilun bat nabarmentzen du, Waltek bere baitan daukan borroka isladatuz. Badirudi, Sue mendekatzeko eta justizia berrezartzeko heroiaren unea iritsi dela, bere pertsonaiarekin bat.

Argiztapena

Nolakoa da argiztapen nagusia? Argitsua, distiratsua (kode altua). Ospela eta iluna (kode baxua). konbinazioren batekin. Argi kontrasterik existitzen badira. Nolakoa da lortutako giroa: naturala, artifiziala? Kontatzen duenarekin egokitzen da? Irudien kolorea: zein da nagusiena, ze gogoratzen du, argitsua da, ze sinbologia dauka?

Irudiaren eraikuntza: Elementu teknikoak

36

Ikustaldi geroko saioak

Gran Torino (Ekintzak)

Elementuen identifikazioa

Definizioa

Gran Torinon erabilera Gran Torinoko kulturen nahasketa, musikan ere islatzen da. Soinu bandak, hmong gaizkile-taldeko partaideetako Elvis Thaok parte hartzen duen RARE hip hop taldeko rap latinoa eta hmonga dauka..

Soinua

Soinu-bandak irudiak berez ez daukan dimentsio berri bat ematen dio. Nola erlazionatzen da soinua irudiekin? Eszenan badago soinubandarik? Irudiari lagundu, goretsi edo kontrajartzen zaio? Soinu plano ezberdinak daude, ze soinu daude? Hizketarik Elkarrizketarik badago? Ze garrantzi daukate? Ze eginkizun daukate isiluneek giroen eraikuntzan?

Elvis Thaoren rapa entzun: http://www.youtube.com/watch?v=nEEm41yAmro Gran Torinoko abesti nagusia -2008an Urrezko Globoetara abesti onena bezala izendatua- Jamie Cullun britainiar jazz pianista eta abeslariak eta Clint Eastwood berak jotzen dute. Hitzak, Eastwood, Cullun, Kyle Eastwood, zuzendariaren semea eta Michael Stevensena da. Gran Torinoko abestia entzun: http://www.youtube.com/watch?v=HEXF7U5TYV8 Abestiaren hitzak irakurri: http://letras.terra.com/jamie-cullum/1412431/ Zinta osoak jario duen bortizkeria, Gran Torinon Thaoren azkeneko paseo lasaiaren bestelakoa da. Eastwood beraren ahotsa, epilogo gisa ixten du pelikula: Motorrak orroka eta amets mingotsak azaleratzen dira, Gran Torinon giltzaperaturiko bihotza. Orain haizetxo leun eta samur bat dabil, Gran Torinon zehar zurrumurruak.

Irudiaren eraikuntza: Elementu teknikoak

Deskribapena

Azkeneko eszena: Waltek, Sueri eraso egin dion hmong gaizkile-talde bateri aurka egiten dio. Walt eta gaizkile-taldearen arteko azkeneko dueluko eszena: http://www.youtube.com/watch?v=w3WeRymQtgA Kamerak eszena era zuhurrean laguntzen du. Walt eta hmong gaizkile-taldeko elkarrizketa, kamerak ere hitz egingo balu bezala, bi solaskideen plano kontrapikatu ertainetan heldu da. Planoak, gorantz doan erritmo batean jazo dira eta eszenaren tentsioari laguntzen diote. Enkoadraketa, progresiboki ixten doa, arma atera behar duela pentsarazten digun, Walten eskuko plano detaile batetaraino. Planoa, mugimendu azkar batean irekitzen da eta ekintza pizten da. Kameraren elkarrizketa jarraitzen du tiro egiten duen gaizkile-taldea eta balak jasotzen dituen Walten artean. Ia tinko dagoen kamera batetik bestera doa eta unearen lekuko zuzenak garela sentiarazten gaitu. Walten gorpua lurrean botata dago eta garabi mugimendu batean, kamera igotzen da. Walten azkeneko ematearen heroitasunari buruz gogoeta egitera bultzatzen gaituen segundoak. Walten hiletak, pelikulako hasierako sekuentzia ia berdin batean, amaiera bikaina da, ez soilik pelikularentzat, baizik protagonista beraren biziarentzako.

Irudiaren eraikuntza: Planoak, kamera eta muntaia

Plano motak

Ze plano mota gailentzen da? Zertan laguntzen dio istorioari?

Kamera mugimenduak

Nolakoa da kameraren mugimendua? Zer helarazten gaitu?

Muntaia

Nolakoa da eszenaren muntaia?

Gran Torino (Ekintzak)

Ikustaldi geroko saioak

37

Gran Torinon erabilera Ze sinbolizatzen du? Gran Torinoa, pelikulari izenburua ematen dion automobila, oinarrizko ikurra da. Eastwood bera bezala, automobilak, bere gailurra 70 hamarkadan bizi izan zuen. Garai bateko mitoa eta estatubatuar gizarteko ikono argia izan zen. Ez da ustekabekoa, Walten Gran Torinoa Ford iparramerikar enpresa ospetsukoa izatea, hmong enpresa japoniarreko Honda Civic- eta latindar Chevrolet Mexikon tradizio handikoa- gaizkile-taldeek aukeraturiko modeloekin kontrastean. Honela, automobilek, pertsonai bakoitzaren nortasuna azpimarratzen laguntzen dute. Era berean, pelikula mugitzen den generoen metafora bat da: ilunabarreko westernetik, hiritar westernrera. Cowboyaren zaldia, bere etxeko arkupean aparkaturik dagoen Gran Torino bat da. Horrela, estatubatuar biztanleri eta zineman horren sinesmen errotuak diren askatasuna, indibidualismoa, bere burua egindako gizona eta batetik bestera, lur berri eta aukera bila ibiltzeko aukera berregiten dira. Automobil sendoa, handia, norberaren arrakasta islatzen duen itxurakoa, ongi egindako gauzak laburbilduz, Kowalskik Estatu Batuetaz daukan ikuspena. Waltek, bere semeei aurpegiratzen die asiar markako auto bat izatea, iparramerikar gizarteko berezko eta funtsezko ezaugarrien bertan behera uztearen adibide bezala. Thaok automobila oinordetzan hartzerakoan, balore horiek jasotzen ditu. Thao EEBBetan gizarteratu eta bizi ezberdin bati ekin diezaion, Walten ondarea da. Iparramerika zaharrak, belaunaldi berri bati uzten dio lekua, etnia askotakoa, galduriko balore zaharrak hartzen dituena. Bukaeran, hmong gazte honek Gran Torinoa gidatzen du. Pelikulako zein bi unetan agertzen da? Zergatik ematen dio Walterrek Tahori? 1952an Walti Koreako Gerran metrailadore habi bat eraso ondoren domina ipini zioten. Borrokako adorearen onarpenaren ikurra da. Walt beretaz jario da. Bere bizitzaren bukaeran lotsarazten dion bere iragan bortitza alde batera uzten du. Thaok galdetzen dio:ze sentitzen da gizon bat hiltzerakoan? Waltek hobe ez baduzu jakiten erantzuten dio. Ondorioz, Waltek ez dio ez erriflea, ez errebolberra oparitzen, zeren ez du nahi Thaoren oinordetza armak izatea, baizik ausardi eta leialtasunaren ordain bezala domina. Ze garrantzia dauka Walten pizgailuak Waltek gaizkile-taldeari aurka egiten dion eszenan? Walt, pizgailua eskutan daukala hiltzen da. Segundo batzuk lehenago, bere eskua poltsikoan sartzen du, arma zorrotik ateratzeko keinu garbi batean. Baina ez da errebolberra hartzen duena, baizik pizgailua. Kamera pizgailuan geratzen da, Walt, behin hilda, bere eskua ireki eta erortzen uzten duenean. Walt, bere erabateko aldaketaren ikurra, armaturik ez zegoen egiaztapena da. Azkeneko ondoriotaraino eraman, Mendebaldeko duelu batean ez dagoen ziurtasuna. Armek ez dute justizia berriz ezarriko, ezta Sue eta Thaoren sufrimendua mendekatuko.

Ford Gran Torino

Sinboloen eraikuntza Zilarrezko izarra Walten pizgailua

38

Ikustaldi geroko saioak

Gran Torino (Ekintzak)

Aplicacin en las escenas Nortzuk daramate armak pelikulan? Ze irudikatzen dute? Zein da beraien garrantzia Waltengan? Sinboloen eraikuntza Pelikula osoko konstante bat dira, ikaragarri bortitza den giro bat sortzen laguntzen dutenak. Waltek errifle bat eta errebolber bat dauzka. Zenbait eszenetan, bere hatzaz apuntatzen ditu. Hauek armategi handi bat daukate, eta ez dute zalantzarik hau erabiltzerakoan. Armak Badirudi armen protagonismoak, naturaltasun osoz prestatzen gaituela, armen erabileraren bidez arazoak ebaztera iritsiko den bukaera batetara. Waltek erriflea ere prestatzen du - pistoladun baten antzera- bere azkeneko dueluari aurre egin bano minutu gutxi lehenago. Armak berez gaitz bat direla ez da ohartzen; aitzitik, dagoeneko ez du bere kontzientzian, hildako gehiagoekin zamatu nahi. Gaizkile-taldearengana, armarik gabe agertzen da. ez du berak zigorra ezartzen, ezta bidezko defentsan erabiltzen eta etsaia hiltzeak, bere lagunen egoera konpontzen ez duela ulertzen du. Azkeneko borondate honekin, bere aurreko soldadu bizia luditu nahi du.

Gran Torino (Ekintzak)

Ikustaldi geroko saioak

39

03. Ekintza

Pertsonaien azterketa Gran Torinon

Ekintzaren deskribapena: Gran Torino Walt Kowalskiren eraldaketaren istorioa da. Ulertu ahal izateko, funtsezkoa da protagonistari laguntzen dioten pertsonaiak aztertzea. Bakoitzaren funtsezko ezaugarrietan, protagonistarekin daukaten erlazioan eta gatazkari aurre egiten dioten erari arreta jarriko diogu. Bortizkeriaren erabilera, eta irudikatzen duten gizon eta emakumeen eredua, hausnarketa honetan leku garrantzitsua beteko du. horretarako, taldeko lan bat eta pertsonai bakoitzarentzako azterketa fitxa bat proposatuko dugu. Behin lana bukatuta, talde bakoitzak amankomunean jarriko du gainontzeko gelarekin. Iraupena: Bi saio taldeko lanerako eta bat amankomunean jartzeko. Dinamika: Taldeka. Beharrezko materiala: 03.a, 03.b, 03.c eta 03.d ekintza fitxak.

40

Ikustaldi geroko saioak

Gran Torino (Ekintzak)

03.a Ekintza

Walt Kowalski

Taldeko lanerako galderak Nor da Walt Kowalski? Zer dakigu bere iraganaz? Bere nortasuna deskribatzen duten bost adjektibo aukeratu. Ze gizon eredua irudikatzen du? Gogoratu 0.1 ekintza, ze antzekotasun agertzen ditu aurreko pelikuletan Clint Eastwoodek antzeztutako beste pertsonaiekin? Hasieratik, Walt oso oldarkorra da. Gogoratu, Walten etxeko eszena Dorothy, bere emaztearen hiletaren ondorengo bileran. Waltek bere familiarekin, aita Janovichekin eta Thaorekin hitz egiten du. Aukeratu Waltek bakoitzarekin daukan komunikazioa definitzen duten hiru esaldi. Zein kalifikatzaileekin aipatzen ditu asiar pertsonak? Zertan oinarritzen du bere arrazakeria? Waltek bortizkeriaz erantzuten duen bi eszena deskribatu. Zein da bere agresibitatea leherrarazten duena? Zer egiten du bere jokaera bortitza izatea? Hala ere, Walt pixkanaka-pixkanaka aldatuz doa. Ze garrantzia dauka Zein da Thao eta Suekin daukan erlazioa? Zein da Waltengan ematen den funtsezko aldaketa? Aukeratu pelikulako momenturen bat, bere eraldatzea hautematen denekoa. Zergatik aldatzen da? Zein esanahi dauka pelikularen bukaerak? Zein da Clint Eastwoodek eman nahi digun mezua? Zertan ezberdintzen da bere aurreko pertsonaietatik? Justizia egin al da? Zergatik? Zer gertatu izanen zen Waltek, gaizkile-taldeekin daukan azkeneko topaketan bere erriflea atera izan balu? Zein izanen zen pelikularen mezua orduan? Bi bukaeratik zein iruditzen zaizue egokiena? Zergatik? Walt Kowalski heroi bat denik uste duzue? Zergatik?

Gran Torino (Ekintzak)

Ikustaldi geroko saioak

41

Irakaslearentzako informazioa Walt kowalski, batik bat, bakarrik dagoen gizon bat da. Adinekoa eta alarguna, bere emaztearekin, beste izaki batekin izan duen konplizitate erlazio bakarra galdu duenaren susmoa daukagu. Bere kontzientzian pisatzen duen soldadu iragan bat arrastaka darama, 17 urtetako mutikoak puskatu nituen. Hil arte gogoratuko ditudan gauza ikaragarriak. Horrekin bizi beharra daukat. Walt ez da munduarekin harremanetan jartzen, bere burua babesten du. Inguratzen dioten erlazioak, berarentzat irain konstante bat dira, haien kontra erasoa izanik erantzun bakarra. Beraien bizitzatik zaharren egoitza batean sartuz aldendu nahi duten semeengandik; bere Gran Torinoarekin geratu nahi duen iloba batetatik; aitortzera tematuta dagoen eta adineko emakume superstiziosoei eskua mantentzen dien 27 urtetako birjina deitzen dion apaiza batengandik Janovich aita-; iparramerikako kultura kutsatu eta kalifikatzaile arrazistaz udaberri biribilkia, beltzak, frijolitoak- bere mesprezuaren helburu diren atzerritar taldeengandik; ohiko baloreetatik aldendu den gizarte batengandik defendatzen da: gogoratu dezagun, laguntza behar duen emakume baten ondotik pasa eta keinu lizunez iseka egiten dioten gazte batzuei mespretxuz begiratzen dien eszena. Xelebreki, Thao izanen da, asiar etorkin bat, Walten begi sinesgaitzen aurrean, emakumeari lagunduko diona. Waltek mundu guztia tratatzen duen bortizkeria -nabaria bere keinu eta hitz egiteko era gogorrean- bidegabekeriaren aurrean izaten du bere adierazpen handiena. Orduan, Kowalskik, den cowboyaren antzera, zorrotik ateratzen du arma. Thao erasotzen eta bere lorategian ezustean sartzerakoan, bere errifleaz hmong gaizkile-taldeari apuntatzen dio; Sue meatxatzen duen gaizkile-taldeari bere errebolberraz destatzen dio, eta azkeneko eszenan, Sueren erasotzaileei sinbolikoki tiro egiten die bere hatzarekin. Jarrera honek, koraza bezala balio izan dio. Usteko eraso baten meatsuak, beti erne egotea egiten dio, baina, benetan nor daukan aurrean jakitea eragozten dio. Thao eta Suek desarmatu arte. Thaoren sentikortasuna eta Sueren ausardiak, bere burua babesteko beharra ez sentitzea egiten dute. Aurreneko aldiz, komunikatzen da, lotura bat sentitzen du. Hori hauekin nire familiarekin baino gauza gehiago amankomunean daukatela sentitzen dut. Waltek automobilgintza enpresa batean 40 urtez lan egin zuen. Horrela, familia bat sortu eta mantentzea posible izan zuen, patriarkal maskulinotasunaren goreneko helburua. Janovich aitak Walteri bere bizitzaz galdetzerakoan, honek horrela laburbiltzen du: ezkondu eta seme-alabak izan ditut. Protagonistak, estereotipaturiko maskulinotasun baten zenbait ezaugarri batzen ditu:

42

Ikustaldi geroko saioak

Gran Torino (Ekintzak)

Bere zaletasunak: tresnen erabilerara loturiko ohiko lan maskulinoetan aditu bat da. Bere ondasunetariko preziaturiko bat, automobil indartsu eta sendo bat da, gizonezkoen baloreen eredua. Aberriaren babesa: Zilarrezko izarraz kondekoratua izan zeneko Koreako gerran bere aberriagatik borrokatu zuen. Gerra gatazkek, gizonezkoak obedientzian, bortizkerian eta etsairekiko gorrotoan moldatzen ditu. Gerran parte hartu dutenen bizitza markatzen du, Waltek bere etengabeko aipamenekin pelikula osoan zehar nabarian uzten duen bezala. Bortizkeria: Maskulinotasunaren ezaugarri bat eta patriarkal ordena mantentzeko tresna boteretsu bat da. Clint Eastwoodek, bere pelikula gehienetan gizon gogor eta bortitzak haragiztatu ditu. Nuria Bou eta Xabier Prezek Hollywooden sorturiko gizon gogorren gizonezko ohituraren adierazpen saiakera gerlari eta beligeranterik garbiena, inongo zalantzarik gabe, izen bezala Clint Eastwooden irudia dauka () pistoladun bakarti erasoezin baten irudian zentraturik (1) adierazten dute. Gizontasuna: estereotipaturiko gizontasun batean, gizon batek ez ditu bere emozioak agertzen, eta agertzerakoan, hauek eutsiak dira. Waltek ezin hobeki betetzen ditu ezaugarri hauekin: aurpegi ikaragaitza, harrizkoa, samintasun gehiegizko eta iraunkorrezko aurpegiera. Bere gizontasuna, bakarrik gizonentzako lekuetan indartzen da, pelikulan, ostatuaz -edatera eta lagunekin hitz egitera joaten denaeta bere lagun Martingatik zuzendutako bizartegiaz irudikatuak. Bortizkeriak bere hertza mehartzen du eta badirudi Walt berarekin koherente izanen dela -beti hala izan da-. Suek jasaten duen eraso basatiaren aurrean. Zinta osoak, ulergarria eta ia arrazoizkoa iruditzea egiten digu Waltek bortizkeria berdinarekin erantzuteak. Azkeneko dueluko prestakuntzetako ia errituala dirudien zeremonia batera bertaratzen gara: traje berri bat egiten da eta bizartegira doa; erriflea garbitzen du; bere txakurra bere barridearen esku uzten du -bere iraganeko etsaia-; Suetaz agurtzen da eta Thaori bere domina ematen dio. Beste hainbat pelikuletan bezala, errudunek jasango duten zigorra, egin duten minaren adinakoa izatea espero da. Ikusleen irudimenean, heroiak biktima mendekatu eta justizia egingo duenaren itxaropena dago. Baina Waltek, Thaori mezu hori ez uztea erabakitzen du. Bere oinordetza ez dira armak, hori dela eta, zilarrezko Izarra ematen dio eta ez bere erriflea. Bortizkeriak ez du ez justizia ez galdutako ordena berritzen. Walt, azkeneko liskarraren aurretik desarmatu egin da. Hala eta guztiz ere, justizia iritsi eta errudunak zigortuak dira. Baina ez armen bidez, baizik bere biziaren ordainaz. Cowboyak, bortizkeri kiribilarekin apurtu du. Eta hori dela eta, hain zuzen, heroi bat da.
(1) Bou, N. eta Prez, X. El tiempo del hroe. pica y masculinidad en el cine de Hollywood. Paids, 2000. 189. Orr.

Gran Torino (Ekintzak)

Ikustaldi geroko saioak

43

03.b Ekintza

Thao

Taldeko lanerako galderak Nor da Thao? Nondik dator? Nolakoa da bere familia giroa? Zergatik uste duzu horren bakarrik sentitzen dela? Zein erlazio dauka bere auzoko gazteekin? Ze sentitzen du beraien aurrean? Nortzuk aurpegiratzen diote Thaori benetako gizon bat ez izatea? Zein eszenatan? Thaorengandik itxoiten dituzten ze jarrerak ez datoz bat berarekin? Zuen familia eta lagun artean, inoiz sentitu zarete horrela? Zergatik? Ze gertatu izanen zen Thao, Spider gaizkile-taldearen partaide izatera pasa izan balitz? Thaorentzat abantailen bat izanen zuen? Eta zein arazo? Uste duzue Thaok gaizkile-taldean sartu eta bakarrik egoteaz utzi beharko zuela? Zergatik? Zergatik Thaok miresten du Walt? Ze ikasten du beragandik? Zergatik Waltek giltzaperatzen du Thao gaizkile-taldeari aurka egin aurretik? Ze gertatu izanen zen Thao agertuz gero topaketa horretara? Ze esan nahi du Waltek bere Ford Gran Torino Thaori oinordetzan uztea? (gogoratu pelikulako azkeneko eszena, Thao automobila gidatuz aldentzen denean)

44

Ikustaldi geroko saioak


Irakaslearentzat informazioa

Gran Torino (Ekintzak)

Thao, Walten barride gaztea da. Hmong etniako partaidea da, Laos, Tailandia eta Txinatik datorren asiar taldea. Vietnamgo gerra eta gero, iparramerikarren alboan borrokatu zutelarik, beraien herrialdeetatik ihes egin behar izan zuten, jazarriak bai ziren. Askok, Thaoren familiaren antzera, EEBBetan errefuxiatu ziren. Aitaz umezurtz, ama, arreba eta amonarekin, hmong ohituretara oso loturiko giro batean bizi da. Gogora dezagun, haur jaio berri bati hmong komunitatera ongietorria ematen zaion erlijio eszena. Thaok ez du beragandik espero den gizon eredua betetzen. Gizontasunaren kontzeptuak, leku oso garrantzitsu bat betetzen du pelikulan. Pelikulan, gizon hitza 53 alditan aipatzen da, emakume zortzi aldiz erabiltzen delarik. Gaizkile-talde ezberdineko partaideak, bizargina eta Walt bera, indarrari, bortizkeriari eta nagusigoari uztarturiko gizontasun batez harro agertzen dira. Eredua bat da: gizonak harroputzak, zakarrak, oldarkorrak. Bere hizkuntza, ezaugarri hauekin bat. Bere lana, eraikuntza, gorputz indarra inposatzen dena. Eta bere zaletasunak -automobilak eta bola-jokoa, zeinen zaletasuna espainiar futbolaren antzekoa den- emakumeak, beste objektu bat bezala gehitzen dira. Emozioak, koraza horren azpian gordetzen dira. Erakustea, ikusmolde honen arabera, ez da gizonena. Emakumeak, beraien komunikazio eskariekin eta sentiberatasun adierazpenekin karikaturizatuak agertzen dira. Inongo dudarik gabe, gizontasun mota hau pelikulan, Walten itxura berarengatik markaturik dago, bere aurreko pertsonai maskulinoekin erlazionaturik. Thao ez dator bat honako gizontasun itxiarekin. Bere zaletasun, helburu eta gatazkari aurre egiteko erak, bere familiak, gaizkile-taldeak eta Waltek beraren helburuekin bat ez datorren gizon eredu bat agertzen dute. Bere amonaren iruzkinek ez dute uzten zalantzarik Thaogan dauzkaten itxaropenei buruz: Nahiago nuke nire alaba berriz ere ezkonduko balitz, horrela etxean gizon bat egonen zen. Ikusi ezazu, harrikoa egiten, bere arrebak esandako guztia egiten du. Nola izan behar da etxeko gizona?. Bere komunitateko gazteen artean ez du ere lekurik aurkitzen. Latindar eta hmong gaizkile-taldeen irain arrazista, matxista eta homofoboen biktima da. Biak, gizon ereduarekin bat ez datorrela gogoratzen diote etengabean: neskatxa, marikoia, nesken gauzak egiten dituzu. Waltek Thaori erakusten saiatuko da gizon batek nola hitz egiten duen bizartegiko eszenan. Thao bakarrik eta galdurik dago. Lagunik gabe, gaizkile-taldeei beldurrez bizi da. Bere familian babesturik sentitzen da -batez ere bere arreba Suerengatik- baina ez du bere burua guztiz aurkitzen ere beragan. Hmong gaizkile-taldeak beraien taldean sartzeko egiten dioten eskaintza, Thao, zer edo zerena izateko, leku bat aurkitzeko, beti bakarrik egoteaz uzteko aukera da. Biziraun nahi ezkero, ordaindu beharreko prezioa da. Walten Gran Torinoa ebastea onartzen du beldurragatik, ez hura zelako bere nahia. Baina, presioa gehiegizkoa da. Thaok, bere hastapen erritoan porrot egiten du. orduan, Walt ezagutzen du.

Gran Torino (Ekintzak)

Ikustaldi geroko saioak

45

Beraien erlazioaren hasiera eta gero ez dirudi etorkizun handia daukanik. Thao, Walten etxean agertzen da lehendabiziko aldiz automobilarentzako pintza batzuk eskatzeko. Waltek areriotasunez erantzuten dio: Errespetu pixka bat, udaberri biribilka, doluan gaude. Hor trinkotzen da Walten mesprezua, ez Thaorengatik, baizik berak irudikatzen duenagatik. Thao eta Walt halabeharrez ezagutzen dira, zeren lehena Waltentzako lana egitera behartuta ikusten da, bere automobila lapurtzen saiatzearen ordainetan. Waltek, Thaotaz bere irizpideen araberako iparramerikar hiritar bat egiteko asmoa dauka: ahalegina, gizontasuna eta zuzentasuna. Lortu ahal izateko irakasten dio: bere tresnak uzten dizkio, nola hitz egin erakusten dio -gogora dezagun bizartegiko eszena- neska batekin erlazionatzen Walentzako baliozko gizon ereduaren arabera. Walten hasierako helburua, Thaotaz gizon bat egitea da, armen bidez, justizia eta ondasunak babestea legezkoa den iparramerikar hiritar eredu bat. Waltek egoera menperatzen du eta hmong gaztea esku indartsuz zuzentzen du. Thaok bere irakaspenak onartzen ditu, zeren ez du nahi gaizkile-taldeak bere erreferentzia izatea. Baina, argibide hutsa zena, bien arteko erlazio afektibo bat izatera pasa egiten da. Walt, Thao motibatua egonez gero, ahalegintzeko gai dela konturatzen da. Bere adorea eta biziz aldatzeko gogoak aintzat hartzen ditu. Thao, era berean, erabilgarria sentitzen da, harro eta trebe. Waltek, thao beharrean, atontao deitzen du. Mesprezu itxura horren atzean, Walt gizon zuzena dela konturatzen da. Beragan, gaizkile-taldeen erasoen aurkako babesa aurkitzen du. Thaorentzat, ez zeukan erreferentzian bilakatzen da. Konfiantza hartzen du eta Walten gogortasunetik haratago begiratzen du (bere seme edo ilobek egiten ez dutena). Pareko pertsonak bezala erlazionatzera iristen diren arte. Waltek Thaori eskaileratan gora izozkailu bat igotzeko laguntza eskatzen dion lehendabiziko eszenan, Thaok -sendotasunez- Walt bere lekuan jartzen du pisuarekin zamatu ez dadin: Entzun iezadazu, atontao Ez! Zuk entzun. Laguntza behar zeneukalakoz etorri egin nahiz. Lotura sendo bat sortzen da, ia aita semearena. Erlazioa, aldatu da. Thaok Walt laguntzen du eta honek onartzen du. Hala ere, mendekuaren unea iristen denean, Thaok ez du itxoiten zuen mendekatzaile bortitza aurkitzen. Waltek, bere etxean giltzaperatzen du, Thaok itxoiten duen ebazpen bortitzetik urruntzeko. Horrela, pertsona bat hiltzeaz bere maisua harro ez dagoen gauza bat dela ikasten du. Beste batzuk dira Waltek oinordetzan uzten dizkion armak: bere buruan segurtasuna, zuzentasuna eta baikotzaren duintasunaren babesa, indarrez -gaizkile-taldeak- inposatu nahi dutenen aurrean. Bukaerako eszenan, Thaok Waltengandik oinordetzan jasotako Gran Torinoa gidatzen du. Bere bizi propioa gidatzea posible egiten duen cowboyaren zaldia da. Ez hasieran ikusi genuen mutil beldurti eta buruz behera, baizik bere etorkizuna libre lantzen duen gazte seguru bat bezala.

46

Ikustaldi geroko saioak

Gran Torino (Ekintzak)

03.c Ekintza

Sue

Taldeko lanerako galderak Nor da Sue? Nola definituko zenukete? Aukeratu eszena bat nolakoa den agertzen duena. Zein erlazio dauka hmong komunitatearekin? Zein ezberdintasun nabari dituzue bera eta bere amonaren artean? Ze erran nahia dauka Sue Thaorentzat? Ze ezberdintasun daude biren artean? Ze jarrera dauka Suek gaizkile-taldeko kideen aurrean? Ze sentitzen du? Ze eragina dauka Suek Walten bilakaeran? Sueren zein jarrerek egiten dute Walt aldatzea? Suek, Walten ilobaren adina berdina dauka. Hala ere, Waltek erlazio oso ezberdina dauka Suerekin. Zergatik? Zertan ezberdintzen dira Sue eta Walten iloba? Zergatik da Sue horren garrantzitsua istorioan?

Gran Torino (Ekintzak)

Ikustaldi geroko saioak

47

Irakaslearentzat informazioa Sue, Thaoren arreba da, eta bera bezala, hmong etniako partaide da. Bere familian, bere komunitateko kultur ohituratan parte hartzen du. Segur aski, bigarren belaunaldiko etorkina -bere ama eta amona ez bezala, ingelera ezin hobeki hitz egiten du- bere kultura eta iparramerikarraren arteko zubia da. Hmong nortasuna, bere amonagatik irudikatua da, bere sinesmenetan sendoa eta bere ohituretara atxikia. Leku nabarmena betetzen du. Amonak eta WAltek mantentzen duten elkarrizketa -bakoitza bere hizkuntzan- irainen gurutzatze bat da, bai bakoitzak sentitzen duen mesprezua, nola beraien jarrera latza bistara utziz. Nortasun baztertzaile bat eskatzen duten bi agure dira: zertarako demontre etorri izanen dira txinoak auzo honetara? Zergatik ez du alde egiten txuri zahar horrek, amerikar guztiak auzotik joan baldin badira? Amonaren segurtasunak Walteri aurre egiten dio, pelikulan lehendabiziko aldiz. Sue, bere amonaren bilakaera da, bere kulturaren irekiera eta aldaketa irudikatzen bai du. Bere sustraiez seguru eta harro sentitzen da ere. Baina bere nortasunak, bere ohiturak kritikatzea eta beste batzuk aintzat hartzea ez dio galarazten. Ez du bere burua iparramerikarra den ororen alderatzez definitzen bere amonaren antzera, baina bere buruari eusten dio, bortizkeria gabe eta heldutasunez, Walten hmongnei buruzko iruzkin zinikoen aurrean, jamoiak deitzen diena. Bere anaia ez bezala, Suek bere buruan segurtasun handia adierazten du hasieratik. Bere burua definitzen duen lehendabiziko eszena, hiru gaizkile-taldeko kideei aurre egiten diena da. Irain eta sexu bortizkeria zama handiko mintzairaren aurrean, Sue ez da ikaratzen. Jo behar didazu? Falta zaizun bakarra da, erantzuten die bere erasotzaileei bere iparramerikar lagun gaztearen ikara begiradaren aurrean. Bere ausardi eta irmotasuna, bere neba beldurtua, hmong gaizkile-taldetik babesten duen eszenetan agerikoak gelditzen dira. Istorioan daukan pisua funtsezkoa da. Pelikulako pertsonai nagusienetariko bat da. Bilakaerarik jasaten ez duen pertsonai bakarra da honen beharrik ez daukadalako. Bere familia egitura barruan, aintzat hartzeko posizioa dauka. Bera da erabakitzen duena modu berezian, bere nebaren bizi eta segurtasunari buruz. Suek, harremanetan jartzen ditu lehendabiziko aldiz Walt eta Thao, bere anaia estutzen duenean Walteri barkamena eskatzeko automobila ebasteagatik. Eta, aurrerago, Walt eta Thaoren artean eratzen den harremana bultzatzen du. Walten konfiantza merezi du, babesteko erabiltzen duen oskol bortitzetik haratago ikusten duelakoz. Waltek dragoi neska deituz gero, berak Wally amultsu batez erantzuten dio. Suek Walteri pertsona zintzoa zara esaten dion samurtasunak armarik gabe uzten du. Bere bakardadea puskatzen du, bere etxean ospatzen duten hmong festara gonbidatzerakoan. Hasierako errezeloa eta gero, Walt gustura, harrera onaz, zaindua sentitzen da. Bien artean, aita-alaba estimu bat eratzen da. Hori hauekin, nire lotsagabeko familiarekin baino gauza gehiago dauzkat amankomunean Nahiago nuke nire aita zu bezalakoa izan balitz.

48

Ikustaldi geroko saioak

Gran Torino (Ekintzak)

Thao eta Sue, gaizkile taldeengatik erasoak dira. Thao jotzen dute, lanabesak apurtzen dizkiote, aurpegian zigarro bat itzaltzen diote Hala era, Sue, emakumea izateagatik hain zuzen, bortxatzen dute. Bere ahultasuna handiagoa da. Berarentzat suposatzen duen guztiagatik, badirudi Walt hausten dela, Sueren gorputz odoleztatua ikusterakoan. Irudi hau pelikulako azkeneko lehergarria da. Sueren maitasun eta ulermenak Walt eraldatu dute. Bere bizia emateko erabakiak, Thao eta Sueren biziak salbatzen ditu. Are gehiago, justizia berrezartzen da, poliziak erasotzaileak atzematerakoan.

Gran Torino (Ekintzak)

Ikustaldi geroko saioak

49

03.d Ekintza

Gaizkile-taldeak

Taldeko lanerako galderak Zein gaizkile-talde agertzen dira pelikulan? Ze talde kulturalekoak dira? Zer definitzen ditu gaizkile-taldeak? Zer nahi dute? Ze baliabide erabiltzen dituzte? Nortzuk dira haien biktimak? Zergatik daukate gaizkile-taldeek halako eragina Thaorengan eta ez Suerengan? Nahiz eta beraien artean ezberdintasunak egon, ze antzak dauzkate talde batzuk eta besteak? Zure hiriko gaizkile-talderik ezagutzen duzu? Zein da? Beraien meatsua sentitu duzu noizbait? Nola erantzun duzu? Nola defendatuko zenuke zure burua? Ze laguntza itxarongo zenukeen?

50

Ikustaldi geroko saioak

Gran Torino (Ekintzak)

Irakaslearentzako informazioa Pelikulan, hiru gazte gaizkile-talde ezberdin (2) agertzen dira, beraien jatorri etnikoaz argi eta garbi identifikaturik. Hmong taldea, latindarrak eta afroamerikar taldea. Nahiz eta bi lehenek, talde afroamerikarra baino antolamendu konplexuago bat izan, zenbait ezaugarri sorta berdin aurkitu ditzakegu. Waltek mespretxatzen dituen antibaloreen parte hartzen dute: dohaineko bortizkeria, botere-abusua, degradazioa Gainera, beraien jatorri kulturala guztiak atzerritarrak-, Walten aurreiritzi arrazistak sendotzen du. Gazte gaizkile-taldeen azterketa zehatza, bere zailtasunagatik, honako unitate didaktikotik kanpo dago. Baina, gazte munduan daukan gizarte garrantziagati (3) pelikulan agertzen diren taldeetatik aurrera, beraien ezaugarri nabarmenetan arreta jarriko dugu: Antolatutako taldeetan eratzen dira, botere hierarkia garbi batez (hmong taldeko buruzagi bezala Spider identifikatzen dugu). Pertsona, taldeko botereari baldintzaturik dago. Delinkuentziarekin lotzen dira, taldearen arabera lotura maila hori nabarmen aldatuz: delituzko ekintza puntualetatik (Sue erasotzen duen afroamerikar taldearen antzera), erakunde kriminalekin zerikusia izatera (hmong gaizkile-taldearen kasua). Bortizkeri handia erabiltzen dute. Erakunde bezala bere izaeraren oinarrian dago eta beraien ekintzetan, hitz egiteko eran eta erlazioetan adierazia. Funtsean, taldearen partaide ez direnei zuzendua da. Emakumeen aurkako sexu bortizkeria, botere tresna bat da. Bere kideen gaztetasuna. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera (OME), adina, zazpi eta 35 urte tartean dabil, baina normalean, nerabetasunean eta 20 hasieran aurkitzen dira. Nabarmenki, gizonezko erakundeak dira. Herrialde gehienetan, gaizkile-taldeak, gehien bat, gizonezkoez osaturik daude. CIDOBeren ustez (4), soilik haien kideetatik bosten bat emakumezkoak dira.
(2) Kriminalitatearen Prebentzioaren Nazioarteko Zentroa (CIPC). Compendio internacional de prcticas sobre prevencin de la criminalidad para fomentar la accin a travs del mundo. Montreal: CIPC, 2008, 114128 Orr. (3) Barne Arazoetako Ministerioaren datuen arabera, 2007an Espainian, latindar gaizkile-taldeko kide izan zitezkeen 1.529 gazte identifikatu ziren Espainia osoan. Hauetatik, 391 (%25,7a) adingabekoak dira (11 eta 18 urte artekoak). (4) CIDOB dafers Internacionals aldizkaria, 81. Maras y pandillas juveniles: dos mundos iferentes. 109-137 Orr. - http://www.cidob.org/ca/content/download/6953/69433/file/soriano_81.pdf

Gran Torino (Ekintzak)

Ikustaldi geroko saioak

51

Taldearen partaidetza. Zeinu, tatuaje, kolore, janzteko arropa jakin batzuk eta hizkera jakin batez ikusterik dago. Gainera, ohikoa da kide berriek hasiera errito bat igaro behar izatea (froga moduan), taldeko kide izatera pasatzeko. Pelikulan, banda bakoitzean berdinak diren patroiak identifikatu daitezke: musika funtsezko eragile bat da. Asiar gaizkile-taldeari, hmong rapa laguntzen dio, latindar rapa berriz bigarren gaizkile-taldeari. Tahoren hasiera erritoa, Walten Gran Torinoa ebastean datza.

Spiderrek, bere lehengusuaren jarrera bortitzekin bere burua aurkitzen ez due Thao bere taldera gehitzeko asmoa dauka. Hala eta guztiz ere, Thao baiezkoa ematen du, beste gazte askoren antzera. Zein faktoreek bultzatzen dute Thao taldean sartzea? Aukeren falta. Thaok ez du lanik egiten, ez du ikasten, badirudi etorkizunik ez daukala. Egoera honek motibaziorik gabe eta zapuzturik sentitzea egiten du. Nortasunaren bilaketa. Thao mundu ezberdinen artean aurkitzen da. Hmong komunitatearen partaide da, baina ez du bere burua hartan aurkitzen. Iparramerikar gizartean ere arrotza da, asiar bat da, atzerritar bat. Familia loturen ahuldura. Thaorentzat, familia ez da erreferente bat. Bere arreba Sue ezik, bere familiarekin ez dauka komunikazio onik. Bere amonak bere gizontasunari buruz egiten dizkion gaitzespenak adibide argi bat dira. Gaizkile-taldeek, familia sinboliko baten lekua bete nahi dute benetakoa ordezkatuz. Gaizkile-talde batean familiako baten presentzia. Spider, Thaoren lehengusua da eta gaizkile-taldearen buruzagia. Famili loturak, Thao behartzeko erabiltzen ditu. Zure lehengusu zaharra nahiz, babestu beharra zaitut. Familia gara. Bortizkeriaren erabilera bere ezaugarri nagusia den muturreko gizontasuna irudikatzen du. Thao mespretxatzen du eta etengabean marikoia deitzen dio edo lorezaintza emakumeen gauza dela adierazten du. Eredu edo konfiantzako irudi baten falta. Walt ezagutu arte, Thaok ez dauka erreferenterik. Soilik Suerengan izan dezake konfiantza, baina ez da aski presioa jasan ahal izateko.

52

Ikustaldi geroko saioak

Gran Torino (Ekintzak)

Bortizkeri giroa. Beste gaizkile-taldeen presentziak latindar gaizkile taldea, afroamerikar taldea- bortizkeria Thaoren inguruan zer edo zer ohikoa bezala agertzen dute. Ihes egiterik ez dagoen zer edo zer naturala dela dirudi. Gainera, latindar taldeagatik Thaok jasandako erasoak, hmong taldea, bere babeserako beharrezko elementu batean bilakatzen dute. Gaizkile-taldeko kide batek gogorazten dion bezala Lehen guztiek jo nahi zidaten. Orain ez dit inork izorratzen. Gaizkile-taldeen beste gazte biktimen antzera, Thao, aginteari aurre egiten eta heldu rolak probatu behar dituen nerabe bat da. Hmong gaizkile-taldea, babesa, arreta, nortasuna eta boterea lortzeko aukera bat da. Hau da, gaizkile-taldeak, gizarte ordena zapuzturik eta partekatutako kultur portaerako ordezko erak dauden lekuetan ugaritzeko arrazoia.

proiektuaren jabetza

finantzaketa

laguntzailea

You might also like