Angelu baten arrazoi trigonometrikoak kalkulatzeko kalkulagailuaren bidez,
zera egingo dugu:
** KASU GUZTIETAN DEG AGERTU BEHAR DA PANTAILAN
Bi problema mota agertu ahal zaizkigu:
1) Angelua ezagutuz, bere sin, kos, edo tg,...kalkulatzea
a) Angeluaren balioa sakatu, .° ′ ″ tekla erabiliz beharrezkoa denean.
b) Sin, kos, edo tan tekla sakatu. Adibidea: tg 37º 20´ 42" a) 37.° ′ ″ 20 .° ′ ″ 42.° ′ ″ ⇒ 37,345 zenbakia agertuko da. b) tan ⇒ 0,7630377 agertuko da. (angelu horren tangentearen balioa izanik)
2) Angelu bat kalkulatu, bere sin, kos, edo tg ezagutuz.
a) Emandako balioa sakatzen dugu.
b) INV ( edo SHIFT) tekla sakatu eta ondoren arrazoi trigonometrikoarena (sin, kos edo tan). Aterako dena angelua izango da, baina zenbaki hamartar antzera adierazita. c) INV eta .° ′ ″ teklak sakatu. Angelua .° ′ ″ adierazita irtengo da. Adibidea: sin α = 0,89701 ⇒ α = ? a) 0,89701 sakatu. b) INV eta SIN teklak sakatu ⇒ 63,767787 = α c) INV eta .° ′ ″ teklak sakatu ⇒ 63º 46´ 4" = α
ARIKETAK:
1) Kalkula itzazu ondoko arrazoi trigonometrikoak, kalkulagailua erabiliz: