You are on page 1of 2

ANTIGUA-LUBERRI BHI

HIGIDURA ZIRKULARRA. DBH4 HIGIDURA ZIRKULARRA

Higidura zuzenaren definizioa kontuan hartuta, zer izango da higidura zirkularra? Higidura zirkularra da ibilbide zirkularra duena Zein dira ezagutzen ditugun higidura zirkularrak? Adibide batzuk hauek dira: gurpilarena, zaldiko-maldikoarena, Lurrarena bere ardatzaren inguruan, objektu bat soka bati lotua Irudian zaldiko-maldikoaren biraketa-zentroa eta erreferentzia-sistema berdina da. Azter ditzagun zalditxoaren eta autoaren higidurak. Nolakoak dira biratutako angeluak ()? Nolakoak dira bakoitzak ibilitako distantziak? Argi dago biratutako angelua berdina dela bientzat baina ibilitako distantzia handiagoa da zaldiaren kasuan. Hortaz, higidura zirkularrean bi magnitude mota bereizi behar ditugu: Magnitude angeluarrak eta magnitude linealak. Esaterako, posizioa bi modutan adieraz dezakegu: Biratutako angelua edo desplazamendu angeluarra: . Ibilitako distantzia edo desplazamendu lineala: s Modu berean, abiadura bi modutara eman dezakegu: Abiadura angeluarra: Abiadura lineala: v Abiadura angeluarra da desplazamendu angeluarra eta desplazamendu angeluar hori emateko behar izan den denboraren arteko zatidura. Matematikoki:

Higidura zirkularrean desplazamendua egindako arkua da. Beraz, abiadura egindako arkua eta denboraren arteko zatidura da.
v s t

-1-

ANTIGUA-LUBERRI BHI Angelua radianetan neurtzen da.

HIGIDURA ZIRKULARRA. DBH4

Angelu baten balioa radian bat izango da arkuaren luzera bere erradioarenarekin bat datorrenean. 1 rad = s/r s = arkuaren luzera r = erradioaren luzera

eta s = r

Beraz, angelu bat radianetan emana badator, hauxe betetzen da: s = r (rad) Edo nahiago bada,

Radiana 571444.16 dituen angelua da. Bestela esanda: erradioaren balioa arkuan ekarrita egiten den angelua.

s = r Higidura zirkularrean s (edo s) ibilitako distantzia da eta (edo ) desplazamendu angeluarra. Ekuazio hori denborarekin zatitzen badugu: s/t = r /t v= r

(rad/s)

Zeinek du, eta zergatik, abiadura angeluar handiagoa zaldiak ala autoak? Argi dago biek abiadura angeluar berdina dutela denbora berean desplazamendu angeluar berdina dutelako. Zeinek du, eta zergatik, abiadura lineal handiagoa: zaldiak ala autoak? Denbora berean zaldiak distantzia handiagoa egiten du. Beraz, abiadura lineala handiagoa du. Adibidez, zaldiaren erradioa bikoitza bada, abiadura lineala ere bikoitza izango da.

-2-

You might also like