You are on page 1of 1

DINAMIKA - ARIKETAK

Ariketa #01. 3 kg-ko gorputz baten gainean egiten ari den indar batek gorputzaren
abiadura 1 m/s-tik 5 m/s-ra handitu du 3 segundotan. Kalkulatu indarraren balioa,
marruskadurarik ez dagoela jakinik.
Erantzuna: F = 4 N
Ariketa #02. 40 kg-ko altzari bat lurretik herrestan eramateko, 324 N-eko indar
horizontala eginez bultzatu dugu. Azelerazioa 2,8 m/s2-koa bada, kalkulatu
marruskaduraren koefizientea.
Erantzuna: Fmar = 212 N; m = 0,54

Ariketa #03. 4 kg-ko masa duen gorputz bat pausagunean zegoen gainazal horizontal
baten gainean. 20 N-eko indar horizontal bat aplikatzean, 1 m/s2-ko azelerazioa lortu du.
Kalkulatu marruskadura-indarra eta marruskadura-koefizientearen balioak.
Erantzuna: Fmar = 16 N; m = 0,41
Ariketa #04. 80 kg-ko altzaria lurretik herrestan eramateko, 280 N-eko indar horizontala
eginez bultzatu dugu. Jakinik marruskadura indarra 240 N-ekoa dela, a) marraz itzazu
altzariaren gainean eragiten duten indar guztiak; b) altzariak lorturiko azelerazioa; c)
altzariak egindako distantzia 6 s-ren buruan, hasieran geldirik zegoela jakinda.
Erantzuna: b) a = 0,5 m/s2; c) x = 9 m
Ariketa #05. Kotxe baten propagandak zera dio: “ pausagunetik 140 km/h-ko abiadurara
10 s-tan”. a) kalkula ezazu kotxearen azelerazioa; b) demagun kotxearen masa 700 kg-koa
dela eta higiduraren aurkako marruskadura- indarra 500 N-ekoa. Marraz itzazu kotxearen
gainean eragiten duten indar guztiak azeleratzen ari den bitartean; c) kalkula ezazu
motorrak egiten duen aurrerako indarra kotxea azeleratzen ari den bitartean.
Erantzuna: a) a = 3,88 m/s2; c) F = 3222,2 N
Ariketa #06. 600 g-ko kaxa herrestan jaurtitzen da zoru horizontal batetik 8 m/s-ko
hasierako abiaduraz. Marruskadura dela eta, kaxa gelditu egiten da 4 s-ren buruan.
Kalkulatu: a) kaxaren azelerazioa; b) zoruak sortzen duen marruskadura-indarra; c) kaxak
egindako distantzia.
Erantzuna: a) a = -2 m/s2; b) Fmar =1,2 N; c) x = 16 m

You might also like