You are on page 1of 1

ARIKETAK LOTURA KIMIKOA

1. Deskriba itzazu ondoko sustantzietako lotura-motak: potasioa


(K) , sodio fluoruroa (NaF) , nitrogeno dioxidoa (NO 2), karbono
tetrakloruroa (CCl4) eta sodio kloruroa (NaCl)
a. Aurresan itzazu bakoitzaren egoera fisikoa?
b. Esan ia eroaleak izango diren edo ez

2. Idatz ezazu hurrengo elementuen egitura elektronikoa (A (Z=11)


eta B (Z=35). Zein izango da lotura mota A eta B elkartzen
direnean?

3. Erabil ezazu Lewis-en notazioa ondoko molekulak irudikatzeko:


CCl4 , O2 eta H2O Datuak: C (Z=6) , H (Z=1) eta O (Z=8).

4. Adierazi molekulak Lewis-en egiturak erabiliz: Br 2 , NF3 , CF4 , N2


eta HCN .

5. Substantzia puru bat egoera solidoan dago, disolbaezina da


uretan eta korronte elektrikoa eramaten du. Arrazoitu zein izan
daiteke: KCl , Cu edo C10H22 .

6. Adierazi zer lotura mota duten A, B eta C substantziek, haien


propietateetan oinarrituta:

7. Arrazoitu baieztapen hauek egiazkoak ala gezurrezkoak diren:


a. Gas nobleak ez dira beste batzuekin elkartzen, haien konfigurazio
elektronikoa oso egonkorra delako.
b. Lotura kobalenteak eratzean, atomoek mailarik azalekoenean
dauzkaten elektroi guztiak partekatzen dituzte.
c. Metalen kristal-sare ionikoan ez dago ioi negatiborik.
d. Metalak beti dira solidoak giro-tenperaturan.
e. Substantzia ionikoak hauskorrak dira eta uretan disolba daitezke
f. Molekula arteko loturak substantzia kobalenteen atomoen artean
ezartzen dira.

8. Adierazi, arrazoia emanez, zer lotura mota duten jarraian dauden


konposatuek. Horretarako, ikusi elementuak zer motatakoak diren,
idatzi haien konfigurazio elektronikoak, eta aplikatu zortzikotearen
araua: a) PCl3 b) LiO c) NH3
Lotura mota zehaztu ondoren, adierazi zer propietate izango dituen
substantzia bakoitzak.

You might also like