You are on page 1of 1

LANDAREAK

(Txikipedia)

Zer dira landareak?


Landareak izaki bizidunen bost multzo edo erreinu handietako
bat dira, Plantae erreinukoa, hain zuzen. Landare gehienak
lehorrekoak dira, hau da, lurrean bizi dira; haien artean sartzen
dira zuhaitzak, zuhaixkak, belarrak, goroldioak eta garo edo
iratzeak; baina beste batzuk uretan bizi dira, alga berdeak,
adibidez. Ez onddoak ez eta berdeak ez diren algak ez dira
landareak.

Beraz, landareak izaki bizidunak dira eta izaki bizidunen funtzio


guztiak egiten dituzte: jaio, hazi, ugaldu eta hil egiten dira; aldiz,
lurrari lotuta bizi dira, eta, beraz, ezin dira mugitu leku batetik
bestera, beste izaki bizidun gehienak bezala.

Landareak aztertzen dituen zientziari botanika deitzen zaio.


Zientzia honen arabera, gaur egungo munduan 350.000
landare-espezietik gora daude bizirik.

Landareen
atalak Sustraiak

Landare gehienek hiru zati


edo atal dituzte, nagusiki: lurpean geratzen diren zatiak
dira; ura eta bestelako elikagaiak
lurretik hartzeko eta landarea
lurrari lotzeko balio dute.

Zurtoina

Lurretik ateratako zatia da


eta adarrak eta hostoak
ematen dituen atala; haren
barrutik, ura eta beste
substantziak mugitzen dira Hostoak
landarearen zati batetik
bestera. Zurtoina nolakoa
den, hiru landare-talde eguzki-argitik ateratako
bereizten dira: energia xurgatu eta
fotosintesia egiteko eginkizuna
dute. Karbono-dioxidoa hartzen
dute airetik.

Iturria: Txikipedia

You might also like