You are on page 1of 3

SANTA MARIA IKASTETXEA

JESUS I
Testuingurua: Jesusen garaiko lurraldea, sistema politikoa, gizarte taldeak

JESUSEN GARAIA ETA GIZARTEA:


SISTEMA POLITIKOA: GIZARTE TALDEAK:

PONTZIO Erromatar Inperioko, Cesarraren, SADUZEOAK Apaizak eta goi-mailako


PILATO ordezkaria Palestinako nobleak
probintzian

HERODES Juduen erregea FARISEOAK Gehiengo biztanleak. Legea


HANDIA eta (TORAH) estu-estu jarraitzen
HERODES dute
ANTIPAS

SANEDRINA Saduzeoak dira. Tenpluan dute ESENIOAK Qumran inguruan bizi ziren,
euren egoitza bakarrik, hiritik urrun

TENPLUA ZELOTAK Gerrillari galilearrak.


Palestinako askatasuna nahi
(SALOMONEN TENPLUA,
zuten eta erromatarrak hiltzen
JERUSALENEKO TENPLUA...) zituzten
Dimentsio Bertan epaitzen ziren herriko MARGINATUAK: Gizartearen bizitzatik
politikoa liskarrak, Sanedrina bertan kanporatuak, guztiz
baitzegoen baztertuak dira.

Dimentsio Moneta propioa zuten eta erre- *EMAKUMEAK Ez zuten inolako garrantzirik
ekonomikoa opariak egiteko animaliak bertan gizartean. Bakarrik ama
erosi behar ziren. baziren eta mutil baten ama,
hartzen nolabaiteko garrantzia.
Dimentsio Juduak urtean behin gutxienez *GAIXOAK Jainkoaren zigor moduan
soziala joan behar ziren tenplura erre- hartzen zuten gaixotasuna. Ez
opariak eskaintzera zituzten ukitu ere egiten.
*JENTILAK Ez dira juduak.

*BEKATARI Emagalduak, lapurrak,


PUBLIKOAK artzainak... legetik urrundu
direnak dira.
SANTA MARIA IKASTETXEA

PALESTINA “filistiarren herria” esan nahi du


K.a. 63 urtean Ponpeio erromatar enperadoreak Kanaan konkistatu zuen. Erromatarrek israeldarrak
zeuden herrira Palestina deitzen hasi ziren. Palestina Erromako probintzi berezia zen, israeldarrak
aske ziren bere erlijioa eta ohiturak mantentzeko beti eta inperioaren legeak bete eta zergak
ordaintzen bazituzten.

Palestina herri txiki bat da, Ekialde Erdian kokatuta, Mediterraneo itsasbazterrean , eta paisai asko
zituen. Jesusen garaian hiru zatitan banatuta zegoen, Galilea, Samaria eta Judea. Galilea eta
Samaria herri emankorrak ziren, eta Judea harrizkoa eta lehorra.

Oktabio eta Antoniok k.a. 39 urtean Herodes Handia idumearra judutarren errege izendatu zuten.
Tenplua berreraikitzen hasi zen. Lanek 100 urte iraun zuten eta Titoren legioek xahutu zuten (K.a
70 ) eta ez zen berriro eraiki. Gobernari zapaltzailea izan zen eta krudela ere, konplotengatik ,
traizioengatik eta matxinadengatik obsesionatua.

Herodes Handia hil ondoren, erreinua bere hiru semeen artean banatu egin zen. Herodes Antipasek
bere semeak, Galilea gobernatu zuen Jesusen garaian “tetrarka” izenarekin. Joan Bataiatzaileari
burua moztea agindu zuen eta Jesusi itauntze agertzen da bere nekaldian. Judea, Idumea eta Samaria
Siriako Probintziarekin bat egin ziren eta prokuradore batek kontrolatzen zuen, berak
enperadorearen aurrean kontuak eman behar zituen, Jesusen garaian prokuradore hori Pontzio
Pilato zen.

GIZARTEA

FARISEUAK: Talderik indartsuena zen. Palestinako herri eta hiri guztietan Sinagoga bat zegoen,
larunbatetan judutarrak hara joaten ziren irakurgaia eta bere azalpenak entzuteko. Fariseuak eta
eskribak legea ondo betetzearen arduraduntzat hartuta zeuden. Maisuak edo errabinoak ziren, eta
Irakurgaien interpretazio taldeak osatzen zituzten. Saduzeoekin batera, Sanedrina edo Biltzar
Nagusia osatzen zuten, judutarren parlamentua bezalakoa.

SADUZEOAK: Aristokratak, kontserbadoreak, erromatarren aldekoak, beste talde indartsu bat zen.
Talde honetakoak ospakizunetaz eta tenpluaren kultuaz arduratzen ziren apaizak ziren. Sanedrinean
Apaiz Nagusia Saduzeoa zen beti. Hilen piztuera ukatzen zuten.

SAMARIARRAK: Samarian bizi zirenak ziren. Babiloniako erbestetik judutarren kontra zeuden.
Ez zuten Jerusalengo Tenpluaren berreraiketan parte hartu nahi izan, eta bere tenplu propioa eraiki
zuten Garizin mendian. Judutarrek paganotzat zuten.
SANTA MARIA IKASTETXEA

ESENIOAK: Qumramen dagoen talde bat da, haiek fedearen eta judutarren tradizioaren
garbitasuna lortu nahi zuten. Bizitza monastiko bat zeukaten erregela oso zorrotza zeukaten,
zelibatoa, otoitza, lana eta Eskritura Santua ikastea ziren haien oinarriak.

ZELOTEAK: Mugimendu politiko bat zen, fariseuen doktrinarekin erromatarren


mendekotasunaren kontra zeuden. Merkatariak eta zerga biltzaileak, hau da publikanoak,
bekataritzat tratatzen zituzten. Judas Galilearraren jarraitzaileak,matxinadak egiten zituzten, horren
ondorioz 70 urtean Flabio Josefok kontatzen duen judutarren herriaren porrota gertatuko da, eta
horrekin batera judutarren diaspora suertatuko da.

You might also like