You are on page 1of 1

Bioinbazioak: beste mehatxu bat?

Espezie inbaditzaile bat aukeratu behar duzue eta berari buruzko informazioa bildu hurrengo lana
egiteko.

Imaginatu zuen herriko udalak paisaiaren eremu bat aldatu dela detektatu duela, eta espezie
inbaditzaile baten ondorioz izan daitekeela uste du. Horregatik, zure ekologo-taldearekin
harremanetan jarri da zer gertatzen ari den ulertzeko.

Galdera hauek egin dizkizue:

- Zer dakizue espezie horri buruz?


- Nola iritsi da espezie hori?
- Nola eragiten dio ekosistemaren orekari?
- Garaiz gabiltza zerbait egiteko?

Zuek, ekologoak izanda, gomendioak eta eskatutako informazio guztia emango diezue.
Horretarako, PowerPoint/bideo bat egin beharko duzue, eta hurrengo informazioa gutxienez bilatu:

- Espeziearen datu orokorrak: izen zientifikoa, ezaugarriak, habitata (biotopoa eta


biozenosia)*, bizi-zikloa eta kokapena Penintsulan.
- Zer ekosistematan eta zergatik agertu den. Zuzeneko eraginik al du tokiko espezieren bat
desagertzea edo murriztea? Zein?
- Zer beste espeziei eragingo die bioinbazio horrek? Zer arrisku dakartza ekosistemarako?
Eta gizakion osasunerako? Eta ekonomian?
- Zer gerta liteke, epe ertainean eta luzean aztertzen ari zareten ekosisteman, espezie
horren zabalpena gelditzen ez badugu?

*Biotopoa: faktore abiotikoak.

Biozenosia: faktore biotikoak.

You might also like