You are on page 1of 11

2.

GAIA: KAZETARITZA JARDUERAREN ETIKA ETA DEONTOLOGIA



SARRERA:
Zenbait kontzeptu:
a) Morala
b) Etika
c) Kazetaritza-etika
d) Deontologia
e) Kazetaritza-deontologia
f) Autorregulazioa

a) Morala:
Etimologikoki latinetik dator mores (ohitura).
Definizio desberdinak daude:
- Horietako batek pertsona baten jokaera indibiduala edo gizarte-talde ,edo klase sozial baten, edo
herri edo gizarte jakin bat gidatzen duen ohitura, sinesmen, balore eta arau multzo bezala
aurkezten du.
- Arau idatziak edo idatzi gabeak izan daitezke: Arau tazituak gizartean ezarriak (une edo garai
batean politikoki zuzena dena) edo legez edo dekretuz inposatuak izan daitezke
- Denbora eta espazio zehatz batean dute eragina eta horren ondorioz oso maiz aldatu ohi dira.

b) Etika:
Greziako Ethos (portaera, ohitura). Batzuek moralarekin parekatzen dute.
Morala aztertzen duen filosofiako adarra, eta horren arabera pertsonen portaera zuzena eta
okerra zein den ezartzen saiatzen dena, bi mailatan:
Pertsonala edo indibiduala: norberaren propioa dena => Ezin da inposatu.
Soziala: jarduera jakin batean zuzen jokatzeko gida gisa eredutzat hartu daitekeena (etika
profesionala).
(Deontologiaren historian "moral" eta "etika" termino sinonimotzat izan dira hartuak, bai
definizioari dagokionez, bai garapen praktikoan ere.

c) Kazetaritza-etika:
Kazetaritzan jardutean zuzen edo oker egitearen inguruko arau, argibide, norabide, etab.
1

Idatziak edo ez.


Profesional berek edo lanbidetik kanpoko beste edonork adieraziak (politikariak, soziologoak,
legelariak...) izan daitezke.

d) Deontologia:
Etimologikoki termino hau zientzia-hitzarmena edo betebeharraren zientzia-rekin, greziar
jatorrizko bi hitz osatzen dutelarik : deontos, betebeharra esan nahi duena eta logos,
diskurtsoa edo hitzarmena.
Etikaren mailako arau idatziak. Talde baten jokabide profesionala gobernatzen duen arau-
multzoa. Jarduera bat bideratzeko asmoz, burutzen duten lagun berberek ezarriak.
Profesional guztiek onartu behar dituzte, beraien ikuspegi edo etika pertsonala aparte utzita.
Profesio batzuetan arauen urraketak nolabaiteko zigorra ekar lezake.

e) Kazetaritza-deontologia:
Etika arauak kazetaritza nola burutu behar denari buruz, idatziak.
Kazetaritza-jardueran parte hartzen duen talde batek edo zenbaitek ezarriak eta onartuak:
kazetariak, zuzendariak, editoreak...
Kazetaritza-deontologia kasuan, ia inoiz arau zigortzaileak ez direnez, baizik eta jarraibide
etikoak, bere aginduen betetze maila beste lanbide batzuetan gertatzen denarekin konparatzen
badugu nabarmen txikiagoa da, adibidez mediku edo abokatu lanbideetan .

f) Autorregulazioa:
Emandako lanbide bat burutzen duten berberek ezarritako arau, ekimen, hitzarmen, erakunde,
kode eta gainerako adieren multzoa, jarduera hori zuzentzat jotzen diren baloreen eta etika-
arauen arabera bideratzeko asmoz.

1. DEONTOLOGIAKO DOKUMENTUEN TIPOLOGIA

Idatziak:
Etika/deontologia kodeak: Adibidez: FAPE-ren Kazetari-lanbidearen kode deontologikoa.
Printzipio editorialak: Adibidez: La Vanguardia egunkariaren printzipio editorialak.
Estilo/Gida/Erredakzioko (esku)liburuak: Adibidez: El Pas egunkariko estilo liburua.
Erredakzioko estatutuak: Adibidez: EITBko Erredakzio Estatutua.
2

Gomendioak: Adibidez: Hondamendi egoeren tratamendu informatiboari buruzko FAPE-ren


gomendioak.
Jarraibideak: Adibidez: BBC-ren jarraibide-editorialak.
Gidak: Adibidez: El Pas-eko erabiltzaileek sortutako edukien neurritasunerako erregelak
Deklarazioak: Adibidez: Bilboko Deklarazioa (FIP).
Manifestuak: Adibidez: Galderarik gabeko prentsaurrekoen kontrako manifestuak.
Ebazpenak: Adibidez: 1003 Ebazpena Kazetaritzaren etikari buruz (Europako Kazetaritzaren
Deontologia Kodea).
...

Figurak/organoak/erakundeak:

Editorial-kontseiluak: Adibidez: La Vanguardia egunkariaren editorial-kontseilua.
Hedabideen erabiltzaileen babeslea: Adibidez: Ikuslearen, entzulearen eta baliabide
elkarreragileko erabiltzailearen defendatzailea (RTVE).
Prentsa kontseiluak: Adibidez: Consell de la Informaci de Catalunya.
Deontologia kontseiluak: Adibidez: FAPE-ren Deontologia Kontseilua.
Ikus-entzunezko kontseiluak: Adibidez: Andaluziako Ikus-entzunezko Kontseilua.

Kode deontologikoa:
Lanbide-jarduera bateko arau, balore eta irizpide multzoa jasotzen duen dokumentua
(profesionala, politika, ikerkuntzakoa).
Jarduera hori burutzen duten kide berberek sortu eta bere egiten dute.
Lanbide liberalek aspalditik dituzte.
Gero eta ohizkoagoak dira jarduera mota askotan.
Kazetaritza kode etiko-deontologikoak :
Bere azken helburua informazio zorrotza lantzea da, kalitatezkoa, jarraibide edo

jokabide

arautegi batzuk errespetatuz.


Era askotakoak izan daitezke beraien hedadura, eduki edo aplikazio-eremuari dagokionez.

Kodeen eragin eremua honakoen arabera...
Eragin eremua: orokorra (nazioarte, estatu, erkidego, herrialde... mailakoa), hedabide
barnekoa...
3

Ezartzen duen erakundearen arabera: hedabide batek, talde mediatiko batek, kolektibo batek,
prentsa kontseiluak...
Kazetaritza mota: orokorra, ekonomia, zientzia, zerbitzu-prentsa...
Euskarria kontutan izanda: agentziak, prentsa idatzia, telebista, ikus-entzunezkoak,
Internetekoa...
Ikuspegi berezi batean jarduteagatik: haurtzaroa, gazteria, osasuna, ekologia, guda
erreportariak...

Kodeen zereginak edo ezaugarri onuragarriak:

1.Kazetarien aldetik lanbidearen kontzientzia moral kolektiboa sortarazten dute: kazetariek kode
hauetan bildutako balioen multzo edo betebehar moralak bete ditzakete neurri ezberdinetan,
baina ezin dute bere ez jakintasuna argudiatu.
2. Onespen publikoari mesede egiten diote .
3. Kanpoko presioen aurrean, profesionalen zuzentasuna babesten dute .
4. Lanbidearen ospea handitzen dute, intrusismoa eragotziz.

Kode deontologikoei egin ohi zaizkien kritikak:
1. Batzuen ustez Kazetarien zein komunikabideen adierazpen askatasunaren murrizketa dira.
2. Ezer gutxirako balio dute, euren orokortasun handia dela eta.
3. Kritika hedatuena: eraginkortasun eskasa dutela aipatzen da.
4. Kritikarik nabarmenena : Komunikabideen portaera, etikaren inguruko eztabaida indargabetu
dezaketela da. Arazo etikoen ikuspegi indibidualistari laguntzen diote.

Garapen historikoa:
Lehen kode deontologikoa historian zehar: Medikuntzaren Zin Hipokratikoa (K. a. V. mendea).
Hiru ideia nagusi nabarmen daitezke:
- Gaixoaren bizitzaren zaintza
- Haren intimitatearen babesa
- Minik ez egitea

Kazetaritzako kodeak agertu aurreko lehen aztarna:


Benjamin Harris-en Printzipio Deklarazioa (1690, Massachusetts), Publick Ocurrences Both
Foreing and Domestick Ameriketako aurreneko aldizkariaren lehen zenbakian eta bakarrean
argitaratua.
Gaur egungo kodeekin antzekotasun anitz zeuzkan:
- Bildu eta zabaldu berriak egiatasun eta zehaztasunez.
- Jo iturrietara.
- Zuzendu okerrak.
- Ekidin gezurreko zurrumurruen hedatzea...
Lanbidea eta arauak ia aldi berean sortu ziren.

Berezko lehen kodeak:

1900: Suediako Kazetaritza-Kodea: kazetaritzako lehen kode berezitua (Ez zuen prentsa eremuan
jarraitzailerik izan).
1910: Kansasko Editore Elkartearen Kodea, kazetaritzaren lehen kode eraginkorra izan zen.
1918: Frantziako Kazetarien Sindikatu Nazionalaren Kazetarien lanbide-betebeharren Agiria
ezagutaraztera eman zuten, kazetariek sortutako lehen dokumentuetako bat.
1923: ASNE-aren (American Society of Newspaper Editors) Kazetaritza Kanonen Kodea.
Eskandinaviako herrialdetako kode eraginkorrak: Suedia (1923), Finlandia (1924) eta Norvegia
(1936).
1926: AEBtako Kazetari Profesionalen Elkartearen (SPJ) Etika Kodea da.

Nazioarte mailako kodeak:
UNESCO (1983): Kazetaritza Lanbidearen Nazioarte mailako Etika Printzipioak.
Nazioarteko Kazetarien Federazioa (FIP): Kazetari Jardunbideari buruzko Printzipioen
Adierazpena. 1954.urtean onartu eta 1986. urtean egokitu zen.
Europako Kontseilua (1993): 1003 Ebazpena Kazetaritzaren etikari buruz (Europako
Kazetaritzaren deontologia Kodea).

Nazio edota lurralde mailako kode batzuk:
Estatu frantsesa: Eguneroko Prentsaren Arau eta Usadioak. Eguneroko Prentsa Erregionalaren
Sindikatua .
5

Erresuma Batuan: Kazetaritza Praktikaren Kodea. Prentsaren gaineko Erreklamazio Batzordea,


PCC (1991). Orain dela gutxi desagertu den erakundea da. Bere ordez, Britainia Handiko
editoreak sortutako erakundea( The Independent Press Standards Organisation-IPSO)
2014.urtean kode berbera onartu du, aldaketa gutxi batzuekin.
Katalunia: Kazetari Elkargoaren Kodea (1992) (Estatuko lehen kode deontologiko kolektiboa).
Estatu espainiarra: Kazetaritzako Lanbidearen deontologia-kodea. Kazetarien Elkarteen
Federazioa, FAPE (1993).

KAZETARITZAKO KODE ETIKOEN GARRANTZIA, ERAGINA ETA EZAGUTZA EUSKADIN IKERKETA
LANAREN EMAITZAK (2010)

1. Kazetari gehienek kode deontologikoak beharrezko ikusten badituzte ere, orain daudenek ez
dituztela asetzen adierazten dute, eragin gutxi edo batere eraginik gabekoak omen direlako.




2.Erantzunetan kontraesana ere azaltzen da: kodeetako arauak betetzen dituztela esaten dutenen
arauak betetzen dituztela esaten dutenen proportzioa kodeen existentziaren berri dutela
esaten dutenena baino handiagoa da.

3.FAPE-ren kodea da Euskal Autonomi Erkidegoko kazetariek eta profesionalek gehien ezagutzen
duten kode deontologikoa; horren atzetik urrun datoz El Pas-en Estilo liburua eta Kode
Europarra. Disfuntzio bat ere azaltzen da atal honetan, kopuru adierazgarri batek existitzen ez
den Euskal Kazetarien Kode Deontologikoa ezagutzen duela esaten baitu.



4.Kazetaritzaren deontologia-kodea idazteko sektore horretako profesionalak izan daitezkeela
egokienak.

5. Baina kode horren erregulazioa, zainketa eta betetzeaz arduratzeko gremioko elkargoak eta
elkarteak, edo arbitro-lana egiteko epaitegiak izan daitezke aproposagoak.
6. Edozein dokumentu autorregulatzaile sortzeko kazetaritzako estamentu guztiek egindako
gogoeta sakona egon behar da, nolako profesionala bilatzen den eta zer motako kazetaritza
egin nahi den zehazteko.

3. KAZETARITZA ETIKAREN OINARRIAK:

Oinarrizko dokumentuak (legegile izaera dutenak):

Frantziako Gizakiaren eta Hiritarraren Eskubideen Adierazpena (1789).
Estatu Batuetako 1787ko Konstituzioaren lehenengo zuzenketa (1791).
NBEren Giza-eskubideen Deklarazio Unibertsala (1948).
NBEren Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna (1966).
Espainiako Konstituzioa (1978).

Frantziako Gizakiaren eta Hiritarraren Eskubideen Adierazpena (1789):
11. artikulua: Pentsamenduen eta iritzien komunikazio librea gizakiaren eskubideetariko
preziatuena da; horregatik, hiritar orok libreki mintzatu, idatzi eta inprimatu egin dezake...

Estatu Batuetako 1787ko Konstituzioaren lehenengo zuzenketa (1791):
Kongresuak ez du egingo [] hitzezko edo inprimatzeko askatasuna murriztuko duen legerik.

NBEren Giza-eskubideen Deklarazio Unibertsala (1948):
19. artikulua: Gizabanako orok du iritzi eta adierazpen eskubidea; eskubide honek haren
iritziengatik gogaitua ez izatea, informazioa eta iritziak bilatu, jaso eta zabaltzea ere hartzen
ditu, mugen salbuespenik gabe, eta edozein adierazpen bidea delarik.

NBEren Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna (1966):
19. artikulua:
1. Edonork du iritziak emateko eskubidea, inolako trabarik izan gabe.

2. Pertsona guztiek dute adierazpen-askatasunerako eskubidea; eskubide horretara biltzen da era


guztietako informazioak eta ideiak bildu, jaso eta zabaltzeko askatasuna, mugak kontuan hartu
gabe, ahoz, idatziz edo inprimatuta, modu artistikoan edo eurek aukeratutako beste edozein
prozedura baliatuta.

3. Artikulu honetako 2. paragrafoan jasotako eskubide horren gauzatzeak eginbehar eta ardura
bereziak eratortzen ditu. Ondorenez, eskubide horren gauzatzeak murrizketa batzuk izan
ditzake; aitzitik, legeak espresuki finkatu beharko ditu horiek eta halakoak beharrezkoak izan
beharko dira:
a) Enparauen eskubideak nahiz izen ona errespetatzea ziurtatzeko.
b) Segurtasun nazionala edo ordena publikoa babesteko edo osasun nahiz moral publikoak
babesteko.

Espainiako Konstituzioa (1978): 20. artikulua. Adierazpen askatasuna:
1. Ondoko eskubideak ontzat hartu eta babestu egiten dira:
a) Pentsamenduak, ideiak eta iritziak libreki adierazteko, mintza, idazkia edo beste edozein
erreprodukzio bide dela medio (adierazpen askatasuna).
()
b) Egiazko informazioa hedatu eta hartzeko, edozein hedabide dela medio. Legeak, askatasun
hauek bideratzeko, kontzientzia-klausula eta sekretu profesionalerako eskubideak garatuko
ditu. (Informazio askatasuna).

10

3. PRINTZIPIOAK ETA ARAU OSAGARRIAK



Agerpen
maiztasuna
kodeetan (%)

PRINTZIPIOA / ARAUA

Egia / egiatasuna

78,3

Objetibotasuna / inpartzialtasuna / neutraltasuna

73,9

Errakuntzen zuzenketa

65,2

Diskriminaziorik ez

63,0

Iturriekiko sekretu profesionala

63,0

Pertsonen intimitatea adin txikikoena, bereziki / pribatutasuna

60,9

Informazioen eta iritzien arteko bereizketa

58,7

Zehaztasuna

54,3

Gaitzetsi indarkeria

54,3

10 Ez ezkutatu interes publikoko / orokorreko informaziorik

52,2

11 Plagioaren debekua / Jabetza intelektualarekiko errespetua

50,0

12 Errefusatu hirugarrenen ordainak

50,0

13 Ez manipulatu / Ez desitxuratu

43,5

14 Errespetatu biktimen eta euren hurbilekoen dolua

41,3

15 Iturrien identifikazioa / aipamena

41,3

16 Gertaeren egiaztapena / Iturri anitzeko alderaketa

41,3

17 Kazetarien mendekotasunik eza

39,1

18 Informazioaren lorbide zuzenak

39,1

19 Giza eskubideen defentsa

37,0

20 Kazetarien erantzukizuna

37,0

21 Eman informazio osoa / bere testuinguruan

39,1

22 Informazioaren eta publizitatearen arteko bereizketa

34,8

23 Norberaren edo hurbilekoentzako probetxuaren debekua

32,6

24 Errespetatu errugabetasun presuntzioa

32,6

25 Saihestu zurrumurruen hedapena

32,6

26 Errefusatu sentsazionalismoa / ikusgarritasuna

32,6

27 Errespetatu pertsonen duintasuna

30,4

28 Kontzientzia-klausula

30,4

29 Saihestu interesen arteko gatazka

28,3

30 Eman ihardespen eskubidea

28,3

31 Ez kalumniatu / iraindu / difamatu

19,6

32 Errespetatu pertsonen ohorea/ norberaren irudia

19,6

33 Hizkera itsusiaren debekua

19,6

34 Iturriekiko off the record-aren errespetua

19,6

35 Saihestu estereotipoak eta topikoak

15,2


Iturria: Irakasgaiaren atal praktikorako 'tica periodstica' liburuan jasotzen diren dokumentuak.
(Idazlanean aztergai izan daitezkeen printzipio aproposak nabarmentzen dira).

11

You might also like