You are on page 1of 2

EXAMEN GEOGRAFIA (09-02-21)

1. Defini itzazu demografiaren kontzeptu hauek:


● DEMOGRAFIA: Demografia lurralde jakin bateko biztanleria ikertzen duen zientzia da. Geografiaren zati bat da, eta
estatistikaren laguntzarekin, honako hauek aztertzen ditu: zenbat biztanle dauden, zein den biztanleriaren dinamika,
zer lekualdaketa gertatzen diren eta zer egitura duen biztanleriak adinaren, sexuaren eta lan-jardueraren arabera.
● JAIOTZA TASA: Jaiotza-tasak zenbat jaiotza egon diren lurralde batean denbora-tarte jakin batean adierazten du,
normalean urtebetean.
● BIZI ITXAROPENA: Pertsona bat batez beste bizi daitekeen urte kopurua.
● BEREZKO HAZKUNDEA: Berezko hazkundeak edo hazkunde begetatiboak adierazten du zenbat hazten den
biztanleria kausa biologikoengatik; hau da, jaiotza eta heriotzengatik.
2. Zein dira jaiotza-tasan eragiten duten faktoreak:
● FAKTORE EKONOMIKOAK:
○ Jaiotza-tasak behera egiten du krisialdietan, eta gora, oparoaldietan.
○ Bestalde, landako gizarteetan, seme-alabek lan egiten dutenez eta familia mantentzen laguntzen dutenez,
jaiotza-tasa altua izaten da; hiriko gizarteetan, berriz, jaiotza-tasa baxua izaten da, seme-alabak heztea
garestiagoa delako eta beranduago hasten direlako lanean: 16 urtetik aurrera.
● FAKTORE KULTURALAK:
○ Erlijio-sinesmenak zorrotz betetzen dituzten gizarte batzuetan, antisorgailuak debekatuta egoten dira, eta
emakumeek seme-alaba gehiago edukitzen dituzte antisorgailuak erabiltzen diren gizarteetan baino.
● FAKTORE SOZIALAK:
○ Emakumeak masiboki lan-munduan sartu diren eta zenbat seme-alaba eduki nahi dituzten erabaki
dezaketen gizarteetan, jaiotza-tasa baxuagoa izaten da eskubide hori ukatzen zaien gizarteetan baino.
3. Nola eragiten du elikadura heriotza-tasan?
● Ongi elikatutako pertsonek osasun ona izaten dute, gaixotzeko arrisku gutxiago dute eta, gaixotzen badira,
azkarrago sendatzen dira. Gosea eta desnutrizioa –pobreziaren ondorioak biak ere– dira heriotza-kausa nagusiak
garapen-bidean dauden herrialdeetan; batez ere, haurren artean.
4. Komenta itzazu migrazioaren kausak:
● KAUSA SOZIOEKONOMIKOA:
○ Lan-baldintzak hobetu nahi direlako edo jatorrizko herrialdean lanik aurkitzen ez delako emigratzen
da. Beste arrazoi batzuk izan daitezke bizi-maila hobea lortu nahi izatea; osasungintza, hezkuntza
nahiz zerbitzu hobeak eduki nahi izatea; etxebizitza hobea lortu nahi izatea...
● KAUSA NATURALAK:
○ Natura-hondamendiek eragiten dituzte; adibidez, lehorte luzeek, basamortutzeek, uholdeek eta
lurrikarek. Izan ere, hondamendiek pertsonen bizibideak suntsitzen dituzte zenbaitetan, eta pertsona
horiek beste norabait joan behar izaten dute bizirik irauteko.
● KAUSA POLITIKOAK:
○ Gobernu diktatorialen edo erlijio-agintarien jazarpenetik edo errepresiotik ihes egitean sortzen dira.
○ Batzuetan, herrialde batek biztanle batzuk arrazoi etnikoengatik kanporatzea erabakitzen duelako
gertatzen dira migrazio hauek. Gerrek ere eragiten dute biztanleek emigratu behar izatea, ihes egin
nahi dutelako indarkeriatik, ankerkerietatik eta errepresiotik.
5. MIGRAZIO MOTAK. Lekualdatzeko arrazoien arabera nolakoak dira migrazioak eta
adibideak jarri:
● MIGRAZIOAK, IRAUPENAREN ARABERA: Behin betikoak izan daitezke, emigrantea helmugako tokian
geratzen bada eta ez bada bere jatorriko lurraldera itzultzen; edo aldi baterakoak, denbora jakin bat igaro
ondoren emigrantea bere jatorriko lurraldera itzultzen bada. Uzta-bilketaren garaian egiten diren aldi baterako
lekualdaketak dira kasu berezietako bat.
● MIGRAZIOAK, HELMUGAREN ARABERA: Kanpokoak edo nazioartekoak izan daitezke, emigranteak
atzerrira joaten badira eta beste herrialde batean bizitzen hasten badira; edo barrukoak edo nazionalak,
beren herrialdeko beste toki batera lekualdatzen badira. Ez dira barruko migraziotzat hartzen mugimendu
pendularrak, hots, egunero bizilekutik lanera edo ikastera joateko egiten direnak, ezta landa-ingurunetik
herrialde bereko hirietara egiten direnak ere.
● MIGRAZIOAK, LEKUALDATZEKO ARRAZOIEN ARABERA: Borondatezko migrazioak izan daitezke,
emigranteak askatasun osoz erabaki badu joatea, arrazoi ekonomikoengatik adibidez; edo migrazio
behartuak, zerbaitek edo norbaitek bultzatzen badu emigrante joatera.

You might also like