Professional Documents
Culture Documents
Ekonomiaren Materiala Editado
Ekonomiaren Materiala Editado
Kodea: 26961
Graduak: denak
Ikasturtea: 1.
Lauhilekoa: 1.
Kredituak: 6
Irakasleak:
Olga Ahumada
Covadonga Aldamiz-echevarría (Coordinadora)
Domingo García
Ainhize Gilsanz
Jon Landeta
Aritza López de Guereño
Xabier Olabarrieta
Josu Santos
Susana Tejada
Sara Urionabarrenetxea
1
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
AURKIBIDEA
I. ATALA: OINARRIAK…………………………………………………………………....3
1. IKASGAIA: ENPRESA ETA ENPRESARIA……………….………………….......5
2
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
I. ATALA: OINARRIAK
SARRERA
HELBURUAK
3
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
- Enpresa erabaki-unitate ekonomiko moduan aurkeztu, hori bai, beste unitate batzuk
ere barne hartzen dituela ahaztu gabe.
- Enpresak hainbat irizpideren arabera sailkatu eta guztientzat berdinak diren funtzio
nagusiak ezagutu.
- Enpresa bere ingurunearekin elkarreragina duen erakunde ireki gisa aurkeztu eta
ingurune horretako aldaketei aurre egitearen garrantzia azpimarratu edo, gutxienez,
aldaketetara ahalik eta denbora gutxienean egokitzearen garrantzia.
- Enpresak bere ingurunea kontuan izanda har ditzakeen askotariko konpromiso mailei
buruzko ikuspegiak azaldu.
ONDORIOAK
- Azken finean, enpresa-unitate tekniko bat edo gehiagoz (ustiapena), unitate juridiko
bat edo gehiagoz (merkataritza-sozietatea) eta unitate fisiko bat edo gehiagoz
(lantegia) osatutako unitate ekonomikoa da.
4
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
I ATALA: OINARRIAK
1. IKASGAIA: ENPRESA, ENPRESARIA eta INGURUNEA
1.1. Enpresa
1.1.1. Enpresa: ekonomia- eta gizarte-errealitatea
1.1.2. Enpresaren funtzioak
1.1.3. Enpresaren elementuak
1.1.4. Enpresa sistema gisa
1.3. Enpresaria
1.3.1. Enpresa eta enpresaria: ikuspegi orokorra
1.3.2. Enpresariaren irudiaren bilakaera
1.3.3. Enpresariarekin lotuta dauden zenbait kontzeptu
5
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
1.1. ENPRESA
1.1.1. Enpresa: ekonomia- eta gizarte-errealitatea
Horietako edozein ikuspuntutatik azter daiteke enpresa; izan ere, mota askotako
errealitatea da: ekonomia- eta gizarte-errealitatea. Ikuspuntuaren arabera, enpresa-
definizioa guztiz desberdina litzateke eta hainbat diziplinaren barne egon liteke (besteak
beste, zuzenbidea, soziologia eta ekonomia).
6
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
Hala eta guztiz ere, enpresa bakoitzak bere jarduera garatzen duen esparrua eta
ingurunea gainditzen duten oinarrizko elementuak eta kontzeptuzko ezaugarriak
daude.Beraz, pentsamendu-lerro zehatzetan barneratu gabe eta enpresaren kudeaketaren
oinarrizko alderdietan zentratuz, esan dezakegu ekonomia-baliabide urrien esleipen
eraginkorra aztertzen duen zientzia dela eta enpresa faktore ekonomikoak efizienteki1
antolatzen dituen erakundea dela, eta merkatuaren premiak asetzeko produktu eta
zerbitzuak produzituz eta banatuz, finkatutako helburuak lortzeko asmoz. Horretarako,
erabaki-unitate moduan eratzen da, hau da, zentro koordinatudun sistema edo
zuzendaritza- eta plangintza-unitate gisa.
1. Ekonomia-jardueraren arabera.
1
Efizientzia baliabideen erabilera ahal den neurrian minimizatuz enpresa baten helburuak lortzeko
gaitasuna da.
7
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
8
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
ere, Europar Elkarteko 2014ko direktiba batetan oinarrituta 3 dira erizpide nagusienak:
Langile kopurua, Baliabide kopurua eta Salmenta kopurua.
Enpresa handia:
- Enpresa handiek 250 langile baino gehiago eta 50 milioi eurotik gorako urteko
negozio-bolumena duen enpresa edo balantzean, aktiboa 43 milioi eurotik
gorakoa duena.
Mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen (ETE) kategoria honako hauek osatzen dute:
- 250 langile baino gutxiago dituzte, eta urteko negozio-bolumena 50 milioi eurotik
beherakoa da, edo balantzean, aktiboa ez da 43 milioi eurotik gorakoa.
ETEen kategorian:
- Enpresa txiki gisa definitzen da 50 langile baino gutxiago dituen enpresa bat eta
urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra (aktiboa) 10 milioi eurotik
beherakoa dutenak.
- ETEen kategorian, mikroenpresa 10 langile baino gutxiago dituen enpresa da eta
urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra 2 milioi eurotik beherakoa
duten negozioen bolumena.
DGIPYMEk tresna bat garatu du enpresei aukera emateko zehazteko ETEak diren ala ez,
Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskineko
definizioaren arabera. Horretarako, galdera-sorta bateko galdera batzuei erantzun beharko
diete.
- Enpresa elkartuak dira loturadun gisa kalifikatu ezin direnak, eta horien artean honako
zerrenda hau dago: enpresa batek (enpresa parte-hartzaileak), bere kabuz edo lotutako
9
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
enpresa batekin edo gehiagorekin batera, beste enpresa baten (partaidetzako enpresa)
kapitalaren edo boto-eskubideen % 25 edo gehiago dauka.
Lotutako enpresatzat hartuko dira, halaber, harreman horietakoren bat pertsona fisiko
baten bidez edo adostasunez jarduten duten pertsona fisikoen talde baten bidez dutenak,
baldin eta enpresa horiek beren jarduera edo jardueraren zati bat erreferentzia-merkatu
berean edo elkarren ondoko merkatuetan gauzatzen badute (kasuan kasuko merkatuaren
aurre-aurreko edo ondorengo posizioan kokatutako produktu edo zerbitzu baten
merkatuak).
c) Enpresa mistoak edo nahasitakoak: kapital sozialaren zati bat publikoa da eta
beste zati bat pribatua.
10
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
11
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
kontzeptuetatik bereizi egin behar da. Sarritan, kontzeptu horiek guztiak enpresaren
esanahi berarekin erabiltzen dira, modu okerrean.
- Ustiapena: unitate teknikoa da; hau da, faktore multzo bati aplikatutako prozesu
teknologikoen multzoa da, eta emaitza jakin batzuk lortzeko asmoa du. Jarduera
tekniko hori sinplea balitz, kudeaketa-unitate bakar bat sortuko litzateke; baina
litekeena da unitate bat baino gehiagotan antolatu beharra izatea ere. Azken kasu
horretan, enpresak ustiapen bat baino gehiago izango lituzke.
Laburbilduz, sozietate bat unitate tekniko eta fisiko batez baino gehiagoz osaturik
egon daiteke; era berean, enpresa bat sozietate anitzez osaturik egon daiteke. Beraz,
enpresa batek unitate fisiko, juridiko eta tekniko anitz izan ditzake. Unitate horiek guztiek
zuzendaritza ekonomiko erkide bat dute; hau da, goragoko mailako “unitate ekonomiko”
bakar baten barruan daude (enpresa kontzeptua).
2. BEREIZI SINPLEA: merkataritza-sozietate bakarra eta ustiapen bat baino gehiago ditu
(oro har, unitate fisikoak ere bat baino gehiago izaten dira).
12
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
SOZIETATE SOZIETATE
BAKARRA ANITZ
13
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
emaitza edo outputa lortu aurretik eta, beraz, inbertitutako kapitala salmenta
ondorengo kobrantzaren bidez berreskuratu aurretik.
14
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
C. Langileak.
D. Enpresaburua.
15
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
Ukigarriak
Ukiezinak: izaera ukiezina duen eta kuantifikatzeko zaila den elementu multzoa da.
- Know-howa edo enpresak dituen eta transmititzeko zailak diren ezaguera tekniko edo
ekonomikoak, gaitasunak, esperientzia eta informazioa.
- Enpresaren kultura: giza kapitaletik eta enpresaren pentsaera osatzen duen giza
ingurunetik datozen balio, sinesmen eta motibazioak.
16
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
17
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
- Inbertsioa / Finantzaketa
- Merkataritza
D. Enpresaren arloak, bai haien artean baita ingurunearekin ere, lotzen dituen
informazio-azpisistema; horri esker, enpresaren zuzendu eta kudea daiteke.
18
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
Ingurune orokorra emanda dator; beraz, hura aldatzea ezinezko suertatzen zaio
enpresari. Ingurune espezifikoa, berriz, neurri batean, enpresak aldatu egin dezake bere
jokabidearen bidez.
Ingurune orokorra toki eta denboraldi zehatz berean dauden erakunde guztiek
partekatzen dituzten faktoreek osatzen dute. Faktore horiek hainbat motatakoak izan
daitezke. PESTEL eredua (faktore mota taldea) jarraitzen badugu:
A. Faktore ekonomikoak
19
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
- Truke-tasa: moneta batek beste baten aldean duen truke-balioa da. Truke-
tasa garrantzitsua da enpresak esportazioak edo inportazioak egin zein egin
ez (egiten baditu are gehiago, noski). Enpresak atzerrian inolako eragiketarik
egin ez arren, truke-tasaren eragina nabarituko du, horren arabera beraren
lehiatzeko gaitasuna alda daitekeelako (beraren produktuen prezioak nazio-
merkatuan sartzen diren atzerriko produktuen prezioekin konpara daitezke).
20
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
- Errentaren banaketa: errenta ondo banatuta badago, eskari osoa haziko da. Baina,
txarto banatuta badago, produktu zehatz batzuen eskaria bakarrik handituko da,
luxuzko produktuena, hain zuzen ere.
21
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
- Arrazoi politikoak:
D. Faktore teknologikoak
22
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
bai, balioen aldaketa kaltegarria edo onuragarria izan daiteke). Beraz, enpresa-mehatxuak
ekiditen eta aukerak aprobetxatzen saiatu behar da.
Ingurune espezifikoa enpresa bati edo batzuei modu berezian eragiten dieten
faktoreek osatzen dute. Honako hauek dira faktore horiek:
- Bezeroak: enpresak zenbat eta bezero kopurua handiagoa izan, horiek duten
negoziatzeko boterea eta independentzia orduan eta handiagoak izango dira; izan ere,
bezero batek huts egin arren, badaude gehiago enpresaren jarduera mantentzeko.
- Hornitzaileak: zenbat eta hornitzaile kopurua handiagoa izan, aurreko kasuan bezala,
enpresaren negoziatzeko boterea orduan eta handiagoa izango da. Enpresak
hornitzaile bakar bat balu, enpresak horren baldintzak onartu behar lituzke eta, noski,
baldintza okerragoak lirateke.
23
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
Kapital-beharrak.
Oro har, sektore baten barneko enpresa guztientzat, ingurune espezifikoa antzekoa
izango da, hau da, produktu bat edo gehiago eratzean ekoizte-prozesu edo lehengai
antzekoak erabiltzen dituzten enpresa guztientzat.
24
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
- Barneko dimentsioa:
- Kanpoko dimentsioa
- Gizarte irizpideek gero eta eragin handiagoa dute pertsonen eta erakundeen
inbertsio arloko erabakietan.
25
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
26
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
Enpresa eta enpresaburua elkarren mendeko kontzeptuak dira eta batera ulertu
behar dira. Hala, Fernández Pirlaren hitzetan2, enpresaren ikerketak enpresaburuak
bereganatzen duen ekonomia-irudiarekin eta gizarte-irudiarekin joan behar du lotuta
nahitaez.
2
Fernández Pirla, J. M. (1981): Economía y gestión de la empresa. ICE, Madril.
3
Suárez Suárez, A. (1991): Curso de introducción a la Economía de la Empresa. Pirámide, Madril.
27
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
4
Galbraith, J. K. (1967): The New Industrial State. Houghton Mifflin, Boston.
28
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
Laburtuz, gaur egun enpresa buruek betetzen dituzten funtzio esanguratsuenak eta
bereizgarrienak hurrengoak dira:
29
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
30
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
Sarrera
Gai horretan garatuko diren kontzeptuak oinarrizkoak dira eta, beraz, hurrengo
gaietan ikusiko diren zuzendaritza funtzionaleko jarduera guztietan aplikagarri izango
dira (finantza-, giza baliabide-, ekoizpen- eta merkataritza-zuzendaritzan). Helburu
horretarako, bereziki interesgarri suertatuko zaizkigu zuzendaritza-prozesuaren faseak eta
enpresaren helburu-sistema.
31
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
HELBURUAK
ONDORIOAK
- Beharrezkoa da enpresaren helburuak eta azpihelburuak definitzea eta haien artean
harreman koherenteak ezartzea.
32
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
33
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
Duela gutxira arte, enpresak helburu bakar bat zuela uste zen: ahalik mozkin
handiena lortzea. Gaur egungo enpresek ez dute helburu bakar bat, anitz baizik. Gainera,
helburu horiek lortu ahal izateko, beharrezkoa da helburu-sistema bat ezartzea.
- Enpresaren xedeak.
34
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
Behin xedea argi izanda eta AMIA matrizea eginda, enpresak helburu-sistema bat
planteatzen du. Xede, helburu eta azpihelburu kontzeptuak sarritan nahasi egiten dira,
baina desberdinak dira.
A) Xedea enpresaren izatearen arrazoia da, haren filosofia. Enpresak sistema gisa
edo ekonomia-unitate gisa epe luzean lortu nahi duena.
- Kanpokoa: enpresak eskuratuz eta kontrolatuz lortutako hazkundea da; hau da,
fusioen eta bereganatzeen bidez lortutakoa.
b) Finantza-autonomia.
35
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
Ratio hori baxua izateak adierazten du, enpresaren aktiboaren zatirik handiena
besteren baliabideen bidez finantzatuta dagoela (pasiboa) eta, ondorioz,
enpresaren finantzazio gaitasuna eta egituea neurtzen ditu. Zenbat eta zorpetuago
egon enpresa (pasibo oso handiagoa), zor berria harpidetzea hainbat eta zailago
egiten da.
c) Errentagarritasuna.
d) Segurtasuna
Enpresak ezartzen dituen helburuek ondo definituta egon behar dute eta,
horretarako, beharrezkoa da honako elementu hauek finkatzea:
- Muga: noraino heltzeko asmoa dugun, hau da, lortu nahi den minimoa /
maximoa ezartzen du.
36
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
Azpihelburutik helburura igarotzea bitartekoen eta helburuen kate gisa uler daiteke, hau
da, maila baterako helburua dena goi mailarako bitartekoa da, eta hurrenez hurren.
Gaur egun, adituak ados daude enpresek helburu multzo bat izaten dutela esatean,
baina ez dago adostasunik horiek egituratzeko erari dagokionez:
37
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
- Kuantitatiboak: zenbakien bidez adierazten dira eta muga bat izan dezakete.
Sistema bateko alderdi guztien antzera, helburuak elkarren gain eragina daukate
eta ezin daitezke modu isolatuan hartu, baizik eta guztiak batera, izan ere, guztien artean
lortuko dute enpresaren xedea lortzea.
Egokiena helburu guztiak lortu ahal izatea da, baina egoera hori ez da errealitatean
gertatzen. Enpresaren baliabideak mugatuak direnez eta ezarritako helburuak horien
bidez lortu behar direnez, helburu horiek hierarkizatzeko beharra sortzen da.
38
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
- Finantza-autonomia / hazkundea
- Hazkundea / mozkinak
Oro har, uste da hazkundea zenbat eta handiagoa izan orduan eta mozkin
handiagoa lortzen dela, baina beti ez da horrela izaten. Enpresak hazkundea bere
dimentsio hobezina (eskala-ekonomiak direla-eta unitate bakoitzeko kostu
baxuena lortzea ahalbidetzen duen dimentsioa) lortzeko burutu badu, hazkunde-
eta mozkin-helburuak ez dira bateraezinak. Aldiz, enpresa bere produkzio-
ahalmenaren mugan produzitzen ari bada eta bere ahalmena handitzeko, adibidez,
eskari-igoera batek eragindako inbertsio bat egin behar badu, bi egoera bereizi
behar dira:
- Errentagarritasuna / gizarte-erantzukizuna
- Hazkundea / segurtasuna
39
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
segurtasuna bateragarriak dira, enpresa handiek bizirik irauteko indar eta tresna
gehiago dauzkatelako, txikiek baino.
Informazio hori guztia “kudeaketa planetan” biltzen da. Horiek antolatutako plan
multzo bat biltzen dituzte: finantza-plana, ekoizte-plana, marketing-plana eta giza
baliabideen plana. Plan guzti hauei koherentzia emateko kontutan hartu beharko dira,
besteak beste: Merkatuaren ezaugarriak, aurreikuspenak,…..espero den salmenta
(hazkunde/beherapen) maila, espero diren errentagarritasun eta segurtasun
mailak,…….eskuragarri dauden finantzaketa aukerak eta egingarriak diren inbertsio
aukerak,….
40
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
3. IKASGAIA: ZUZENDARITZA-PROZESUA
3.1. Zuzendaritza-azpisistema
3.2. Plangintza eta kontrola
3.3. Antolaketa
3.4. Portaeraren zuzendaritza
3.1. Zuzendaritza-azpisistema
Plangintza
Kontrola Antolaketa
Kudeaketa
41
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
Plangintza: planifikatzea lortu beharrekoa zer den, zer egin bera lortzeko eta nola,
non, nork eta noiz egin beharko aurretiaz erabakitzea da. Plangintzaren emaitza helburu-
sistemaren zehaztapena izango da.
Gainbegiratze zuzena
Erabaki operatiboak
42
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
A) Goi-mailako zuzendaritza
Maila horri dagozkion berezko erabakiak estrategikoak dira. Erabaki mota horiek
garrantzi handikoak dira eta era orokor batean eta epe luzera dute eragina enpresan. Maila
horretako zuzendariek egituratu eta normalizatu gabeko arazoei aurre egin behar diete;
izan ere, hartutako erabakiak bakarrak dira. Beraz, erabaki mota horiek hartzen dituzten
zuzendariek sormen-, irudimen- eta aurreikuspen-gaitasun handiak izan behar dituzte,
baita arriskua jasateko ahalmena ere.
B) Zuzendaritza ertaina
Maila horri dagozkion berezko erabakiak taktikoak dira. Erabaki mota horiek arlo
espezifiko batean eta epe ertainean dute eragina. Errepikatuak izan ohi dira baina
aldaketekin. Gainera, departamentu funtzional bati dagozkio normalean.
C) Gainbegiratze zuzena
43
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
3.2.1. Plangintza
Iragana
Informazioa: non gauden
Orainaldia
Plangintza
Aurreikuspena: non egongo garen
3.2.2. Kontrola
44
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
3.3. Antolaketa
Enpresako elementuak antolatu ahal izateko, honako hastapen hauek izan behar
dira kontuan:
45
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
3.3.3. Antolaketa-egitura
Antolatzea zera da, lana pertsonen eta taldeen artean banatzea eta ondoren haien
jarduera koordinatzea. Beraz, antolaketa-egitura harremanen, komunikazioen,
prozeduren eta sistemen eskema formal bat da baliabideen multzo baten barnean (giza,
material, ekonomia… baliabideak), betiere helburu batzuk lortzeko asmoz.
46
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
Hala, enpresa bat ondo antolatuta egongo da pertsona bakoitzak zer egin behar
duen dakienean eta parte guztiak sistemaren funtzioak burutzeko eta helburuak lortzeko
moduan osatzen direnean.
Ondo antolatutako enpresen joera egitura sinpleak izatea da. Egitura horien bidez,
lanpostuak definitzea, deskribatzea eta haien arteko harremanak ezartzea ahalbidetu behar
da. Antolaketaren barneko unitateen arteko harremanak organigrametan adierazten dira.
Departamentuak, besteak beste, funtzioen, produktuen eta bezeroen arabera antola
daitezke.
3.4.1. Lidergoa
Pertsona bat lider egiten duten ezaugarriei buruz, askotariko iritziak eman dira.
Lidergoari buruzko teorien arabera, honako hauek izan daitezke gaitasun horren
arrazoiak:
- Liderraren portaera edo egindako ekintzak. Lider eraginkorren portaerak zein diren
jakin nahi dute teoria hori garatzen duten ikerketek; ikuspegi horren arabera, lider
izan nahi dutenek portaera horiek ikasi egin ditzakete.
47
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
3.4.2. Motibazioa
Motibazioa da, laburbilduz, gizabanakoak modu jakin batean jardutea eta jokatzea
eragiten duena. Prozesu intelektual, fisiologiko eta psikologikoen konbinazio bat da,
egoera jakin batean energia zein indarrekin eta norantz bideratzen den erabakitzen duena.
Azken batean, pertsonen portaera zentzu berezi eta konprometitu batean eragiten,
bideratzen eta sostengatzen duten faktoreek baldintzatzen dute giza motibazioa.
48
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
- Langileari modu argian jakinarazi behar zaio bere portaera aldatzen badu zer
pizgarri lor ditzakeen.
3.4.3. Komunikazioa
49
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
3.5.1. Informazio-azpisistema
Informazioa enpresara heldu egin daiteke edo handik atera egin daiteke.
Lehenengo motari dagokionez, honako aukera bi hauek bereiz daitezke:
- Enpresaren barnean sortzen diren datuak enpresak bere jarduera burutu ahal
izateko beharrezkoak dira, hau da, erabakiak hartzeko, ekintzak burutzeko,
elementuen artean koordinazioa egoteko eta, azken finean, enpresan ezarritako
helburuak lortzeko.
Era beran, enpresak informazioa bidali ere egiten du kanpoaldera, bai ingurune
partikularrera (hornitzaileak, bezeroak, sindikatuak eta abar) baita ingurune orokorrera
ere (ogasun publikoa, komunikazio-bideak…). Enpresaz kanpo bidaltzen den
informazioak izaera ekonomikoa edo soziala izan dezake:
50
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
51
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
52
EES 1.mailako Graduak 2023-2024
4. Informazioa prozesatzea.
6. Informazioa aurkeztea.
53
EES Gradua 2022-2023
4.1.- Sarrera.
4.3.- Departamentalizazio-motak.
4.1.- Sarrera
Era berean, kudeatzaileek erakundearen ingurunean zer gertatzen ari den eta,
etorkizunean seguruenik zer gertatuko den kontuan hartu behar dute. Hau da, plan,
etorkizun eta faktore batzuen analisia burutu behar dute. Hortik aurrera, erabakiak
hartuko dituzte, enpresaren helburuak, plan estrategikoak eta enpresaren gaitasunak
ingurunearen faktoreetara egokituz. Lehenengo urrats horri, plangintzatik ondorioztatuta,
antolaketa-diseinua deritzogu.
54
EES Gradua 2022-2023
Erakunde txiki batean, zeinetan produktu edo zerbitzu bakarra eskaintzen den,
jabeak zuzendaritza ekintzak egingo ditu. Enpresa hazi egiten den heinean, produktuen
eskaintza igoz doa eta gestioa konplexuagoa bihurtzen doa. Enpresa bai bertikalki,
hainbat mailatan haziz, zein horizontalki, eginkizunak edo lana banatuz, konplexuagoa
bihurtuko da. Enpresako hazkuntza horizontal horri departamentalizazioa deritzogu.
55
EES Gradua 2022-2023
Abantailak
- Espezializazioa.
Desabantailak
- Gehiegizko espezializazioa egon daiteke. Departamentalizazio mota hau duten
enpresetan, langileak oso espezializatuta daude saileko zereginetan, eta askotan ez
dute enpresaren ikuspegi orokorra.
56
EES Gradua 2022-2023
Kasu hauetan egokia da lurralde jakin bateko jarduera guztiak biltzea eta administratzaile
bati lurralde horretan emaitza batzuk lortzeko erantzukizuna ematea.
Abantailak:
Desabantailak:
Abantailak:
57
EES Gradua 2022-2023
Desabantailak:
Abantailak
58
EES Gradua 2022-2023
Desabantailak
Sailak eratzeko irizpideak konbinatzeko bide bat matrize motako egitura da.
Normalean, departamentalizazio funtzionala eta produktuen edo proiektuen arabera
egindako departamentalizazioak konbinatzen ditu.
Matrize motako egitura NASAn agertu zen lehenengo aldiz 60. hamarkadan,
Kennedy presidenteak gizakia ilargira bidaltzeko zuen proiektua burutzeko.
a) Binakako agintea. Langile bakoitzak nagusi bi edo gehiago izango ditu (nagusi
funtzionala, proiektuko nagusia, lurraldeko nagusia...)..
59
EES Gradua 2022-2023
Kasu bakoitzean nori ematen zaion lehentasuna ezarri behar da, eta, beraz, nori
eskatuko zaizkion erantzukizunak.
Proiektuaren arduradunak, azkenean, buruzagi funtzionalen erosle bihurtzen dira.
Buruzagi funtzionalek agintea dute atal espezializatuko langileen gainean. Buruen
artean gatazkak edo tirabirak sor daitezke, eta, azken batean, goragoko agintari
batengana joanda konponduko dira.
Abantailak.
Desabantailak:
60
EES Gradua 2022-2023
4.4.1.- Autoritate-motak
Autoritate formala edo lineala: Enpresan dugun lanpostua eta hierarkiaren arabera
duguna izango da. Horrela izanik, autoritate formala garatzen dugun lanpostuaren
araberakoa izango da.
61
EES Gradua 2022-2023
Autoritate funtzional hau mugatutako eta ondo aukeratutako arlo batean garatu
behar da, bestela autoritate linealak bere autoritatea kendu diotela senti dezake inolako
kontraprestaziorik gabe.
4.4.2.- Delegazioa
- Ardura handiagoa bereganatzeko gai diren pertsonak aukeratu. Hau da, behar
diren baliabideak eta ahalmenak edukitzea eta behar duten autoritate maila izatea
eginkizunak aurrera eramateko.
62
EES Gradua 2022-2023
- Delegatzaileak delegatuak lan egiteko duen era errespetatu egin behar du. Horrela
egiten ez bada, autoritatea delegatzeak ez dauka zentzurik. Hala ere, delegatuak
bere boterea erabili beharko du eta ekintzak aurrera eraman beharko ditu, bere
gainekoei galdetu gabe.
Delegatzailearen aldetik
- Norberaren gaitasunik eza agertzeko beldur dira, eta beren kabuz egiten dute lana
besteen begietara beren gaitasunik eza ezkutatzeko.
- Enpresan ospea galtzeko beldurra dute. Gerta liteke delegatua delegatzailea baino
jakintza maila altuagoa izatera heltzea.
Delegatuaren aldetik
63
EES Gradua 2022-2023
- Dimentsioa.
- Komunikazio-sistema egokia.
64
EES Gradua 2022-2023
- Goiko mailetako lana hobetzen da, arazo garrantzitsuagoei eta epe luzeko
plangintzari eskain diezaioketelako euren denbora.
65
EES Gradua 2022-2023
- Erabakien uniformetasunik eza: erabakiak hartzeko gune asko izateak zaildu egin
dezake hartutako erabakiak uniformeak izatea.
- Staff Zentralei onura gutxi ateratzeko arriskua: antolaketa osotzen duten unitateek
erabakitzeko aginpide handia dutenean, haien joera laguntza-organo zentralek
eskainitako zerbitzuei uko egitea da. Horrela, zuzendaritza zentraletik urrundu
nahi izaten dute, autonomia handiagoaren jabe izateko.
66
EES Gradua 2022-2023
Helburuak
Ondorioak
Bibliografia
Euskeraz:
67
EES Gradua 2022-2023
Erderaz:
68
EES Gradua 2022-2023
Enpresak helburu zehatz batzuk lortzeko jaiotzen eta bizi izaten dira. Helburu
horietara eramango dituzten jarduerak garatzeko, baliabide batzuk behar dira: lehengaiez,
teknologiaz eta diruaz gain, pertsonak behar dira, bai zuzendaritzan, baita maila
operatiboan ere.
69
EES Gradua 2022-2023
zehar hedatzen baita. Horrek betetzen duen funtzioa lan-harremanetako (edo giza
baliabideen) funtzioa da.
Horretaz gain, giza baliabide gaitu horiek dakiten eta ahal duten guztia enpresaren
onerako erabil dezaten ahaleginduko da; horretarako, langilea motibaturik, pozik eta
enpresarekin eta lan taldearekin identifikaturik sentitzea beharrezkoa da. Eraginkortasun
sozialean (langileriaren beharren eta interesen betetzea) oinarria duten eginkizun horiek
ere lan-harremanetako funtzioari dagozkio.
Ordainketak
70
EES Gradua 2022-2023
71
EES Gradua 2022-2023
7- Emaitzak kontrolatu.
Grafikoki:
Enpresaren
helburuak eta
estrategiak
Giza baliabideen
Giza baliabideen Lan- berezko eboluzioaren
oraingo egoera harremanetarako eta bere beharren
arloko helburuak aurreikuspena
Kontrola
72
EES Gradua 2022-2023
Hautagaien bilaketa eta aukeraketa hautatu den pertsona enpresan sartu arte egin
beharreko ekintzek osatzen duten prozesu baten bidez egin behar da. Prozesu hori enpresa
batetik bestera aldatu egiten da, bai ekintza guztiak enpresak berak gauzatzen baditu, baita
espezializatutako enpresa bati agintzen bazaizkio ere. Prozesu konplexu batek honako
fase hauek hartzen ditu barne:
5.4.3. Barne-igoera
Barne-igoera, erakundearen parte den pertsona bat lanpostuz aldatuz edo egiten
dituen funtzioak aldaraziz aurreikusitako antolaketa-beharrak betetzean datza. Benetako
barne-igoera izateko, aldaketa horrek mailaz igotzea ekarri behar du. Maila antzekoa
bada, lekualdaketa hutsa da, eta baxuagoa bada, jaitsiera.
73
EES Gradua 2022-2023
Hori bai, barne-igoerak helburu horiek lor ditzan, gutxieneko baldintza batzuk
bete behar dira:
74
EES Gradua 2022-2023
Prestakuntza lantokitik kanpo. Lanean aritzea eta aldi berean lan hori
egokitasunez egiten ikasten jarduteak sortzen duen presioa ekiditen du.
A) Lanpostuaren balioa:
75
EES Gradua 2022-2023
Langilea bere ahulgunez eta alderdi sendoez informatzea eta enpresak bere
lana zelan baloratzen duen jakin araztea, honen bidez langilearen hobakuntza eta
motibazioa errazten da
Normalean, emaitzak kalitatean eta kantitatean balioesten dira, baina beste faktore
asko ere balioets daitezke (jarrera, parte-hartzea, konpromezua, ekimena, lankideekiko
lankidetza…).
76
EES Gradua 2022-2023
V. ATALA: EKOIZPENA
Sarrera
Kapitulu honetan produkzio funtzioa aztertuko da; funtzio horren bidez enpresak
merkatura ateratzen dituen produktuak transformatzen eta elaboratzen dira. Askotan, sail
funtzional horrek enpresaren baliabideen zati handiena kudeatzen ditu (hainbat baliabide
mota: teknikoak, finantzarioak edo giza baliabideak).
Lehenik eta behin produkzio funtzioa eta arlo horretan bilatzen diren helburuak
deskribatzen dira.
Ondoren, sail horretan hartu behar diren egitura-erabaki nagusiak zeintzuk diren
zehaztuko dira; erabaki horiek enpresaren gainerako erabakiak baldintzatuko dituzte.
Erabaki horien bitartez finkatuko dira honako aspektu hauek: zer ekoiztu, non ekoiztu,
zenbat ekoiztu eta nola ekoiztu.
77
EES Gradua 2022-2023
Helburuak
Ondorioak
78
EES Gradua 2022-2023
6. IKASGAIA: EKOIZPEN-FUNTZIOA
Enpresa guztietan input batzuk hartzen dira (edo kanpoko sarrerak) eta output
batzuetan (edo irteeretan) eraldatzen dira. Produkzio-azpisistemaren zeregina
transformazio prozesu hori burutzea da.
ERALDAKETA
INPUT-ak OUTPUT-ak
Materialak Produktua
Lan-indarra Zerbitzua
Ezaguerak
Instalazioak
…
Produkzio-funtzioa ikuspegi zabal batetik hartuko da, hau da, funtzio hori
“elementu eta prozesu multzo bat da; elementu eta prozesu horiek elkar eragiten dute eta
haien xedea eta funtzio espezifikoa faktoreak produktuetan (edo zerbitzuetan)
transformatzea da” (Harding, 1982).
5
Zerbitzuetako arloan, termino berri bat sortu da: servucción (zerbukzioa), zerbitzuen produkzioari buruz
hitz egiteko eta arlo horrek planteatzen dituen ñabardurak barneratu ahal izateko.
79
EES Gradua 2022-2023
Ezer baino lehen, enpresaren azpisistema edo arlo horretan lortu behar diren
helburu nagusiak definitu egin behar dira. Tradizionalki, ekoizpen-sailaren kudeaketa
helburu bakar batez arduratu da; helburu hori ekoizpen-kostuen murrizketa izan da, hau
da, produktibitatearen optimizazioa. Hala ere, kostuetan lortutako hobekuntzek muga bat
izaten dute, eta muga horretatik aurrera murrizketak zailak izaten dira. Enpresa gehienak,
gaur egun, euren mugatik gertu daude. Beraz, gaur egun, enpresaren estrategia eta jokaera
ezin da bakarrik planteatu kostu terminoetan, edo, behintzat enpresa guztiek ezin dute
hori egin; horrela, ekoizpen-sailaren barnean (eta enpresa osoaren barnean) abantaila
konpetitiboak sortzen dituzten beste elementuak agertzen dira. Horrek ekoizpen-saila
kudeatzeko eraren transformazioa dakar: helburu anitzeko sistema planteatzen da;
sistema horretan lortu behar diren helburu garrantzitsuenak honako hauek izango lirateke:
Kostua, Kalitatea, Malgutasuna eta Entrega6.
Aurreko gai batean aipatu zen moduan, bateraezintasunak ager daitezke helburuen
artean; beraz, helburu-sistema ezartzerakoan, lehenik eta behin ahalezko
bateragarritasunak eta bateraezintasunak bilatu beharko dira, eta planteatutako helburuak
baterazinak izanez gero hierarkia bat ezarri beharko da, bata bestearen aurrean
lehenesteko.
Lortutako produkzioa
Produktibitatea =
Input-kontsumoa
6
Beste egile batzuek (Garvi-ek - 1994 - egiten duen moduan), bostgarren helburu bat planteatzen dute
(nahiz eta, nola edo hala, dagoeneko beste lau helburuetan dago barneratuta): Zerbitzua.
80
EES Gradua 2022-2023
6.1.2. Kalitatea.
Kalitate kontzeptua garatzerakoan hainbat ikuspegi agertzen dira; alde batetik,
kalitate teknikoa daukagu eta bestetik, hautemandako kalitatea. Atal honetan kalitate
teknikoari buruz hitz egingo dugu, hau da, produktuak berak daukan kalitatea7.
7
Hautemandako kalitatearen definizioa: “Kontsumitzailearen iritzia produktu baten nagusitasunari edo
bikaintasunari buruz”. Logikoki, kalitate mota hori kalitate teknikoak baldintzatzen du, baina beste faktore
batzuk ere barneratzen ditu; faktore horiek kanpo elementuekin daude erlazionatuta: marka, transmititutako
irudia, eta abar.
81
EES Gradua 2022-2023
6.1.3. Malgutasuna.
Gaur egun, enpresa askoren lehentasunezko helburu bat da. Egungo ingurune
aldakor hauetan, behar-beharrezkoa izaten da ingurune horietara moldatzeko gaitasuna
edukitzea, eta moldaketa horiek era azkar batean eta kostu gehiegi egin barik gauzatzea.
Malguntasuna honela defini dezakegu: “denboran, esfortsuan, kostuetan edo jardueran
zigor gutxiagorekin, egokitzeko, aldatzeko edo erreakzionatzeko gaitasuna edukitzea”.
Malguntasun-era desberdinak aipatzen dira:
82
EES Gradua 2022-2023
Gaur egun, ingurunera moldatzeko gaitasuna konstante bat izan behar da enpresa-
kudeaketan; gaitasun hori enpresa arlo guztietan islatu behar da, produkziokoa barne, eta
bere kudeaketan ere.
Bi alderdi horietaz gain, entrega-helburuak beste aspektu batzuk bildu behar ditu:
83
EES Gradua 2022-2023
Zer ekoiztu?
Non ekoiztu?
Zenbat ekoiztu?
Nola ekoiztu?
Erabaki horrek enpresa osoan eragina izango du eta ez dagokio ekoizpen arloari
bakarrik. Hori bai, enpresaren zuzendaritzak erabaki hori hartu ahal izateko, teknikoki
ekoiztu daitekeen, zein den haren kostua, beharrezkoa den inbertsio maila, behar den
langile kopurua, langile horien prestakuntza eta abar ezagutu behar dira.
Produktu bat zehazteko abiapuntua, produktu horrek izan behar dituen funtzioak
definitzean dago. Hurrengo pausoa funtzio horiek nola atendituko diren da. Era berean,
desiratutako produktuen motak, kantitateak, kalitateak eta abar zehaztu beharko dira.
Produktu edo zerbitzuaren diseinuan diagrama-fluxu bat burutzea oso erabilgarria izan
daiteke, izan ere, alde batetik, produktua edo zerbitzua egiteko beharrezkoak diren
zereginak edo jarduerak adieraztea ahalbidetzen du; bestalde, jarduera batek zer neurritan
sortzen duen balioa bezeroarentzat jakitea ahalbidtezen du, hau da, estali nahi den
beharraren asebetetzean laguntzen du, eta horrela jarduerak nola hobetu daitezkeen
identifikatu.
84
EES Gradua 2022-2023
Produktu bat hainbat osagaiz edo elementuz eratuta egon daiteke, eta baliteke
horietako batzuk beste enpresa batzuk ekoiztea, beraz, jadanik ekoiztuak eros litezke.
Kasu horietan, beharrezkoa izango da osagaia norberak ekoiztea edo kanpoan erostea
komeni den erabakitzea. Erabaki horrek beharrezkoak diren gaitasunak baldintzatuko
ditu, eta azpiegituran eta kostu-mailan ere eragina izango du (Rodrigo, 2008, 111 orr.).
Lantegia toki batean edo beste batean kokatzearen erabakia baldintzatzen duten
alderdiak honako hauek dira:
- Lurzoruaren prezioa.
85
EES Gradua 2022-2023
Ahalmena eta benetako bolumena ere ez dira nahastu behar. Bolumena denboraldi
zehatz batean ekoizten dena da, aldiz, ahalmena denboraldi horretan lor daitekeen
gehienezko ekoizpena da.
Bi osagai horiek harremanetan daude puntu geldia edo lokagunearen bidez. Puntu
geldia denboraldi zehatz batean saldu beharreko unitate kopurua da, mozkina zero
izateko.
8
Limitea ezartzen duen baliabidea hainbat motatakoa izan daiteke. Adibidez, gerta daiteke produkzio limitatzen duena denbora
izatea; kasu hortan, produkzio ahalmen maximoa kalkulatzeko ondorengoa egin beharko genuke: denbora maximoa / erabilitako
denborak / kontsumitutako unitateak.
9
Kostu finkoak, finko dira jarduera maila tarte baterako, hau da, jarduera maila tarte baten barne mantenetzen den bitartean kostu
finkoak ez dira aldatuko, baina jarduera maila hori gainditzen bada kostuak igo egingo dira, zenbateko finko batean, eta beste jarduera
maila baterako baliagarria izango da.
86
EES Gradua 2022-2023
Kostu Osoak
Kostu
Kostu Aldakorrak
Kostuen unitarioa
maila
Kostu Finkoak
Kostu finko altuak dituen azpiegitura batek kostu unitarioen maila baxua lor
dezake.
Kostu
unitarioa
Ekoizpen bolumena
Mozkin maila
Kostu Aldakorrak
Kostuen
maila
Gelra maila
Kostu
Finkoak
87
EES Gradua 2022-2023
KF KF
Puntu Geldia q
P - KAu Ustiapen marjina
A egitura B egitura
Honako ezaugarri hauen arabera enpresak aukera bat edo beste bat hautatuko du:
produktuaren ezaugarriak (gehiago edo gutxiago estandarizatuta), haren ekoizpenerako
egin beharreko zereginak (jarduera estandarrak eta errepikakorrak, edo espezifikoagoak)
eta eskariaren izaera (produktu bakoitzaren bolumena).
88
EES Gradua 2022-2023
89
EES Gradua 2022-2023
Fabrikazio-aginduen Erosketa-aginduen
irteera igorpena
Desbideratzeen
txostena
10
Plangintzaren epea aurreikuspenak egiten diren denbora-tartea da. Epe edo epemuga hori epealdietan edo denbora-kuboetan
banatzen da. Adibidez, astez asteko lan-aginduen estimazioarekin ezartzen den denbora horizontea.
11
Zerbitzuen kasuan ezinezkoa da produktu burutua metatzea. Zerbitzuak, berauen berezko ezaugarriengatik, zerbitzua ematen
denean kontsumitzen dira. Hala ere, zerbitzua emateko erabiliko diren lehengaien metaketa eta kudeaketa eman ahal da, eta horregatik
inbentarioen gestioak garrantzi berdina dauka zerbitzu-enpresetan.
90
EES Gradua 2022-2023
Hala ere, inbentarioak edukitzeak kostu batzuk gain hartzea dakar. Beraz, saiatu
beharko dugu inbentarioak mantentzeagatik lortzen ditugun emaitza onuragarriak eta
horri lotutako kostuak orekatzen dituen inbentarioen maila ezartzen. Mantendu beharreko
inbentarioen maila erabakitzeko hurrengoa zehaztu beharko da: erosketa-aginduen
tamaina (kanpoan erositako produktuen inbentarioaren kasuan) eta produkzio-aginduen
tamaina (kurtsoan dauden produktu edo produktu erdi-burutuen inbentarioaren kasuan).
12
Aurretik aipatutako eskaeren ematean atzerapena ez gertatzearen kasua izan ezik.
13
Horrela ez jarduteko aukera egongo litzateke, baina kasu horretan ekoizpen-ahalmen zabala izatea beharrezkoa litzateke ezusteko
eskari igoerak daudenean erantzun ahal izateko. Egoera horretan, gehiegizko ahalmenak kostuak handituko lituzke (adibidez, gutxi
erabilitako makineria eskaria baxua den epealdietan).
14
Produkzio-prozesua orekatzeko erabilitako baliabideak balio-anitzak izatea beharrezkoa da (makineria eta pertsonalari dagokienez).
91
EES Gradua 2022-2023
JITaren aplikazioaren bitartez lehen urratsa inbentarioak murriztea izango da, era
horretan produkzioaren arazoak zeintzuk diren jakiteko eta horiei irtenbidea emateko.
Modurik onena arazoren bat ez zuzentzeko arazo hori ezkutatzea da. Stockek
arazoak ezkutatzen dituzte, horiek ebatzi barik. Enpresek, inbentarioak murriztu daitezen
beraien eragiketak zelan berregituratu ditzaketen pentsatu beharko lukete, eta sortzen
diren arazoak ezabatu, arazo horien efektuetara egokitu baino.
Era argiago baten azaltzeko, enpresa harkaitzez (arazoak) betetako ibai baten lasai
dabilen itsasontziarekin konparatzen duen analogia erabil daiteke. Uraren maila egoki
batek (stockak) itsasontzia nabegatzen jarraitzea uzten du. Hala ere, JITek adostasun
estrategiaren aurka borrokatzen du. Helburua uretatik harkaitzak ataratzea izango da,
itsasontzia ur maila txikiagoarekin segurtasunez ibiltzea eragozten duten oztopoak agertu
daitezen. Behin harkaitzak detektatuta leundu eta deuseztatu egin daitezke.
Stock-ak Stock-ak
Arazoak: Arazoak:
Matxurak
Absentismoa
Makinerian aldaketa geldoak
92
EES Gradua 2022-2023
dena, prozesu horiek ahalik eta eraginkorren izan daitezen. Lean Manufacturing terminoa
“The Machine Aplicación that Changed The World” (Womack et al., 1990) liburuan
agertu zen lehen aldiz. Liburuan automozio-industriaren mundu mailako praktikarik
onenak laburbiltzen dira eta Toyota Motor Companyren adibidea nabarmentzen da.
93
EES Gradua 2022-2023
JIT Lean Manufacturing15-aren filosofia orokorrarekin bat egiten duen teknika da.
Baina zabor edo despilfarro hauei irtenbidea aurkitzeko, JITez gain, baliagarritasun
handiko bestelako tresnak existitzen dute ere, hala nola Kaizen sistema (edo hobekuntza
jarraiako sistema), Mantenu Produktibo Osoa sistemak (TPM), SMED sistemak (Single
Minute Exchange of Die) edo aldaketa arinekoak, lanen estandarizazioa, etab.
15
JIT eta lean manufacturing arteko desberdintasuna: JIT hobekuntza jarraieko filosofía da, baina
enpresaren barneko egoera kontuan hartzen duen ikuspegi batetik. Ordea, lean manufacturinga kanpoko
ikuspegi batetik aztertzen eta aplikatzen da, bezeroarentzako balioa sortzera bideratuta (Heizer y Render,
2007).
94
EES Gradua 2022-2023
95
EES Gradua 2022-2023
Sarrera
Elkartruke prozesu hau ikuspuntu edo kudeaketa filosofia ezberdinetatik garatu daiteke.
Marketin ikuspuntua gaur egungo enpresaren egoerara hobeto egokitzen den ikuspuntua
da.
Marketina bi ikuspegitatik uler daiteke: filosofia gisa etaedo funtzio gisa. Filosofia
bezala, enpresa eta kontsumitzailearen arteko elkartrukea oinarrizko printzipio batzuen
arabera garatzen da: bezeroaren asebetetzea lortzea, honetarako funtsezkoa da enpresak
bezeroaren beharrak ezagutzea. Funtzio bezala, marketina marketin filosofia errealitate
bihurtzen duten ekintzen multzoa da: merkatu ikerketa, produktua, prezioa, banaketa eta
komunikazioa.
Helburuak
96
EES Gradua 2022-2023
Ondorioak
• Gaur egungo enpresen joera bezeroaren beharrak aztertzea da, merkaturatu beharreko
produktua ulertu aurretik.
• Marketina ez da marketin-mixaren bidez garatutako jarduera zehatzetara mugatzen
(marketina funtzio gisa), baizik eta enpresaren kudeaketa bezeroarekiko harremanari
dagokionez ulertzeko modua ere barne hartzen du (marketina filosofia gisa).
• Marketing-mix-a edo aurreikusitako helburuak lortzeko merkataritza-funtzioa behar
bezala konbinatu behar duten oinarrizko tresnen multzoa 4 aldagai kontrolagarritan
laburbiltzen da: produktua, prezioa, banaketa eta komunikazioa.
• Politika edo tresna horietako bakoitza modu koordinatuan ezarri behar da,
kontsumitzaileari enpresaren irudi bakarra emateko. Horrez gain, ezinbestekoa da
merkataritza-politika enpresaren politika orokorrari jarraiki zehaztea, hau da, enpresan
garatzen diren gainerako eginkizunetarako ezarritako estrategiekin modu koordinatuan
eta koherentean.
• Merkataritza-funtzioaren beste tresna nagusietako bat merkatuaren ikerketa da, eta,
ondorioz, zer segmentu bereizi dituen jakitea, lehentasunak zehazten lagunduko duen
informazioa izateko bitarteko gisa.
97
EES Gradua 2022-2023
98
EES Gradua 2022-2023
Uste da enpresak produktu ona egiten badu arazorik gabe salduko dela. Horren
ondorioz, Theodore Levittek “marketinaren miopia” izendatu zuen arriskuari aurre egin
beharra sor daiteke: zuzendaritza produktuaz “maitemintzen” da eta merkatuaren
99
EES Gradua 2022-2023
ikuspuntua eta bezeroen premiak ahaztu egiten ditu; hau da, produkturako joera garatzen
den neurrian, merkatuaren ikuspuntua galdu egiten da.
Joera hori hartzen duten enpresetan, komunikazio jarduerak aurreko joeran baino
indar gehiagorekin agertzen dira (publizitatea, sustapenak eta abar).
Eskaintza eskaria baino handiagoa denean, enpresen arteko lehia indartu egiten da
eta kalitatezko produktua izatea ez da nahikoa salmentak lortzeko. Egoera horretan,
merkataritza funtzioak garrantzi handiagoa hartzen du enpresan, ekoiztutako guztia
merkaturatu ahal izateko.
Nahiz eta joera horrekin merkataritza funtzioak garrantzi handiagoa izan, oraindik
ez du zeresanik produktuei eta salneurriei buruzko politikak ezartzerakoan. Salmenta
joeran, merkataritza sailaren zeregin guztiek (publizitatea, sustapenak, merkatu
ikerketak…) epe laburrerako salmenta maila handitzea dute helburu.
100
EES Gradua 2022-2023
Filosofia hori egungo enpresen ingurune lehiakorra dela eta sortu zen; izan ere,
enpresa batek egun bizi, errentagarri izan eta hazi ahal izateko, beharrezkoa du bezeroen
premiak asetzea.
101
EES Gradua 2022-2023
erosketa prozesuan eragina duten faktoreak zein diren jakin beharko du. Bezeroaren
ezagutza ona izanda bakarrik lor daiteke arrakasta; beraz, merkataritza ikerkuntzak
garrantzi handia du. Modu horretan, marketinak zenbait galderari eman nahi dio
erantzuna:
Zer
Nork
erosten
Zergatik
Nola kontsumitzen du?
Noiz erabiltzen
Non
Zenbat
Hala, oraingo zein etorkizuneko premiak identifika daitezke eta, horren ondorioz,
komunikazio ahalmena hobetu eta merkataritza jarduerei arrakasta probabilitate
handiagoarekin aurre egin dakieke.
Pertsonalak
Kulturalak Sozialak Adina eta Psikologikoak
Erreferentzia bizitza zikloa
Kultura Motibazioa
taldeak Lanbidea EROSLEA
Azpikultura
Egoera ekonomikoa Hautematea
Klase soziala Familia
Rolak eta Bizimodua Sinesmen eta
estatusa Izaera jarrerak
102
EES Gradua 2022-2023
b) Telefonoz egindako inkesta: Elkarrizketa telefonoz izaten da eta, nahiz eta pertsona
askok bide hori gogoko ez izan, erantzun indizeak aurreko kasuan baino hobeak izaten dira.
Abantailen artean aipatu behar dira kostu txikia, emaitza bizkorrak eta beste metodoen bitartez
elkarrizketatu ezin daitezkeen pertsonengana heltzea ahalbidetzen duela. Gainera, posta
inkestaren osagarritzat erabil daiteke. Desabantailak, berriz, honako hauek dira: elkarrizketak
laburra eta ez oso sakona izan behar duela, material lagungarria ezin daitekeela erabili eta zenbait
galdera direla eta elkarrizketatuek duten erreakzioa ezin daitekeela ikusi.
103
EES Gradua 2022-2023
bideratzeko duen gaitasunaz fidatu behar dela, informazioa biltzeko metodo nahiko geldoa dela
eta aurretiaz oso ondo planifikatzea eskatzen duela.
d) Big Data: Modu konbentzionalean tratatu ezin daitezkeen datu bolumen itzelen
kudeaketan eta analisian datza, normalean erabilitako software tresnen ahalmena gainditzen bait
dute.
Kontzeptu honek uneko teknologiak sortzen dituen informazio kantitate itzelak kudeatzeko
azpiegiturak, teknologiak eta zerbitzuak barneratzen ditu. Datu hauen jatorria hainbat iturri izan
daitezke, hara nola interneten egiten diren bilaketak eta erosketak, gizarte sareetako mezuak, GPS
tresnak, dei-zentroak, inprimakiak, inkestak, sentsoreak eta abar. Big Datak bezero bakoitzaren
beharrak modu zehatzean ezagutzeko aukera ematen du.
Bost ezaugarri nabarmentzen dira Big Datan: bolumena edo tamaina, aniztasuna edo
aldakiak eta azkartasuna, egiatasuna eta balioa.
Bolumena edo tamainari dagokionez, gaur egun edozein jardueretan sortzen dugun datu
kopurua ikaragarria dela eta Big Dataren bidez prozezagarriak direla.
Datu hauek mota eta formatu askotarikoak izan daitezke; horregatik aniztasunarena. Eta hau dena
prozesatu ahal izateko, azkartasuna guztiz beharrezkoa da, unean bertan lortu eta zabaldutako
datuak dira gehienetan. Egiatasunari buruz ari garenean, nahi diren helburuak lortu eta eskuratu
nahi den informazioa jaso ahal izateko, datuak egiazkoak izan beharko dira. Eta balioaz
mintzatzen garenean, negozio edo ekintza zehatz batetarako datu horiek izan dezaketen garrantzia
adierazten da.
104
EES Gradua 2022-2023
7.4. Segmentazioa
Merkatua segmentatzea merkatua aldagai bat edo batzuen arabera talde edo
multzo homogeneotan zatitzea da. Segmentu bakoitzari egokiak diren marketin politika
espezifikoak aplikatu ahal izatea da segmentazioaren helburua. Horretan oinarrituz,
enpresak hiru estrategiaren artean aukera dezake bezeroen premiak asetzeko:
105
EES Gradua 2022-2023
Produktua atributu multzo bat da. Atributu horiek fisikoak edo psikologikoak,
ukigarriak edo ukiezinak izan daitezke eta kontsumitzaileak, bere premia bat edo batzuk
asetzeko, osotasunean hautematen ditu.
Erosleak nahi duena ez da ondasun ukigarri hutsa, ondasun horrek bete dezakeen
beharra edo zerbitzua baizik; horrenbestez, eroslearen erabakia produktuaren itxarondako
zerbitzuan datza, ez produktuan bertan. Horregatik, esan dezakegu produktua ezaugarri
multzo bat dela, hots, produktu fisikoa + diseinua + ematen duen zerbitzua + irudia + …
Horietariko ezaugarriren bat aldatzen bada, bezeroak duen produktuaren hautematea
aldatu egingo da, eta, haren erosketa erabakian eragina izango du.
Oinarrizko
produktua
básico
Produktu erreala
Gehitutako produktua
106
EES Gradua 2022-2023
ere: kalitate maila, ezaugarriak, diseinua/estiloa, markaren izena eta ontzikiak. Bost
ezaugarri hauen konbinaketaren bitartez oinarrizko mozkina emango zaio bezeroari.
Marketin politikari honako erabaki nagusi hauek dagozkio, denak ere epe
luzerakoak:
b) Produktu-sorta diseinatu.
7.5.2. Produktu-sorta
107
EES Gradua 2022-2023
108
EES Gradua 2022-2023
Hazkundea
Heldutasuna
Sarrera
Gainbehera
Salmentak
Mozkina
1. Sarrera fasea:
Egoera horretan, galerak edo oso mozkin txikiak izaten dira. Arrazoi nagusien
artean, honako hauek dira aipagarrienak: produktu berria ezagutarazteko publizitatean eta
sustapenean inbertsio handiak egiten dira; I+G gastuak amortizatu egiten dira; unitate
bakoitzaren produkzio kostuak handiak izaten dira…
109
EES Gradua 2022-2023
2. Hazkunde fasea:
Merkatuak produktua onartzen badu, salmentek eta mozkinek gorantz jotzen dute
nabarmenki.
3. Heldutasun fasea
Salmenten hazkundeak geldialdia jasaten du, nahiz eta oraindik salmenten maila
altua izan. Mozkinak eta kostuak egonkortu egiten dira. Heldutasun fasean mozkin tartea
txikiak dira eta, dauden mozkinak mantentzeko, merkatu berriak bilatzeko ahaleginak
egiten dira, produktuari erabilera berriak aurkituz, bezero berriak aurkituz, ohiko
bezeroen kontsumoa handiaraziz, edo produktuan aldaketak ezarriz.
4. Gainbehera fasea
Epealdi horretan salmentak eta mozkinak jaitsi egiten dira ordezko produktuak
azaltzen direlako eta kontsumitzaileen ohiturak aldatzen direlako.
110
EES Gradua 2022-2023
Ekoizpenaren jaitsiera dela eta, unitate bakoitzeko kostuak gorantz jotzen du eta
salneurriek beherantz, enpresa produktuarekin dirua galtzen hasten den arte. Galerak
etorriko direla eta, enpresak produktua ekoizteari uko egin beharko dio laster. Egoera
horrek produktua merkatutik baztertzera behartuko du.
Komunikazioa murriztu.
Azkenik, produktua merkatutik atera behar izango da galerak izan baino lehen,
baina aldi berean kontsumitzaileen eskubideak errespetatuz. Produktuaren erretiratzea
pausoka egin daiteke, hau da, lehenengo errentagarriak ez diren kontsumitzaile taldeak
edo segmentuak baztertuz, interesgarriak zaizkigun nitxoetan inbertsioa mantenduz eta,
zenbait kasutan, talde horietan egindako inbertsioa indartuz.
111
EES Gradua 2022-2023
Salneurria enpresari diru sarrerak dakarzkion marketin mixeko tresna bakarra da;
hori dela eta, tresnarik garrantzitsuenen artean dago. Garrantzitsua izateaz gain, prezioak
finkatzea zaila ere badela azpimarratu behar da. Produktu baten salneurria
erabakitzerakoan, sarritan, aurkakoak diren bi alderdi kontuan izan behar dira: enpresaren
helburuak eta bezeroen portaera salneurri aldaketak direla eta.
Enpresaren helburuak zenbat eta argiagoak izan, hainbat eta errazagoa izango da
produktu baten salneurria ezartzea, salneurri politikaren helburuek enpresaren helburu
orokorrekin bat etorri behar baitute.
Merkatuan lider garbi bat badago, komenigarria izango da lider horrek ezartzen
dituen salneurriekiko oreka mantentzea. Egoera horretan, “liderrari jarraitu” egiten zaio:
liderrak prezioa finkatzen du eta, berak prezioa aldatzen duenean, sektoreko gainerako
enpresek ere neurri berean aldatzen dute. Lehiakidetasuna ez da prezioen bidez gertatzen,
produktuaren diseinuan, produktuaren sustapenean eta abarrean baizik.
112
EES Gradua 2022-2023
Helburuez gain, ondorengo irudian biltzen diren beste faktore batzuk ere prezioa
baldintza dezakete, hurrengo ataletan aztertuko ditugunak.
Prod.ren Marko
bizitza legala
Kostuen zikloa Merkatua eta
kurba lehikidetasuna
Prezioaren
Elastikotasun Enpresaren
gurutzatuak Finkapena
helburuak
Merk. tresnen
arteko Prod.ren Hornitzaileak
interakzioa eskaria
Q. p - Q.Kaunit - KF = 0
113
EES Gradua 2022-2023
Antzeko planteamendua erabil daiteke salmenten kasuan, hau da, lokagunea edo
errentagarritasun atalasea deitu egingo diogu enpresa dirua irabazten hasten deneko
puntuari. Kontzeptu hau prezio teknikoarena baino gehiago erabiltzen da finkatu
beharreko prezioa normalean aurremugaturik dagoelako, eta enpresari gehienei
interesatzen zaiena, errentagarria izateko gutxienez saldu beharreko kantitatea da.
* Prezio minimoa: Baldintza normaletan prezio hortatik behera enpresa batek ezin
izango luke saldu, prezio minimotik behera enpresak zenbat eta gehiago saldu orduan eta
galera handiagoak izan. Prezio minimo hori kostu aldakor unitarioak adieraziko du.
Prezioek eskarian duten eragina ulertzeko, hainbat faktore izan behar dira
kontuan:
114
EES Gradua 2022-2023
Lehia gogortzen denean, batez ere produktua heldutasun fasearen azken zatian
dagoenean eta gainbehera fasean, salneurri gerrak sor daitezke. Ahal den neurrian, ez da
horrelako gerrarik hasi behar, enpresa guztientzat kaltegarri suerta daitezkeelako azken
115
EES Gradua 2022-2023
finean. Enpresa ahulek merkatutik kanpo geratzeko arriskua izango dute eta egoera
hobean zeuden enpresek egoera okerragora heltzeko arrisku handia dute.
Aipatutakoez gain, beste faktore batzuk ere prezioaren finkapenean eragina izan
dezakete. Adibidez:
116
EES Gradua 2022-2023
7.7.1. Sarrera
117
EES Gradua 2022-2023
Produktua banatzeko era bat baino gehiago dago; gainera, banaketa sistemak
denborarekin aldatu egiten dira. Produktua ekoizlearengandik kontsumitzailearengana
iristeko, oinarrizko bide bat edo batzuk erabil daitezke.
118
EES Gradua 2022-2023
Ekoizlea Kontsumitzailea
Beste alde batetik, hartu nahi den merkatuaren arabera eta lortu nahi den
intentsitatearen arabera, honako banaketa era hauen artean hautatu behar da, banaketa
bidearen zabalera definituz:
Banaketa bidea aukeratzerakoan, faktore ugari izan beharko dira kontuan, besteak
beste:
119
EES Gradua 2022-2023
Azken kontsumitzaileari saltzen dion bitartekari mota ugari dago. Honela sailka
daitezke:
120
EES Gradua 2022-2023
c) Xehekari elkartuak
121
EES Gradua 2022-2023
Produktu motak eta enpresak duen prezio eta komunikazio politikek eragin
handia dute zein banaketa mota erabiliko den erabakitzerakoan. Kontsumo masibokoa ez
den edozein produktutarako, honako banaketa politika honi jarraitu ohi zaio bizitza
zikloaren fase bakoitzean merkaturatzeko:
Hazkunde fasean, beste saltoki edo denda batzuetan ere banatuko da.
Gainbehera fasean, produktua leku gutxitan salduko da, bai prezio baxuan
produktua erretiratzen dabiltzan tokietan, bai altuan produktu sorta osoa
eskaintzen duten oso denda espezializatuetan.
Gaur egun, merkatuan, kalitate oneko produktu asko dago. Erosle potentzialak
milaka estimulu jasotzen ditu, bide askotatik, mota anitzeko produktuen berri emanez eta
horiek erostera gonbidatuz. Oso zaila da, beraz, kontsumitzailea ezagutzen ez duen
produktu bat bilatzen hastea, eskura antzeko asko duenean. Produktu baten kalitatea
beharrezkoa da bezeroa mantentzeko, baina bezero berriak erakartzeko ez da nahikoa
izaten. Hots, produktuek komunikazio eta sustapen beharra dute.
122
EES Gradua 2022-2023
123
EES Gradua 2022-2023
124
EES Gradua 2022-2023
Iraganean, saltokiko saltzailea saiatzen zen produktuak saltzen, baina, gaur egun,
batez ere autozerbitzu erako saltokietan (supermerkatuak adibidez), produktua bere kabuz
saldu behar da. Horretarako, modu erakargarrian aurkeztu behar da eta dendako leku
onenetan kokatu.
Saltokira heldu arte, ekoizlea produktu on bat egiteaz, prezio egokia ezartzeaz eta
hainbat hedabidetan aurkezteaz arduratzen da. Baina haren lana ez da xehekariari
produktua emandakoan bukatzen; garrantzi handikoa izango da produktua salmenta
tokian baldintza egokienetan izatea eta kontsumitzailearentzako ahalik eta modurik
eraginkorrenean aurkeztea. Horregatik, ekoizleak xehekaria aholkatu egin beharko du
bere produktuak dendan leku eta aurkezpen aproposa izan ditzan.
125
EES Gradua 2022-2023
telefonikoa, email marketina edo sistema multimedia mugikorrak). Bere zeresana bezero
bakoitzaren beharretara doitzeko posible egiten duen lotura pertsonalean dago.
Tresna bakoitza fase batean baino gehiagotan erabil daitekeen arren, bilatutako
helburua ez da berdina izaten. Adibidez, sarrera eta hazkunde faseetan, publizitatea
produktu berria ezagutarazten saiatuko da; heldutasun fasean, produktu horrekiko jarrerak
indartzen saiatuko da eta gainbehera fasean, produktuaren erabilera berriak erakusten,
adibidez.
126
EES Gradua 2022-2023
Azkenik, enpresan, finantza-oreka bat ezarri beharko dugu; izan ere, aipatutako
inbertsioak eta haien finantzaketa estuki erlazionatuta daude.
Helburuak
Finantza-funtzioaren helburua bere zentzu zabalean ezagutu, hau da, bai inbertsioari
eta bai finantzaketari dagokionez.
127
EES Gradua 2022-2023
Ondorioak
Enpresa inbertsio- eta finantzaketa-proiektuen segida bat da, produzitu edota zerbitzu
bat eskaini ahal izateko dirua lortu eta inbertsioak egin beharra baitauka.
Inbertsio zehatz bati ekin aurretik, enpresak askotariko aukerak izango ditu eta horien
artean hautatu beharko du. Enpresari erabaki horretan lagun diezaioketen tresnak
ugariak dira, besteak beste, Pay-Backa, Barne-errendimenduaren Tasa eta Balio
Eguneratu Garbia.
Finantzaketa-iturriak enpresaren barnetik edo kanpotik etor daitezke; epe luzerako edo
laburrerako iraupena izan dezakete, eta jabetasuna norberarena edo besterena izan
daiteke.
128
EES Gradua 2022-2023
8.1. Finantza-funtzioa
8.2. Enpresaren ekonomia- eta finantza egitura
8.2.1 Egoera-balantzea
8.2.2. Finantza-oreka; hastapenak
8.3. Maniobra-funtsa (Working Capital)
8.4. Enpresa-jardueraren ziklo ekonomikoak eta batez besteko heltze-aroa
8.5. Ekonomia- eta finantza analisia: ratioak
8.5.1 Egitura-ratioak (Finantzaketa eta Kaudimen ratioak)
8.5.2. Errentagarritasun- ratioak
8.1. Finantza-funtzioa
Enpresa denboran zehar gertatzen diren inbertsio- eta finantzaketa-proiektuen
multzo moduan defini daiteke. Enpresa izatearen arrazoia kontsumitzaileen beharrak
asetzea da. Horretarako, enpresak finantzaketa eskatzen duten inbertsioak egin beharko
ditu; beraz, inbertsio-eta finantzaketa-prozesuen artean, osagarritasunak egon behar du.
2. Zenbat eta zertan inbertitu, hots, aktiboaren bolumena eta egitura definitu.
Inbertsio-proiektuen plangintza, analisia eta kontrola egin behar dira; hau da,
errentagarritasun-, segurtasun- eta likidezia-baldintzarik egokienak dituzten
inbertsio-proiektuak aukeratu behar dira.
129
EES Gradua 2022-2023
bideen artean ahalik eta egokitasun handiena bilatuko da. Finantza-arloan hartzen diren
erabakiak elkarren artean erlazionaturik egon ohi dira, baita enpresaren beste
azpisistemen erabakiekin loturik ere.
8.2.1 Egoera-balantzea
130
EES Gradua 2022-2023
Epe luzerako zorrak: enpresan urte bat baino gehiago irauten duten zorrak
dira horiek (epe luzerako maileguak, jesapenak).
Pasibo korrontean edo epe laburrerako pasiboan urte bete baino epe
laburragoan enpresan irauten duten finantza-baliabideak izango ditugu (epe
laburrerako maileguak, merkataritza-kreditua, factoringa eta abar).
131
EES Gradua 2022-2023
132
EES Gradua 2022-2023
Aktiboa Pasiboa + BP
Kapital
Aktibo ez Iraunkorrak
Korrontea
(BP+ E/luz. zorrak)
Errotazio Fondoa
Aktibo Korrontea
Pasibo
Korrontea
Bestalde, MF zenbat eta handiagoa izan, orduan eta kaudimen hobea izango luke
enpresak, baina, handiegia bada, kapital iraunkor gehiegi erabiltzen da eta horiek epe
laburrerako finantza-baliabideak baino garestiagoak dira. Kasu horretan, enpresak
errentagarritasuna galduko luke.
Negozioaren izaerak,
Produkzio-jardueraren tamainak,
133
EES Gradua 2022-2023
Ziklo bat halako hurrenkera jakin batez errepikatzen diren pausoen segida da.
Enpresak produktuak egiten, saltzen eta kobratzen dituen bakoitzean burutzen den
zikloa da. Pausoz pauso, honako urrats hauek bete ohi dira: material biltegiragarriak
eskuratu (lehengaiak eta lagungarriak), transformazio-prozesuan sartu arte biltegiratu,
ekoitzi, produktu burutuak lortu (horiek ere biltegira daitezke), saldu eta kobratu.
134
EES Gradua 2022-2023
BHA laburra, edo zenbat eta laburragoa, izateak zenbait abantaila ditu
enpresarako:
- malgutasun handiagoa,
- arrisku txikiagoa,
- zerbitzu arinagoa…
135
EES Gradua 2022-2023
ondorioak ateratzeko. Une jakin bateko ratioa baino, hainbat unetako ratioen joeraren
azterketa adierazgarriagoa da.
Zorrak
Zorpetzea Ratioa , hau da: Pasiboa/Ondare garbia
Baliabide Propioak
Hori bai, beharrezkoa da baliabide propioen eta besterenen artean oreka bat egotea
enpresaren finantza-autonomia arriskuan jarri gabe.
Aktibo Osoa
Epe Luzeko Kaudimen Ratioa , hau da: Aktiboa/Pasiboa
Zorrak
Ratioen balio hoberena ematea ezinezko suertatzen da, enpresa motaren,
sektorearen, unearen eta abarren arabera aldatu egiten delako. Hala ere, batez besteko
balio batzuk kalkula daitezke. Epe luzerako kaudimen-ratioak 2 ingurukoa edo handigoa
den balio bat hartzen badu, enpresa kaudimenduna omen da, bere inbertsioen % 50 kapital
propioekin finantzatuta dagoelako.
Ratio hori enpresaren zabalkuntza-gaitasunaren indize gisa ere hartzen da; izan
ere, ratioa zenbat eta handigoa izan, enpresak erraztasun handiagoz lortuko ditu mailegu
emateko prest dauden hartzekodunak.
Hala ere, ratio horren balio handiegiak enpresak bere hazkunde- edo
errentagarritasun-aukerak ez dituela behar bezala aprobetxatzen adieraz lezake.
136
EES Gradua 2022-2023
Aktibo Korrontea
Korronte edo Zirkulatzailearen Ratioa
Pasibo Korrontea
Diruzaintza
Berehalako Likidezia Ratioa
Pasibo Korrontea
137
EES Gradua 2022-2023
Mozkina Salmentak
EE x
Salmentak AktiboOsoa
Interesen osteko mozkinaren eta baliabide propioen arteko zatidura da; izan ere,
kapitalaren jabeei (akziodunei) dagokien mozkina kalkulatu aurretik, besteren kapitalari
dagokion saria kendu egin behar da.
138
EES Gradua 2022-2023
Besteren Baliabidea k
FE EE ( EE ZK )
Baliabide Propioak
FE: Finantza-errentagarritasuna
139
EES Gradua 2022-2023
a) Jatorriaren arabera:
140
EES Gradua 2022-2023
c) Jabetasunaren arabera
Besterenak diren funts guztiak kanpokoak dira, baina funts propioak kanpotik
(bazkideen ekarpenak) edo barnetik (autofinantzaketa) etor daitezke.
Eskematikoki:
141
EES Gradua 2022-2023
Lehen mailako merkatuak: lehen aldiz salgai jartzen diren tituluak; beraz,
merkatu horretan, aktibo sortu berriak negoziatzen dira (zor publikoaren
jaulkipenak, akzioen jaulkipenak…).
142
EES Gradua 2022-2023
Barruko finantzaketa enpresaren barnetik datorrena da, hau da, haren jardueraren
emaitzetatik. Enpresan, bi barne-iturri nagusi daude: aktiboak berriztatzeko metatzen
diren funtsak (amortizazioak) eta mozkinetatik atxikitzen den kopurua (erreserbak).
9.3.1. Mantentze-autofinantzaketa
Jasaten duten balio-galera hori dela-eta, ondasun ibilgetuek bizitza mugatua dute.
Erabilgarriak izango ez diren une bat helduko da eta, jarduera mantendu ahal izateko,
beste ibilgetu batzuekin ordezkatu beharko dira.
143
EES Gradua 2022-2023
Hala, lortutako baliabideak denborari buruzko kezkarik gabe erabil ditzake (ad
infinitum) enpresak.
Abantailak:
144
EES Gradua 2022-2023
Eragozpenak:
Bazkideek egindako ekarpenak itzuli behar ez diren baliabideak dira eta, beraz,
epe luzean egoten dira enpresan. Hori bai, akziodunek jasotzen dituzten ordainketak ez
dira epe luzerakoak izaten, dibidenduetatik eta tituluen balio-handitzeetatik baitatoz.
Hasierako kapital sozialaren kopurua aldatu egin daiteke; denboran zehar gutxitu
edo handitu egin daiteke.
145
EES Gradua 2022-2023
Aurreko gaian aipatu denez, talde horren barnean, epe luzerako eta epe
laburrerako epemuga duten finantzaketa-iturriak daude; lehenengoek “finantzaketa-
kredituak” izena hartzen dute eta besteek, “funtzionamendu-kredituak”.
9.4.2.1. Finantzaketa-kredituak
146
EES Gradua 2022-2023
Kreditua, oro har, kapital bat aurreratzea da, etorkizunean egingo diren interesen
ordainketaren eta kapitala itzultzearen truke. Epe luzerako banku-kreditu
erabilienetarikoa epe luzerako mailegua da. Mailegua mailegu-hartzaileari ordainketa
bakar batean kapital jakin bat ematean datza, horrek etorkizunean ordainketa batean edo
hainbatean itzul dezan. Beraz, mailegua kreditu bat da, baina kredituak mailegua ez den
beste izaera bat ere har dezake.
Epe luzerako bankuen finantzaketak duen abantaila nagusia enpresa txiki eta
ertainek erabil ahal izatea da. Desabantaila, berriz, jesapenen bidez lor daitezkeen
bolumenak ezin daitezkeela lortu eta, gainera, bankuek berme pertsonalak edo errealak
eska ditzaketela.
C) Leasinga.
147
EES Gradua 2022-2023
148
EES Gradua 2022-2023
C) Enpresaren pagakizun-agiriak
Titulu mota horiek enpresa jaulkitzailearen ondarea eta kaudimena berme gisa
dituztenez, irudi ona duten eta inbertitzaile txikien artean ondo onartuak diren enpresa
handiek soilik jaulkitzen dituzte.
149
10. GAIA: INBERTSIO-PROZESUA ENPRESAN
150
Berriztapen- edo ordezkapen-inbertsioak: ekipo edo produkzio-
elementu zaharrak gaitasun eta ezaugarri berdinak dituen berri batekin
ordezkatzen direnean egiten dira. Kasu horretan, enpresak bere produkzio-
ahalmena mantendu egingo du.
151
b) Irizpide estrategikoak Inbertsio-proiektu posibleak enpresaren epe luzerako
helburuekin bat datozen ikusten da.
Proiektu hoberenen taldea izan eta gero, horiek martxan jarriko dira eta burutzeari
kontrol-sistema bat ezarriko zaio.
Irizpide kronologikoan oinarrituz, grafikoki, inbertsio baten bizitza modu honetan adieraz
daiteke:
A Q1 Q2 Q3 Q4 … Qn
0 1 2 3 4 n
A = Hasierako ordainketa
Kt = t. epealdiko kobrantzak
Ot = t. epealdiko ordainketak
Qt = t. uneko kutxako fluxu garbia inbertsioaren eraginez t. unean sorrarazitako
kobrantzen eta ordainketen arteko aldea da. Qt = Kt – Ot
n = inbertsioaren iraupena
152
Kutxako fluxu garbiak kalkulatzerakoan, honako puntu hauek hartu behar dira kontuan:
1. Kutxako fluxu garbien eta mozkinen arteko bereizketa egin behar da.
4. Diruaren balioa denboran zehar aldatu egiten da. Inbertsio batetik espero den
gutxieneko errentagarritasuna hor erabili den diruaren kostuarena da. Kapitala
propioa bada, aukera-kostua balioetsi beharko da.
KFGen kalkulua:
153
A=I–S
Kt = t. urteko kobrantzak
Ot = t. urteko ordainketak
Metodo estatikoek izen hori hartzen dute kutxako fluxu garbien eta hasierako
ordainketaren artean dagoen denboraldia kontuan hartzen ez dutelako; hau da, ez dute
kontuan izango diruaren balioa denboran zehar aldatu egiten dela. Besteak beste, PAY-
BACKa edo “Berreskuratze-epea” dugu aipagarriena.
Eragozpenak:
154
Ez du kontuan hartzen diruaren balioa denboran zehar aldatu egiten dela;
hau da, ez du eguneratze-tasa erabiltzen.
Abantailak:
Inbertsioak aukeratzeko, ohiko metodo klasikoek izaera dinamikoa dute; hau da,
haien analisian, denbora-aldagaia hartzen dute barne; beraz, diruak une bakoitzean duen
balioa izan dute kontuan. Denboran zehar diruak duen balio aldakor hori eguneratze-tasak
adierazten du.
Inbertsio baten balio eguneratu garbia inbertsio horren kutxako fluxu garbi guztien
balio eguneratua da:
k 1 k 2 k 3 ... k n bada
n
KFG t
EBG A 0
t 1 (1 k) t
Proiektuak bizirik dirauen n urtean sortzen diren kutxako fluxu garbiak hasierako
unera eramatean datza; horiei hasierako ordainketa deskontatu behar zaie.
155
Erabaki-araua: BEG 0.
Abantailak:
Eragozpenak:
Erabaki-araua: r k
156
da. Metodo horrek jarritako kapitalaren gainean lortzen den errendimendua adierazten
digu; hots, errendimendu erlatiboa da.
Abantailak:
Ulertzen erraza.
Eragozpenak:
Kalkulatzen zaila.
157
EBG
EBG>0 EBG<0
EBG>0, k1<r
-A+ Qt
Inb. onargarria
EBG<0, k2>r
Inb. ez onargarria
r=BET
k1 k2 k
-A
Proiektu bat onargarritzat hartzeko edo baztertzeko unean, bi metodoak bat datoz,
BET baino txikiagoa den edozein “k”rentzat BEG zero baino altuagoa izango baita.
158
BIBLIOGRAFIA
Oinarrizko Bibliografía
Bibliografía osagarria
BARROSO, C.; CASILLAS, J.C.; VILLEGAS, M.M.; VECINO, J.; CALVO DE MORA,
A. (2012): Economía de la Empresa, Pirámide, Madrid.
159
PÉREZ GOROSTEGUI, E. (2017): Curso de Economía de la Empresa:
Introducción. Editorial Universitaria Ramón Areces, Madrid.
Aldizkariak
Business Week
Capital Humano
Distribución y Consumo
Estrategia Financiera
Harvard-Deusto, Marketing y Ventas
Management Letters / Cuadernos de Gestión
Spanish Journal of Marketing-ESIC
The Economist
WEBGRAFIA
IZAITE www.izaite.net
160