You are on page 1of 2

3.

UNITATEA : IZENAK EUSKARA DBH 2

Abestiak, diskoak, musika-taldeak eta abar aipatzeko, izenak erabiltzen ditugu. Izenak zer
motatakoak diren jakitea oso garrantzitsua da zuzen idazteko, ez baitira berdin idazten edo
deklinatzen, esaterako, izen arruntak eta bereziak. Hona hemen izenen sailkapena :

▪ Arruntak / bereziak : Izen bereziak izaki jakin bati egiten diote erreferentzia. Izen
arruntek, ordea, izaki multzo bat izendatzen dute. Oro har, izen bereziek ez dute
determinatzailerik onartzen, eta izen arruntek bai.
▪ Irun nire hiria da.
▪ Neuk konposatu dut abestia.
Hala ere, izen berezi batzuek mugatzailea behar dute; esaterako, musika-talde askoren
izenek: Hertzainak (nor plurala).
▪ Zenbakarriak / zenbakaitzak : Izen zenbakarriek, kopurua adierazten dutenez, mota
guztietako zenbatzaileak onartzen dituzte; zenbakaitzek ez, ordea.
▪ Bi disko erosi ditut.
▪ Neurgarriak / neurgaitzak : Izen neurgarriek kantitatea adierazten dute, eta zenbatzaile
zehaztugabeak erabiltzen dira haiek zehazteko. Izen neurgaitzek intentsitatea azaltzen
dute; beraz, gogor, handi eta antzekoez zehazten dute neurria.
▪ Oihartzun handia lortu du talde horrek azken diskoarekin.

* Musikagintzarekin zerikusia duten izen bereziak honela idatzi behar dira :

letra etzanez letra arruntez


letra larriz - Ezizenak, benetako izen osoaren - Abeslarien izenak : Dua Lipa …
lehenengo ondoan agertzen badira : Adolfo Ezizenak, benetako izena agertzen ez
osagaia baino Cabrales Fito da Fito & Fitipaldis bada : Fito da Fito & Fitipaldis
ez taldeko burua. taldeko burua.
- Diskoen izenak : Zoramena …
- Abestien izenak : Hegoak astindu ...
letra larriz - Ingelesezko abesti eta diskoen izenak - Musika-taldeen izenak : Su Ta Gar
osagai : Everything You Didn’t Do ... ...
guztiak
Eta mugatzailea duten izen bereziak deklinatzeko :

▪ Hertzainak-en lehen diskoa.


▪ Hertzainak taldearen lehen diskoa.
Ariketak :

1. Aukera zuzena egin ezazu kasu bakoitzean :

▪ Esne beltzari / Esne Beltzari egindako elkarrizketa ikusi dut.


▪ Negu Gorrien / Negu Gorriak-en abestiak entzunez ikasi zuen euskaraz nire neba
nagusiak.
▪ Berri Txarrek joko dute / Berri Txarrak-ek joko du jaietan.

2. Zuzendu esaldi hauetako akatsak :

▪ Nik Beyoncé-ren Best Thing I Never Had abestia dut gustoko.


▪ El Drogas Barricadako taldekide ohia da.
▪ Itoiz taldearen nire abestirik gogokoena “Lau teilatu” da.
▪ “Bidean” diskoko ilargia da Ken Zazpiren abestirik onena.

3. Eman ezaugarri hauek dituzten bi izen :

▪ berezia, biziduna
▪ arrunta, neurgaitza
▪ arrunta, zenbakarria, biziduna
▪ arrunta, zenbakaitza, neurgarria

You might also like