You are on page 1of 1

Zientziaren Filosofia II

3. maila, euskaraz, 2. lauhilabetea. 6 kreditu


Irakaslea: Ekai Txapartegi Telefonoa: 943 015617 Emaila: ekai.txapartegi@ehu.eus Bulegoa: 1B14
Logika eta zientziaren filosofia Saila. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatea (HEFA).

Galdera orokorra

Komunikabide publikoek errespetatu beharko luketen inpartzialtasun printzipioa eta informazio eskubidea egokien
bermatzeko, nola aurkeztu beharko lirateke medio publikoetan aldaketa klimatikoari buruzko zientzialarien iritziak?

Egoera

Youth for Climate Action izeneko antolakunde europarrak Donostian osatu duen taldeko kideak zarete. Talde horren
funtzioa gazteriaren kontzientzia klimatikoa gizartean zabaltzea da, horretarako kanpaina eta egitasmoen bidez.

Berotze globala zientziak frogatutako gertakaritzat daukazue. Lurraren berotzea gizakiak eragiten duela ez da iritzia,
frogatutako gertakari edo prozesua baizik. Frogatutzat duzue halaber, aldaketa klimatiko horrek ondorio larri eta
dramatikoak izango dituela datozen urte, hamarkada eta belaunaldietan.

Zuen lana da, besteak beste, komunikabide nagusietan aldaketa klimatikoaren gaia nola lantzen den monitorizatzea.
Donostian gertatuko itsaskia dela-eta Telebistako (“Buenos días Canarias”) programan debatea ikusi duzue. Bertara
gonbidatu dute aldaketa klimatikoa normalizatu eta gutxietsi egiten duen ‘ekologia irakaslea’.

Onartezina iruditu zaizue telebista kate publiko batean halako mezuei bide ematea eta erabaki duzue Telebista
programa horretako zuzendariari gutuna idaztea. Bertan argudiatzen duzue telebista publiko bati eskatu behar zaion
inpartzialtasun printzipioak ez lukeela justifikatu behar aldaketa klimatikoa ukatu, normalizatu edo gutxiesten duen
inor gonbidatzea.

ARIKETA

Gutunak gutxienez 500 hitz eduki behar ditu, gehienez 800, eta debatean esandako ideia garrantzitsu edo
errelebanteak jaso behar ditu (aurrekariak edo zientzialarien egiturazko desabantailak). Eta konbintzentea izan behar
du.

GARRANTZITSUA: inpartzialtasuna nola ulertzen duzuen argitu behar duzue.

You might also like