You are on page 1of 2

IZAKI BIZIDUNAK: Ikasitakoa gogoratuz

Bizi

Bizia (Biota)
Bizia kontzeptu abstraktu bat izanda definitzen
zaila da. Horregatik bizia definitzeko bizia ez
denaren aurrean jarri ohi da, bien artean
dauden ezberdintasunak aipatuz.

Bizirik eta hilda dagoenaren arteko


desberdintasuna ez dago oso argi, hainbat
estrukturek, adibidez birusek bi aldeetako
hainbat ezaugarri dituzte. Berez bizirik eta
hilik dagoena ezin da definitu, ez baitago argi
Bizia Waitakereko haitz baten.
bien arteko desberdintasuna non dagoen.
Sailkapen zientifikoa
Biziaren ikerketaz biologia arduratzen da.
Biologiak eginiko definizioan hauek dira
Domeinuak eta Erreinuak ikusten diren ezaugarriak:

Bizia Lurrean: 1. Izaki bizidunak elikatu egiten dira, bai


ingurugiroko gai ez organikoetatik edo
• Bizi ez-zelularra beste izaki bizidun batzuetatik.
o Birusak 2. Izaki bizidunak hazi eta garatzen dira.
• Bizi zelularra 3. Izaki bizidunek ingurugiroarekiko
o Bacteria harremana dute.
o Archaea 4. Izaki bizidunak euren kasa birsortzen
o Eukarya dira. Ez dute behar kanpo laguntzarik
 Protista eta hau garrantzitsua da definiziorako.
 Fungi
 Plantae Hala ere definizio honetan kristal mineralak
sartzen dira, eta ez birusak. Sua ere sartzen da
 Animalia definizioan. Horregatik beste hainbat definizio
proposatu dira Bizirako.

Bizitzaren sailkapena
Izaki bizidunak sailkatzen dituen zientziari taxonomia deritzo. Gizakia ere izaki
bizidunen parte osatzen duenez, bera ere sailka daiteke. Askotan, izaki bizidunek izen
zientifikoa izan ohi dute, zientifikoki sailkatzeko.

Bizidunak sailkatzeko modu ezagunena hau da: izaki bizidunen bost erreinuak.
Moneroak: Zelulabakarrak eta prokariotoak dira, hau da, ez dute nukleorik eta material
genetikoa zitoplasman sakabanaturik dago. Autotrofoak edo heterotrofoak izan
daitezke. Zelulabakarrak direnez, ez dute ehunik. Zenbait bakterio erreinu honetakoak
dira.

Protistoak: Protistoak zelulabakarrak edo zelulanitzak dira, eta eukariotoak dira, hau
da, nukleoa dute eta nukleo horretan dago pilatuta material genetikoa. Autotrofoak edo
heterotrofoak izan daitezke. Ez dute ehunik. Protozooak (lehen animalien erreinuan
sailkatuak) eta algak erreinu honetakoak dira.

Onddoak: Onddoak zelulabakarrak edo zelulanitzak dira, eta eukariotoak dira. Denak
dira heterotrofoak eta ez dute ehunik. Deskonposizioan dauden materialetaz ere elika
daitezke. Perretxikoak eta legamiak esaterako, onddoak dira. Ez dute mugitzeko
gaitasunik.

Landareak: Zelulanitzak dira eta eukariotoak, eta animalien antzeko konposizio


kimikoa dute. Autotrofoak dira, eta berdeak fotosintesia egiten dutelako. Horregatik dira
garrantzitsuak atmosferako oxigeno kopurua mantentzeko. Ehunak dituzte eta ez dute
mugitzeko gaitasunik. Goroldioak, belarra, landare loredunak eta zuhaitzak dira
landareak.

Animaliak: Zelulanitzak, eukariotoak eta heterotrofoak dira. Ehunak dituzte eta


mugitzeko gaitasuna. Gizakia, (gure espeziea) erreinu honetakoa da, eta baita
gainontzeko ornodun eta ornogabeak ere.

You might also like