You are on page 1of 15

Adi, neska­mutilak,

Peluxi­Muxi berria
A L D I Z K A R I A

hemen dago eta!


E S K O L A K O
L A R D I Z A B A L
A I A K O

- 0. orrialdea - 1. alea | 2008ko abendua | PeluxiMuxi


s a r r e r a 

Kaixo, aurten ere hemen gaituzue 5.eta 6. mailak. 
Oraingo  honetan  PELUXI  MUXI  aldizkariak  gauza  mordoa  atera  du 
beste urteetan bezala. Aurten ordea, albiste eta elkarrizketa desber‐ 
dinak izango dituzu, eta gaiak hauexek dira: albisteak, txisteak, ipuin 
motzak,  hizki  zopa,  desberdintasunak,  elkarrizketak,  bertsoak,  den‐ 
bora pasak, horoskopoa, etab… 
Azala ikusi bezain laster konturatuko zineten aldatu egin dugula eta 
halaxe da, gelako guztiek marrazki bat egin dugu PELUXI MUXI‐rak, 
eta gelakoen artean bozkatu eta hauxe izan da boto gehien lortu du‐ 
ena. Bestalde, barruko formatua ere aldatu egin dugu, lan hori infor‐ 
matika tailerrean landu dugularik. 
Besterik gabe asko gustatzea espero dugu. 

taldea

- 1. orrialdea - 1. alea | 2008ko abendua | PeluxiMuxi


e s k o l a   b a r r u t i k 

KANTU-SAIO BERRIA 

Aurten kanta saioa 14:45etan dugu 
asteartero.  Kanta  berriak  ditugu 
orain,  adibidez:  Ane  non  zinen,  Po­ 
pako  Pepe,  Zalditxo  trakatran  eta 
Galdezka  nabil.  Abesti  horiek  dira 
aurten  kantatu  behar  ditugunak. 
Kantak  asko  gustatu  zaizkigu. 
Orain ez dugu eskolako denak egi‐ 
ten  elkarrekin  aurreko  urteetan 
bezala.  Orain  bakarrik  Marijeren 
gelakoak  eta  gu  gaude  elkartuta. 
Guk  bukatutakoan  zaharragoak 
etortzen  dira  kantatzera  Txapa‐ 
sekin. 
Aurtengo  aldaketa  inportanteena 
da  Txapasek  zuzentzen  duela 
saioa.  Josu  Txapartegi  Marije  gure 
andereñoaren  senarra  da  eta  bera 
ere irakasle izan da Zarauzko Ikas‐ 
tolan. Orain jubilatuta dago eta gu‐ 
regana etortzen hasi da guri lagun‐ 
Joseba eta Lorenz Txapasi agindutako dantza besteei eskaintzen saio batean tzeko. 

Josurekin ondo pasatzen dugu eta kantatzeaz aparte, eskuak eta gorputza mugitzen dugu. Gainera aholku pila 
ematen digu eztarria ondo zaintzeko eta hobeto kantatzeko. Eskerrik asko, 
Txapas! 

LIBURUEN ALTXORRA 

Azaroaren  25an  mutil  bat  etorri  da 


Galtzagorrik  Elkartetik.  Imanol  zuen 
izena. 
Ipuin  batzuk  erakutsi  zizkigun  Ima‐ 
nolek.  Hilabete  baterako  utzi  zizki‐ 
gun  ipuinak  eskolan  denok  irakur‐ 
tzeko.  Berak  ekarri  zuen  kutxan  go‐ 
metx  berdeko  eta  urdineko  liburuak 
zeuden. Urdinak erraz irakurtzekoak 
ziren.  Berdeak  1.  mailatik gorakoen‐ 
tzako. 
Maisuekin hitz egin eta koaderno ba‐ 
tean  apuntatu  ezkero,  etxera  erama‐ 
tea  bazegoela  esan  zigun  Imanolek. 
Azkenik,  piano  baten  marrazkia 
eman  digu  liburu  haietako  batean 
aurkitzeko. 
Oso  ondo  pasa  dugu  berarekin  eta 
ziur  gaude  ekarriko  liburu  guztiak  Imanolek, denak ez, baina kutxako liburu asko aurkeztu zizkigun
izango direla gure gustukoak. 

- 2. orrialdea - 1. alea | 2008ko abendua | PeluxiMuxi


e s k o l a   b a r r u t i k 
IKASLEEN ASANBLADA 

Azaroaren  13an,  batzarra  egin  genuen 


Lehen  Hezkuntzako  ikasle  guztiok.  Ma‐ 
rijeren  gelan  bildu  ginen  bera  delako 
eskolako  gela  handiena.  Denbora  gehi‐ 
ena  frontoian  nola  ibili  behar  den  era‐ 
bakitzen pasa genuen. Euria egiten due‐ 
nean  eskola  guztia  joaten  gara  hara 
frontoian  ez  garelako  bustitzen.  Baina 
orduan  denak  gaizki  moldatzen  gara 
bakoitzak  nahi  duena  egiteko.  Batzuk 
baloiarekin  jolastu  nahi  izaten  dute. 
Bestek  pilotan,  txikienak  soka‐saltoan 
eta  korrika  ibiltzen  dira  eta  orduan  ba‐ 
tzuk mina hartzen dute. 
Ordubete  pasata  egin  ondoren,  Batza‐ 
rrean erabaki batzuk hartu genituen: 

1. Frontoian ezin da baloiarekin ibili. 
2. Pilotan 4tik aurrera bakarrik ibiliko gara besteentzako tokia uzteko. 
3. Pilota bakarra eramango da frontoira. 
4. Frontoira xake, partxisa eta horrelako jokoak eraman daitezke. 
Batzarra 10:15tan hasi zen eta bukatu zen 11:30tan, horregatik berandu atera ginen errekreora. Batzarrean ira‐ 
kasleak ere egoten dira, eta beraiek ere hitz egin dezakete, baina 6. mailako ikasleek zuzentzen dute asanblada. 
6. mailako batzuk idatzi egiten dituzte erabakiak eta hasieran galdetzen dute ea zein gai dauden. Beste batzuk 
esaten dute zeinek hitz egin behar duen. 

KIROLAK
DENBORALDI BERRIA 
Azaroak  batean  hasi  genituen 
plaieroak.  Plaieroetan  hiru 
talde  daude:  Benjaminetan 
neskak  eta  mutilak  nahastuta 
daude  eta  alebinetan    neskak 
eta  aparte  Zaraguetakoekin 
mutilak.  Oraingoz  ez  dugu 
emaitzarik  jarriko.  Eskubaloia, 
berriz, gabonak eta gero hasiko 
dugu. 

Pilotan  ere  hasi  ginen,  zehazki 


azaroak  hamabostean.  Pilotan 
mutiletan bi talde eta nesketan 
hiru.  Mutiletan  Aiarrak1:  Mar‐ 
txel  eta  Jon  dira  eta  Aiarrak2: 
Iker eta Iñigo. 

Nesketan  berriz  Aiarrak1: 


Udane, Leire eta Nora dira. Aia‐  IKASPILOTA 
rrak2:  Kautar  eta  Aroa.  Eta  Azaroak  6an  Zarautzera  joan  ginen  ikas  pilotara.  Zarauzko  beste  ikaste‐ 
Aiarrak3: Naiara eta Garazi. txekoekin  batera  pilotan  jolastera.  Zarauzkoak  ez  zirenez  onak,  Gipuz‐ 
koako  txapelketara  gonbidatu  gintuzten.  Lehengo  urtean  txapela  irabazi 
genuen eta espero dugu aurten ere irabaztea. 

- 3. orrialdea - 1. alea | 2008ko abendua | PeluxiMuxi


h e r r i k o   k o n t u a k 

AIAKO RALLYEN
IGOERA 
Azaroaren  2an,  Rallyen  las‐ 
terketa izan zen gure herrian. 
Ibilbidea  Andatzatik  Aiako 
Etxetxon  buelta  ematea  eta 
Azkuen  gelditzea  zen.  Denak 
iritsitakoan  Andatzara  buel‐ 
tatzen  ziren,  desfilea  eginez, 
mundu  guztiak  ikusteko  eta 
gurpilak  probatzeko.  3  tanda 
jokatzen  ziren:  bat  entrena‐ 
mendu  modura  eta  beste  bi‐ 
ak kontrarreloja. 
Entrenamendua  pixka  bat 
Ramon Apalantzaren autoa Lokateko kruzeko bihurgunean zartatu eta aspergarria  izan  zen  baina 
gero. kontrarreloja asko gustatu zi‐ 
tzaigun.  Eguraldi  kaxkarra 
egin zuen eta horregatik rally erdiak ez ziren atera. Ez zegoen jende asko baina rallyen lasterketa oso zirra‐ 
ragarria eta ikusgarria izan zen. Artetxek irabazi zuen eta Ibarrola (Aiakoa) 6. egin zuen. Guk Ibarrolak ira‐ 
baztea  nahi genuen baina ezin izan zen. 

PILOTA PROFESIONALA AIAN 

Azaroaren  28an  Aiako  frontoian  Ase‐ 


garce‐ko  pilotariak  izan  ziren  lehian.  Bi 
partida jokatu ziren, bat  lau t´erdian eta 
bestea binakakoa. 
Lau t´erdiko partidan Koka eta Diaz nor‐ 
gehiagoka aritu ziren. Koka suertatu zen 
irabazle  Diazi  22  eta  17  nagusitu  ondo‐ 
ren.  Diazek  sakearekin  min  handia  egin 
zion  Kokari  baina  honek  bere  abileziaz 
baliatuz atera zuen aurrera partida. 
Binakakoan,  berriz,  Oteiza  eta  Chaffe  bi‐ 
kotea  Escuderok  eta  Beloki  II‐ak  osatu‐ 
takoari  gailendu  zitzaion  22  eta  9  emai‐ 
tzaz. Oteizak atzean bereziki ondo jokatu 
zuen  Chaffek  huts  asko  egiten  zituen  bi‐ 
tartean. 
Jende  dezente  bildu  zen  eguraldiak  ho‐ 
rretarako  lagundu  ez  bazuen  ere.  Eske‐ 
rrak  gazteenek  giroa  berotu  zutela,  izan  Kokak maila mantendu zuen beteranoena izanda ere.
ere,  jende  heldua  ez  baitzegoen  oso  ani‐ 
matua. 
Bestalde, kontutan hartuta Oteiza eskolako ikasle ohi batzuen entrenatzailea dela, berak jaso zituen animu gehi‐ 
enak frontoira bertaratutako gaztetxoen partetik. 
Jaialdiak merezi izan zuenez, ea hemendik aurrera horrelakoak gehiago ikusteko aukera izaten dugun.

- 4. orrialdea - 1. alea | 2008ko abendua | PeluxiMuxi


p a s i l l o a n   g a l d e z k a 
FRONTOIKO KONPONKETAK 
Eskolako ikasle batzuei galdera batzuk egin dizkiegu frontoiko obrei buruz. 
Eginiko galderak hauexek dira: 
1.­ Ona iruditu al zaizu frontoiko obren emaitza? 
2.­ Zergatik? 
3.­ Zer falta zaio zer aldatuko zenuke edota zer dago soberan? 

KEPA, 3. maila 
1.‐ Bai. 
2.‐ Horrela hobeto geratzen de‐ 
lako frontoia. 
3.‐ Ezer ere ez. 

HAIZEA, 2. maila 
1.‐ Bai. 
2.‐ Kristalekin hobeto geratzen 
delako. 
3.‐ Ezer ere ez. 

ESTITXU, 4. maila 
1.‐ Benooo... 
2.‐ Denbora asko pasa dute 
kristalak jartzen, eta hala ere 
ura sartzen da. 
3.‐ Sabaia, itoginak tapatzea.

- 5. orrialdea - 1. alea | 2008ko abendua | PeluxiMuxi


p a s i l l o a n   g a l d e z k a 

OXEL, 4. maila 
1.‐ Ez. 
2.‐ Ba oso itsusia geratu delako. 
3.‐ Kristalak daude soberan. 

LIBE, 4. maila 
1.‐ Ez. 
2.‐ Ba oso itsusia geratu delako. 
3.‐ Kristalak daude soberan. 

IKER, 5. maila 
1.‐ Ez. 
2.‐ Itoginak daude eta ura sar‐ 
tzen denez, pilotan jolasten ari 
bazara erortzeko arriskua dago 
eta baita beste jolasetan ere. 
3.‐ itoginak tapatu, eta kristalak 
ondo jarri.

- 6. orrialdea - 1. alea | 2008ko abendua | PeluxiMuxi


e l k a r r i z k e t a 

“Pena hartzea normala da. Ikastetxera joan


eta giltzak han uztea hunkigarria izan zen.”
Juanmari Etxabe eskolako ira-
kaslea izan da lehengo ikasturte
arte. Oraindik askotan etortzen da
bisitan eskolara eta horrelako ba-
tean harrapatu eta galdera batzuk
egiteko aprobetxatu dugu. Hemen
duzue elkarrizketa.

Aiako  eskolan  hasi  aurretik  ze  lanbide  eduki  di­ 


tuzu? 
Ikasketak  egiten  ari  nintzen  bitartean,  eraikuntza 
lanetan jardun nintzen hiru urtez. 
Orain jubilatuta zaudela gustura al zaude? 
Oso gustura bizi naiz. Egunean zehar zer egin behar 
dudan antolatzeko aukera daukat. 
Aiako eskola edo maisu lana faltan botatzen al di­ 
tuzu? 
Batzuetan  bai,  oraindik  ikasleekin  izandako  harre‐  Konta iezaguzu gure eskolan gertatu zen anekdo­ 
manaz gogoratzen naizenean.  taren bat. 
Zenbat eskolatan ibili zara?  Anekdota  bat  baino  gehiago  dakizkit  baina  kontu 
Orioko  Zaragüeta  ikastetxean  hasi  nintzen  euskara  handia  izan  behar  da  horrelako  gauzekin  oraindik 
irakasten. Ondoren Zarauzko Orokieta eskolan beste  ikasle  horiek  ikasketak  egiten  ari  direlako  eta  iseka 
pare  bat  urtetan  eta  azkenik  Lardizabal  ikastetxera  bezala  har  dezaketelako.  Hala  ere  irakasleen  artean 
joan nintzen eta hemen erretreta hartu arte.  gertatutakoa kontatuko dizuet. 
Zein  izan  da  zuk  eduki  duzun  gelarik  gogokoena  Orain dela zortzi bat urte ikasle helduenekin Jakara 
edo gustura egon zarena?  joan  ginen  eskiatzera.  Gauean  espagetiak  egosten 
Gustuko  gelak  bat  baino  gehiago  izan  ditut.  Oroko‐  hasi ginenean, lapikora gehiegi betetzeagatik, izuga‐ 
rrean denak izan dira gustukoak. Lehen urtean talde  rrizko  erre  usaina  sortu  genuen  apartamendu  haie‐ 
bat hartu eta bi urte igarota taldeak egin duen gara‐  tan  eta  tomatea  soberan.  Ikasleak  bigarren  janaria 
pena ikustea, hori izan da gustukoena.  bakarrik  jan  ahal  izan  zuten.  Gu  bai  Argiñano  tre‐ 
beak! 
Eta lankidea? 
Zertan aldatu da Aiako eskola zu bertan hasi eta 
Hasieratik elkarrekin hasi ginen bi lankide eta azken 
utzi zenueneraino? 
urteetan  izan  ditudan  lankide  gehienekin  oso  gus‐ 
tura jardun naiz.  Ni Aian irakasle lanean hasi nintzenean heziketa ar‐ 
dura gehienbat irakasleena zen. Ikasle asko baserri‐ 
Orain jubilatuta zaudela lasaiago ibiltzen al zara 
koak  ziren  eta  batez  ere  mutilak,  lehenbailehen  la‐ 
edo okupatuago? 
nean hasteko gogoa zuten. 
Lasaiago ibiltzen naiz ordulariaren menpe ez nagoe‐ 
Orain  heziketaren  ardura  jende  gehiagorena  da. 
lako. Hala ere, egunero izaten dut egiteko zerbait. 
Eginbeharrak  gehiago  araututa  daude  eta  baserriko 
Hemendik aurrera zer egiteko asmoa duzu?  ikasleak  gutxiago  dira.  Aiako  ikasketak  bukatu  eta 
Ingelesa  ikasi,  trikitixa  jo,  irakurri  eta  ahal  dudan  beste batzuk jarraitzeko gogo gehiago dago. 
neurrian Euskal Herria ezagutu. 

- 7. orrialdea - 1. alea | 2008ko abendua | PeluxiMuxi


e l k a r r i z k e t a 

Juanmarik eskolako kontuak eraman izan ditu azken hogei urteotan. Lan honetan oso eskarmentu handiak du-
enez, eskolara etortzen da beste irakasleei irakastera eta laguntzera.

Oraindik  askotan  etortzen  al  zara  Asko zaintzen al zara? 


eskolara  bisitan.  Gustura  etortzen 
“Lasaiago al zara? 
Beti egin dudan bezala zaintzen naiz. 
Laster  kiroldegira  joango  naiz  eta 
ibiltzen naiz Askotan ez naiz joaten baino batzue‐ 
tan  bai  eta  benetan  gustura  joaten 
oraindik hobeto egotea espero dut. 
Pena  hartu  al  zenuen  eskola  uzte­ 
ordulariaren naiz  lankideak  agurtu  eta  ikasleak 
ikustera. 
rakoan? 
Hainbeste  urte  lantoki  baten  jardun 
menpe ez Orain  lanbide  bat  aukeratu  be­  ondoren,  pena  hartzea  normala  da. 
harko bazenu zein izango zen?  Ikastetxera joan eta giltzak han uztea 
nagoelako. Lanbide  berdina  aukeratuko  nuke  hunkigarria izan zen. 
Hala ere, oso gustukoa izan dudalako. 
Ba  al  duzu  bidaiatzeko  asmorik? 
Zer moduz ingelesa? 
Ari  naiz  traktore  baten  antzera  pix‐ 
egunero iza- Nora?  kanaka  aurrera  egiten.  Badakizue 
Emaztea  eta  biok  Euskal  Herria  eta  gure  adinean  garuna  herdoiltzen 
ten dut zer- munduko  zenbait  leku  ezagutzeko  hasten dela… 
asmoa dugu eta horretarako ari naiz 
bait egi- ingeles pixka bat ikasten. 
Ausartuko  al  zinateke  ingelesez 
galdera bat erantzuten? 
teko.” Etorriko  al  zinateke  berriz  Aiako 
eskolara irakastera? 
Galdera bat edo beste bai baina urru‐ 
tiegi joan gabe… 
Irakasten  jarraitzeko  sasoiko  senti‐  What is jour favourite subject? 
tzen  naiz  baina  irakasle  gazteei  ere  My  favourite  subject  is  the  cinema 
lanpostuak  eskaini  behar  zaizkie  and the music. 
haize berriak ekar ditzaten. 

- 8. orrialdea - 1. alea | 2008ko abendua | PeluxiMuxi


I k a s l e a k   i d a z l e  ­  i p u i n a 

EROLAPIKO ZIRKUA 

Bazen  behin  Erolapiko  izeneko  zirku  ikusgarri  bat.  Zir­ 


kuan  trapezistak,  animalia  asko,  pailazoak…  zeuden.  Ero­ 
lapiko  zirkua  alde  batetik  bestera  ibiltzen  zen.  Negozioa 
oso  ondo  zihoan.  Baina  egun  batean,  zirkuko  trapezista 
bati, suzko antortxa lurrera erori zitzaion eta zirkuak sua 
hartu zuen. 
Animaliak  eta  ikusle  guztiak  ozta­ozta  atera  zituzten. 
Handik  aurrera  ezin  izan  zuten  jendearen  aurrean  an­ 
tzeztu. Horregatik pentsatu zuten barruan akrobaziak egin 
beharrean,  kalez  ­  kale  antzezten  joatea,  diru  pixka  bat 
ateratzeko eta umeak pozik jartzeko. 
Herriko festak iritsi ziren eta umeen egunean urtero­urtero 
Gorriti etortzen zen baina egun horretan okupatuta zegoe­ 
nez  ezin izan zuen etorri. 
Alkateak  Erolapiko  zirkukoei  deitzea  pentsatu  zuen.    Eta, 
noski, hauek oso gustura onartu zuten diru faltan bai zeu­ 
den. 
Hasieran  jendea  asko  kexatu  zen  Gorriti  ez  zetorrelako 
baina  Erolapiko  zirkukoek  antzeztutakoan,  denak  barrez 
hasi ziren, eta asko gustatu zitzaien. Diru asko lortu zuten, 
zirkuko  karpa  erosi  zuten  eta  lehen  bezala  alde  batetik 
bestera antzezten jarraitu zuten. 

Garazi eta Nora

- 9. orrialdea - 1. alea | 2008ko abendua | PeluxiMuxi


i k a s l e a k   i d a z l e  ­  i r u z k i n a k 

HORTZA KOLOKAN ZUEN BANPIROA 

Dani  Kikaren  anaia  txikia,  hortz  bat,  erortzen  zaio.  Kikak  ban­ 
piro txiki baten istorioa  kontatzen dio lasai dadin. 
Kikak  bere  liburu  magikoa  hartu  orduko,  bilatzen  hasten  da 
banpiro  txiki  bati  buruzko  istorioa,  aurkitu  eta  berehala  hitz 
magikoak esaten ditu: 
­Txinpala –txunbala txin­pa. 
Bat­batean bere gela gaztelu zahar–zahar bat bihurtzen da, eta 
Dani  etorri  orduko  biak,  Kika  eta  Dani,  gaztelu  zaharrera  sar­ 
tzen  dira.  Halako  batean Bittor  izeneko  banpiro  txiki  bat  ikus­ 
ten dute Kikak eta Danik. Bittorri, odol hortz bat mugitzen zaio 
bere bosgarren urtebetetzean. 
­Ama, odol hortz bat mugitu zait, eta lehenbailehen kendu behar 
da!­.  Esaten  du  Bittorrek.  Gero  aita  banpiroari  esaten  die  ken­ 
tzeko, eta baita kendu ere. 
Bestea  hasi  orduko  pozik  jarri  zen  Bittor  banpiro  txikia,  eta 
baita Kika eta  Dani ere. 

Maddi Aldai

- 10. orrialdea - 1. alea | 2008ko abendua | PeluxiMuxi


h u m o r e a  ­  t x i s t e a k 
Bi lagunen arteko elkarrizketa: 
‐Zein da handiagoa, eguzkia edo ilargia? 
‐Zein izango da, bada, ilargia! 
‐Ziur al zaude? 
‐Bai, gauean ateratzen uzten diote eta.
‐Gezurti galanta! 
‐?!? 
eta sei beso zer naiz? 
–Hiru buru, lau hanka 

Egun batean ume ba‐ 
tek amari esan zion: 
‐Zergatik sartzen duzu 
pijama almoadaren 
azpian? 
‐Ez zimurtzeko 
‐Eta zergatik ez duzu 
amona sartzen? 
‐Itxaron, oraintxe galdetuko diot. 
‐Eta noiz etorriko da? 
‐Ez, ez dago etxean, kanpoan da. 
Etxekoandrea etxean al dago? 

Ama‐semeen arteko elkarrizketa: 
‐Ama, nork pizten ditu gauero horrenbeste izar? 
‐Jainkoak, seme, jainkoak. 
‐Jainkoak? Urrunen daudenak ere bai? 
‐Bai, seme. 
‐Korrikalari paregabea gero, Jainkoa! 
‐Zergatik diozu hori, seme? 
‐Lan makala duelako gauez denak pizten eta 
egunez itzaltzen! 

- 11. orrialdea - 1. alea | 2008ko abendua | PeluxiMuxi


d e n b o r a  ­  p a s a k  ­  h o r o s k o p o a 

ARIES (Martxoak 21‐apirilak 20)  LIBRA  (Irailak 24‐Urriak 23) 


Amodioa: Karta batekin zurea duzu.  Amodioa:gutxitan esaten duzu, baina ikaragarri 
Paga: Pixka bat gastatzea  ondo dago  maite dizu. 
baina gordetzea ere bai.  Paga:Laster hasiko zara dirua aurrezten. 
Osasuna: Kiroletan ez zara txarra.  Osasuna: Loaldi eder bat egiten baduzu, hobeto 
Ikasketak: Segi horrela  sentituko zara. 
Ikasketak: Amaitu al dituzu lan guztiak? Zu bai az‐ 
karra. 

TAURUS  (Apirilak 21‐Maiatzak 20) 
Amodioa: Badakizu zure zain dagoela, 
ez galdu aukera.  ESCORPIUS  ( Urriak 24‐ Azaroak 23) 
Paga: Ez al duzu gogoratzen non  Amodioa: Modu berezian igartzen dizu. 
duzun txanponen gordelekua?.  Paga: Oso garesti dago bizimodua. Igartzen duzu 
Osasuna: Jantzi eskularruak lotsarik gabe.  ezta? 
Ikasketak: Hasi pixkanaka‐pixkanaka  Osasuna:Gauzak patxadaz hartzea ona da. 
eskolako lanak egiten.  Ikasketak: Azterketa guztiak gaindituko dituzu. 

SAGITARIUS  (Azaroak 24‐Abenduak 23) 
GEMINI  ( Maiatzak 21‐ekainak 20)  Amodioa: Maite duzula esan nahi diozu, baina ez 
Amodioa: Gehiago hasi ligatzen.  dakizu nola? 
Paga:Txanpon premian al zaude?.  Paga: Asmatuko duzu trikimailuren bat dirua lor‐ 
Osasuna: Txokolate  gutxiago jan.  tzeko. 
Ikasketak: Animo  ikasketetan.  Osasuna: Gozoki gogorrak janda, hortzak honda‐ 
tuko zaizkizu. 
Ikasketak:Saia zaitez letra txukunagoa egiten. 
CANCER  (Ekainak 21‐Uztailak 20) 
Amodioa:Ez izan hain lotsatia. 
Paga: Diru gehiegi duzu, gastatu gehiago. 
Osasuna: Utzi telebista  CAPRICORNIUS  ( Abenduak 24 – Urtarrilak 
Ikasketak: Gehiago ikasi.  20) 
Amodioa: Harekin egiten al duzu gauero amets? 
Paga: Ez ahaztu krisian gaudela. 
Osasuna: Atera berokiak eta eskularruak armairu‐ 
tik. 
LEO  (Uztaila 21‐Abuztuak 23) 
Ikasketak: Ez egin marrazkirik eskolako mahaian! 
Amodioa: Zoaz behingoagatik  zuzenean  beraren 
gana 
Paga: Nahikoa ematen dizute. 
Osasuna: Eskuak garbitu!  AQUARIUS  (Urtarrilak 21 – Otsailak 18) 
Ikasketak: Ez kopiatu.  Amodioa: Zuri begira igarotzen du eskola ordua. 
Paga: Gauzak garesti daude, beraz, tamainan egin 
erosketak. 
Osasuna: Lehortu ongi ilea etxetik atera aurretik. 
VIRGO  (Abuztuak 24 –Irailak 23) 
Ikasketak: Ez kopiatu lagunari eskolako lanak! 
Amodioa:Lasai beteko da zure ametsa. 
Paga: Diru gutxiegi duzu! 
Osasuna: Beti buruko minarekin. 
Ikasketak: Aitortu,zure lehen azterketan kate atera  PISCIS  (Otsailak 19 – Martxoak 20) 
zenuen .  Amodioa:Maite baduzu, adieraz iezaiozu! 
Paga: Laguntza eskatu beharko diozu Olentzerori. 
Osasuna: Dentista zure zain da aspalditik. 
Ikasketak: Joan irakaslearengana zalantzak argi‐ 
tzera.

- 12. orrialdea - 1. alea | 2008ko abendua | PeluxiMuxi


d e n b o r a  ­  p a s a k  ­  h i e r o g l i f o a k 

ASMATU ERANTZUNAK 

Zer lurralde bisitatu du? 
………………………………….. 

Zer egin dizu? 
…………………………… 

Nor da? 

……………………..

- 13. orrialdea - 1. alea | 2008ko abendua | PeluxiMuxi


d e n b o r a  ­  p a s a k  ­  h i z k i  ­  z o p a 

Ea F1ko 10 autoen markak 
aurkitzen dituzun

Y  H  O  N  D  A  T  U  H  Ñ  R  F 
T  A  B  A  O  R  W  T  J  Z  Y  E 
O  I  I  M  O  O  E  G  K  X  J  R 
R  D  N  A  W  M  F  N  L  C  W  R 
O  N  A  C  L  O  P  X  A  D  D  A 
R  I  I  L  O  T  C  I  W  U  G  R 
O  E  S  A  A  R  U  T  H  P  L  I 
S  C  Ñ  R  E  D  B  U  L  L  C  T 
S  R  L  E  W  R  C  O  Z  A  B  E 
O  O  S  N  A  I  L  L  I  W  I  L 
P  F  E  R  R  I  A  T  O  Y  O  T 

- 14. orrialdea - 1. alea | 2008ko abendua | PeluxiMuxi

You might also like