You are on page 1of 2

Banaketa normala.

Taulen erabilpena

1. Ultrabook motako portatilen pisuak banaketa normal bat jarraitzen du N (1300, 400) (gramotan).
Zoriz portatil bat aukeratzen dugu, kalkulatu:
a) Bere pisua 1416 eta 1676 gramoren artean egoteko probabilitatea.
b) Bere pisua 876 eta 1352 gramoren artean egoteko probabilitatea.
c) Bere pisua 1008 eta 1204 gramoren artean egoteko probabilitatea.
2. Fruita denda bateko laranjen pisuak N (300, 20) banaketa jarraitzen du (gramotan). Zoriz laranja
bat aukeratzen dugu, kalkulatu:
a) Bere pisua 307 eta 329 gramoren artean egoteko probabilitatea.
b) Bere pisua 287 eta 318 gramoren artean egoteko probabilitatea.
c) Bere pisua 264.8 eta 284.6 gramoren artean egoteko probabilitatea.
3. Izan bedi X , µ = 40 eta σ = 3 parametrodun banaketa normal bati darraion zorizko aldagaia.
Kalkulatu:
a) P (43 ≤ X ≤ 46) .
b) P (35.5 ≤ X ≤ 39.4).
c) P (Z ≥ A) = 0.025 izanik, A-ren balioa.

d) P (X ≥ A) = 0.03288 izanik, A-ren balioa.

e) P (A ≤ X ≤ 41.2) = 0.55159 izanik, A-ren balioa.

4. X zorizko aldagai normal bat izanik, honako datuak ezagutzen dira:


P (X ≥ 9) = 0.02275 eta P (7 ≤ X ≤ 9) = 0.20388

Zenbat da P (X ≥ 5)?
5. Enpresa jakin batean, suposa dezakegu bertako langileen soldatak banaketa normal bat jarraitzen
duela. Jakinda langileen %1-ak 5800 eurotik gora irabazten duela eta %10-ak 1200-etik behera,
kalkulatu 3000 eurotik gora irabazten duten langileen ehunekoa.
Emaitzak

1. a) 0.2123, b) 0.4071, c) 0.1725


2. a) 0.2897 b) 0.5581 c) 0.1814
3. a) 0.13591 b) 0.35393 c) 1.96 d) 45.52 e) 36.22
4. 0.69146
5. %44.82

You might also like