You are on page 1of 16

3.

Hiru elementuz edo gehiagoz osatutako konposatuak:

a. Hidroxidoak. M(OH)n
Xaboiaren fabrikazioa
Gure herrietan oso ohikoa zen xaboia egitea animali gantza eta sosa kaustikoa
(sodio hidroxidoa) erabiliz.Horrelako xaboiak erabilitako olioak erabiliz ere egin
ditzakegu, eta, bide batez, olioa birziklatu, olioa harraskatik igortzen denean
oso kutsakorra baita. Olioa ez dugu inoiz harraskatik bota behar.
Zer dira?
Metalak eta OH atomo-taldearen arteko konposatu hirutarrak dira. OH
(hidroxidoa) taldeen kopurua metalaren oxidazio-zenbakiaren berdina da.
Zehaztasun gehiagorekin esan daiteke katioi metaliko eta OH- anioien arteko
elkarketak direla.
Nola izendatzen dira?
Stock nomenklaturaren arabera honela izendatzen dira: lehenengo
metalaren izena, ondoren, parentesi artean, bere oxidazio-zenbakia jartzen
da zenbaki erromatarretan eta hidroxidoa hitzez bukatzen da. Metalak
oxidazio-zenbaki bakarra badu, ez da beharrezkoa berau aipatzea.
Formula ematen badigute Izena ematen badigute
Formulan:metalaren oxidazio- Izenean: metalaren oxidazio-zenbakia finkoa
zenbakia OH- ioien kopuruaren ez bada parentesi artean eman beharko
berdina da. digute, beraz, formulak metalak adierazten
duen oxidazio-zenbakiaren hainbat OH izango
Cr OH 3 ditu.
Kaltzio hidroxidoa

2
Kromo (III) Hidroxidoa Ca OH  2
b. Oxoazidoak.
Zer dira?
Oxazidoak edo oxoazidoak deitzen dira eta formula orokorra H aXbOc dute.
HaXbOc
Normalean X ez-metala da, baina batzuetan , Cr +6, Mn+6 edo Mn+7 bezala,
oxidazio-zenbaki altua duen trantsiziozko metala ere izan daiteke.
Nola izendatzen dira?
Hau da, konposatu motetan antzinako nomenklaturak oraindik jarraitzen duen
bakarra. IUPAC-ek oraindik gutxi zabalduta dagoen nomenklatura berri bat
proposatzen du , zeren eta IUPAC-ek proposatzen duen bezala, adibidez
ohiko erabilera duen konposatua den azido sulfurikoa esan ordez, dihidrogeno
(tetraoxidosulfatoa) esaten ohitzea nahikoa kostatzen da. Beraz konposatu
hauetan nomenklatura tradizionala baliagarritzat hartzen du.
Nomenklatura tradizionala.
Konposatu mota hauek formulatzen ikasteko ez-metalek erabil ditzaketeen
oxidazio-zenbakiak ezagutu behar dira. Hauek ondokoak dira:
Azidoaren formula ematen badigute ,X (+n), elementu zentralaren oxidazio-
zenbakia deduzitu behar dugu, dituen oxigeno-kopuruaren bikoitza eta
hidrogeno-kopuruaren arteko kenduraren berdina izango da. Atomo zentraletik
atomo batzuk badaude, emaitza zenbaki horrekin zatituko dugu.

Elementu batek oxidazio-


zenbaki bat baino
gehiago erabiltzeko
aukera badu aurrizki eta
atzizki jakin batzuk
erabiltzen dira. (Ikasi
behar ditugun kasuetan)

Ezagutu behar ditugun beste aurrizki batzuk meta- eta orto- dira: azido
batzuetan, hidrogeno eta oxigeno kopuruak desberdinak izanik bi modu
ezagutzen dira, desberdintasun hau H2O ur molekula kopuruan dagoela ematen
du. Adibidez, bi azido periodiko ditugu: HIO4 eta H5IO6, azken honek
lehenengoak baino bi molekula ur gehiago izango lituzkeen itxura du. Meta-
aurrizkia uretan eduki txikiena duen azidoa adierazteko eta orto- aurrizkia
uretan eduki handiena duen azidoa adierazteko erabiltzen dira. HIO 4 azido
metaperiodikoa eta H5IO6 azido ortoperiodikoa dira.
Formula ematen badigute
Formulan: atomo zentralaren oxidazio-zenbakia deduzitzen dugu, ikusi genuen
bezala oxigeno-kopuruaren bikoitza eta hidrogeno-kopuruaren arteko kendura
da, eta (altuena, altua, baxua, edo baxuena) izatearen arabera dagokion
aurrizkia (per- -iko, -iko , -oso, edo hipo- -oso).
1 6 2
H 2 SO4
azido sulfurIKO

Izena ematen badigute


Izenean: aurrizkien eta atzizkien bidez
elementu zentralaren oxidazio-zenbakia Azido perkloriko
deduzitzen dugu. Hidrogenoaren oxidazio-
zenbakia +1 da eta oxigenoarena -2. Ondoren, 1 7 2
oxigenoen kargek egiten duten ekarpena , HClO4
hidrogenoek eta elementu zentralak egiten
dutenaren berdina eta kontrakoa izateko
koefiziente batzuk bilatzen ditugu.
Adibideak
HALOGENOAK: oxidazio-zenbakiak: +1, +3, +5, +7. Cl, Br, I-ak oxazidoak
ematen dituzte baina F-ak ez.

Iodoaren (I) +3 oxidazio-zenbakiari dagokion oxazidoak ez du benetako


izaterik eta bere deribaturik ere ez da ezagutzen.
KALKOGENOAK: oxidazio-zenbakia: +4, +6. S, Se, Te-ren oxazidoak ikasiko
ditugu.
NITROGENOIDEAK: oxidazio-zenbakiak: +3, +5. N, P, As-ren oxazidoak
ikasiko ditugu.

Daramatzaten H kopurua 3 dela eta gogoratu beharra dago P eta As-ren


oxazidoak N-ren desberdinak direla. Meta- azidoak ezagutzen ez direnez bi
hidrogeno gehiagoko azido hauei orto- azidoak deitzen zaie, nahiz eta
aurrizki hori asko ez erabili.

KARBONOA ETA SILIZIOA: oxidazio-zenbakia: +4


KROMOA ETA MANGANESOA: Ez-metalak bakarrik ez
dituzte azidoak eratzen baizik eta trantsiziozko metal
askok era bai, adibidez Cr eta Mn-k
IUPACen Nomenklatura sistematikoa
Gogoratu nomenklatura sistematikoaren helburua izenean konposatuaren
konposizioa islatzea dela, eta gaur egun gehiago eskatzen da, konposatuaren
egitura-konposizioa ere islatzea. Horrela, goian ikasitako tradizionala
baliokotzat onartzeaz gain, IUPACek 2005-ko arauetan bi nomenklatura
proposatzen ditu, bata adizio nomenklatura eta bestea hidrogeno
nomenklatura.
Azidoaren hidrogenoak di-, tri-, tetra-, e.a. aurrizkiarekin izendatzean
oinarritzen da, jarraian, parentesi artean eta “hidrogeno” hitzari lotuta,
anioiaren adizio izena “-ato”-n bukatuz.
Aurrizkia-hidrogeno(aurrizkia-oxido-ELEMENTU ZENTRALA-ato)
* Web Ariketetan, baina
bakarrik teklatuaren
beharragatik, “μ” letra grekoaren
ordez ”m” letra erabiliko da.
c. Oxigatzak.
Zer dira?
Oxazidoen hidrogeno guztiak, edo batzuk gatz azidoetan bezala, Na +
bezalako katioi metalikoekin, edo NH4+(amonio) ez-metalikoekin
ordezkatzearen deribatuak dira. Hidrogeno guztiak ordezkatzen direnean
gatz neutroak eratzen dira eta hidrogenoetariko batzuk soilik.
Nola izendatzen dira?
Nomenklatura tradizionala
Bere formulazioarentzat, azidoetatik eratortzen direnez, arau berberak
jarraitzen dira, baina amaiera aldatuz eta aurrizkia mantenduz. Oxidazio-
zenbaki baxuentzat –OSO amaiera –ITO- rekin aldatzen da, eta oxidazio-
zenbaki altuentzat –IKO amaiera –ATO-gatik.
Formula ematen badigute
Formulan: Na2SO4
a) Gatza bere ioietan disoziatzen dugu. Katioiaren (ioi positiboa) kargatik
abiatuz anioiaren (ioi negatiboa) karga ondorioztatzen dugu.
b) Oxigenoaren oxidazio-zenbakia -2 dela kontuan hartuta, atomo zentralaren
oxidazio-zenbakia ondorioztatzen dugu.
c) Elementu zentralek erabil ditzaketen oxidazio-zenbakiak gogoratu, eta
aurrizkiak eta atzizkiak esleitu.

6 2
1 2
Na2 SO4 2 Na SO4
sodio sulfATO

Stock-en nomenklatura jarraitzen da, beraz metalak beste


oxidazio-zenbaki batzuk izan baditzake, konposatuan duena
parentesi artean adierazten da.
Izena ematen badigute
Izenean: Kaltzio nitratoa
a) Katioia zein den adierazi. Zenbait oxidazio-zenbaki izanez gero Stock-en
nomenklaturaren bidez adierazi behar digu. Eta anioian parte hartzen duen
elementu zentralaren oxidazio-zenbakia aurrizkien eta atzizkien bidez
ondorioztatu.
b) N+5-aren oxazidoa formulatu
c) Azidotik abiatuz anioia deduzitu, hidrogenoak kentzen dira eta azidoak
dituen hidrogenoen hainbat karga negatibo jartzen dira.Formulan zenbat
katioik eta anioik parte hartzen duten adieraziko diguten koefiziente
estekiometriko batzuk kokatuz, elektrikoki neutroa izan dadin formula
idatzi.

Kaltzio nitratoa

2 1 5 2 
Ca HN0 HNO3
2
Ca NO3 
Ca  NO3 2
IUPACen Nomenklatura sistematikoa

Oxazidoetan nomenklatura
estekiometrikoa erabiliko dugu:

Anioien nomenklatura
estekiometrikoa: di-, tri-,
tetra-,e.a.aurrizkien bidez anioian
parte hartzen duten atomoak
izendatzen dira, ondoren atomo
zentralaren izena “ato-“
atzizkiarekin eta parentesien
artean anioiaren karga (Ewens-
Bassett sistemaren arabera).
Gatzen nomenklatura estekiometrikoa: Katioiaren izena idazten da bere
kopurua di, tri, tetra, e.a aurrizkiekin adieraziz eta ondoren anioiaren
izena, bere karga adierazi gabe, bis, tris, tetrakis, pentakis, hexakis,e.a.
aurrizkiekin anioi poliatomikoaren kopurua adierazteko.

You might also like