Professional Documents
Culture Documents
Zientzialariek diote, txertoek gure bizi-itxaropena 30 urtez luzatu dutela. Alabaina, mundu oro ez dago ados. Estatu Batuetako Oregoneko estatuko Ashland herrian, biztanleen zati handi bat euren umeak txertatzearen aurkakoa da. Diotenez, umeak txertatzeak damazkien onurak baino kalte gehiago izan ditzakeela. Alegia, txertoen mesfidati dira.
0. SARRERA
Immunitate-sistemak patogenoetatik babestu egiten gaitu eta, halaber, organismoan eratzen diren tumore-zelularik gehienak ezabatu eta, horrela, minbiziak garatzea ekiditen du. Hala ere, zenbaitetan ez du egoki funtzionatzen eta organismoko molekulei beraiei egiten die eraso (autoimmunitatea) edo gehiegizko erantzuna ematen du berez kaltegabeak diren molekula arrotzen kontra (alergiak); bestetan ez dira gai tumore-zelulak detektatzeko, minbiziari garatzen utziz.
1. IMMUNITATEA
IMMUNITATEA indibiduoak eragile patogenoak organismo barruan garatzearen eta, horrela, horien eraginez gaixotasun infekziosoa izatearen aurka jartzen duen erresistentzia da. Immunitatea sortzen duen prozesuari IMMUNIZAZIO esaten zaio.
Hesi fisikoak (larruazala,...) Hesi kimikoak (mukosa, listua...) Hesi mikrobiologikoak (hesteetako flora,...) Neutrofiloak Makrofagoak NK zelulak Osagarriko sistema Zitokinak
Indibiduoak erresistentzia ematen dioten antigorputzak sintetizatzen badute IMMUNITATE AKTIBOA izango da; ez badute sintetizatzen IMMUNITATE PASIBOA. Aldi berean, BEREZKOA ala ARTIFIZIALA izan daiteke, prozesu naturalen ala teknika artifizialen (txertaketa) bidez eragitearen arabera.
Moldaerazko immunitate aktiboa banakoa patogenoarekin kontaktuan jarri eta erantzun immunitarioa sortu ostean eskuratzen da. Oroimen immunologikoa lortzen da, hots, antigeno berarekin bigarren kontaktua egonez gero antigeno espezifikoak azkar sortzeko aukera ematen du. Banakoak berak sortutako erresistentzia delako deritzo immunitate aktiboa. Iraupen aldagarria dauka.
Erantzun immunitarioa berez sortzen da organismoaren, patogenoaren gaixotasun infekziosoak eraginda. Erantzun immunitarioa txertoen bidez sortarazten denean.
B) ARTIFIZIALA
TXERTOAK
Txertoak, germenaren prestakin antigenikoak dira; ez dute patogenotasunik, baina bai gaitasun immunogenoa. Alegia, erantzun immunitario primarioa eragiten dute, baina gaixotasunik ez. Txertoei esker banakoa germenaren aurka babestuta gelditzen da ondorengo kontaktuetarako, oroimena duten linfozitoak baitauzka jada organismoan.
Txertaketa lagungarri izan da gaixotasun asko kontrolatzeko, eta zenbait kasutan gaixotasuna erabat ezabatzeko (baztanga, kasu)
TXERTOEN EZAUGARRIAK
Txertoek seguruak izan behar dute, eta ez dute efektu sekundariorik eduki behar.
Ez dago erabat segurua den txertorik. Adibidez, oihartzun handia izan zuen gurean umetoki-lepoko papilomaren txertoak eragindako neskatilen heriotzak.
Txertoek oso immunogenoak izan behar dute; hots, banakoa berezko infekziotik babestuko duen erantzun immunitarioa piztu beharra du.
Ez dago erabateko babesa eskaintzen duen txertorik. Adibidez, elgorriaren txertoa %90-95ean da eraginkorra.
Txertoak prebentzioak dira, baina ez dute osatzen, beraz, gaixotasuna eduki aurretik hartu behar dira. Eraginkortasuna mantentzeko, ondo kontserbatu eta egokiro hartu behar dira.
TXERTO MOTAK
Jatorriaren arabera zenbait txerto mota daude: A) TXERTO BIZI ARINDUAK B) TXERTO HILAK edo EZ-AKTIBOAK C) TXERTO ANTI-IDIOTIPIKOAK
Andui arrunta aurkako-baldintzetan hazten da behin eta berriro, birulentzia faktoreak galdu arte. Manipulazio genetikoaren bitartez mutante ez-birulentoak sortzen dira.
Txertoaren dosi txikiak txertatzen dira. Organismoak erantzun zelular eta humorala ematen du, berezko infekziotik lorturikoaren antzeko immunitatea eskainiz: sendoa eta luzea. Txerto hauen patogenoak beste pertsonetara kutsa daitezke, berezko txertaketa eraginez. Arriskutsua da, ordea, immunoeskasia duten pertsonentzat. Adibidez: errubeola, elgorria, poliomielitisa, tuberkulosia,...
Patogeno hilekin osatuta daude, hots, germen birulentoak (bakterio, birus...) ez-aktibatuz prestatzen dira, metodo kimikoak (beroa) edo kimikoak (formola, azetona...) erabiliz. Txerto arinduek baino dosi handiagoak behar dira. Ondorioz, efektu sekundario gehiago izan ditzakete. Oro har, oroimeneko dosiak behar dira. Erantzun humorala sortzen dute. Txerto biziek baino immunitate motelagoa eta laburragoa eskaintzen dute. Eraginkortasuna hobetzeko, maiz, substantzia laguntzaileak erabiltzen dira.
Birus edo bakterio konplexuekin osatuta. Adib.: sukar tifoidearena, gripearena, polioarena, amorru arena... Patogenoek jariatutako toxina ahulduekin osatzen dira. Adib.: tetanosarena, difteriarena... Patogenoen antigeno immunizatzaile garbituekin osatuta, hala nola, bakterioen polisakarido kapsularrak, estalki birikoaren proteinak, e.a. Antigeno horiek mikroorganismotik isolatu eta garbitu egiten dira. Egun ingeniaritza genetiko bidez ere lortzen dira. Adib.: B hepatitisarena...
2) Txerto antitoxikoak
C) TXERTO ANTI-IDIOTIPIKOAK
Beste antigorputz batzuen aurka (antigorputz antiidiotipikoak) sorturiko antigorputzez osatuta. Organismoan antigeno bat sartzean, organismoak horren aurkako antigorputzak (idiotipikoak) sortzen ditu. Antigorputz horiek beste organismo batzuetan sartzean, immunogeno gisa jokatzen dute eta antigorputz horien kontrako antigorputzak (antigorputz anti-idiotipikoak) sortzen ditu organismoak. Antigorputz anti-idiotipiko horiek txerto gisa erabili daitezke, antigenoaren egitura bereko eskualdeak baitituzte. Txertoak kaltegabekoak dira, ez baitute antigenorik.
2) ARTIFIZIALA
Beste indibiduo batzuetatik ateratako antigorputz garbituak sartzen dira. Prestakin horiei serumak deritze.
SERUMAK
Serumak antigorputzak dituzten prestakinak dira. Gizakien edo beste animalien odoletik erauzten dira. Indibiduoak berehalako immunitatea lortzen du, baina iraupen laburrekoa. Efektu sendagarria dute eta egokiak dira gaixotasun infekzioso larrien tratamenduan, hala nola, tetanosa, botulismoa, e.a. Animalia-jatorriko serumek (heterologoek) hipersentsibilitate-erreakzioak sor ditzakete animaliaren proteina espezifikoak edukitzeagatik; giza jatorrikoek (homologoek) ez dute erreakziorik sortzen eta immunitate luzeago eskaintzen dute.
2. IMMUNOPATOLOGIAK
IMMUNOPATOLOGIAK sistema immunitarioaren aldaketak dira. Substantzia kaltegabekoen edota norberaren molekulen aurkako erreakzioak izan daitezke. Aldaketa horiek larritasun maila ezberdineko gaixotasunak eragiten dituzte, hala nola: gaixotasun autoimmuneak, immunoeskasia eta hipersentsibilitate-erreakzioak.
Sistema immunitarioak bere molekulak molekula arrotzetatik bereizteko gai da. Fenomeno horri tolerantzia immunologikoa deritzo. Tolerantzia immunologikoa enbrioi-aldian garatzen da zenbait mekanismori esker. Garrantzitsuenetakoa: delekzio klonala. Batzutan mekanismo horiek huts egiten dute, norberarekiko tolerantzia apurtuz. Ondorioz, sistema immunologikoak organismoari berari eraso egin eta gaixotasun autoimmuneak eragiten dizkio.
ESTRESA
Antigorputzek organo jakin bati edo organo bateko zelula-mota jakin bati erasotzen diotenean. Adib.: diabetes mellitus, anemia galgarria, miastenia larria, esklerosi anizkoitza...
GAIXOTASUNAK (SISTEMIKOAK)
Antigorputzek organismo osoan barreiaturiko egiturei erasotzen diete. Adib.: eritema-lupusa, artritis erreumatoidea, e.a.
2.2. IMMUNOESKASIAK
Sistema immunitarioko elementuren bat ez edukitzearen edo horren funtzionamendua egokia ez izatearen ondoriozko aldaketa patologikoak dira. Immunoeskasia duten banakoek infekzio kronikoak edukitzeko erraztasun handiagoa dute, baita gaixotasun autoimmuneak eta tumoreak edukitze arrisku handiagoak ere.
Bi immunoeskasia mota daude: A) IMMUNOESKASIA PRIMARIOAK edo SORTZETIKOAK B) IMMUNOESKASIA SEKUNDARIOAK edo HARTUTAKOAK
Sortzetiko immunoeskasiak sistema immunitarioaren berezko akats genetikoen eraginezkoak dira. Muina transplantatuta tratatzen dira. 2 talde: 1) ESPEZIFIKOAK
Akatsek erantzun immunitario espezifikoko osagaietan (B eta T linfozitoetan eta antigorputzetan) eragiten dutenean.
B LINFOZITOENA: B linfozito gabezia, beraz, antigorputzik ez da sortzen. Adib.: Agammaglobulinemia. T LINFOZITOENA: T linfozito gabezia. Adib.: Di George sindromea. IMMUNOESKASIA KONBINATUA: T eta B linfozitoen gabezia.
2) EZ-ESPEZIFIKOAK
B) IMMUNOESKASIA SEKUNDARIOAK EDO HARTUTAKOAK Bizitzako uneren batean agertzen dira, zergati ingurumenekoen ondorioz:
Elikadura txarra Minbizia (leuzemia) Erradiazio kaltegarriak Erredurak Droga immunosupresoreak Kimioterapian erabilitako farmakoak Bakterioen/Birusen eraginezko infekzioak e.a.
Sortzetikoak baino ugariagoak dira. Immunoeskasia sekundario guztien artean larrienetakoa HIESa da (Hartutako ImmunoEskasiaren Sindromea).
HIESa
GIBak (Giza Immunoeskasiaren Birusak, HIV) eragindako infekzioaren ondoriozko immunoeskasia sekundarioa da. Birus honek ugaltzeko, gainazalean CD4 proteina duten zelulak (T linfozito laguntzaileak, makrofagoak...) erabiltzen ditu eta suntsitu egiten ditu, erantzun zelularra bera suntsituz.
Gaur egun ez dago oraindik HIESa osatzeko tratamendurik, beraz, eraginkorrena prebentzioa egitea da, arrisku jokabideak saihestuz. Hala ere, gaixotasunaren garapena atzeratu eta gaixoen bizi-kalitatea hobetzen duten farmakoak erabiltzen dira, hala nola:
Farmako hauek oso toxikoak dira, beraz, dosi txikitan hartu beharra dago. Beste arazo handi bat GIB birusak mutatzeko gaitasun handia duela da, beraz, farmakoak zaharkituta geratzeko arriskua dago.
2.3. HIPERSENTSIBILITATEA
HIPERSENTSIBILITATEA antigeno baten aurkako erantzun immunitario ez-egokia edo gehiegizkoa da, eta kalteak eragiten dizkie ehunei. Ez da antigenoarekiko lehenengo kontaktuan agertzen, ondorengoetan baizik, sentsibilizazioaldi baten ostean. Erreakzio horiek oroimen immunologikoarekin lotuta daude. Alergia esaten zaie; alergiak eragiten dituzten patogenoei alergenoak.
I. MOTAKO HIPERSENTSIBILITATEA II. MOTAKO HIPERSENTSIBILITATEA III. MOTAKO HIPERSENTSIBILITATEA IV. MOTAKO HIPERSENTSIBILITATEA
Robin Coombs
Berehalakoa edo atopikoa ere esaten zaio. Garrantzitsuena beharbada. Erreakzio alergiko honen bitartekariak IgE izeneko antigorputzak dira. Erreakzioa eragiten duten alergenoak izaera ezberdinetakoak izan daitezke: janariak, polena, akaroak, intsektuen pozoia, sendagaia...
1.- Alergenoa gorputzan sartzen da eta T linfozito laguntzaileak aktibatzen ditu eta, hauek, alergenoarekin batera IgE antigorputza sortuko duten B linfozitoak aktibatzen dituzte. 2.- IgE-ak mastozitoen hartzaileekin lotu eta hauen sentsibilizazioa eragiten dute. 3.- Alergenoarekin beste kontaktu bat egotekotan, mastozito hauek aktibatu eta hantura-erantzuna sortzeko substantziak askatzen dituzte (histaminak, zitokinak, heparinak...).
SHOCK ANAFILAKTIKOA
Anafilaxia alergia mota bat da, ohiko alergia baino larriagoa dena eta gorputz osoa kaltetzen duena (multisistemikoa). Esan liteke anafilaxia organismoaren muturreko erantzun immunologikoa dela alergeno baten aurka. Anafilaxia sortzen duten alergeno ohikoenak liztor eta erleen pozoiak, penizilina bezalako antibiotikoak, azido azetilsaliziliko duten botikak eta hainbat elikagai (fruitu lehorrak, itsaskiak...) izaten dira. Anafilaxia mastozitoak bitartekari alergikoak modu masiboan askatzearen ondorio da.
Kapilarrak zabaldu eta iragazkortasuna handitzen dute. Arterien presioa murrizten da. Arnasketa-bideak uzkurtu egiten dira. Zenbaitetan heriotza eragin dezake minutu gutxian.
Hipersentsibilitate atzeratua esaten zaio, erreakzioa ez delako berehalakoa izaten, baizik eta egun 2 edo 3 behar izaten ditu adierazteko. Bitartekariak ez dira antigorputzak,T linfozitoak baizik. Adibidez:
TRASPLANTEA edo MENTAKETA organismoko leku batetik beste batera edo organismo batetik beste batera zelula biziak, ehunak edo organoak transferitzea da.
AUTOTRASPLANTEA: Emailea eta hartzailea banako bera direnean. ISOTRASPLANTEA: Emailea eta hartzailea genetikoki berdin-berdinak direnean; adib. biki unibitelinoen artekoa. ALOTRASPLANTEA: Emailea eta hartzailea espezie berekoak direnean, baina genetiko ezberdinak. XENOTRASPLANTEA: Emailea eta hartzailea ez dira espezie berekoak.
Transplante baten arrakasta edo porrota emailearen eta hartzailearen arteko erlazio genetikoaren araberakoa da. Transplantea genetikoki desberdinak diren indibiduoen artekoa denean, emailearen antigenoek errefus immunologikoko erantzuna eragin dezakete hartzailearengan.
Errefusa animalia-espezie bakoitzak genemultzo jakina (histokonpatibilitate-konplexu nagusia) edukitzearen eraginezkoa da; gene horiek zelulen gainazaleko proteinak kodetzen dituzte, histokonpatibilitateantigenoak (MHC). Transplantaturiko organoko zelulen MHCak eta hartzailearen zelularenak berdinak ez badira, hartzailearen sistema immunitarioak arrotz gisa identifikatuko ditu eta erantzun immunitarioa aktibatu, bai espezifikoa (erantzun homorala eta zelularra) bai ez-espezifikoa (makrofagoak, NK zelulak, sistema osagarria) eta, ondorioz, ERREFUSA eragiten du.
ERREFUSAREN PREBENTZIOA Transplanteetan errefus-arazoak ekiditeko, transplantea egin baino lehen eta gero jardun behar da:
3.3. ODOL-TRANSFUSIOAK
Transfusioak, finean, transplanteak dira. Horietan, odola transferitzen da indibiduo batetik bestera. Hemen ere, bateragarritasun ez badago errefusa egongo da (odolaren aglutinazioa). Gizakiaren kasuan odola sailkatzeko 2 sistema erabiltzen dira:
Eritroblastosi fetala
Izaki bizidunetan zelulak kontrolpean bereizten eta hedatzen dira, barruko eta kanpoko faktoreek erregulaturiko programa genetiko baten arabera. Programa genetiko horretan aldaketarik egonez gero, zelulak modu anarkikoan ugaldu eta minbizi-zelula bihurtzen dira.
4.1. MINBIZI-ZELULAK
Minbizi-zelulak azkar eta kontrolik gabe zatitzen dira, eta TUMOREA edo NEOPLASIA izeneko ez-ohiko zelula kantitate handia sortzen dute.
Zelula neoplastikoak masa bakarrean bilduta gelditzen badira, TUMORE ONBERA dela esaten da. TUMORE GAIZTOETAN edo minbizidunetan, zelula neoplastikoek ihes egin eta, odoletik edo linfasistematik, beste ehun batera migratu eta bertan METASTASI izeneko tumore sekundarioak sortzen dituzte.
Zelula arruntak minbizi-zelula bihurtzen dtuzten mutazioak jatorri edo arrazoi ezberdinak izan ditzakete:
Substantzia kimiko mutagenoak DNA bikoizketan akatsak Erreakzio ionizatzaileak Birusen eragina ...
Burnet-ek zaintza immunologikoaren teoria enuntziatu zuen, minbizi-zelulen eta sistema immunitarioaren arteko lotura dagoela argudiatuz:
Tumore-zelulek zelula arruntetan ez dauden antigenoak adierazten dituzte; horrela, sistema immunitarioak arrotz gisa hartu eta suntsitu egiten ditu zelula horiek, tumorerik eratu baino lehen.
T linfozito zitotoxikoek tumore-antigenoak identifikatu eta tumore-zelulak suntsitzen dituzte. T linfozito laguntzaileek tumore-antigenoak identifikatu eta zitokininak askatzen dituzte, zeinak linfozito zitotoxikoak, makrofagoak eta B linfozitoak aktibatu eta sustatuko dituzten. T laguntzaileek aktibatuta, zuzenean tumorezelulak erasotzen dituzte. Tumore-zelulak lisatu eta suntsitzen dituzte, aurretik opsonizatutakoak batez ere.
MAKROFAGOAK
NK ZELULAK
B linfozitoek sortuak, tumore-zelulekin lotu, konplementua aktibatu eta lisia sortzen dute. Gainera, antigorputzak minbizi-zelulekin lotzeak makrofago eta NK zelulen ekintza eragiten du. Zenbaitek hartzen dute parte tumorearen aurkako borrokan, hala nola:
ZITOKININAK
MINBIZIAREN SORRERA
Batzuetan, minbizi-zelulek saihestu egiten dituzte zaintza immunologikoa eta tumorearen aurkako mekanismoak. Orduan, MINBIZIA garatzen da. Minbizi-zelulek euren identifikazioa eta suntsipen immunologikoa ekiditeko mekanismoak:
Mintzeko antigenoak ezkutatzea. Immunogenizitate baxua izatea MHC molekulak aldatzearen ondorioz.
Erantzun immunitarioa ezabatzea, tumore-zelulek faktore disolbagarriak jariatzearen ondorioz. Linfozitoak blokeatzea, tumore-zelulek izan ditzaketen antigeno-kopuru handiaren ondorioz.
INFORMAZIO GEHIGARRIA
http://www.ucm.es/info/saniani/troncales/inmunolog
http://personales.ya.com/geopal/biologia_2b/unidades/u