You are on page 1of 2

3DBH (A eredua)

PERPAUSA ETA BERE OSAGAIAK


Perpaus guztiak bi zatitan banandu ditzakegu: alde batetik IZEN-SINTAGMA (izena da ardatza)
eta ADITZ-SINTAGMA (aditza da ardatza, beraz aditz-sintagma guztietan, aditza egon behar
da).

Perpausen analisi sintaktikoa egiteko, hurrengo pausuak eman behar ditugu:

1. Izen-sintagma (Subj.) eta Aditz Sintagma (Pred.)


2. Izena eta aditza identifikatu

Hau egin eta gero, IZEN-SINTAGMA-ren elementu guztiak identifikatu behar ditugu:

1. IZENA identifikatu eta sailkapena egin:


a. Berezia
(Muskiz, Euskadi, Gael, Carolina…)
b. Arrunta
(mahaia, aulkia, umea, beldurra, ura, tristura…)
i. Zenbakarria
(mahaia, aulkia, umea…)
ii. Zenbakaitza
1. Neurgarria: neurtu ahal direnak (adib. URA: ur litro bat, ur
edalontzi bat…)
2. Neurgaitza: ezin direnak neurtu (adib. Beldurra; ezin dugu
esan beldur kilo bat, bi litro beldur…)

2. ADJEKTIBOAK izenari buruzko informazio gehiago ematen digute. Identifikatu eta


sailkatu:
a. Izenlaguna
Izena baino lehen agertzen da perpausean, eta beti –ko edo –(r)en amaitzen
da.
(auzoko lagunak, Bilboko hiritarrak, lagunaren mugikorra…)
b. Izenondoa
Izena eta gero agertzen da perpausean eta izena nolakoa den esaten digu, hau
da, NOLAKOA? Galderari erantzuten diote.
(lagun berria, ikasle gazteak, boligrafo gorria…)

3. DETERMINATZAILEAK izenak eta izen sintagmak zehazteko erabiltzen ditugudu.


Identifikatu eta sailkatu:
a. Mugatzaileak
i. Artikuluak: izenari edo izenondoari eransten zaizkio (-a, -ak, -ok)
ii. Erakusleak: hurbiltasun-maila adierazten dute (hau, hori, hura, hauek,
horiek, haiek).
b. Zenbatzaileak
i. Zehaztuak: kopuru zehazta adierazten dute (hiru, bost, bat,
hirugarren, bostagrren…)
3DBH (A eredua)

ii. Zehaztugabeak: kopuru zehaztugabea adierazten dutenez, izena beti


mugagabea izaten da (asko, gutxi, hainbat, zenbait…)

You might also like