You are on page 1of 4

HERNANI BHI

BATXILERGOA

TEKNOLOGIA ETA INGENIARITZA I

Iraupena: 4 Saio 55 min Antolaketa: 3-4 pertsonako taldeak

0 Erronka
Espazio-ontzia

Azalpen laburra
Erronka honen helburua da elkarlaneko testuinguru bat bizitzea, Erronka baten dinamizazio-
faseei eta talde-lanaren funtsezko elementuei buruzko hausnarketa errazteko. Horretarako,
taldean lan egingo duzue espazio-ontzi berritzaile, seguru eta «low cost» bat eraikitzeko.

Lan hau Tknikak sortu du eta Creative Commons CC-BY lizentziarekin banatzen da

Erronka
Hauteskundeei begira, Euskadiko Gobernuak lasterketa espaziala berrabiarazi nahi du eta
zuek kontratatu zaituzte espaziontziaren lehen prototipo bat egin dezazuen. Hau da, ekipo
bakoitzak eraikitako espazio-ontzia diseinatu eta probatu behar du. Gobernuak ontzi
berritzailea, segurua eta ahalik eta kostu txikiena duena izatea nahi du.

Espaziontziak beranduenik Irailak 20, 8:10etik aurrera jaurtiko dira.


Helburuak / Ikasketa emaitzak

TEKNIKOAK

1. Problemak ebazteko prozesua ikasleen ikuspegitik bizitzea.

ZEHARKAKOAK

1. Talde lana.
1. Egin beharreko lanak

● Irakasle-taldeak gidatuta, talde bakoitzak urrats hauek egingo ditu: erronka identifikatu
eta harekin konektatu; parametroak ezarri; informazioa lortu eta antolatu; alternatibak
sortu; proposamenak aurkeztu eta hautatu; ekintzak planifikatu.
● Talde bakoitzak bere nabea aurkeztuko du, nola eraiki duen, eta diseinuaren
berrikuntza defendatuko du.
● Ondoren, ekipo bakoitzak bere nabea jaurtiko du ikasgelako leiho batetik, eraikineko
eskaileraren gainetik, etab. adostutako egunean eta orduan. Jaurtiketa gainerako
taldeen eta irakasle-taldearen aurrean egingo da.

● ∙ 0ko Erronka amaitzean, Gogoeta Egunerokoan agertzen diren galderei erantzun beharko
diezue.

Lan hau Tknikak sortu du eta Creative Commons CC-BY lizentziarekin banatzen da
● Banakako hausnarketak partekatu beharko dituzue irakasle-taldearekin
partekatutako Portafolioan.
2. Ebaluazio irizpideak

ERRUBRIKA Lan bikaina Lan oso ona Lan ona Gehiago Gogor lan
lan egin egin behar
behar da da
Dagokion 4 3 2 1
5
emaitza

Problemak Aipatutako Aurrekoa Gai da Ez da gai


Aurreko guztiaz gauzatzeaz arazoa arazoa
ebazteko gain, gain, behar behar
guztiaz hobetu sormenez bezala bezala
gain, beharreko ko identifikatze identifikatzeko
prozesua arloak alternatiba ko, baina
hobetzek detektatzen k ez arazoari
bizitzea aurre
ditu proposatze
o egiteko
(50%) ko edo
prozesuari sistematika
arloren bat
balio bat
gehitzen dio
erantsia ezartzeko.
proiektuari.
emateko
gai da.

Talde lana Taldearen Ekarpen Ez du Ez du


Gatazkaren barruan garrantzitsu ekarpenik ekarpenik
(50%) gatazkak ak egiten egiten egiten
jarraipena kudeatzeko ditu eta taldean, taldean,
egiten du gai da, taldean baina ez du eta,
jarraipen-pl konponbide gatazkak giro txarrik gainera,
an bat ak emanez detektatze sortzen giro txarra
erabiliz ko gai da taldean. sortzen du
taldean.

Erronka esleitutako denboran amaitzen ez baduzue edo arrazoiren batengatik egiten ez


baduzue, irakaskuntza-orduetatik kanpo errepikatzeko aukera emango zaizue, eta bizitako
prozesuaren ebidentziak aurkeztuko dira, bai ikusizkoak, bai idatzizkoak.

Lan hau Tknikak sortu du eta Creative Commons CC-BY lizentziarekin banatzen da

3. Baliabideak

Eskuragarri dagoen materiala: hiru lastotxo; 1 m araldi; 1 m soka; 2 plastikozko edalontzi; 2


plastikozko poltsa; astronauta-funtzioa betetzen duen arrautza freskoa edo antzekoa, ebaki
daitekeen paperezko poliedro baten antzera.
Kontsultatu beste ekipo batzuk.
Kontsultatu gailu mugikorrak eta/edo ordenagailuak.
Espazio-ontzia eraikitzeko espazio fisikoa.
4. Denboraren antolaketa

Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala

Saio bat: 55 Saio bat: 55 minutu


Saio bat: 55
minutu
minutu

Saio bat: 55 Espaziontzia


minutu jaurtitzea

Lan hau Tknikak sortu du eta Creative Commons CC-BY lizentziarekin banatzen da

You might also like